UDALBATZAREN OSOKO BILKURAREN AKTA

Loading.... (view fulltext now)

Loading....

Loading....

Loading....

Loading....

Texto completo

(1)

UDALBATZAREN OSOKO BILKURAREN AKTA

Batzarra: Ohikoa Deialdia: Lehena Eguna: 2014/10/10 Ordua: 19.00 – 19.15

Lekua: Mañariko Udalbatza aretoa

Bertaratuak:

ENDIKA JAYO BILBAO Jn. (BILDU MAÑARIA) AINARA AREITIO PAGAEGI And.(BILDU MAÑARIA) ENERITZ ELGEZUA URIARTE And. (BILDU MAÑARIA) JULEN URIBELARREA LASUEN Jn. (EAJ-PNV)

JABIER ARTEAGA BERNAOLA Jn. (EAJ-PNV) ELISA VEGA ALBERDI (EAJ-PNV)

(2)

Aztergaiak

1.- Aurreko Aktak irakurri, eta hala badagokio, onartzea.

2.- Udal kudeaketa eta alkatearen dekretuen kontu ematea.

3.- 22014-3 Kreditu Aldaketa espedientea, hala badagokio, onartzea eta Idazkari Kontu –hartzailearen txostenaren berri ematea.

4.- EJG Zerga kudeatzen duen Ordenantza fiskalaren aldaketaren hasierako onarpena, hala badagokio

5.- Jarduera fisikoen gaineko prezio publikoa kudeatzen duen Ordenantza fiskalaren hasierako onarpena, hala badagokio.

6.- Herriko Tabernaren kontratuaren luzapena, hala badagokio, onartzea.

7.- Durango-Gasteiz autobusaren inguruan EH Bilduk aurkeztutako mozioa, hala badagokio, onartzea.

8.- Aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea.

(3)

Esan-eginak eta erabakiak

Jarraian, Alkate jaunak, azaroaren 28ko 2568-1986 Errege Dekretu bidez onetsitako Tokiko Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudiko 90. artikuluan zehaztutakoaren arabera, behar besteko quoruma dagoela egiaztatzeari ekin dio, eta batzordea eratutzat jo da.

Ondoren, gai-zerrendako aztergaiak aztertzen hasi dira.

1.- Aurreko Aktak irakurri, eta hala badagokio, (2014/09/12, 2014/09/23 eta 2014/09/30).

Alkate jaunak, batzarrari hasiera eman ondoren batzordekideren batek akten testuari buruzko adierazpenik egin nahi ote duen galdetu du eta, inork egin ez duenez,aktak bozkatu eta bertaratutako kide guztien aho batez onetsi dira.

2.- Udal kudeaketa eta alkatearen dekretuen kontu ematea.

Alkate jaunak hitza hartu du eta 152/14ik 169/2014ra zenbakidun Dekretuen berri laburki eman du.

ZK Gaia

152 Udal baliabideak uztea

153 Udal lanpostuen balorazio mahaia deitzea 154 Gimnasia klaseak esleitzea

155 Baserri auzoetako argiteria publikoaren energi kontsumorako udal laguntzak eskatzeko epea zabaltzea

(4)

166 Kirola sustatzeko diru laguntza ematea 167 Kirola sustatzeko diru laguntza ematea 168 Kirola sustatzeko diru laguntza ematea

169 Mañariko plazako obraren segurtasun koordinazioa esleitzea

Osoko bilkura aurreko dekretuen jakinean ipini da.

3.- 22014-3 Kreditu Aldaketa espedientea, hala badagokio, onartzea eta Idazkari Kontu – hartzailearen txostenaren berri ematea.

Alkate jaunak laburki 2014ko urriaren 7ko Ogasun batzordearen proposamenaren berri eman du. Era berean, 2014ko urriaren 2an Idazkari Kontu-hartzaileak egindako txosteanren berri eman du non eta adierazten den aldaketa honekin ez den udalaren jasangarritasuna arriskuan jartzen Horri buruzko aipamenik beste inork ez duenez egin,bozketa egin da, eta aho batez ondorengoa onartu egin da:

Lehenengo: Aurtengo Mañaria Udaleko Aurrekontuaren Kreditu Gehigarriaren 22014-3 espedientearen Behin-Behineko onarpena proposatzea

Kredituak Gehitzea:

Partida Presupuestaria

Concepto Créditos

Actuales Modificaciones Definitivos

(5)

FINANTZIATZEN DIREN BALIABIDEAK Conceptos de Ingresos

y/o partidas de Gastos

Concepto del recurso (11)

Mayores Ingresos y/o Bajas en Gastos

Parcial del recurso

870.01 Remanente de Tesorería 15.000€

TOTAL IGUAL A LOS INCREMENTOS DE GASTOS 15.000€

Bigarren: Akordio honen berri eta idazkari kontu hartzaileak egindako egonkortasun txostenaren berri Bizkaiko Foru Aldundiari ematea 5/2013 Arau Foralaren 6.5 artikuluan xedatzen dena betetzeko.

Hirugarren: Bizkaiko Foru Aldundiak bestelakorik eskatu ezean, espedietnearen izapidearekin jarraitu eta akordio hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hurrengo egunean zenbatzen hasita 15 eguneko epea zabaltzea da jendaurrean jakinarazteko eta interesatuei egoki irizten dituzten erreklamazio eta iradokizunak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean ez bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jasotzen, espedientea onartutzat joko da behin betiko erabakirik hartu behar izan gabe

(6)

Lehenengoa.- Hasierako onarpena ematea Ekonomi jardueren gaineko zerga arautzen duen ordenantzari espedientean dagoen testuen arabera.

Bigarrena.- Onarpenaren iragarkia «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epea ematea, herritarrak informatzeko eta interesatuei audientzia emateko; eta egoki jotzen diren erreklamazioak aurkezteko.

Hirugarrena.- Erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aldaketa behin betiko onartuta geratuko da.

5.- Jarduera fisikoen gaineko prezio publikoa kudeatzen duen Ordenantza fiskalaren hasierako onarpena, hala badagokio.

Alkate jaunak laburki 2014ko urriaren 7ko Ogasun batzordearen proposamenaren berri eman du. Horri buruzko aipamenik beste inork ez duenez egin,bozketa egin da, eta aho batez ondorengoa onartu egin da:

Lehenengoa.- Hasierako onarpena ematea Jarduera fisikoen gaineko prezio publikoa kudeatzen duen ordenantzari espedienteetan dauden testuen arabera.

Bigarrena.- Onarpenaren iragarkia «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epea ematea, herritarrak informatzeko eta interesatuei audientzia emateko; eta egoki jotzen diren erreklamazioak aurkezteko.

Hirugarrena.- Erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aldaketa behin betiko onartuta geratuko da.

6.- Herriko Tabernaren kontratuaren luzapena, hala badagokio, onartzea.

Alkate jaunak laburki 2014ko urriaren 7ko Ogasun batzordearen proposamenaren berri eman du. Horri buruzko aipamenik beste inork ez duenez egin,bozketa egin da, eta aho batez ondorengoa onartu egin da:

(7)

2009ko uztailaren 3ko Udalbatza ebazpenaren bidez, Nicoleta Neacsu andreari herriko taberna zerbitzu publikoa esleitu zitzaion, hilean 720 + BEZ euroren truke Kontratuak, lehen batean, 5 urte iraungo zuen.

Administrazio-klausula berezien pleguaren 3. klausulan agindu denarekin bat etorriz, epea urtez urte luzatu daiteke, hamar urte burutu arte, jatorrizko epea kontuan izanda. Luzatzea berariaz erabaki behar da azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 23.2. artikuluan xedatzen duenari jarraituta –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi du arau horrek–.

Udala kontratistak proposatutako luzatzearekin ados dago.

Aipatu artikulu horren arabera, luzatzea kontratazio-organoak erabakiko du; kasu honetan, Udalbatzak.

Aurrekoa horrela izanik, hauxe hartzea proposatu da:

ERABAKIA

LEHENENGOA. Urte betez Kontratua luzatzea Herriko Taberna zerbitzua emateko, pleguaren 3. klausulan ezarri denarekin bat etorriz, eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 23. artikuluan xedatu duenaren arabera –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi zuen arau horrek–.

BIGARRENA. Kontratuaren zazpigarren klausula eta pleguen 4. Klausularen arabera argitaratutako azken KPIaren arabera, hau da abuztuaren KPI, ez dagokio igoerarik egitea.

(8)

duelako. Beraz, baldintza horiek behin betirako onartzen badira, hurrengo 10 urteetan, herritarrei garraio publiko duin bat emateko aukera galduko da.

Testuinguru horretan, herritarren eskaerak jasoz hainbat mozio onartu dira gure eskualdeko udalerrietan, era berean erabiltzaileek eta udal ordezkariek batzar ezberdinak egin dituzte Arabako Foru Aldundiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin. Azkenik, irailaren 24an, Gasteizko Legebiltzarrean, ingurumen sailburua eta era berean, Euskadiko Garraio Agintaritzaren lehendakaria den Ana Oregik, bere konpromisoa azaldu du, aipatutako agintaritzara urrian egingo den batzarrera gaia eramateko.

EGA-k, ez ditu eskumen zuzenak autobus zerbitzu horren baldintzak zehazteko, baina bere ekarpena oso garrantzitsua izan daiteke, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien jarduna koordinatzeko eta azken finean, herritarrei ahalik eta garraio publiko eraginkorrena eta duinena bermatzeko asmoarekin, hitzarmen bat edota baliagarria izan daiteken beste tresna juridikoa sustatzeko.

Lehen esan bezala, agerraldian, Ana Oregi sailburuak arazoa Euskadiko Garraio Agintaritzaren hurrengo batzarrera eramateko hitza eman zuen. Sailburuaren hitza hartuta eta eskertuta, osoko bilkura honek adierazten du:

1. Mañariko Udalak Euskadiko Garraio Agintaritzako kideei eskatzen die, Durango eta Gasteiz lotzen duen autobusaren linea dela eta, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien arteko hitzarmena bultzatu dezatela, herritarrei garraio zerbitzu publiko duina bermatzeko asmoarekin. Batzar horretan, autobus lineak zeharkatzen dituen herrietako ordezkari eta erabiltzaileek ere lekua izan dezatela, beraien ahotsa entzun eta aportazioak egiteko aukera izateko.

2. Eskaera bera Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiei luzatzen die.

3. Erabaki honen berri Euskadiko Garraio Agintaritzari eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiei ematea.

Horri buruzko aipamenik beste inork ez duenez egin,bozketa egin da, eta bertaratutako kideen aho batez aurreko mozioa onartu egin da.

8.- Aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea.

Idazkari Kontu Hartzaile jaunak hitza hartu du eta 2014 aurrekontuaren hiru hilabeteko exekuzioaren txostenaren berri emateko eta Aldundiari bidali dena. Estabilitatea eta gastu erregela bete direla ondorioztatzen da.

(9)

9.- Eskaerak eta galderak.

Uribelarrea Lasuen jaunak hitza hartu eta baserri auzoetako argiteriarako zenbat diru laguntza eskabide egon diren galdetu egin du.

Alkate jaunak erantzun dio bakarra egon dela.

Horrenbestez, aztergai gehiago ez dagoenez, Alkateak bilkura amaitutzat eman du, eta berton aztertutakoa eta hartutako erabakiak jasotzeko honako akta hau egin dut.

O. E.

Figure

Actualización...

Referencias

Actualización...

Related subjects :