LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA

22  Download (0)

Full text

(1)
(2)

EDUKIEN TAULA

♦ ♦ ♦ ♦ EUSKARA ♦♦♦♦ ... 4 HELBURUAK... 4 EDUKIAK ... 4 METODOLOGIA ... 4 EBALUAKETA ... 4 ERREKUPERAKETA ... 4 ♦ ♦ ♦ ♦LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA ♦♦♦♦ ... 5

OBJETIVOS ... 5 CONTENIDOS ... 5 METODOLOGÍA ... 5 EVALUACIÓN ... 5 RECUPERACIÓN ... 5 ♦ ♦ ♦ ♦ GEOGRAFIA ETA HISTORIA ♦♦♦♦ ... 6

HELBURUAK... 6 EDUKIAK ... 6 METODOLOGIA ... 6 EBALUAKETA ... 6 ♦ ♦ ♦ ♦ ALEMANA ♦♦♦♦ ... 7 EDUKIAK ... 7 HELBURUAK... 7 EKINTZAK ... 7 METODOLOGIA ... 7 EBALUAKETA ... 7 ♦ ♦ ♦ ♦ TEKNOLOGIA ♦♦♦♦ ... 8 HELBURUAK... 8 KONTZEPTUAK ... 8 PROZEDURAK ... 8 JARRERAK ... 8 METODOLOGIA ... 9 EBALUAKETA ... 9 ERREKUPERAKETA ... 9 ♦ ♦ ♦ ♦ NATURA ♦♦♦♦ ... 10 HELBURUAK... 10 KONTZEPTUAK ... 10 PROZEDURAK ... 10 JARRERAK ... 10 METODOLOGIA ... 11 EBALUAKETA ... 11 ERREKUPERAKETA ... 11 ♦ ♦ ♦ ♦ MATEMATIKA ♦♦♦♦ ... 12 HELBURUAK... 12 KONTZEPTUAK ... 12 PROZEDURAK ... 12 JARRERA ... 12 EBALUAKETA ... 13 ERREKUPERAKETA ... 13

(3)

♦ ♦ ♦ ♦ PLASTIKA ♦♦♦♦... 14 HELBURUA ... 14 KONTZEPTUAK ... 14 PROZEDURAK ... 14 JARRERA ... 14 METODOLOGIA ... 15 EBALUAKETA ... 15 ERREKUPERAKETA ... 15 ♦ ♦ ♦ ♦ ETIKA ♦♦♦♦ ... 16 GAIAK ... 16 HELBURUA ... 16 METODOLOGIA ... 16 EKINTZAK ... 16 EBALUAKETA ... 16 ERREKUPERAKETA ... 16 ♦ ♦ ♦ ♦ HEZIKETA FISIKOA ♦♦♦♦ ... 17 EDUKIAK ... 17 HELBURUAK... 17 METODOLOGIA ... 17 EKINTZAK ... 17 EBALUAKETA ... 17 ERREKUPERAKETA ... 17 ♦ ♦ ♦ ♦ IPUIN TAILERRA ♦♦♦♦ ... 18 EDUKIAK ... 18 HELBURUAK... 18 METODOLOGIA ... 18 EBALUAZIOA ... 18 ERREKUPERAKETA ... 18 ♦ ♦ ♦ ♦ INFORMATIKA ♦♦♦♦ ... 19 EDUKIAK ... 19 HELBURUAK... 19 METODOLOGIA ... 19 EKINTZAK ... 19 EBALUAZIOA ... 19 ERREKUPERAKETA ... 19 ♦ ♦ ♦ ♦ INGELESA♦♦♦♦ ... 20 EDUKIAK ... 20 HELBURUAK... 21 METODOLOGIA ... 21

(4)

EUSKARA

HELBURUAK

1. Ahozko nahiz idatzizko testu mota desberdinen ezaugarriak bereiztea, norberak gero

antzeko testuak ulertu eta sortu ahal izateko.

2. Hizkuntza erabili baliabide bezala beste ikasketa batzuen lorpenerako.

EDUKIAK

1. Irakurketa: ulermena.

2. Ulermena eta adierazmena: ahozkoa eta idatzizkoa.

3. Hizkuntzaren ezagupena: lexikoa, gramatika eta ortografia.

4. Literatura, testu azterketa, teknikak, euskalkiak. METODOLOGIA

Ondorengo metodologia hau erabiliko da:

1. Testuen irakurketa eta ulermena.

2. Ahozko adierazmena.

3. Lexikoa, gramatika eta ortografia lantzeko ariketak egin.

IKT BALIABIDEAK

Hardware: Arbela digitala, proiektagailu, ordenadorea.

Software: Open office, internet nabigatzailea (Firefox, Google chrome, Internet explorer)

EBALUAKETA

Aspektu hauek ebaluatuko dira:

1. Unitate didaktikoen idatzizko kontrolak.

2. Ahozko azterketa.

3. Irakurriko den liburuaren galdeketa.

4. Ikasleek egindako lan osagarriak.

5. Ebaluaketa bakoitzeko ebaluazio azterketa.

6. Arloari dagozkion jarrerak ere ebaluatuko dira.

ERREKUPERAKETA Azterketa: 10 puntu.

(5)

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA

OBJETIVOS

1. Comprender y producir mensajes orales y escritos, y saber interpretarlos con propiedad y autonomía.

2. Utilizar la lengua como instrumento para la adquisición de nuevos aprendizajes.

CONTENIDOS

1. Lectura: comprensión lectora.

2. Comprensión y expresión: oral y escrita.

3. La lengua como objeto de conocimiento: vocabulario, reflexión sobre la lengua y ortografía.

METODOLOGÍA

La metodología a emplear será la siguiente:

1. Lectura de textos y comprensión de los mismos.

2. Debates, relatos, descripciones, etc. trabajando tanto la expresión oral como la escrita.

3. Realizar ejercicios de vocabulario, gramática y ortografía.

EVALUACIÓN

Se valorarán los siguientes aspectos: actitud %10; resumen del libro, controles y examen escrito de evaluación (90%).

RECUPERACIÓN Examen: 10 puntos.

(6)

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

HELBURUAK

1. Kontinente bakoitzeko ingurune fisikoa ikasi.

2. Gure gizarte eta beste gizarte batzuen bizitzeko era ezberdinak errespetatu eta baloratu, baita arrazakeria eta sexuari buruzko aurreritziak baztertu ere.

3. Ingelesez ikasteko eta adierazteko gaitasuna sustatu.

EDUKIAK

Geografia Historia

- Klima eta paisaia naturalak - Bizimodua Historiaurrean

- Ingurune naturalak - Lehenbiziko zibilizazioak

- Kontinenteak: azterketa fisikoa - Antzinako zibilizazioak: Egipto, Grezia eta Erroma - Espainia: paisaiak

- Euskadiko paisaiak METODOLOGIA

Erabiliko den metodologia ondorengoa izango da:

1. Ikasleen aldez aurreko ideien azterketa.

2. Oinarrizko informazioaren planteamendua.

3. Ikasketa monografikoa.

4. Prozeduren ikaskuntza.

5. Unitateari buruzko ariketak.

6. Bideo emanaldiak (gaiekin lotuta dauden filmeak)

IKT BALIABIDEAK

- Hardware: Arbela digitala, kañoia, Ordenadorea

- Software: Open office, Internet nabigatzailea: Firefox, Google chrome, Internet explorer…

EBALUAKETA ______

Ebaluatuko diren aspektuak ondorengoak izango dira:

1. Unitate didaktikoaren ahozko eta idatzizko kontrolak.

2. Kontzeptuak, prozedurak: euskaraz landutakoak (%70), ingelesez landutakoak (%20).

3. Ikasleek egindako lan osagarriak.

4. Arloari dagokion jarrera ere ebaluatuko da: % 10.

ERREKUPERAKETA______________________________________________________________ Azterketa: 10 puntu.

(7)

ALEMANA

EDUKIAK 1. Gramatika ezagutu.

2. Hiztegia, egiturak eta sintaxia bereganatu.

3. Alemanaren fonetika eta fonologia.

4. Idazmena: esaldi laburrak.

5. Ariketa gramatikalak: itzulpenak, hutsuneak bete...

HELBURUAK

Alemana komunikatzeko baliabide gisa erabiltzeko aukera, ahoz, idatziz eta entzunez. AKTIBITATEAK

1. Ahozko adierazmena: norbere burua aurkeztea. Esaldi laburrak.

2. Idatzizko adierazmena: ideia eta iritzi errazak idatziz adierazten ikasi.

3. Entzumena: CDaren laguntzaz ariketak egin eta abestiak osotu.

4. Gramatika egitura berriak ikasi.

5. Ikasgai bakoitzeko gaiak, egiturak eta hiztegia ikasteko balioko dute.

6. Ahoskera ariketak.

METODOLOGIA

Alemanaren egitura eta hiztegi egokiak ikasteko, liburuan datozen testuak, gramatika ariketak, fotokopiak... erabiliko ditugu. Ahoskera ona lortzeko, irakurketa, diktaketak, abestiak,...landuko ditugu. Hau guztia hiztegiaren laguntzaz.

EBALUAKETA ______

1. Unitate didaktikoen kontrolak.

2. Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ebaluatuko dira.

ERREKUPERAKETA______________________________________________________________ Azterketa: 10 puntu.

(8)

TEKNOLOGIA

HELBURUAK

1. Agertzen izan diren arazo teknologikoen konponketarako, erraztasunez lortzen eta merkeak

diren materialen erabilerak, gizartearentzat izan duen garrantzia ulertu.

2. Langelan segurtasun arauek duten garrantziaz jabetu.

3. Garapen planoak landu eta dagokion projektua egin.

4. Erabiltzen diren materiale eta erreminten erabileran nolabaiteko trebetasuna lortu.

5. Lanen banaketaz eta guztion akordioz, arazo teknologikoak lantaldeetan konpontzen ikasi.

6. Produktu teknologiko bat erabiltzeak pertsonen bizimoduan zer-nolako eragina duen.

KONTZEPTUAK

1. Arazo konkretuak konpontzeko egiturak eraikitzeko gizakiek erabilitako material batzuk

ezagutzea.

2. Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren oinarrizko segurtasun neurriak.

3. Proiektuen betekizunaren metodologia, osatzen duten fase bakoitza bertan agertzen delarik.

4. Benetako egoera problematikoak aurreikustea eta arazoa konpondu dezakeen konponbideren

bat aurkitzea.

5. Eraikitzeko diseinatzen diren objektu errazak marrazkiz adierazi.

6. Objektu eta sistema tekniko ezagunen azterketa, horien funtzionamendua, erabilpen egokia

eta kontrola, hala nola, aipatutakoen diseinuan eta eraikuntzan hartutako erabakien arrazoiak.

PROZEDURAK

1. Gure inguruko egitura eta sistema tekniko askok duten formaren analisia.

2. Lanaren banaketa arrazoizko eran taldekide guztien artean.

3. Hartutako konponbideak beste taldeei komunikatzea, horretarako hiztegi tekniko egokia eta

eskuz egindako marrazkiak erabiliz, eraikiko denaren ideia bat eman dezaketenak.

4. Tailerreko oinarrizko erreminten erabileran trebetasuna lortzea, ekintza konkretu bat

egiterakoan egokiena zein den erabakiz.

5. Prozesu teknologiko guztiaren garapen maila jasotzen duten txostenak egin.

JARRERAK

1. Inguru tekniko eta teknologikoarekin zerikusia duten jardun askori buruzko jakinmina.

2. Errespetua, lankideek edozein lan proposamenetan eduki dezaketen iritzien aurrean.

3. Erantzunkizuna egin behar diren zeregin eta lanen aurrean.

4. Jarrera zabala eta jakinguratsua, teknologia gelan egiten diren ekintza ezberdinekin

erlazionatuta dagoen guztiarekin.

5. Ingurugiroarekiko kezka eta errespetua garatzea.

6. Beste pertsona batzuk azaltzen dituzten irtenbideak positiboki baloratu, nahiz eta norbere gustukoak ez izan, arazoa konpontzeko diren bitartean.

(9)

METODOLOGIA

Teknologian, irakaslearen oinarrizko eginkizuna motibatu, orientatu eta ikasleen lana gainbegiratzea da, ez horrenbeste Teknologiarako aspektu konkretuak besterenganatuz baizik eta ikasteko egoerak sortuz.

Horretarako, erabilitako metodologia, ondorengo didaktika hastapenetan oinarrituta dago:

1. Jarduera: Helburu praktikoen bilakaera, problematikaren soluziorako jakintzaren erabilera

eta trebetasun psikomotrizen garapena.

2. Indibidualtasuna: eginkizuna, zeregina eta denboraren banaketa.

3. Sozialtasuna: jarduerak lan talde txikietan burutu, non zeregin eta arduren banaketa dagoen eta era horretan lan proposamenei ekingo zaie.

4. Sormena: Sorturiko arazoak konponduko dituzten eragile eta gailuen asmakuntza.

5. Errealitatea: Eginkorrak diren ideia eta diseinuen bilakaera. EBALUAKETA

Etengabeko prozesu bat da, etengabeko ebaluazioa deritzogunari bidea ematen diona. Ondorengo aspektuak hartuko dira kontuan:

1. Ikaslearen jarreraren behaketa zuzena (%20):

. Iniziatiba eta interes jarrerak lanean.

. Ikasgelan, lanean parte hartzea; baita bertatik kanpo ere. . Lan ohiturak.

. Trebetasunak eta abileziak lan esperimentalean. . Kontzeptuetan aurrerapenak.

2. Ikaslearen lan koadernoa (%20):

. Adierazmen idatzia.

. Jardueren ulermena eta garapena.

. Lanen aurkezpen argia, garbia eta ordenatua. . Informazio iturrien erabilera.

3. Froga idatziak, ebaluazioaren prozesuaren beste elementu bat gehiago bezala (%5-%10).

4. Ebaluazio bakoitzaren bukaeran egingo den idatzizko frogan %100era heltzeko falta den gainontzeko portzentaia.

ERREKUPERAKETA

Azterketa: 10 puntu. (Ebaluazioaren arabera idatzizko proba edo/eta lanaren aurkezpena eskatuko da).

(10)

NATURA

HELBURUAK

1. Egoera zientifikoak ulertu eta adierazi, hitzezko lengoaia, lengoaia grafikoa eta

algoritmikoa erabiliz, hiruren artean dauden harremanak eratzen jakinez.

2. Natur Zientzien oinarrizko kontzeptuak ezagutu, kausa-ondorioa azaltzeko eredu

konkretuak erabiliz.

3. Lan zientifikoaren ezaugarri nagusiekin bat datozen prozedurak aplikatu: problemen

identifikazioa, planteamendua, hipotesia eratzea, esperientzien plangintza eta burutzapena.

4. Lan taldean parte hartu, lanaren banaketa onartuz, jarrera mantenduz eta ekarpenak begirunez hartuz.

5. Elementu fisiko eta izaki bizidunei buruzko ezagupenak ingurune naturalaz gozatzeko erabili, hau kontserbatzeko ekimenak baloratuz eta hauetan parte hartuz.

6. Lortutako ezagupenak gure garaiko oinarrizko zientzia eta teknologia auzi oinarrizko batzuei buruzko irizpide pertsonal eta arrazoituak lantzeko erabili.

KONTZEPTUAK 1. Naturaren azterketa 2. Lurra unibertsoan 3. Geosfera 4. Hidrosfera 5. Atmosfera

6. Barne- eta kanpo-dinamikak

7. Ekosistemak

8. Izaki bizidunak

9. Bizi funtzioak

10. Moneroak,protistoak eta onddoak

11. Lorerik gabeko landareak

12. Loredun landareak

13. Animalia ornogabeak eta ornodunak

PROZEDURAK

1. Lauki eta grafiko konplexuak interpretatu eta egin.

2. Gaiari buruzko txostenak, fitxak prestatu era egokian aurkeztuz.

3. Dagozkion ezaugarriak kontuan izanik sailkapenak egin.

4. Gai batekin erlazionatuta dauden irteerak egin.

5. Problema sinpleak ebatzi, bakoitzak bere estrategiak erabiliz.

6. Laborategian praktikak egin.

7. Taldean lan egin, lan zientifikoak egin eta azterketa, ikerketa, eztabaida emaitzak azaldu. 8. Atlasak ulertu eta interpretatu.

9. Gai bati buruzko bideoa ikusi eta komentatu.

JARRERAK

1. Bizimoduan natura babesteko egindako ekintzei on iriztea eta baliabideak neurriz eta

orekaz erabili.

2. Zientzia baloratzea, gure ingurugiroa ezagutzeko modua eta bidea delako.

3. Talde lanetan aktiboki parte hartu.

(11)

METODOLOGIA

1. Gaiaren aurkezpen bat: argazkiak, horma-irudiak, bideoak, irteerak… erabiliz. Prozesu

honetan ikasleak gaiari buruz dituen ezagupenak gogorarazi egingo ditu.

2. Gaiari buruzko informazioa: edukiak azaltzen dira, galderak eginez, kontzeptuak indartu eta behaketa zuzenduak egitea lortu nahi da.

3. Azpigaiak: ikasleak gaiari buruz, eduki horien informazio gehiago ikasiko du.

4. Lan teknikak: prozesu honetan prozedurak landuko dira.

EBALUAKETA

1. Jarritako helburuei eta landutako edukiei buruzko irizpideen araberakoa izango da.

2. Prozedurak eta jarrerak ere ebaluatuko dira, baita taldeko lanak eta lan monografikoak ere.

ERREKUPERAKETA Azterketa: 10 puntu

(12)

MATEMATIKA

HELBURUAK

1. Gaitasun kontzeptual eta operatorioak era guztietako zenbakizko adierazpenez garatzea eta

ibiltzea.

2. Magnitudeak zuzenki neurtzeko eta tresna eta tekniken erabilera dagozkien gaitasunaz garatzea.

3. Formak eta gorputz geometrikoak identifikatzea, aurkitzea, irudikatzea eta erlazionatzea ikusmen eta adierazmen espaziala garatzeko.

4. Hainbat fenomeno eta egoerari buruzko datuak biltzeko, zenbatzeko eta adierazteko teknika

errazak erabiltzea, gaur egungo munduan lengoaia estadistikoak dituen ezaugarrien aurrean zuhur jokatzeko.

5. Ziurra ez denari buruzko intuizioa garatzea.

6. Problemak planteatzeko eta horiek ebazterakoan matematika-jardunari dagozkion

jokabideen arabera aritzeko gaitasuna garatzea.

7. Norberaren lanaren aurrean hainbat ohitura garatzea: ariketak antolatzen jakitea, lanak egitea eta aurkeztean garbitasuna eta ordena zaintzea.

8. Talde-lana aprobetxatzeko jarrera eta ohitura orokorrak garatzea.

9. Erlazio funtzional sinpleak identifikatzeko, aztertzeko eta adierazteko gaitasunak garatzea,

hala hitzezko eta zenbakizko ikuspuntutik, nola ikuspuntu grafiko edota algebraikotik.

10. Jarrera positiboa garatzea matematika-edukien aurrean, edukien erabilgarritasuna

aintzakotzat hartzea eta arloko kontzeptu egiturak erlazionatzea. KONTZEPTUAK

1- Zenbaki arruntak

2- Zatigarritasuna

3- Zatikiak

4- Zenbaki hamartarrak

5- Sistema Metriko Hamartarra

6- Zenbakien proportzionaltasuna

7- Geometriaren sarrera

8- Poligonoak eta zirkunferentzia

9- Perimetroak eta azalerak

10- Funtzioak eta grafikoak

PROZEDURAK

Gai bakoitza garatzeko ekintza praktikoak egin:

1. Buruzko kalkulua

2. Problemak ebatzi

3. Espazioaren irudikapena eta ikuspena

4. Magnitude ariketak

JARRERA

1. Zereginak eguneratuta eraman.

2. Lanak garbi eta ordenatuta aurkeztu.

3. Kritikoa eta autonomoa izan.

4. Ikasgelako jarduera-arauak errespetatu.

5. Talde-lanetan aktiboki parte hartu.

(13)

EBALUAKETA

1. Unitate didaktikoen kontrolak.

2. Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ebaluatuko dira.

3. Ikasleek egindako lan osagarriak.

4. Arloari dagozkion jarrerak ere ebaluatuko dira.

ERREKUPERAKETA Azterketa: 10 puntu

(14)

PLASTIKA

HELBURUA

1. Kolore primarioak ezagutu eta hauekin nahasketaren bitartez beste kolore jakin bat lortu.

2. Naturan eta artean ematen diren gama kromatiko nagusienen osagaiak bereiztu.

3. Kolorea sentimendu-eramaile bezala ulertu.

4. Inguruneko objektu eta formen testurak ezagutu.

5. Adierazpen plastikoaren osagaiak landu.

6. Ikusmenezko hizkera.

7. Forma simetrikoak.

8. Forma sinpleak marren bidez irudikatu.

9. Marrazketa geometrikoko tresna egokiak erabili.

10. Giza-irudia marrazteko, proportzio nagusienak ongi zehaztu.

11. Kuadrikularen laguntzarekin, marrazki sinple bat tamainu desberdinean eta proportzioak

gordez berregiteko gaitasuna lortu.

12. Marrazki geometrikoak.

13. Forma poligonalak eraiki.

KONTZEPTUAK

1. Kolorea: 3. Marra:

- Oinarrizko koloreak - Geometrikoak eta libreak

- Koloreen nahasketak - Eginkizuna: trazua eta grafismoa

- Koloreen gamak - Metodoa: forma eta fondoa

- Zuria eta beltza - Marrazketa geometrikoak

- Teknikak - Triangeluak eta laukiak eraikitzea

- Sareak

2. Adierazpen plastikoa: 4. Proportzioa:

- Puntua - Gauzen tamainua

- Lerroa - Gizakia eta etxea - Planoa - Kuadrikula

5. Ikusmenezko hizkera 6. Forma simetrikoak

- Ikus-komunikazioa publizitatean - Ardatz simetria - Irudien helburua -Simetria erradiala

- Simetria geometrikoa

PROZEDURAK ________

Kontzeptu bakoitzari dagozkion helburuak lortzeko, gai bakoitzeko ariketak egingo dira.

JARRERA _

1. Lan prozesuko etapa desberdinak zuzen erabiltzeko interesa eta jarrera aktiboa adierazi.

2. Materiala ekarri eta horren erabilera egokia.

3. Lanei buruzko interesa adierazi.

4. Norbere adierazpen artistikoak nahi besteenak analizatu eta baloratu.

5. Taldeko lanetan erabakiak onartu eta hauei begirunea izanez taldeko jarduera eta lanetan

(15)

METODOLOGIA _ Unitate bakoitzaren hasieran argazkien bidez gaiari hurbilketa bat egingo zaio. Ondoren, kontzeptuak azalduko dira argazki eta beste hainbat ilustrazioren bidez. Hurrengo pausua kontzeptu horiek bereganatzeko ekintza batzuk egitea izango da.

EBALUAKETA ________

1. Kontzeptuak eta prozedurak egiten diren aktibitate guztietan ebaluatzen dira.

2. Jarrerak era ebaluatzen dira.

3. Kontzeptu-prozedurek %90 eta jarrerak %10 balioko dute.

ERREKUPERAKETA Azterketa: 10 puntu

(16)

ETIKA

GAIAK

Landuko ditugun gaiak honako hauek izango dira: 1. Ikasketak (antolaketa, ordutegia...)

2. Elikadura

3. Osasuna (tabakoa)

4. Baloreak (errespetua, erantzukizuna...)

HELBURUA _

Hezkuntza eta gizarte mailako beharrizanen definizioarekin bat etorriz, heziketa integrala errazteko eta identitate pertsonala osatzeko beharrezko diren integritate, duintasun, oreka, azterketa eta kritika balore pertsonalez jabetzearen bitartez, ikasleen gaitasunen garapena lortzen laguntzea.

METODOLOGIA _

Ekintza integrala izateko maila desberdinetan landuko dugu: bakarrik, talde txikietan eta klase moduan. Gai gehienak osagarri ludiko eta pizgarri den zinetik abiatuz aurkeztuko dira, klipetako pertsonaiek dituzten gatazka eta arazoei aurre egiteko hartutako jarreren azterketa eta behaketa kritikoa erabiliko ditugu prozedura modura. Hau guztia, ikasleentzat proposatutako ariketa eta irakasleari zuzendutako orientabide didaktikoen bitartez landuko dugu. Ekintzak lantzeko ingelesa erabiliko da.

AKTIBITATEAK _

Informazioa batu eta eztabaidak edo lanak egiteko talde txiki eta handietan.

EBALUAKETA ________

Ikasleen parte-hartzea kontuan izango da. Ikasgaiaren ezaugarriak direla eta jarrera garrantzitsuena da. Jarrera 4 puntu izango da, klaseko lanak beste 4 puntu eta azterketa 2 puntu.

ERREKUPERAKETA ______

(17)

HEZIKETA FISIKOA

EDUKIAK ___ 1. Gorputz egoera.

2. Jolas eta kirol indibidualak. 3. Jolas eta kirol kolektiboak.

4. Gorputz adierazpena.

5. Inguruneari egokitzeko jarduerak.

HELBURUAK _

1. Gorputz hezkuntza egiteak, norberaren garapenean, bizi kalitate eta osasunean dituen

hobekuntzak ezagutu eta baloratzea.

2. Mugimenduzko jarduera mota ezberdinetarako ohitura eta zaletasuna.

3. Mugimenduzko errendimenduaren ahalbideak gehitzea, bere gorputza doitu, menderatu eta

kontrolatzeko funtzioak egokitu eta hobetuz, auto exijentzia eta gainditze jarrerak garatu.

4. Bere gorputz irudia era egokian egituratzea.

5. Gorputzarekin zentzudun izatea, osasun indibidual eta kolektiboarentzat eragin negatiborik

dituen praktiken aurrean jarrera kritikoa hartu, ingurugiroa errespetatu eta bere iraupenaren alde lan egitea.

6. Gorputz eta kirol jardueretan parte hartzea, elkarlan eta errespetu jarrerak garatuz.

7. Gorputzaren adierazpen aberastasuna eta mugimendua, komunikabide eta adierazpen sortzaile

gisa ezagutzea, baloratzea eta erabiltzea.

METODOLOGIA ______

Metodologia orokor bat jarraituko da; batzuetan irakasleak ariketak proposatuko ditu, modelo teoriko bat hartzeko, beste batzuetan, hori egin beharrean, arazoak proposatzen dira, eta ikasleek arazo horientzako konponbideak aurkitu behar dituzte, bere ezaugarri fisikoak kontuan edukiz.

AKTIBITATEAK _

1. Gorputz egoera: gaitasun fisikoak, erlaxazio jokoak, tabakoa eta osasuna.

2. Jolas eta kirol indibidualak: gimnastika, atletismoa, herri kirolak.

3. Jolas eta kirol kolektiboak: saskibaloia, rugbia, herri kirolak, munduko jokuak.

4. Gorputz adierazpena: mimo, erritmoa, dantza.

(18)

IPUIN TAILERRA

EDUKIAK

1. Ipuina: ezaugarriak eta definizioa. 2. Euskal ipuingileak eta biltzaileak.

3. Ipuin motak: beldurrezkoak, errealistak, alegiazkoak…

4. Ipuinaren egitura.

5. Ipuinen jatorria.

6. Zuzen idazteko baliabideak.

HELBURUAK

1. Sormenaren eta irudimenaren laguntzarekin ipuinak egitea, genero honi dagozkion egiturazko

alderdiak kontutan hartuta.

2. Ipuinak kontatzea eta idaztea pentsamenduaren heldutasuna eta komunikazioa lortzeko

ezinbesteko aukera dela konturatuz eta hori baloratu.

3. Ipuin mota desberdinak irakurtzea eta ulermena lantzea.

4. Lan taldean aktiboki parte hartzea, nork bere ideiak eta sentimenduak jendeaurrean

adierazteko eta besteen adierazpenak onartzeko.

5. Koherentziaz eta zuzentasunez espresatzea.

METODOLOGIA

1. Ipuinaren teoriaren azalpena eta ulermena.

2. Idazle eta irakasle batzuk sormena lortzeko proposaturiko hainbat ariketa.

3. Ortografia lantzeko ariketa liburua.

4. Ulermena lantzeko ariketa liburua.

5. Taldeko lana

EBALUAZIOA

1. Ipuinaren inguruko kontzeptuen azterketa

2. Ortografia liburuaren azterketa

3. Bakarka eta taldean egindako lanak

4. Ulermena

5. Jarrera

ERREKUPERAKETA Azterketa: 10 puntu.

(19)

INFORMATIKA

EDUKIAK _

1. Ordenagailu bat erabiltzeko hasierako urratsak: ordenagailua ezagutzea, teklatu eta saguaren erabilpena, menu aukeraketa, pantailako elementuen antolaketa. Programa sinple ezberdinen erabilera. Artxiboak jasotzeko bideak.

2. Irudi sinpleen sorkuntza.

3. Testuak prozesadore bat erabiltzeko hastapenak.

4. Oinarizko aurkezpenen sorkuntza.

HELBURUAK ________

1. Ordenagailu bat erabiltzeko gai izatea. Teklatua eta saguaren erabilpena menperatzea.

2. Programa ezberdinak erabiltzeko gaitasuna lortzea; menu batetik aukeraketa egin edo datu bat

saguaren bidez mugitzeko gai izatea. Artxibo edo dokumentuak bide ezberdinetatik jasotzen jakitea.

3. Irudi bat egiteko dauden baldintza ezberdinak ezagutzea; kolorea, tamaina, simetriak.

4. Testu bat idazteko ohitura egokiak izatea.

5. Aurkezpen bat sortzeko gaitasuna izatea.

METODOLOGIA

Klasean egiten diren praktiken bidez ikasleak programa ezberdinak ezagutzeko aukera izango du. Praktikak idatzizko fitxekin lagunduko dira, hauetan zer edo nola egin behar duten ariketa azalduko zaie. Zenbait kasutan ariketetan landu behar diren fitxategiak banatuko zaie.

EKINTZAK ______

1. Ordenagailuaren bitartez praktika ezberdinak egingo dira.

2. Praktikak idatziz edo ahoz bidaliko dira. Praktikak luzeak izango dira, informatika nahiko dakiten ikasleak ere okupaturik egon daitezen. Hau dela eta, ez da eskatuko praktikak guztiz bukatzea gutxienez puntu jakin batera heltzea baizik.

3. Ikasle gehienak banaka egongo dira eta gutxi batzuk binaka.

EBALUAZIOA ________

(20)

INGELESA

Lehen Hezkuntza amaitzerakoan, ikasleak urteetan izan du ingelesarekin hartu-emana, bere fonema, intonazio etabarrekin ohitu da eta gauza erraz batzuk esateko gai da.

EDUKIAK _

1. Gaitasun komunikatiboak

Agurtu, informazioa trukatu, helburu ezberdinak dituzten elkarrizketak,gutunak eta artikuluak entzun, irakurri eta idatzi.

2. Hizkuntzari buruzko hausnarketak

• Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak

To be, have got, modalak (can, must, should), there is/are/was/were, etorkizuna (going to, will, orainaldi jarraia) izenordain galdetzaileak, erakusle, artikulu, edutezko adjektiboak, pluralak, genitiboa, orainaldi sinple eta jarraia, pertsona izenordainak (subjektuak zein objektuak), adjektiboak, modu zein intentsitate adberbioak, konparatiboak eta superlatiboak, denbora esamoldeak, izen zenbakarriak eta zenbakaitzak, maiztasun adberbioak, agintera, let’s, baldintza (1st) eta iragana (sinplea eta jarraia) besteak beste.

• Hiztegia

Altzari, janari, edari, eskolarako materiala, zenbakiak, koloreak, asteko egunak, hilabeteak, familia, hiria, nortasuna adierazteko zein deskribatzeko adjektiboak, arropa, gorputz atalak, preposizioak, lanbideak, kirolak, ekintzak, auzoa, etxea, aditzak (rutinak adieraztekoak, estatikoak, etab),ingurunea, animaliak eguraldi inguruko izen zein adjektibo ezberdinak, herrialdeak, nazionalitateak, hizkuntzak, film motak, ordenagailuak etab.

• Fonetika

Ingeles soinuak, erritmo et azentuak ezagutu, bereiztu, errepikatu eta erabili.

3. Jarrerak

Komunikazio bat sortzeko bide ezberdinak erabili, zehaztasuna, errespetua, interesa eta beste balore positiboak erabiliz.

4. Alderdi soziokulturalak

Arlo hauekin erlazionatutako heziketa: ingurumena, morala, bakea, osasuna,

(21)

HELBURUAK _____________

1. Orokorrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ekintza pedagogikoa ondorengo arloetara

bideratuko da: ahozko zein idatzizko konpetentzia bat lortzera, zeinek komunikazio minimo bat bermatuko lukeen, eta ingelesa ikasteko prozesuaren hausnarketa txiki bat egitera. 2. Mailako helburuak: helburu hauek liburuko unitateetan oinarrituta daude eta ondorengoa

egingo da: hiztegian sakondu, konparatu, baloratu, nahiak adierazi, kritikatu, eman zein informazioa eskatu, jarrerak garatu, interes bat jarri, bereiztu, kontatu etab.

METODOLOGIA ____________________ _____________ Metodologiak ikaslearen materialaren (liburu /ariketa liburu, gramatika-hiztegi liburuxka) antolaketa eta egitura baldintzatu du. Material honek bere euskarri digital egokia izango du.

EKINTZAK ____________________ ____________________ Ahozko ulermena

Testu ezberdinak entzun eta ulertu

Azentu, soinu, hitz, esaldi etabarrak ezagutu Testuak sailkatu, aginduak bete, elkartze ezberdinak egin.

Ahozko adierazmena Praktikatu galdera-erantzun, esaldi erraz, istorio labur, role-play, elkarrizketa, soinu, ahoskatzea, etab.

Idatzizko ulermena

Ulertu testu mota ezberdinen informazio berezia zein orokorra.

Mailari dagokion liburu bat irakurri eta ulertu. Zenbait gauza elkartu, erantzun galde-sorta erantzun, testuak sailkatu, osotu, etab. Idatzizko adierazmena Gai ezberdinei buruzko hitzak zein lanak idatzi.

Lan erraz batzuk egin ordenagailuan. Elkartu, sailkatu, hiztegia erabili, bilatu informazioa eta antolatu, etab

Galderak eta erantzunak, galde-sortak, imprimaki/orriak bete...

EBALUAZIOA______________ _____________________ __ ______________________________

1. Jarrerak eta gelan bertan irakasleak egiten duen obserbazioa (%10).

2. Idatzizko frogak (unitate bakoitzeko kontrolak, idazlanak, proiektua, azken

azterketa) (%90).

(22)

MUSIKA

EDUKIAK

1-Musikaren hizkuntza. Musika adierazpena eta komunikazioa.

HELBURUAK _____________

1- Musikaren hizkuntza ezagutzea: hotsa, erritmoa, doinua, harmonia.

2- Musika tresnak ezagutu eta sailkatzen jakitea.

3- Kontsumorako musika ezagutzea.

4- Musika entzutean gozatzea, aberaste kultural eta atsegin iturri bezala.

METODOLOGIA ____________________ _____________

1- Diktaketa, azalpenak.

2- Ariketak

3- Entzunaldiak.

EKINTZAK ____________________ ____________________

1- Gaien azalpena apunteen bitartez.

2- Gaiekin loturik dauden testuak irakurri eta komentatu.

3- Gaiekin lotuta dauden entzunaldiak egin.

4- Gaien edukiak hobeto menperatzeko taldeko lanak bideratu.

EBALUAZIOA ____________________ ____________________ Kontrolak, lanak, azterketak eta jarrerak.

ERREKUPERAZIOA ____________________ ______________ Errekuperaketa azterketa.

Figure

Updating...

References

Related subjects :