• No se han encontrado resultados

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "ARABAKO BATZAR NAGUSIAK"

Copied!
110
0
0

Texto completo

(1)

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

21/2017 Foru Araua, abenduaren 22koa, Arabako Lurralde Historikoaren 2018rako Aurrekontua

Gauzatzeari buruzkoa

Arabako Batzar Nagusietako Ogasun, Finantza eta Aurrekontu III. Batzordeak, 2017ko

aben-duaren 22an egindako bileran, araugintza-ahalmen osoz, ondoko foru araua onartu zuen:

21/2017 Foru Araua, abenduaren 22koa, Arabako Lurralde Historikoaren 2018rako

Aurrekon-tua Gauzatzeari buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA

Aurrekontu hauek abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko

eko-nomia eta aurrekontu araubidearenak, eta apirilaren 2ko 2/2012 Lege Organikoak, aurrekontu

egonkortasun eta finantza iraunkortasunarenak, xedatzen dutenaren itzalpean egin dira, eta

ezartzen dutena betetzeko.

Aurrekontua gauzatzeko foru arau honen funtsa I. tituluan ageri da: Arabako Lurralde

Histo-rikoko foru sektore publikoaren diru sarrera eta gastu guztiak onartzen dira eta haren zergetan

eragina duten zerga gastuen zenbatekoa zehazten da.

II. tituluak Foru Aldundiaren zorpetzearen eta bermeak ematearen mugak ezartzen ditu, eta

Arabako foru sektore publikoaren gainerako erakundeen zorpetzearen muga ere bai.

III. tituluan, besteak beste, aurrekontu kredituen eta horien aldaketen arauketa orokorraren

espezialitateak arautzen dira. Zehazki, kreditu transferentzien araubiderako salbuespenak,

konpromiso kredituen araudiari buruzko hainbat alderdi eta gaikuntzen zehaztasunak.

IV. tituluak aurrekontuen kudeaketaren eta kontrolaren inguruko arauak, gastua baimentzeko

eta antolatzeko eskumena duten organoak, diruzaintzako aurrerakinak, zenbateko txikiko

es-kubide ekonomikoak, gastua gauzatzearen mugak eta kontrol ekonomikoa biltzen ditu.

V. tituluak, langileriaren kudeaketaren erregimenaren ingurukoak, Arabako foru sektore

publikoko erakundeen aurrekontu plantillaren osaera arautzen du, bai eta horien langile

funtzionarioen, lan kontratua duten langileen eta behin-behineko langileen eta goi kargudunen

ordainsariak eta foru sozietate publikoen eta foru fundazioen langileen inguruko beste alderdi

batzuk ere. Gainera, foru sektore publikoko langile gastuen fiskalizazioa arautzen du eta kanpo

langileen lana eskatzen duten kontratu eta hitzarmetan jarduteko jarraibideak ezartzen ditu.

VI. tituluak erakunde konpromisoak eta toki erakundeen finantzaketa arautzen ditu.

Aurrekontua gauzatzeko Foru Arauan hamabi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile

bat eta hiru azken xedapen daude. Xedapen horietan denetariko aginduak ezartzen dira:

— Lehen xedapen gehigarriak Ondarearen Foru Arauan aurreikusitako besterentzeen atari

kuantitatiboak ezartzen ditu eta bigarren xedapen gehigarriak Arau berean aurreikusitako

erren-tamenduen atariak.

(2)

deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa sortzen du.

— Zazpigarrenak Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu

beharreko tasa aldatzen du.

— Zortzigarrenak Nekazaritza Sailaren kudeaketa tasak arautzen ditu. Aurreko aurrekontu

ekitaldian aplikatutako salbuespen bat eta hobari batzuk mantentzen ditu hurrengo ekitaldirako.

— Bederatzigarrena Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren kudeaketa tasei buruzkoa

da. Xedapen honek katastro ziurtagiria emateagatik ordaindu beharreko tasari buruzko

arau-dia aldatzen du, aurreko aurrekontu ekitalarau-dian indarrean egon diren tasen igoera orokorraz

xedatzen duena ukitu gabe.

— Hamargarrenak ezartzen du Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru

Administrazioaren Sailak kudeatzen dituen Arabako Foru Aldundiaren foru enpleguaren

deial-dietan inskribatzeko ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa aurreko ekitaldian indarrean egon

dena bera izango dela 2018ko ekitaldian.

— Hamaikagarren xedapen gehigarriak AP-1 autobidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko

bidesarien zenbatekoak ezartzen ditu.

Azkenik, hamabigarren xedapen gehigarriak foru arau honetako 25. artikuluan aipatzen diren

ordainsari igoerak onartzeko eskumena duten organoak eta igoera horien mugak arautzen ditu.

Ondoren xedapen indargabetzailea dator, honelako foru arauetan ohi den bezala.

Horren ostean, Araua hiru azken xedapenez osatzen da:

— Lehenengo azken xedapena, zeinak aldatu egiten baititu 33/2013 Foru Arauak, pertsona

fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duenak, ezarritako zenbateko batzuk.

— Eta bigarren azken xedapena eta hirugarrena, jasotzen dutenak Foru Arau honen

errege-lamendu garapena eta indarrean jartzea, hurrenez hurren.

I. TITULUA. AURREKONTUEN ONARPENA ETA EDUKIA

1. artikulua. Onarpena

Arabako Lurralde Historikoaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dira. Horren

barruan sartzen dira Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuak eta Arabako Lurralde Historikoko

foru erakunde autonomoen, foru sozietate publikoen eta foru fundazioen aurrekontuak.

2. artikulua. Arabako foru sektoreko erakundeen aurrekontu orokorrak

1. Hauexek dira Arabako Foru Aldundiaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren osagaiak:

a) Gastuen egoera orria; horren barruan ordainketa kredituak 2.463.033.347,00 euro eta

konpromiso kredituak 84.109.159,00 euro daude.

b) Sarreren egoera orria 2.463.033.347,00 euro, eta foru arau honetako 4. artikuluan

adieraz-ten diren zorpetze eragikeadieraz-ten emaitza.

2. Foru erakunde autonomoen 2018ko ekitaldiko aurrekontuak osagai hauek dauzka:

2.1. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontua. Ondorengoek osatzen dute:

(3)

ere atal horretan sartzen dira, 4.273.215,00 euro.

2.3. Arabako Foru Suhiltzaileak erakundearen Aurrekontuak osagai hauek dauzka:

a) Gastuen egoera orria: 11.149.655,00 euro guztira.

b) Sarreren egoera orria: 11.149.655,00 euro guztira. Finantzaketarako barne transferentziak

ere atal horretan sartzen dira, 11.101.000,00 euro.

1. Honako hauek dira foru sozietate publikoen 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren osagaiak:

3.1. Araba Garapen Agentzia, S. A.ren aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 13.105.921,75 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 4.005.331,44 euro guztira.

3.2. Arabako Kalkulu Gunea, S. A.ren aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 11.586.163,67 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 619.479,33 euro guztira.

3.3. Naturgolf, S. A.ren aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 1.129.701,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro guztira.

3.4. Arabako Bideak, S. A.ren aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 9.314.404,39 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 5.412.355,00 euro guztira.

3.5. Aldalur Araba, S. L.ren aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 5.458,44 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 0,00 euro.

3.6. Indesa 2010, S. L.ren aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 17.253.092,70 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 741.301,04 euro guztira.

3.7. Arabako Kultura Ondare Eraikia Kudeatzeko Sozietate Anonimoa “ARABARRI” SAren

aurrekontua. Atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 10.000,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 487.551,52 euro guztira.

3. Foru fundazioen 2018ko ekitaldiko aurrekontuak osagai hauek dauzka:

4.1. Artium Fundazioaren aurrekontua; atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 3.756.514,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 33.000,00 euro guztira.

(4)

4.4. Gatz Harana Fundazioaren aurrekontua; atal hauek dauzka:

a) Ustiapen aurrekontua: 1.826.950,00 euro guztira.

b) Kapital aurrekontua: 558.050,00 euro guztira.

4. Arabako Lurralde Historikoko zergetan eragina duten zerga gastuak 982.394.857,00 eurotan

balioetsi dira 2018ko ekitaldirako.

3. artikulua. Indarraldia

1. Aurrekontu Orokorren indarraldia abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako

Lu-rralde Historikoaren ekonomia eta aurrekontu araubidearenak, 30. artikuluan xedatzen duena

izango da.

2. Foru erakunde autonomoen, foru sozietate publikoen eta foru fundazioen ekitaldi

eko-nomikoa urte naturalarekin bat etorriko da, egindako eragiketen aplikaziorako sortzapen data

kontuan hartuta.

II. TITULUA. FINANTZA ERAGIKETAK

4. artikulua. Zorpetzearen baimena

1. 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren finantzaketa aurreikuspenak kontuan izanik, Arabako

Foru Aldundiari baimena eman zaio ekitaldi horretan 59.945.716,00 euroko zorpetze eragiketak

ituntzeko, aurrekontu finantziaziorako beharrizanak estaltze aldera. Aurretik jaulkitako

zorra-ren amortizazio garbiari dagokionez Arabako Foru Aldundiak dituen obligazioen zenbatekoa

59.945.716,00 euro denez, baimendutako zorpetze garbia 0,00 eurokoa da.

2. Era berean, baimena ematen zaio Arabako Foru Aldundiari 2017ko ekitaldian ekitaldi

horretarako abenduaren 21eko 17/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoaren 2017ko

ekitaldiko aurrekontua gauzatzekoak, ezartzen duen baimenaren formalizatu gabeko zorpetze

eragiketak hitzartzeko.

3. Aurreko aurrekontu ekitaldietan Arabako foru sektore publikoko erakundeek

formalizatu-tako zorpetze eragiketak ordezkatzeko formalizatu beharreko zorpetze eragiketak baimentzen

dira, betiere erakunde horietako edo finantza merkatuetako finantza egoeran egondako

aldake-tek justifikatzen badituzte eta finantza karga murrizten badute, amortizazio aldia zabaltzen bada

edo biak. Baimen horiek ez dira kontuan hartuko aurreko lerrokadan aipatzen den baimena

kalkulatzeko.

4. Arabako foru sektoreko gainerako erakundeek ezin izango dute zorrik egin, ez eta bermeak

eman ere. Hala ere, Araba Garapen Agentzia, S. A. foru sozietate publikoari baimena ematen

zaio zorpetze eragiketak hitzartzeko (2.000.000 euro) inbertsio estrategikoak finantzatzeko, eta

Arabako Foru Aldundiari eragiketa horiek bermatzeko.

Halaber, Araba Garapen Agentzia, S. A. foru sozietate publikoari baimena ematen zaio

bermatzeko bere sozietate xedearekin lotuta beste entitate batzuek egiten dituzten finantzaketa

eragiketak: 1.000.000 euro guztira.

(5)

5. artikulua. Zorpetze eragiketen erregimena

1. Honako eginkizun hauek Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari

da-gozkio:

a) Foru arau honen babespean gauzatzen diren epe labur eta luzerako zorpetze eragiketen

interes tasa, epea, baldintzak eta bestelako ezaugarriak finkatzea. Hala badagokio, eragiketa

horiek gauzatu egingo ditu, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari den aldetik.

b) Aurreko aurrekontu ekitaldietan egindako zorpetze eragiketak berriz finantzatzea,

amortizatzea edo ordeztea, betiere, Arabako Foru Aldundiaren finantzetan edo finantza

merkatue-tan izandako aldaketen ondorio badira, Foru Arau honetako 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Zor publikoaren jaulkipenetako baldintzak aldaraziko dituzten edo horien kostua hobetzea

helburu duten trukaketak, bihurketak, luzapenak, finantza trukeak edo bestelako eragiketak

ituntzea. Izan ere, horrelako eragiketa guztiak itundu egin beharko dira: bai aurretik dauden

zorpetzeak, bai foru arau honen ondorioz sortuko direnak.

d) Foru Aldundiaren kargura mailegatutako abalak edo bestelako berme motak emateko

eragiketen baldintzak zehaztea.

2. Arabako Foru Aldundiak hamabi hilabetetik gorako ordainketa epean egindako zorpetze

eragiketa guztien berri emango die Biltzar Nagusiei.

6. artikulua. Beste finantza eragiketa batzuen erregimena

1. 2018ko ekitaldian diruzaintzaren kudeaketa hobetzeko asmoarekin, Arabako Foru

Aldun-diak beharrezko deritzen finantza eragiketa guztiak itundu ahal izango ditu kapital merkatuan

horretarako dauden bideak erabiliz.

2. Aurrekontua finantzatzea helburu ez duten finantza eragiketak ondare kontabilitatean

baino ez dira jasoko. Hala ere, lortutako etekin garbiak edo sortutako gastuak aurrekontuetan

sartuko dira.

3. Arabako Foru Aldundiak egindako finantza eratorrien eragiketak ondare kontabilitatean

sartuko dira.

III. TITULUA. AURREKONTU KREDITUEN ERREGIMENA ETA HORIEN ALDAKETAK

7. artikulua. Kredituen izaera

1. Onartutako kredituak muga jakinekoak eta lotesleak dira. 2018ko ekitaldian, lotura mailak

honakoak izango dira:

a) Kapitulu maila: “langileen gastu”ei dagozkien kredituetan, Arabako Foru Aldundiaren

Aurrekontuaren Ondarearen Kudeaketari buruzko 20.25 Programan esleitutako “langileen

gastuak” salbu, programa mailan izango baitira lotesleak.

b) Programa eta kapitulua: ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketari, Ogasun, Finantza eta

Aurrekontu Sailaren interesei eta finantza pasiboen aldakuntzari dagozkien gastuetan.

c) Programa eta artikulua: transferentzia eta dirulaguntza arrunt eta kapitalekoei, inbertsio

errealei eta finantza aktiboen aldakuntzari dagozkien gastuetan.

(6)

ekono-dira beti.

4. Kredituen lotura maila edonolakoa dela ere, gastuaren zenbatekoa eta kredituetan

izan-dako aldaketak biei dagozkien aurrekontu azpiatal edo partidetan sartuko dira.

5. Loturari dagokionez, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren

arau-dian xedatzen dena aplikatzearen ondoriozko kredituen hornidurak denak batera hartuko dira.

8. artikulua. Konpromiso kredituak

1. Konpromiso kredituak honako muga hauen arabera banatuko dira:

a) Gastu arruntei dagokienez, hurrengo urteetarako esleitutako kredituen zenbatekoa, urte

bakoitzean, ezingo da izan hasierako ekitaldian eragiketa arruntetara bideratutako kredituen

zenbatekoa baino ehuneko hirurogei handiagoa. Lehen kapitulua eta erakunde konpromisoak

salbuetsita geratzen dira, ordea.

b) Kapital eragiketetan ere muga ehuneko hirurogeikoa izango da mota bereko hasierako

kredituekiko, eta horretan ez da inolako salbuespenik izango.

2. Aurreko paragrafoetan ezarritakoaren aldean bereziak direnez, salbuetsita geratzen dira

obrak, proiektuak edo inbertsio programak eta hitzarmenak, betiere uneko ekitaldiko

aurrekon-tuan islatuta badaude.

3. Konpromiso kredituei dagozkien ordainketa kredituak murriztuz gero, indargabetuta

gera-tuko dira berehala, honako kasu honetan izan ezik: abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak,

eko-nomia eta aurrekontu araubideari buruzkoak, 75.2 artikuluko a) edo b) idatz zatietan adieraztzen

dituen eragiketak egiten direnean, bai kontabilitate egokitzapenen ondorio direnean, bai

urte-rokoen birbanatzeen ondorio direnean.

9. artikulua. Kreditu transferentzien araubidea

1. Kreditu transferentzien araubidea bat etorriko da abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak,

Arabako Lurralde Historikoko ekonomia eta aurrekontu araubidearenak, 57. artikuluan

xeda-tutakoarekin. Lotura araubide horren arabera, programa baten barruan ezingo dira aplikatu

batera aipatutako foru arauko 57.2 artikuluko d) eta e) arauak.

2. Hainbat programaren arteko eragiketa arruntetan kreditu transferentziak egin ahal izango

dira.

3. Jatorriz VI. kapituluari (“Inbertsio errealak”) eta VII.ari (“Kapital transferentzia eta

dirulaguntzak”) dagozkien ordainketa kredituen transferentziek eta 2. kapituluari (“Ondasun

arrunten eta zerbitzuen erosketa”) eta IV.ari (“Transferentzia eta dirulaguntza arruntak”)

dagoz-kien ordainketa kredituen transferentziek ezingo dute gainditu hasierako aurrekontuetan VI. eta

VII. kapituluetarako finkatutako kopuruen baturaren ehuneko bia.

4. Foru Aldundiaren kasuan, jatorria “langileen gastuak” I. kapituluari dagozkion ordainketa

kredituak dituzten kreditu transferentziek bakarrik izan ahalko dute destino gisa I. kapitulua bera

edo kreditu globala, Ondarearen Kudeaketari buruzko 20.25 Programan esleitutako I. kapituluko

ordainketa kredituak salbu, zeinak abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako Lurralde

Historikoko ekonomia eta aurrekontu araubideak, 57. artikuluan ezartzen duen araubidean

transferitu ahal izango diren.

10. artikulua. Salbuespenak

(7)

ren arabera gastuak eta diru sarrerak egoki ez egoztearen ondoriozkoak ere bai.

d) Kreditu orokorreko programaren kredituetan eragina dutenak, bai jatorrian, bai helburuan.

e) Administrazioa berrantolatzearen edo eskumen nahiz zerbitzu berriak bereganatzearen

ondoriozkoak.

11. artikulua. Konpromiso kredituen aldaketak

1. Konpromiso kredituei eta aurreko ekitaldietan konprometitutako kredituei dagozkien

ordainketa kredituek gainerako ordainketa kredituek bete beharreko transferentzien araudia

bete beharko dute.

2. Foru Gobernu Kontseiluak baimendutako konpromiso kredituak eta aurreko ekitaldietan

konprometitutako kredituak urterokoen bidez alda eta bana ditzake, gastuaren beharrak hala

agintzen duenean, betiere oro har hartutako konpromiso kreditua gainditzen ez bada.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, “konpromiso kreditu osoa”

aurrekon-tuetako epigrafe bakar bati buruzkoa da.

3. Konpromiso kredituen zenbatekoetan gero izan daitezkeen aldaketak ez dira loturik

egongo 53/1992 Foru Arauko 57. artikuluko aldaketa araubideari.

4. Automatikoki baliogabetuko dira aurreko ekitaldietan konprometitutako kredituen

etor-kizuneko urterokoei dagozkien aurrekontuak gauzatzeko eragiketen ondorioz sortzen diren

aurrekontu saldoak, honako hauek izan ezik: Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeak

finantzatzeko partidetako saldoak.

12. artikulua. Kreditu aldaketak baimentzeko eskumena duten organoak

1. Kudeaketa zentralizatuko kredituetan eragina duten kreditu transferentziak Diputatuen

Kontseiluak onartu beharko ditu, betiere kreditu horiek zentralizatu gabeko partidetarako izanez

gero.

2. Abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako ekonomia eta aurrekontu araubideari

buruzkoak, 63.2. artikuluan ezartzen duenari jarraiki, Diputatuen Kontseiluak konpromiso kreditu

bakoitzaren zenbateko osoaren ehuneko hamarra aldatu ahal izango du, gehienez.

3. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak edonoiz egin ahal izango ditu

foru arau honetako 10. artikuluko c) eta e) idatz zatietan zehaztutako aurrekontu aldaketak.

13. artikulua. Kreditu aldaketen prozedura

1. Kreditu orokorraren programa jatorri duten eta ondarearen kudeaketaren 20.25 programan

esleitutako langile gastuen I. kapituluko kredituez bestelakoak diren I. kapituluko kredituengan

eraginik ez duten sailen transferentzia eskabideek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Eskaera egin duen foru sailak honakoak frogatu beharko ditu: batetik, aurrekontuko

zuz-kidura handiagoa behar duela eta, bestetik, bere kredituen bidez ezin diola kasuan kasuko

kopuruari aurre egin.

b) Horretarako, transferentzia eskabidearekin batera, kasuan kasuko gastu programaren

beharren analisia ere aurkeztu beharko du, eta aurrekontua gauzatzeak ezarritako helburuekiko

nolako desbideratzeak izan dituen azaldu. Horiez gain, sail horren kredituen burutzapen

aurrei-kuspenei buruzko azterlana ere aurkeztuko du.

(8)

1. Ekarpenerako eskubide edo konpromisoaren aitorpen formala egonez gero, gaikuntzak

eskuratuko dira Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko

abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 64. artikuluaren a) eta e) idatz zatietan zehaztutako

ka-suetan.

2. Eskubidea aitortuz gero, abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako Lurralde

His-torikoko ekonomia eta aurrekontu araubideari buruzkoak, 64. artikuluko b), c), d) eta f) idatz

zatietan zehaztutako gaikuntzak eskuratuko dira.

3. Edonola ere, Diputatuen Kontseilua arduratuko da gaikuntzak egiteaz.

15. artikulua. Foru Arauaren eranskinak

1. Abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko ekonomia eta

aurre-kontu araubideari buruzkoak, 50. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, foru arau honen

I. eranskinean ageri diren kredituak handigarriak dira.

2. Konpromiso kredituen egoera II. eranskinean zehazten da.

3. Sarrerei lotutako gastuen egoera III. eranskinean azaltzen da.

4. Urriaren 9ko 11/2016 Foru Arauaren, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenaren,

20.3 artikulua dela eta, dirulaguntza izenduntzat hartuko dira Foru Arau honen IV. eranskinean

jasotakoak.

5. V. eranskina, abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauaren, Arabako Lurralde Historikoko

eko-nomia eta aurrekontu araubidearenaren, 45.1.d) artikuluak aipatzen duen inbertsio publikoa

zehazten duena.

IV. TITULUA. AURREKONTUEN KUDEAKETA ETA KONTROLA

16. artikulua. Gastua baimentzea eta agintzea

1. Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko

abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek

bai-mendu eta antolatuko dituzte eragiketa arrunt eta kapitalekoen gastuak:

a) Eragiketaren zenbatekoa ez bada 80.000 euro baino gehiago, foru sailetako diputatuek.

b) Zenbatekoa 200.000,00 euro baino gehiago ez bada, Diputatu Nagusiak, sailetako foru

diputatuek proposatuta.

c) Zenbatekoa 200.000,00 euro baino gehiago bada, Diputatuen Kontseiluak, sailetako foru

diputatuek proposatuta.

2. Eragiketa bakoitzeko eta “Justifikatu beharreko ordainketen” kontzeptuan ordain

daite-keen gehieneko kopurua 50.000 euro izango da, honako kasu hauetan izan ezik:

a) Hartzaileak sektore publikoko erakundeak diren ordainketak.

b) Nahitaezko desjabetzeko espedienteen ondoriozko ordainketak.

c) Diputatuen Kontseiluak salbuespen modura baimentzen dituen gainerako ordainketa

guztiak.

(9)

teko aukera izango du. Aurrerakin horiek ezingo dute gainditu ekitaldi bakoitzeko aurrekontua

gauzatzeko Foru Arauan baimendutako kredituen ehuneko bata.

2. Diruzaintzako aurrerakinek aurrekontuen babesa izango dute, eta horrelaxe jasoko da,

gainera, aurrerakina ematen den ekitaldiko aurrekontuetan.

3. Diruzaintzako aurrerakin horien finantzaketa abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak,

Ara-bako Lurralde Historikoko ekonomia eta aurrekontu araubideari buruzkoak, III. tituluko

bosga-rren kapituluan xedatutako prozedurei jarraiki egingo da.

4. Aurrerakinen finantzaketarako kreditu gehigarririk behar izanez gero, ezinbestekoa izango

da Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetarako foru diputatuak

propo-satuta, kasuan kasuko foru arauaren proiektua onestea eta ondoren Batzar Nagusiei deitzea.

18. artikulua. Urteko finantzaketa plana

1. Foru erakunde autonomoen, foru sozietate publikoen eta foru fundazioen aldeko

transferentziak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren Urteko Finantza Planean

aurreikusi-takoari jarraikiz egingo dira.

19. artikulua. Kudeaketa kredituak

Aurrekontu ekitaldian zehar, kudeaketa kredituak finkatzeko aukera izango da, betiere Foru

Aldundiari dagokion ekarpena aurrekontuko ordainketa kredituen bidez finantzatuz gero.

20. artikulua. Sarrerei lotutako gastuak

Zenbait kredituren finantzaketa baliabideen bilakaera aurreikusitakoa baino txikiagoa izanez

gero, Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren

proposa-menez, aurrekontuetako gastuen egoeran egin beharreko doikuntzak itunduko ditu. Doikuntza

horiek Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren

18ko 53/1992 Foru Arauak 66. artikuluan baliogabetze murrizketez xedatzen duenaren arabera

egingo dira.

21. artikulua. Gastua gauzatzearen mugak

1. Diputatuen Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetarako Saileko diputatuaren

proposamenez, kredituak atxikiz gastuari eusteko erabakia har dezake egoera ekonomikoak

hala eskatzen duenean.

2. Aipatutako kredituak emanez gero, atxikipenetarako aurreikusitako izapide berberak

egingo dira.

22. artikulua. Zenbateko txikiko eskubide ekonomikoak

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak arautu ahal izango ditu:

a. Likidazioen ondorioz ordainarazpenaren eta zerga bilketaren gastua estaltzeko nahikoa

ez diren zorrak eginez gero, ez daitezela likidazio horiek egin, zorraren izaeraren irizpideak

kontuan izanda.

b. Oro har, zordun bat berari dagozkion zor guztiak ezeztatu eta kontabilitatean baja eman

daitezela, honek zor duen kopuru osoa zerga bilketaren eraginkortasun irizpideen eta zerga

bilketaren gastuaren arabera estimatu eta finkatutako zenbatekoa baino txikiagoa denean.

(10)

laguntzen emakidari dagozkien gastuen espedienteetakoak, hain zuzen, zenbatekoa 6.000,00

eurotik gorakoa izanez gero.

V. TITULUA. LANGILEEN KUDEAKETA

24. artikulua. Arabako Foru Aldundiaren, foru erakunde autonomoen, foru sozietate

publi-koen eta foru fundazioen aurrekontu plantilla

1. Arabako Foru Aldundiaren eta foru erakunde autonomoen, foru sozietate publikoen eta

foru fundazioen 2018ko ekitaldiko aurrekontu plantila Arabako Lurralde Historikoaren

Aurre-kontu Orokorretako langileriari buruzko eranskinetan ageri da.

2. 2018ko ekitaldian, Lanpostuen Zerrenda aldatzeko espedienteak honako kasu hauetan

besterik ez dira onartuko: ez da gastu gehikuntzarik sortu beharko, edo sortuz gero, kasuan

kasuko gehikuntza bestelako lanpostuetarako kredituak murriztuz konpentsatu beharko da eta

aurretik Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren aldeko txostena beharko da.

3. Foru sektore publikoko erakundeen aurrekontu plantilaren muga erakunde horietako

langile funtzionario eta lan kontratudun langileen plazen guztirako agregatuari dagokio.

4. Aurreko mugak ez du eraginik izango epailearen aginduz edo eskumen berriak

eskura-tzearen ondorioz edo kanporatutako edo azpikontratatutako zerbitzuen zuzeneko kudeaketa

hartzearen ondorioz sortzen edo aldatzen diren lanpostuetan. Era berean, ez da aplikatuko foru

sektore publikoan aurretik harreman finkoa eta mugagabea duten langile funtzionarioa edo lan

kontratuduna kontratatzen denean, ez egiturako lanpostuak edo plazak finkatzen direnean, ez

eta foru arauak aldarrikatzen direnean ez Gobernu Kontseiluak abaguneakoak ez diren planak,

programak eta jarduketa garrantzitsuak onartzen dituenean ere, behar den moduko

finan-tzaketarik eduki ezean, funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoak aldeko txostena

eman ondoren (txostenak adierazi behar du ez dagoela lanpostu atxikipen ez langile esleipen

berririk egiterik eta ezinezkoa dela langileak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako

neu-rririk aplikatzea.

5. Era berean, muga hori ez da aplikatuko Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoan

hogeita zazpi plaza sortzean.

Aurreko muga honetan ere ez da aplikatuko: INDESA 2010, S. L. foru sozietate publikoak

bere xedea gauzatzeko lan kontratudun langile plazak sortzean, ekoizpenari lotuta.

6. Bete gabeko lanpostuetarako kredituen soberakinak beste lanpostu batzuk edo aldi

bate-rako programetabate-rako langileak ordaintzeko erabiliko dira, betiere, horiek beharrezkoak direnean,

zerbitzu publikoek behar bezala funtziona dezaten.

7. Bitarteko langileekin bete beharreko lanpostuak, aurrekontuetan horrela onartutakoak,

antolakuntzako unitateak behar bezala funtzionatze aldera ezinbestekoak diren lanpostuetara

mugatuko dira.

8. Halaber, zerbitzu eginkizuneko lan hauek salbuespen izaera izango dute: lanpostu bati

espezifikoki esleitu gabeko lanek, edo lanpostuetako titularrek aldi batez egin ezin dituzten

egin-kizunak zerbitzu eginkizunean egiteak. Behin-behineko programak aurrera eramateko izendatzen

diren bitarteko funtzionarioek ere salbuespen izaera izango dute. Azken kasu horretan,

(11)

salbues-ren 31ko ordainsariak foru arau honetan ezartzen denarekin bat etorriz gehituko dira 2018ko

ekitaldirako, alderaketako bi ekitaldietako homogeneotasuna kontuan hartuz, bai langileei

dagokienez, bai haien antzinatasunari dagokionez; gehikuntza ezin da izan estatuko oinarrizko

legerian ezartzen diren mugez gaindikoa.

2. Aurreko idatz zatian esandakoaz gain, ordainsarietan egokitzapen bereziak egin ahal

izango dira salbuespen gisa, betiere ezinbestekoak direnean, lanpostuen edukiagatik, programa

bakoitzari esleitutako langileen kopuruaren aldaketagatik edo programari ezarritako helburuen

betetze mailagatik eta aplikazioaren emaitza indibidualagatik, egokitzapenak egiten dituzten

erakundeetako bakoitzean horretarako organo eskudunak onartuta.

Horren ildotik, Foru Aldundiak funts bat ezarri ahal izango du produktibitate osagarria

ema-teko: errendimendurako pizgarriak zein produktibitate sariak. Kontzeptu horiengatik

ordain-saririk emanez gero, Foru Aldundiak funts horren banaketaz ezartzen eta onartzen duenaren

arabera emango dira. Hain zuzen ere, artikulu honetako 1. idatz zatian aipatzen diren langileei

eta 3. eta 4. idatz zatietan aipatzen direnei, Aldundiaren zerbitzuan ari direnei, emango zaizkie.

Aurreko paragrafoetan ezartzen denaren arabera 2018ko ekitaldian ordaintzen diren kopuruei

abenduaren 28ko 13/2000 Legeak, Estatuaren 2001eko aurrekontu orokorrenak, hamaikagarren

xedapen gehigarrian ezartzen dituen irizpideak aplikatu ahal izango zaizkie hurrengo urterako

gehitzeko, enplegatu publikoen oraingo ekitaldiko aldizkako ordainsarien barruan finkatze aldera.

3. Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiari eta diputatuei eta foru erakunde

autonomoe-tako eta foru sozietate publikoeautonomoe-tako zuzendariei dagozkien ordainsariei enplegatu publikoen

ordainsarietarako ezartzen den gehikuntza ehuneko bera aplikatuko zaie 2018ko ekitaldirako,

produktibitatea barne. Nolanahi ere, ordainsariek Arabako Foru Aldundiko goi kargudunen

eta behin-behineko langileen araubidea arautzen duen otsailaren 21eko 4/2000 Foru Arauan

xedatutakoarekin bat egingo dute.

Aurreko paragrafoko gehikuntza foru fundazioetako zuzendaritza langileen ordainsariei ere

aplikatuko zaie.

4. Behin-behineko langileen ordainsariak kasu bakoitzean berdintzat jotzen diren funtzionario

lanpostuen berberak izango dira edota, hala badagokio, lanpostuen sailkapen orokorraren

arabera finkatuko dira.

5. Foru sektore publikoko gainerako erakundeen langileen ordainsariaren igoerak ere

arti-kulu honetan ezartzen diren mugak edukiko ditu.

6. Edonola ere, Arabako Foru Aldundiak, erakunde autonomoek, sozietate publikoek eta

foru fundazioek sindikatu erakunde garrantzitsuenekin negoziazioak egin ondoren ordainsarien

inguruko akordioak sinatu baino lehen Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Sailaren aldeko

txostena beharko da, eta akordioan ezin izango da ezarri guztirako ordainsarien igoera artikulu

honetako 1. eta 2. idatz zatietan ezarritakoa baino handiagoa izatea.

7. Arabako Foru Aldundiak, erakunde autonomoek, sozietate publikoek eta foru

funda-zioek sindikatu erakunde garrantzitsuenekin eginiko negoziazioetan ezarritako gainerako lan

baldintzen akordioetan, horiek sinatu baino lehen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo

Sustape-naren eta Foru Administrazioaren Sailaren aldeko txostena lortu beharko da.

(12)

Foru erakunde autonomoen kasuan, fiskalizazioaren aldeko txostena beharko da aurretik,

programako bitarteko funtzionarioen izendapen kasuetan.

27. artikulua. Kanpoko langileak barne hartzen dituzten administrazio kontratazioak edo

lankidetza hitzarmenak

Erakunde publiko edo pribatuen edo kanpoko pertsonen eta Arabako Foru Aldundiaren

arteko administrazio kontratazioaren edo lankidetza hitzarmenaren ondorioz, kontratazioaren

edo hitzarmenaren garapenean zehar kanpoko langileren baten lana behar bada Arabako Foru

Aldundian lagun dezan edo organo horien berezko zereginak bete ditzan, Enplegu, Merkataritza

eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailaren aurretiko txostena beharko da,

bai eta dagokion ordainketa kreditua ere.

VI. TITULUA. ERAKUNDEEN KONPROMISOAK

28. artikulua. Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen finantzaketa

1. Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna

onartzen duenak, 51. artikuluan aipatzen diren itundu gabeko zergetan udalek izango dituzten

partaidetzen zenbatekoak Estatuko Administrazio Orokorrak igortzen dituen berak izango dira,

eta hark igortzen dituen maiztasun berarekin aginduko dira.

2. Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsari 216.930.100,00 euroko aurrekontua ezarri

zaio; 2018ko ekitaldiko urteko guztizko finantzaketa baldintza gabea izango da. Kalkulua

baliabi-deak banatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek

egin beharreko ekarpenak zehazteko aplikatuko den metodologiari buruzko martxoaren 23ko

2/2007 Legeko laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz egingo da.

3. 2/2007 Legeak laugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenari jarraikiz, Obra eta

Zerbitzuen Foru Planari 15.201.540,00 euroko aurrekontua ezarri zaio 2018ko ekitaldirako; urteko

guztirako baldintzapeko finantzaketa izango da.

4. Azaroaren 27ko 34/2013 Foru Arauak, toki erakundeei ezohiko ekarpenak ematekoak, 1.

artikuluan onartzen dituen Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzako ezohiko

ekarpe-nen aurrekontu partidak onartutako laguntzen gauzatze erritmora egokituko dira. Ordainketa

kredituen edo konpromiso kredituen aldaketek ez dituzte bete beharko abenduaren 18ko 53/

1992 Foru Arauan, Arabako Lurralde Historikoko ekonomia eta aurrekontu araubidearenean,

jaso diren mugak.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ondasun higiezinen besterentzeen eta foru ondareko doako

besterentzeen atari ekonomikoak.

Lehena. 2018ko ekitaldirako, otsailaren 23ko 5/1998 Foru Arauak, Arabako Lurralde

Histori-koaren ondarearenak, 44. artikuluan (ondasun higiezinen besterentzeari buruzkoan) ezartzen

duen zenbatekoa 200.000 euro izango da.

Bigarrena. 2018ko ekitaldirako, otsailaren 23ko 5/1998 Foru Arauak, Arabako Lurralde

His-torikoko ondarearenak, 49. artikuluan (erabilera publikoko edo gizarte intereseko kausen

on-doriozko doako besterentzeei buruzkoan) ezartzen duen zenbatekoa 400.000 euro izango da.

(13)

den-dirulaguntzenarenak, 32.6 artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, 2018ko ekitaldian 20.000

euroko kopurua gainditzen ez duten edo sektore publikoak hartzaile dituzten dirulaguntza eta

transferentzien ordainketei ez zaizkie aplikatuko beren araudi erregulatzailean ezartzen diren

aurrerakinak ordaintzeko mugak.

Bigarrena. Abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko ekonomia

eta aurrekontu araubideari buruzkoak, 131.h) artikuluan aipatzen duen zenbatekoa 60.000 euro

izango da 2018ko ekitaldirako.

Hirugarrena. Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontuen kargura ematen diren

dirulaguntza eta denetariko laguntza jakin batzuen berri emango zaie Batzar Nagusiei, bigarren

idatz zatian aipatzen den zenbatekoa gainditzen dutela aurrekontuetan izenarekin esleituta ez

daudenen berri, hain zuzen.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arabako toki erakundeek hitzartu beharreko epe

luzeko kreditu eragiketak.

Lehena. Uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauak, toki ogasunak arautzen dituenak, 53.3

artiku-luan ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, 2018ko ekitaldian, toki erakundeek eta Europako Kontu

Sistemako definizioaren eta mugen arabera administrazio publikoen sektorean sailkatuta

dau-den haien mendeko erakundeek, 2017ko ekitaldiaren likidazioan aurrezki garbi positiboa badute

edo likidatutako nahiz sorrarazitako diru sarrera arrunten 100eko 2tik beherako aurrezki garbi

negatiboa badute −uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauak, toki ogasunenak, 53. artikuluan

ezarri-tako moduan kalkulatuta−, epe luzerako kreditu eragiketa berriak hitzartu ahal izango dituzte,

betiere kapital biziaren zenbateko osoa likidatutako edo sorrarazitako diru sarrera arrunten

ehuneko 60 baino gehiago ez bada, kontabilitateko egoera orri bateratuetatik ateratako zifren

arabera. Uztailaren 19ko 41/1989 Foru Araua, toki ogasunena, eta aurrekontu egonkortasunari

buruzko araudia bete beharko dituzte.

Bigarrena. 2018ko ekitaldian, toki erakundeek eta Europako Kontu Sistemako definizioaren

eta mugen arabera administrazio publikoen sektorean sailkatuta dauden haien mendeko

erakundeek, 2017ko ekitaldiaren likidazioan aurrezki garbi positiboa edo nulua badute eta haien

zorra ehuneko 60tik gorakoa bada baina likidatutako edo sorrarazitako diru sarrera arrunten

ehuneko 110 gainditzen ez badu, kontabilitateko egoera orri bateratuetatik ateratako zifren

arabera, epe luzerako zorpetze eragiketak hitzartu ahal izango dituzte, Arabako Foru Aldundiak

baimena emanez gero. Uztailaren 19ko 41/1989 Foru Araua, toki ogasunena, eta aurrekontu

egonkortasunari buruzko araudia bete beharko dituzte.

Hirugarrena. 2018ko ekitaldian, toki erakundeek eta Europako Kontu Sistemako definizioaren

eta mugen arabera administrazio publikoen sektorean sailkatuta dauden haien mendeko

erakundeek, ez badituzte betetzen lehenengo eta bigarren idatz zatietan azaldutako baldintzak,

ezingo dute epe luzerako kreditu eragiketarik hitzartu.

Laugarrena. Aurreko idatz zatietan azaldutakoaren salbuespen gisa, hitzartutako epe

luzerako kreditu eragiketak birfinantzatzeko eragiketak formalizatu ahal izango dira, betiere

helburutzat badute eragiketa haien finantza zama arintzea, amortizazio epea luzatzea edota

arriskua gutxitzea, mugaeguneratzeko dauden eragiketen ondoriozko obligazioei dagokienez,

aldez aurretik Arabako Foru Aldundiaren baimena jasota.

Baimena gorabehera, baldintza hauek ezartzen dira:

(14)

hurrenez hurren, aurrezki garbiaren zeinua edo zor biziaren bolumena alda dadin edo ehuneko

110 gainditu ez dezan.

Birfinantzaketa horretan ezin izango dira sartu Arabako Lurralde Historikoko Toki

Erakun-deen Aurrekontuei buruzko otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauaren 34. eta 49. artikuluak aplikatuz

formalizatu diren eragiketak.

Goiko a) eta b) idatz zatietan aipatutako planak Arabako Foru Aldundiari jakinarazi beharko

zaizkio. Toki erakundeko kontuhartzaile lanak egiten dituen organoak plan horien betetzeari

buruzko txostena egin beharko du urtero. Toki korporazioaren Osoko Bilkurari txosten horren

berri emango zaio, jakitun egon dadin. Gainera, Arabako Foru Aldundiari igorriko zaio.

Aipatutako planak bete ezean, toki erakundeak ezingo du epe luzerako zorpetze eragiketarik

hitzartu edozein motatako inbertsioak finantzatzeko.

Edonola ere, ezingo da areagotu Arabako Biltzar Nagusietan onartutako Aurrekontu eta

Finantza Bideragarritasuneko Planaren arabera baimendutako eragiketen amortizazio epea,

berau arautzen duen Foru Araua aurretik aldatu ez bada.

Bosgarrena. Aurrezki garbiaren eta zorpetze mailaren kalkuluan zenbatu behar diren diru

sarrera arruntak zehazteko, uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauak, toki ogasunenak, 53. artikuluan

xedatzen duenari jarraituko zaio.

Seigarrena. Kapital bizia kalkulatzeko kontuan hartuko dira 2017ko abenduaren 31n indarrean

dauden eragiketa guztiak, abalen ondoriozko arriskua barne, eta azken horri gehituko zaizkio

formalizatutako eragiketetako saldo ez erabiliak eta proiektatutako eragiketen zenbatekoa,

halakorik egonez gero. Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtseko behin betiko

likidazioen ondorioz toki erakundeek itzuli behar dituzten saldoak ez dira kontuan hartuko.

Zazpigarrena. Toki erakundeek egindako zorpetze eragiketak Arabako Foru Aldundiari

jaki-narazi beharko zaizkio formalizatzen direnetik hilabete pasatu baino lehen.

Zortzigarrena. Toki erakundeek beren kreditu eragiketak hitzartzeko prozeduretan parte

hartzen duten finantza erakundeen eskura jarriko dute toki kontuhartzaileak egindako txostena,

uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauak, toki ogasunenak, 51 Ter artikuluko 2. idatz zatian arautzen

duena. Txosten horretan jasoko dira aurreko paragrafoetan aipatutako mugak betetzen direla

egiaztatzeko kalkuluak eta ordaintzeko ahalmenaren neurketari eragiten dion beste edozein

doikuntza, eta jasorik utziko da, halaber, aplikagarria den kasuetan, aipatutako arauko 53.5

artikuluan arautzen den nahitaezko baimena eskuratu dela. Finantza erakundeek, txostenaren

edukia ezagutu ondoren, beren eskaintzak aldatu edo kendu ahal izango dituzte.

Bederatzigarrena. Toki erakundeen elkarteetan oinarritutako entitateak, partzuergoak eta

sozietate publikoak desegiten direnean, haien kide edo partaide izandako toki erakundeek,

haien eskubide eta betebehar guztietan subrogatuta, epe luzerako kreditu eragiketak hitzartu

ahal izango dituzte betebeharrak betetzeko, alegia, toki erakunde bakoitzak berari dagokion zatia

betetzeko, bere partaidetza ehunekoaren arabera. Zorpetze eragiketa berriak formalizatu ahal

izateko, Arabako Foru Aldundiaren aurretiazko baimenaz gainera, organo likidatzailearen

ziur-tagiria ere beharko da, non jasorik utziko baita toki erakundeak bere partaidetza portzentajeari

dagokion zorra hartu duela bere gain, behin mankomunitatearen, partzuergoaren edo sozietate

publikoaren eskubide ekonomikoak gauzatu eta beraren betebeharrak betetzeko erabili eta gero.

(15)

Aurreko lerroaldean azaldutako baldintza betetzen ez duten kontzejuek ezingo dute epe

luzerako kreditu eragiketarik hitzartu.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arabako Foru Aldundiko tasen aldaketa orokorra.

Lehena. Arabako Foru Aldundiaren sailek kudeatzen dituzten Arabako Foru Ogasunaren

zerga tasetatik kopuru finkoa dutenak -oinarrian ehuneko batek zehazten ez duelako edo

zen-batekoa diru unitateetan balioetsita ez dagoelako- igo egingo dira 2018. urtean eskatzen zen

kopuruari 1,02 koefizientea aplikatuta, hurrengo xedapen gehigarrietan xedatutakoa eragotzi

gabe, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ondoreak izanik.

Bigarrena. Aurreko idatz zatian ezarritako koefizienteen emaitza diren tasak zentimo

hama-rrekotara biribildu daitezke, gora zein behera.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren

langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa sortzea.

Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren langileak hautatzeko deialdietan

inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasaren araudia onartzen da; 2018ko urtarrilaren 1etik

aurrera sortuko ditu ondorioak. Hona testua:

“1. artikulua. Sorkuntza

Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren zerbitzuko langileak hautatzeko

deial-dietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa sortzen da.

2. artikulua. Zerga gaia

Foru Administrazioak Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoan sartzeko hautaketa

probak egiteko beharrezko zerbitzuak ematea da tasa honen zerga gaia..

3. artikulua. Subjektu pasiboa

Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoak deitutako langileen hautaketa prozesuetan

parte hartzeko eskaera egiten dutenak dira tasa honen subjektu pasiboak.

4. artikulua. Sortzapena

Arabako Foru Suhiltzaileak - Bomberos Forales de Álava erakunde autonomoak deitutako

hautaketa deialdietan izena emateko eskaera aurkezten den unean sortzen da tasa hau ordaindu

beharra.

5. artikulua. Kuota

Tasa hurrengo tarifen arabera eskatuko da:

a) Lan eskaintza publikoa:

TALDEA KUOTA

A (A1) hogeita hamar euro

B (A2) hogeita hamar euro

C (C1) hogei euro

(16)

C (C1) hamar euro

D (C2) hamar euro

E (A. P.) bost euro

6. artikulua. Salbuespenak

Ez dute tasa hori ordaindu beharrik izango, eskaria aurkezten duten unean baldintza hauek

betetzen dituztenek:

— ehuneko 33ko ezintasuna edo altuagoa dutela frogatzen duten pertsonek.

— Arabako Foru Aldundira sartzeko hautaproben deialdiaren data baino gutxienez hilabete

lehenagoko epean enplegu eskatzaile gisa agertzen diren pertsonek.

Ezin dute salbuespen hori aplikatu “enplegu hobekuntzaren” eskatzaile gisa agertzen direnek

eta enplegu eskatzaile gisa prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonek.”

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Abenduaren 16ko 14/2010 Foru Araua, 2011ko

aurre-kontua gauzatzekoa, aldatzea; foru arau horrek Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua

jasotzeagatik ordaindu beharreko tasa sortu zuen.

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua jasotzeagatik ordaindu beharreko tasaren

2. artikuluko lehen eta azkenaurreko paragrafoak eta 6. artikulua aldatzen dira (tasa hori 16ko

14/2010 Foru Arauak, 2011ko aurrekontua gauzatzekoak, sortu zuen zortzigarren xedapen

gehi-garrian). Testuak honela gelditzen dira:

“2. artikulua. Zerga gaia

Tasa honen zerga gaia da Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoak edo Arabako

Foru Aldundiak berak zerbitzuak egitea da, interesdunek eskatuta zein ofizioz, segurtasuna edo

prebentzioa dela eta, zerbitzuek onura sortzen badie subjektu pasiboei.

(...)

Subjektu pasiboa pertsona fisikoa bada eta zerbitzuaren eskaeraren edo prestazioaren

arra-zoia pertsonek edo ondasunek kalte fisikorik ez jasatea izan bada, kausa ustekabekoa edo

sai-hestezina izanez gero. Kasu horretan, pertsona juridikoak ere salbuetsita egongo dira, betiere

arrisku hori estaltzeko asegururik ez badaukate eta arrazoi ekonomikoak direla eta aseguru hori

ezin egin izan dutela justifikatzen badute.

(...)

6. artikulua. Zerga kuota

Kuota zehazteko honako hauek hartuko dira kontuan: batetik, zerbitzua ematerako orduan

zenbat profesionalek eta baliabide materialek esku hartu duten, eta, bestetik, profesional eta

baliabide bakoitzak zerbitzua emateko zenbat denbora behar izan duen.

• Langileak, orduko: hogeita hamasei euro langileko.

• Ibilgailuak eta baliabide materialak (orduko)

• Ibilgailuko:

(17)

— Motoponpa, sorgailua eta antzekoak: hogei euro

— Elektroponpa: hamabost euro

— Multzo elektrogenoa: hogei euro

— Taula, olana eta antzekoak: berrogeita hamar euro

— Su-itzalgailua: hogeita hamabost euro

— Mahuka: euro bat

— Hesia eta eguna (hamabost egunetik aurrera): sei euro

— Babes pasabidea (hamabost egunetik aurrera): hamar euro

— Eskora (hamabost egunetik aurrera): sei euro

— Osasun postua: hogeita hamar euro

• Prestakuntza eta entrenamendu zerbitzuak ematea eta suhiltzaileen kidegoaren beraren

instalazioak erabiltzea.

• Itzalgailuekin eginiko praktikak:

— hamar pertsona gehienez, itzalgailu bat pertsonako: berrogei euro

— hogei pertsona gehienez, itzalgailu bat pertsonako: hogeita hamabost euro

• Mahukekin eginiko praktikak:

— hamar pertsona gehienez, itzalgailu bat pertsonako: hamabost euro

— hogei pertsona gehienez, itzalgailu bat pertsonako: hamabi euro

• Suteen kontrako eta salbamendurako ikastaroa; hogei orduko oinarrizko maila enpresa

publiko eta pribatuetako langileentzat. (Taldean gutxienez hamar pertsona. (-Gehienez hogeita

hamar pertsona): 250,00 euro

• Ateak irekitzea. Zerbitzu hori ez da egingo, pertsonentzako edo gauzentzako arriskua

da-goen kasuetan izan ezik; kasu horretan, dada-goen arriskuaren tipologiaren arabera katalogatuko

da. Zerbitzua emanda, esku hartzen duten langileek egiaztatuko balute halakorik ez dela gertatu,

kuota izango da aurreko puntuetan xedatutakoaren arabera aplikagarria dena.

• Txostenak egitea.

— Jarduketaren partea: hogeita bost euro

— Txosten teknikoa: ehun euro

• Partikularrek eskatzen badute teknikariek higiezinaren segurtasun neurriei buruzko

ikus-kapen bisita egiteko, kontzeptu horregatik kopuru hau ordaindu beharko dute: hamabost euro.

• Ikuskizunetan, erakusketetan, industrietan eta abarretan, partikularrek eskatutako laguntza

taldeen zerbitzuek aurreko epigrafeetan xedatutakoarekin bat etorrita aplikatu beharreko

kuo-taren arabera sortuko dituzte eskubideak.

(18)

• Ordu zatien kasuan, aurreko tarifan jasotako zenbatekoak modu proportzionalean

aplika-tuko dira. Likidatu beharreko gehieneko denbora lau ordukoa izango da.

Tasa honen likidazioan, hauek guztiak zehaztu beharko dira: esku hartu duten pertsonak eta

baliabideak, unitate kopurua, erabilitako denbora eta kontzeptu bakoitzari dagokion indarreko

tarifaren zenbatekoa.

Zerbitzuaren prestazio beragatik aldi berean subjektu pasibo bat baino gehiago egonez gero,

kuota horien artean hainbanatuko da.”

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Nekazaritza Sailak kudeatzen dituen tasak.

Foru arau honek bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen duena gorabehera, 2018ko

ekital-dian indarrean jarraituko dute herritarren onurarako xedapenak, azaroaren 20ko 17/2011 Foru

Arauak, Arabako Lurralde Historikoaren 2012ko aurrekontua gauzatzekoak, laugarren xedapen

gehigarrian aipatzen dituenak; hona zehaztuta:

a. Hirurogeita bost urtetik gorako pertsonak salbuetsita egotea ehizan eta arrantzan aritzeko

lizentzia autonomikoa eskuratzeko tasa ordaindu beharretik.

b. Hobariak Arabako Foru Aldundiaren nekazaritza eta abeltzaintzako laborategietan

saiakuntzak eta analisiak egiteagatik ordaindu beharreko tasan.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak

kudeatzen dituen tasak.

Lehena. Bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen dena gorabehera, Ogasun, Finantza eta

Aurrekontu Sailak kudeatzen dituen tasen 2018ko zenbatekoak 2017an indarrean egon direnak

berak izango dira. Bigarren idatz zatian salbuespena arautzen da.

Bigarrena. Uztailaren 17ko 12/2000 Foru Araua, 2000ko aurrekontua gauzatzekoa, aldatzen

da, seigarren xedapen gehigarriko 5. artikulua, hain zuzen ere; foru arau hori abenduaren 18ko

21/2008 Foru Arauak, 2009ko aurrekontua gauzatzekoak, aldatu zuen (horren bidez Katastroko

egiaztagiria egiteko tasaren araudia onartzen da). Hona aldatutako artikulua:

“5. artikulua. Zenbatekoa

Tasaren zenbatekoa 3,15 euro izango da, dokumentuak aipatzen duen landa edo hiri lurzati

bakoitzeko.

Hala ere, dokumentuan agertzen diren datuetako bat eskaera aurkeztu baino bost urte

au-rreragokoa bada, tasaren zenbatekoa hogei euro izango da dokumentuan aipatzen den lurzati

bakoitzeko (landa zein hiri lurrekoak).”

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren

eta Foru Administrazioaren Sailak kudeatzen dituen tasak

Bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen dena gorabehera, Arabako Foru Aldundiko

langi-leak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasaren 2018ko zenbatekoak

2017an indarrean egon direnak berak izango dira; zenbateko horiek abenduaren 23ko 21/2015

Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoaren 2016ko aurrekontua gauzatzekoak, ezartzen ditu

zortzigarren xedapen gehigarrian.

(19)

2018

ETXABARRI

LUKO

LP

ETXABARRI

L

PI

PII

1,10 euro

1,85 euro

2,15 euro

2,00 euro

3,40 euro

4,00 euro

LUKO

L

PI

PII

1,10 euro

1,85 euro

2,20 euro

Azalpena:

L= Ibilgailu arinak

PI= Ibilgailu astunak I

PII= Ibilgailu astunak II

LP= Probintzia muga

HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Langile gastuak.

Ordainsari gehikuntza ezartzen da 2018ko ekitaldirako. Gehikuntza Arabako Foru Aldundiko

Diputatuen Kontseiluak eta baimena ematen zaien foru sektore publikoko gainerako organo

eskudunek zehaztuko dute; nolanahi ere, gehienez ere Estatuko oinarrizko legerian muga orokor

gisa ezartzen dena izango da, produktibitate ordainsaria izan ezik (hau foru arau honetako 25.2

artikuluan ezartzen denaren arabera emango da).

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru arau honek indarrean dirauen artean indargabeturik egongo dira beraren aurka dauden

eta berarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA. abenduaren 16ko 33/2013 Foru Araua, pertsona fisikoen

errentaren gaineko zergarena, aldatzea:

Azaroaren 27ko 33/2013 Foru Araua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena,

aldatzen da, horren zenbateko batzuk eguneratu behar baitira (aldaketak 2018ko urtarrilaren

1etik aurrera sortuko ditu ondorioak). Hona testua:

Bat. 73. artikulua aldatzen da eta honela geratzen da:

“73. artikulua. Murrizketa zerga batera ordaintzeagatik

1. Foru arau honetako 98. artikuluan xedatutakoaren arabera Zerga batera ordaintzea

hau-tatuz gero, urteko autolikidazioaren zerga oinarri orokorretik 4.282 euro ken daitezke

2. Aurreko idatz zatian aipatutako murrizketa 3.720 eurokoa izango da foru arau honetako

98. artikuluko 2. idatz zatian aipatzen diren familia unitateen autolikidazioetan.”

(20)

EURO

EURO

EURO

EHUNEKOA

0,00

0,00

15.790,00

23,00

15.790,00

3.631,70

15.790,00

28,00

31.580,00

8.052,90

15.790,00

35,00

47.370,00

13.579,40

20.290,00

40,00

67.660,00

21.695,40

26.060,00

45,00

93.720,00

33.422,40

31.230,00

46,00

124.950,00

47.788,20

57.240,00

47,00

182.190,00

74.691,00

Hortik gora

49,00

Hiru. 77. artikulua aldatzen da eta honela geratzen da:

“77. artikulua. Kuotaren murrizketa

Zergadunek 1.410 euroko murrizketa aplika dezakete autolikidazio bakoitzeko kuotan, foru

arau honetako 74. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.”

Lau. 79. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira eta honela gelditzen dira:

“1. Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzeko kenkari hau aplika daiteke:

a) 594 euro urtean lehenengoagatik.

b) 735 euro urtean bigarrenagatik.

c) 1.242 euro urtean hirugarrenagatik.

d) 1.467 euro urtean laugarrenagatik.

e) 1.869 euro urtean bosgarrenagatik eta hurrengo bakoitzagatik.

2. Zergadunarekin bizi den sei urtetik beherako ondorengo bakoitzeko aurreko idatz zatiaren

araberako kenkaria aplikatzeaz gainera beste 341 euro kendu daitezke urtean.

Zergadunarekin bizi den sei urtetik hamasei urtera bitarteko ondorengo bakoitzeko aurreko

idatz zatiaren araberako kenkaria aplikatzeaz gainera beste 53 euro kendu daitezke urtean.

Kenkari hori ezin da bateratu aurreko paragrafoan ezarritakoarekin.”

Bost. 81. artikuluko 1. idatz zatiko lehenengo paragrafoa aldatzen da eta honela gelditzen da:

“1. Egutegiko urte osoan eten gabe zergadunarekin bizi den aurreko bakoitzeko 284 euro

kendu ahal izango dira.”

Sei. 82. artikuluko 1. idatz zatia aldatzen da eta honela geratzen da:

1. Desgaituta edo mendetasunean dauden zergadunek horren ziozko kenkaria aplika

de-zakete; zenbatekoa mendetasunaren edo desgaitasunaren graduaren eta besteren laguntza

behar izatearen araberako zenbatekoa (desgaitasunaren eta mendetasunaren graduak eta

laguntzaren beharra arau bidez finkatuko dira). Hona hemen taula:

MENDEKOTASUNAREN EDO DESGAITASUNAREN GRADUA ETA BESTEREN LAGUNTZA BEHAR IZATEA

KENKARIA (EUROAK)

Desgaitasuna ehuneko 33koa edo handiagoa eta ehuneko 65etik beherakoa

791

(21)

bizi diren pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzekoak).

Kenkari bera aplika daiteke desgaitasuna edo mendetasuna daukan ezkontideagatik edo

izatezko bikotekideagatik, idatz zati honetan ezarritako betekizunak betez gero.”

Zazpi. 83. artikulua aldatzen da eta honela geratzen da:

83. artikulua. Adinaren kenkaria

1. hirurogeita bost urtetik gorako zergadun bakoitzeko 340 euroko kenkaria aplikatuko da.

Zergadunak hirurogeita hamabost urte baino gehiago badauzka, aurreko paragrafoan

aipa-tutako kenkaria 622 eurokoa izango da.

Idatz zati honetan xedatzen dena aplikatzeko ezinbestekoa da zergadunaren zerga oinarria

ez izatea 20.000 eurotik gorakoa.

2. 20.000-30.000 euro bitarteko oinarria duten hirurogeita bost urtetik gorako

zerga-dunek honela aplikatuko dute kenkari hau urtean: 340 euroko kenkari horri kendu egingo diote

zerga-oinarriari 20.000 euro kenduz lortzen den zenbatekoa bider 0,034 eginez ateratzen den

emaitza.

3. 20.000-30.000 euro bitarteko zerga-oinarria duten hirurogeita hamabost urtetik gorako

zergadunek honela aplikatuko dute kenkari hau urtean: 622 euroko kenkari horri kendu egingo

diote zerga-oinarriari 20.000 euro kenduz lortzen den zenbatekoa bider 0,0622 eginez ateratzen

den emaitza.

4. Artikulu honen ondorioetarako, zerga oinarriaren zenbatekoa zerga oinarri orokorraren

eta aurrezkiaren oinarri orokorraren batura izango da; bi oinarriok foru arau honetako 65. eta

66. artikuluetan jasotzen dira. Zerga oinarri orokorra negatiboa izanez gero, zero konputatuko

da arestian aipatutako batuketan.

Hala ere, foru arau honetako 69. artikuluan aipatzen den konpentsazio pentsioen eta

janari-rako urtekoen ondoriozko murrizketa aplikatzen bada zerga oinarri orokorrean eta aurrezkiaren

zerga oinarrian, aurreko paragrafoan xedatzen denarekin bat etorriz kalkulatutako zerga oinarria

gutxituko da.”

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Erregelamendu bidezko garapena

Diputatuen Kontseiluari baimena ematen zaio foru arau honetan ezarritako guztia garatzeko

eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak

proposaturik.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Indarrean jartzea

Foru arau hau ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean, eta

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a

Presidentea

(22)

I. ERANSKINA / ANEXO I

MUGADUN KREDITU ZABALGARRIAK

/

CRÉDITOS AMPLIABLES CON LÍMITE ASIGNADO

1.1. Arabako Foru Aldundia / 1.1. Diputación Foral de Álava

Saila / Departamento

:

10 EKONOMIA GARAPENA ETA LURRALDE OREKA / DESARROLLO ECONOMICO Y EQUILIBRIO

TERRIT

Programa / Programa: 07 LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZA / MEJORA DE LA COMPETITIVIDAD

Zenbateko / Importes

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

10601.0702.4710001 Enpresen abalen programa:

kobraezinak 200.000,00 10.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 10.000,00 Fallidos programa avales

empresas

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 200.000,00 10.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 10.000,00 SAILA GUZTIRA/TOTAL DEPARTAMENTO 200.000,00 10.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 10.000,00

Saila / Departamento

:

20 OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUA / HACIENDA, FINANZAS Y PRESUPUESTOS

Programa / Programa: 21 ZERGA ADMINISTRAZIOA / ADMINISTRACION TRIBUTARIA

Zenbateko / Importes

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

20100 2100 2270801 Lankidetza finantza entitateekin 100.000,00 30.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 30.000,00

Colaboración entidades financieras

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 100.000,00 30.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 30.000,00

Saila / Departamento

:

20 OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUA / HACIENDA, FINANZAS Y PRESUPUESTOS

Programa / Programa: 22 KATASTROA / CATASTRO

(23)

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

20100 2200 2270607 Katastroa mantentzeko beste

gastu batzuk - JEZ 180.000,00 70.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 70.000,00 Otros gastos mantenimiento

catastro-IAE

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 180.000,00 70.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 70.000,00 SAILA GUZTIRA/TOTAL DEPARTAMENTO 280.000,00 100.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 100.000,00

Saila / Departamento

:

50 BIDE AZPIEGITURA ETA MUGIKORTASUNA / INFRAESTRUCTURAS VIARIAS Y MOVILIDAD

Programa / Programa: 54 GARRAIOA / TRANSPORTES

Zenbateko / Importes

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

50107 5401 4790003 Garraiobide astunen

hitzarmena. Altubeko bidesaria. A-68

350.000,00 225.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 225.000,00 Convenio transportes pesados

peaje Altube A-68

50107 5401 4800001 AP-68ko bidesari soziala 675.000,00 400.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 400.000,00 Peaje social AP-68

50107 5401 4800002 AP-1 errepideko tarifa finkoa 500.000,00 350.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 350.000,00 Tarifa Plana AP-1

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 1.525.000,00 975.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 975.000,00 SAILA GUZTIRA/TOTAL DEPARTAMENTO 1.525.000,00 975.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 975.000,00

Saila / Departamento

:

60 INGURUMENA ETA HIRIGINTZA / MEDIO AMBIENTE Y URBANISMO

Programa / Programa: 62 URAREN ZIKLO OSOA / CICLO INTEGRAL DEL AGUA

Zenbateko / Importes

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

60207 6200 2269901 Larrialdietako gastuak 240.000,00 175.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 175.000,00

(24)

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 240.000,00 175.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 175.000,00 SAILA GUZTIRA/TOTAL DEPARTAMENTO 240.000,00 175.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 175.000,00

(25)

I. ERANSKINA / ANEXO I

MUGADUN KREDITU ZABALGARRIAK

/

CRÉDITOS AMPLIABLES CON LÍMITE ASIGNADO

1.2. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea / 1.2. Instituto Foral de Bienestar Social

Saila / Departamento

:

80 GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA / INSTITUTO FORAL DE BIENESTAR SOCIAL

Programa / Programa: 02 ADINEKOAK / PERSONAS MAYORES

Zenbateko / Importes

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

80202 0223 4800008 Zerbitzuarekin loturiko prestazio

ekonomikoa 8.000.000,00 7.130.532,00 0,00 0,00 0,00 0,00 7.130.532,00 Prestación económica vinculada

al servicio

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 8.000.000,00 7.130.532,00 0,00 0,00 0,00 0,00 7.130.532,00

Saila / Departamento

:

80 GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA / INSTITUTO FORAL DE BIENESTAR SOCIAL

Programa / Programa: 03 DESGAITUAK / PERSONAS CON DISCAPACIDAD

Zenbateko / Importes

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

80203 0321 4800007 Autonomia pertsonalerako

laguntzen programa 1.000.000,00 350.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 350.000,00 Programa Ayudas Autonomía

Personal

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 1.000.000,00 350.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 350.000,00

Saila / Departamento

:

80 GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA / INSTITUTO FORAL DE BIENESTAR SOCIAL

Programa / Programa: 04 GIZARTEGINTZA / INTERVENCION SOCIAL

(26)

Aurrekontu Kod.

Cód.

Presupuestario

Deskribapena

Descripción

LÍMITE

MUGA

2018

2019

2020

2021

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

80204 0423 4800018 Familien barruko zaintzetarako

prestazio ekonomikoa 15.000.000,00 13.380.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 13.380.000,00 Prestación Económica

Cuidados en el Entorno Familiar 80204 0423 4800020 Enplegua sortzeko plana:

laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

1.000.000,00 778.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 778.000,00 Plan Creación empleo.

Prestación económica de asistencia personal

80204 0425 2279990 Etxez etxeko laguntza zerbitzua 8.000.000,00 6.500.000,00 0,00 0,00 0,00 0,00 6.500.000,00 Programa de Atención

Domiciliaria

PROGRAMA GUZTIRA/TOTAL PROGRAMA 24.000.000,0 0

20.658.000,0

0 0,00 0,00 0,00 0,00 20.658.000,00 SAILA GUZTIRA/TOTAL DEPARTAMENTO 33.000.000,0

0

28.138.532,0

(27)

II. ERANSKINA / ANEXO II

KREDITU KONPROMISUEN LABURPENA / RESUMEN DE CRÉDITOS DE

COMPROMISO

2.1. Arabako Foru Aldundia / 2.1. Diputación Foral de Álava

Sailak / Departamentos

zenbatekoa

Urteko

Importe año

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

10 EKONOMIA GARAPENA ETA LURRALDE OREKA 16.844.540,00 19.229.093,00 36.073.633,00

DESARROLLO ECONOMICO Y EQUILIBRIO TERRIT

20 OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUA 708.985,00 2.412.100,00 3.121.085,00 HACIENDA, FINANZAS Y PRESUPUESTOS

30 ENPLEGU, MERK. ETA TUR.SUST ETA FORU AD 10.000,00 4.000,00 14.000,00 FOMENT EMPLEO, COMER Y TURIS Y ADM FORAL

40 NEKAZARITZA 4.204.596,00 7.486.600,00 11.691.196,00 AGRICULTURA

50 BIDE AZPIEGITURA ETA MUGIKORTASUNA 7.087.773,00 44.738.848,00 51.826.621,00 INFRAESTRUCTURAS VIARIAS Y MOVILIDAD

60 INGURUMENA ETA HIRIGINTZA 4.541.421,00 10.238.518,00 14.779.939,00 MEDIO AMBIENTE Y URBANISMO

(28)

II. ERANSKINA / ANEXO II

KREDITU KONPROMISUEN LABURPENA / RESUMEN DE CRÉDITOS DE

COMPROMISO

2.2. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea / 2.2. Instituto Foral de Bienestar Social

Sailak / Departamentos

zenbatekoa

Urteko

Importe año

Hondarra

Resto

GUZTIRA

TOTAL

80 GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA 1.000.000,00 1.000.000,00 2.000.000,00

INSTITUTO FORAL DE BIENESTAR SOCIAL

Referencias

Documento similar