• No se han encontrado resultados

Hondarribiko Udala - Euskara Batzordea

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2022

Share "Hondarribiko Udala - Euskara Batzordea"

Copied!
40
0
0

Texto completo

(1)

Hondarribiko Udala - Euskara Batzordea

HONDARRIBIKO UDALA

285 2015ko Abuztua

N A G USIAK

03: Herrian barrena 14: Bordari-Satarka 18: Elkarrizketa 20: Erreportajea 22: Albiste ona 24: Historiaren leihotik 29: Ganbarako Kutxa miatzen

www.hondarribia.org / argitalpenak / Hondarribia

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

(2)

Argitaratzailea: Euskara batzordea Erredakzioa: Xabier Sagarzazu Diseinua: Leire Ruiz de Angulo Koordinatzailea: Zif Comunicacion

Kolaboratzaileak: Naroa Susperregi, Koldo Ortega, J.M Mendizabal, Fermin Olaskoaga, Floren Portu.

Inprimategia: Antza.

HONDARRIBIAk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta eritzien ondorioak.

2015ko Abuztua // 285 zenbakia //

L.G.: SS 122/86

(3)

Alkatearen Agurra 03

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

AGURRA 2015

Lehenbiziko hitz hauen bidez hondarribiar guztiak agurtu nahi zaituztet Hondarribiko Alkate modura eta Udalbat- za osoaren izenean. Eta hainbat herritarrengandik jaso- tako konidantza eta esker ona zintzo eta bihotzez ere eskertu nahi dut udal gobernukideon aldetik. Lanean ari gara egunerokotasunari aurre egiten eta agintaldiko lau urteko plana jorratzen. Ziur nago, bestalde, Udalbatza osatzen dugun udal talde guztiok buru-belarri lan egin- go dugula elkarrekin Hondarribiaren askotariko beharrei erantzuteko.

Jaietako egitaraua aurkeztea ere bada lerroon helburua:

herriko elkarteek proposatu eta gauzatuko dituzten ehun ekitaldi inguru, era guztietakoak, izango ditugu datozen egunotan Udalaren koordinaziopean. Herritarrok modu aktiboan elkarrekin atsegin hartzeko dugun nahia adie- razten dute jarduera horiek. Eskerrak eman nahi dizkiet beste herritarren izenean elkarte eta herri-talde guztiei,

udal langileei eta beste erakunde eta enpresetako kideei ilusioa, gogoa, denbora eta lana besteoi eskaintzeagatik:

harreman emankor eta aberats horri esker datorkigu denen onura eta jai-sentimendua gure kale-plazetan za- baltzea.

Gure aurrekoek Guadalupeko Amabirjinari egindako hitz ematea beteko dugu egunotan, gainera: gure ondare bikainari itxekitzea da haiekin gaur egungo hondarribia- rrok dugun konpromiso ahaztezina, baita ondoko be- launaldiei erantzukizunez eta errespetuz helaraztea ere, gizatasunez, gizalegez eta herri-lotura hobetzea denon gogo-bihotzetan dugula.

Jaiok bestela bizitzea egokituko zaien hondarribiar guztiei eta bereziki gurekin ez daudenei eskaini nahi diz- kiet azken hitzak.

GORA AMA GUADALUPEKOA!

GORA HONDARRIBIA!

HONDARRIBIKO HIRI OSO PRESTU, OSO LEIAL, OSO ADORE- TSU ETA BETI OSO ZINTZOAN 2014KO IRAILAREN 6, 7, 8, 9, 10

ETA 11N GUADALUPEKO AMA BIRJINAREN OMENEZ OSPATUKO DIREN EKINTZEN EGITARAUA.

(4)

IRAILAK 6 – IGANDEA

8:00 San Telmo Tiro-eremuan, NAZIOARTEKO PLATER TI- RAKETA. Azeri Elkarteak antolatuta.

09:00-20:00 Kirol Kaian, IRRATIZALEEN erakustaldia.

Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan ja- rriko da.

11:00 Haurrentzako zezenen Entzierroaren iragarle TXU- PINAZOA Udaletxeko balkoitik (Konfeti eta globo jaurtike- ta).

11:30 HAURRENTZAKO ENTZIERROA ZEZEN PUZ- GARRIEKIN. Santa Maria atetik abiatuta, Hirigune Histo- rikoaren barrena, Arma Plazaraino.

13:30 Kirol Kaian, sari banaketa - VI. BELAONTZI ESTRO- PADA 2015 – Bakarka eta binaka (Donosti-Mutriku-Honda- rribia. Helmuga: Hondarribia, 2015/09/5ean, 19:00etatik au- rrera). Auphondarribia Kirol Kaiko Erabiltzaileen Elkarteak antolatuta.

16:00 Klink elkartearen eskutik HAUR eta GAZTETXOEN XLVI. MARGO LEHIAKETA, Gipuzkoa Plazan.

17:00 Bentan, ZELAI ERRE txapelketa, Gazte Xaiak anto- laturik.

17:30 XXI. GRAFFITI LEHIAKETA eta HAURREN XVI.

GRAFFITI LEHIAKETA Kasino Zaharreko lorategian.

(5)

Jaietako programa 05

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

Izen emateak Gazte Informazio Bulegoan egin behar dira (Jabier Ugarte kalea, 6), irailaren 3 arte, 10:00etatik 13:00etara .

18:00 Zezen Plazatik abiatuta Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira ERRALDOI ETA BURUHAN- DIAK.

22:30 Nafarroa Behera kaleko Hotel Río Bidasoan KAN- TINEREN AURKEZPEN-DESFILEA hasiko da Klink elkar- teak antolatua. San Juan de Dios Plazatik abiatuko da Hon- darribia Hiria Musika Banda.

23:30 Hondarribiko Hiria Musika Bandaren Jaietako KONT- ZERTU BEREZIA, Gipuzkoa Plazan.

23:30 Bentan, LOS CHIKOS DEL MAIZ izeneko taldearen kontzertua.

01:30 LAS TEA PARTY DJs izeneko taldearen emanaldia, Bentan.

IRAILAK 7 - ASTELEHENA

11:15 HAURREN DANBORRADA Mendelu auzotik abia- tuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, Hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.

12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko jaiei hasiera oi ziala

(6)

emango zaie. Bitartean, Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko setio oroigarri hartako TITI-BILITI doinua joaz.

12:15 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Haurren Danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.

12:30 Dámaso Uranga Odriozola jaunari, HIRIKO URREZKO INTSIGNIA jartzea.

18:30 Hondarribiko Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da TITI-BILITI joaz.

20:00 TE DEUM ETA SALBEA Jasokunde eta Sagarrondo Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udal Agintariak bertan direla, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren SALBEA abestuko du.

Bitartean, ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udal-kideek AURRESKUA dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.

Ondoren, DANBORRADA KALEJIRA hirian barrena.

20:00 Guadalupeko Elizan SALBE herrikoia kantatuko da.

Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.

IRAILAK 8 – ASTEARTEA

5:00 ALBORADA

6:00 Danborradaren eta Hondarribiko Hiria Musika Ban- daren DIANA.

Jarraian, Hondarribiko Hiriak Guadalupeko Ama Birjinari, 1638ko irailaren 7ko gertakizun dohatsuagatik bere eske- rrona azaltzeko emandako hitza betetzea, hiria 69 egunez inguratuta egon ondoren askatu baitzuen.

11:30 Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian MEZA NA- GUSIA, Udalbatza bertan dela.

23:30 Bentan, DISKO FESTA.

IRAILAK 9 - ASTEAZKENA

9:00 GOIZUT Dultzaineroen DIANA.

k

(7)

11:00 San Pedro kalean, VII. MOTO LASTERKETA haur txikientzat (4 urte bitarte). Motoak (taka-taka antzekoak) parte hartzaileek ekarriko dituzte.

11:00-13:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, HAUR PARKE ERRALDOIA.

Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.

12:00 San Pedro kalean, VII. GAZTE GYMKANA. 8 eta 14 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

12:30 SOKAMUTURRA Kale Nagusian. GOIZUT dultzai- neroen emanaldia.

16 urtez beherakoek sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dute.

16:30 Gipuzkoa Plazan, PUZZLEAK BIKOTEKA.

Mailak:

a) 3 – 5 urte bitartekoak - 50 aleko puzzlea b) 6 – 8 urte bitartekoak - 100 aleko puzzlea c) 9 – 11 urte bitartekoak - 200 aleko puzzlea d)12 - 16 urte bitartekoak - 300 aleko puzzlea

17:00 Zezen Plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira ERRALDOIAK ETA BURU- HANDIAK.

17:00-20:00 Zezen Plaza aurreko Harresietan, HAUR PARKE ERRALDOIA.

Jaietako programa 07

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(8)

Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.

20:00 Arma Plazan, KEMEN DANTZA TALDEAren dantza saioa.

21:00 San Pedro kalean, ZEZEN SUZKOEN ENTZIERROA.

Udalak ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen istripuen erantzukizuna

21:00 Bentan, MARMOKA taldearen emanaldia.

22:30 En Arma Plaza, FONOTARECO SHOW. Espectáculo de humor.

23:00 GATILLAZO izeneko taldearen kontzertua, Bentan

IRAILAK 10 – OSTEGUNA

9:00 GOIZUT dultzaineroen eskutik DIANA.

10:00 MEZA NAGUSIA Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela.

Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak di- rauen bitartean ohiko deskargak egingo dira.

Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren LIBERA- ME abestuko du.

10:00 San Pedro kalean, KOADRILLEN ARTEKO JOKOAK, Bidasoaldeko EKT taldearen eskutik.

11:00-13:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, HAUR PARKE ERRALDOIA.

(9)

Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.

12:00 Zezen plazatik abiatuta ERRALDOI ETA BURU- HANDIAK hiriko auzoetan barrena ibiliko dira.

12:30 SOKAMUTURRA San Pedro kalean.

16 urtez beherakoek sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dute.

14:30 ADINEKOEN OMENEZKO BAZKARIA Ardora ja- tetxean, BASAJAUN musika taldearekin.

14:30 GAZTEENTZAKO HERRI-BAZKARIA, Bentan.

17:00 Bentatik abiatuta, HONDARRIBIKO ELEKTRO-PA- TXARANGA.

17:00-19:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, HAUR PARKE ERRALDOIA.

Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.

19:00 Santiago kalean, DISKO FESTA gazteentzat DJ KA- NUren eskutik.

22:30 Arma Plazan, KALAKAN Taldearen emanaldia.

23:30 Bentan, GATIBU Taldearen emanaldia.

IRAILAK 11 – OSTIRALA

9:30 GOIZUT dultzaineroen eskutik DIANA.

9:30 BASERRITARREN EGUNA. Ganadu, fruta eta barazki lehiaketa Zumardian.

Jaietako programa 09

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(10)

Bernat Etxepare Kalea, 10 20280 Portua 943 01 66 92

11:00 Gernikako Arbolan txikientzako eta gazteentzako GORRITIREN animali erakusketa (Ponian ibiltzeko aukera, txekorrak, basurdekumeak).

12:00 Zumardian, EGAÑA eta PEÑAGARIKANO bert- solariak.

12:00 Zezen Plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik pasa

eta Zumardiraino iritsiko dira ERRALDOIAK ETA BURU- HANDIAK.

17:00 IDI-PROBA Zumardian.

17:30 Arma plazan TXIRRI, MIRRI eta TXIRIBITON junior pailazoen “Erromirria” izeneko emanaldia.

18:00 PROFESIONAL MAILAKO PILOTA PARTIDA JAIALDIA - Jostaldi Pilotalekuan.

18:00 Zumardian, BASERRITARREN EGUNAren jarraipe- na. Herri kirola eta trikitilariak.

18:00 EUSKAL ERROMERIA: DANTZA PLAZAN, Santia- go kalean, Meakako Adixkideak Danta Taldearen eskutik.

18:30 Haur eta gazteentzat TXOKOLATADA, Arma Plazan.

19:00 KANTU-JIRA, San Pedro kalean, KANTAKA Taldea- ren eskutik.

21:00 San Pedro kalean, ZEZEN SUZKOEN ENTZIERROA.

(11)

Udalak ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen istripuen erantzukizuna.

21:00 ALMA TAPATIA Mariatxiak, Santiago kalean.

22:30 SUAK, Espigoitik botako dira Butron Pasealekutik ikusteko, PIROTECNIA CABALLER FX pirotekniaren eskutik.

23:00 LOS SECRETOS musika taldearen emanaldia, Bentan.

BESTE EKINTZA BATZUK

ABUZTUAREN 24TIK IRAILAREN 20RA

Arma Plazan, Jai Nagusietako kartel eta argazki lehiaketara aurkeztu- tako lanen ERAKUSKETA.

ABUZTUAK 29 - LARUNBATA

11:30-22:00 GAZTE EGUNA Zumardian, Hondarribiko Gazte Asanbla- da-Mugiri elkarteak antolatuta.

13:00 Emekiren lokalaren aurrean, “ELIKADURA ARLOAN BURUJA- BE IZATEAREN ALDE - EMAKUME NEKAZARIAK” lelopean Emekiko kideek zuhaitz bat landatuko dute, Mugiriko kideekin batera.

13:00 Higer Badian, AMA GUADALUPEKOA BELA XXXIV. ESTROPA- DA, GURUTZONTZIAK. Club Náutico Hondarribiak antolatuta.

15:00 San Telmo Tiro-eremuan, XII. GIZARTE ARKU TIRAKETA. Azeri elkarteak antolatuta.

17:00 Hiruko futbol txapelketa, KOLDO ARGOTE VII. OROIGARRIA, Hondartza Futbol Zelaian: Hondarribia Futbol Elkartea, Real Sociedad eta Antiguoko.

20:00 BERTSO EMANALDIA. Santiago kalean. Bertsolariak: Sustrai Co-

11 Jaietako programa

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(12)

Jatetxea lina, Alaia Martín, Anjel Mari Peñagarikano eta Jon Maia. Gai jartzailea:

Karlos Aizpurua.

ABUZTUAREN 29TIK IRAILAREN 4RA

Hondarribiko Hiri oso Prestu, oso Leial, oso Adoretsu eta beti oso Zintzoaren kanoien 125. Urteurrena (1890-1925).

Historiari buruzko hitzaldiak Hondarribiko Historia: 2. Jardunaldia Abuztuak 29 – 11:00etan

Kultur Etxean (Denda kalea, 18) Erakusketaren inaugurazioa Abuztuak 29 – 13:00etan

Alarde Fundazioa Lokalean (Arma Plaza) ฀ Zumardikoak abesbatzaren emanaldia

Abuztuak 30 – 11:00etatik 14:00etara

Abuztuaren 31tik irailaren 4ra – 17:00etatik 20:30era Haur jokoak

Abuztuak 31 – 17:00etan - Arma Plazan Globolexia

Aurpegiak eta marrazkiak marraztea

Argazkiak kanoiekin, artilleroarekin eta kantinerarekin Merienda

(Euria egiten badu Gipuzkoa Plazako arkupeetan egingo da)

ABUZTUAK 30 - IGANDEA

10:00-14:30 “HONDARRIBIKO GAZTELUA” XAKE AKTIBO V. TXA- PELKETA Karlos V. Paradorean. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatuta.

12:00 TXISTULARIEN ALARDEA, Gipuzkoa Plazan.

(13)

ABUZTUAREN 31TIK IRAILAREN 8RA

6:00etan eta 8:00etan Guadalupeko Santutegian, Guadalupeko Ama Birji- naren BEDERATZIURRENA.

IRAILAK 3 - OSTEGUNA

16:00 Udal skate parkean, SKATE LEHIAKETA, Sup Kirol Klubaren es- kutik.

IRAILAK 4 – OSTIRALA

16:30 Ama Guadalupekoa Ikastetxetik irteera, GAZTE TXIRRINDULARI PROBA 14 urtez beherakoentzat.

IRAILAREN 4TIK 15ERA

18:30-21:30 “9 x 9”, Hondarribiko Margolariak, Erakusketa Kolektiboa, ARKUPE Arte Galeria.

IRAILAK 5 – LARUNBATA

8:00 San Telmo Tiro-eremuan, HONDARRIBIA PLATER TIRAKETA GI- ZARTE TXAPELKETA. Azeri Elkarteak antolatuta.

11:00 Hondartzan HONDARREZKO GAZTELU ETA IRUDIEN XIX. LE- HIAKETA. HKT Hondarribia Kirol taldeak antolatuta.

11:00 Kasino Zaharreko lorategian, STEP SOLIDARIOA, Feel Fitness Euskadi-ren eskutik.

12:00 Kultur Etxeko ikusentzunezko aretoan, Jaietako kartel, argazki eta erakusleiho lehiaketetako, Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketak eta lo- rez apaindutako balkoien lehiaketako SARI BANAKETA.

Jaietako programa 13

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(14)

16:00 VI. GAZTE LASTERKETA: 4 urtetik 14 urte bitartera. Irteera eta helmuga Gernikako Arbolan, BAT Bidasoako Atletiko Taldeak an- tolatuta. 15:00ean irekiko da izena emateko epea. Lasterketak ondoren egingo dira.

16:00-19:30 Hondartzan, Hondarribia Sup Kirol Klubaren eskutik, Triathloia (Sup + Lasterketa + Igeriketa).

18:00 XXXIX. GUADALUPEKO IGOERA - Maila guztientzako oin- lasterketa. Irteera Jostalditik. BAT Bidasoako Atletiko Taldeak antola- tuta.

20:00 Butron Pasealekuan, DIRT JUMP eta TRIALSIN, Funbox Factory- ren eskutik.

23:00 Bentan, GRISES izeneko taldearen kontzertua.

00:30 ZEA MAYS Taldearen kontzertua, Bentan.

IRAILAK 12 – LARUNBATA

8:00 San Telmo Tiro-eremuan, ESKUALDE – TOKIKO – GIZARTE PLA- TER TIRAKETA. Azeri Elkarteak antolatuta.

(15)

15 Kartel Lehiaketa

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

KARTEL LEHIAKETA

‘ERRAZTUNA’ IZANGO DA AURTENGO JAIETAKO IRUDIA

‘Erraztuna’, Maider Goikoetxea eta Ion Goikoetxea hondarribiarren lana izango da aurtengo jaietako irudia. Bigarren tokian sai- lkatu da ‘Sin título’, Diego Antxon Etxebeste Amenabarrena eta hirugarren tokian geratu da ‘Paso, ritmo y colores’, Laura Palacio Bengoarena.

Denetara 70 lan aurkeztu dira eta epaimahaia osatu dutenak Lupe Amunarriz, Jonan Basterretxea, Javier Sagarzazu, Maria Serrano eta Kalixa Silanes zinegotziak eta Goio Uriarte dira, azken hau idazkari lanetan.

(16)

LUIS IRISARRIREN ‘AITONA’ LANAK IRABAZI DU JAIETAKO ARGAZKI LEHIAKETA

GORA AMA GUADALUPEKOA!

(17)

Jai Nagusietako Argazki Lehiaketa 17

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

Jakinarazi da zeintzuk izan diren 2015eko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketako irabazleak. Luis Irisarri Tejada eta ‘Aitona’ izan da lehen saria jaso duena, Manuel Barreiro eta ‘Escalera al cielo’ geratu da bigarren, eta Jesus Hernandez eta ‘El canal’ hirugarren.

Denetara 70 argazki egon dira lehian.

Epaimahaiaren kideak Marina Aginagalde, Floren Portu, Julian Lazkanotegi, Mikel Etxeberria, eta Maria Serrano eta Kalixa Silanes zinegotziak izan dira, Goio Uriarte idazkari lanetan aritu delarik.

(18)

LUIS IRISARRIREN ‘ARTESANO DE PELOTAS’ LANAK IRABAZI DU ERDI AROKO AZOKAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Jakinarazi da zeintzuk izan diren 2015eko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketako irabazleak. Luis Irisarri Tejada eta ‘Artesano de pelotas’ izan da lehen saria jaso duena, Jaietako Argazki Lehiaketa irabazi zuen berbera. Javier Yarnoz eta ‘A duo’ geratu dira bigarren, eta Manuel Barreiro eta ‘El guerrero azul’ hirugarren. Denetara 49 argazki egon dira lehian.

Epaimahaiaren kideak Marina Aginagalde, Floren Portu, Julian Lazkanotegi, Mikel Etxeberria, eta Maria Serrano eta Kalixa Sila- nes zinegotziak izan dira, Goio Uriarte idazkari lanetan aritu delarik.

(19)

Erdi Aroko Argazkiak 19

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(20)

Danborrada Laura Salaverria Carcedo

Musika Banda Itziar Zabal Mitxelena

Arkoll Irati Sorzabal Echave

Akartegi Maialen Mendizabal Egia

Herrikoa Laura Lasa López

Montaña Amaia Asurmendi Guruceta

Gora Gazteak Sonia Igos Ares

Beti Gazte Silvia Emazabel Felce

Gora Arrantzale Gazteak Elena Wyssenbach

Kanpandegi

Mixta

Hondarribiko Jaiak 2015

María Garcia-Alegre de la Torre

(21)

21 Kantinerak

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

Zalditeria Olatz Sanz Ugarte

Jaizubia

Aitziber Galarza Irastorza

Mendelu

Amaia Goikoetxea González

Olearso Miriam González Irigoyen

Kofradia Patricia Elduayen Pérez

Artilleria Naiara Etxaburu

Vozmediano Semisarga

Irati Dorronsoro Perera

Kosta

Leire Mendizabal Tenorio

Gora Ama Guadalupekoa Maddalen Plaza Aguirre

Ama Guadalupekoa Naiara Lasagabaster Iridoy

Hondarribiko

Jaiak 2015

(22)

Bigarren aldiz kamisetaren disei- nua Hondarribiko gazte talde batek aukeratu du parte hartze prozesu baten bidez.

Udako kanpaina prebentiboa urte osoan zehar egindako lanaren jarraipena da, udako testuinguru ezaugarri zehatzei egokitua.

Kanpaina biztanleria osoari zu- zenduta dago, Hondarribikoei eta bisi- tan etortzen diren pertsonei, alegia. Elkar- te, gizarte eragile eta populazio helduaren kasuan, denon hezitzaile-funtzioa azpimarratu behar da, erreferentzia-eredu izanik nerabe eta neska-mutilentzat.

Nerabeen kasuan, “Hondarribia ondo pasa baina ez pasa” esatea, ikasturte osoan zehar eskolan egindako lanaren gogoetak eta in- formazioa gogoraztea da.

Honela, urtero bezala ondorengo ekintza nagusiak martxan jarri dira:

Azkeneko urteetan Blues Jaialdia ga- rrantzi handiko proiektu bihurtu da. Pre- bentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak, Udal Planarekin jarraituz, ekintza batzuk adostu ditu jaialdiaren antolatzaileekin:

esate baterako, jaialdirako propio egin da imajina, kanpainaren leloarekin, eta esze- natokian ikusteko aukera egon da. Imajina Blues Jaialdiaren egitarauan txertatu da eta D.V. eranskinerako testu bat prestatu da.

Hamaikagarren urtez jarraian kamisetak banatuko dira. Herriko gazteak honen zain egoten dira, uda iritsi ahala. Jakina de- nez, Udalak kamiseta musu truk ematen die gazteei; baldintza bakarra nor bere kamise- taren bila etortzea da. Horrela, gazteenek zerbitzua non dagoen ikasten dute.

Esan beharra dago, aurten- go kamisetaren diseinuan gazteek beraiek aukeratu dutela parte hart-

ze prozesu baten bitartez.

12-25 urte bitarteko gazteek ka- misetak Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan eskuratuko dituzte goizeko 9:00etatik 13:30ak arte. Urtero bezala ka- misetarekin batera lyer-a banatuko da.

Aurten ere, mezua prebentzioa ez dela udako kontua bakarrik izango da. Esan beza- la, prebentzioa urte osoan zehar egiten da Hondarribian, eta mezu horrekin Zerbitzu- ra hurbiltzeko dauden era ezberdinak azalt- zen dira: helbidea, telefonoa eta sare sozia- lak, besteak beste.Jaietako egitarauan txertatzen den testua aurten ere pertsona helduei zuzenduta dago. Alde batetik, hauek direlako egitaraua gehien erabiltzen dute- nak, eta bestetik, Drogamenpekotasunen prebentzio udal Planari jarraituz, Honda- rribian bizimodu osasuntsuak bultzatzeko komunitate osoa inplikatu behar delako. Ez dugu ahaztu behar haurrek eta nerabeek helduei jarraituz ikasten dutela, beraz, kont- sumoei dagokienez, helduen jarrerek ardu- ratsuak izan behar dute gazteenek eredua jarrai dezaten. Aurten ere, alkoholime- troak banatuko dira. Biztanleria heldua- ri zuzendutako ekintza izango da honako hau, jarrera arduratsuak bultzatzeko asmoz;

helburua sentsibilizatzea da, hain zuzen ere edozein droga kontsumoren eraginpean eta zehazki alkoholaren kontsumoaren eragin- pean gidatzearekin loturiko arrisku eta kal- teei buruz. Alkoholimetroak dohain lor daitezke Prebentzio Komuni- tarioko Udal Zerbitzuan eta txos-

netan ere eskura izango dira.

Jaietako eremuan, Bentan zaharrean Ai Laket! elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak lagun- duta, arrisku murrizketako ekintza bat aurre- ra eramango du irailaren 5ean. Ekintza “Tes- ting” izenarekin ezagutzen da. Dibertsio guneetako droga ilegalen kontsu- moarekin lotutako arriskuen mu- rrizketarako programa. Bere oinarriak substantzia ilegalen testa eta analisia, hala nola informazio orokor zein pertsonalizatua dira, balizko kontsumitzaileei eta drogen erabilera- rekin lotutako edozein arlotan interesa duen edozein pertsonari zuzendua.

Besteetan bezala, ostalariei ere laguntza berezi bat eskatu die Udalak: eskutitz bat bidaliko zaie, eta parte hartzea eskatuko zaie prebentzio alorrean duten indarra na- barmenduz. Aurten, arrisku murrizketaren informazioa eskainiko zaie beraiei eta baita txosnetan arituko direnei ere, KONTSUMO ETA BANATZE ARDURATSUAN hain zuzen ere. Izan ere, udalak ostalaritzak arrisku mu- rrizketaren programetan parte hartzea oso garrantzitsua dela deritzo eta horrelako eki- menak bultzatu nahi ditu. Ildo beretik, kartel berri bat argitaratu da, aurten aski ezaguna den kanpainaren mezuarekin, herriko taber- netan eta jaitako txosnetan jartzeko asmoz.

Gainera, jaietako egunetan alkoholimetroak eskuratzeko aukera izango da txosnetan.

“HONDARRIBIAN ONDO PASA

BAINA EZ PASA” 2015

(23)

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

Herrian Barrena 23

KULTURA ETA JAIAK UDAN

Uda betean gaude eta nola ez, azken aste hauetan jai eta kultur ekitaldi ugari bizi ahal izango ditugu Hondarribian.

Uztailak 18an Sagardo Eguna antolatu zuen Olagarro Kultur Elkarteak eta19an, gure arrantzaleek zaindari duten Karmen- go Amare prozesioa egin zuten, urtero bezala (3).

Uztailaren 20an, beste behin, EGO, Eus- kadiko Gazte Orkestra gure artean izan genuen, Itsas Etxean kontzertua ematen.

Euskal Herri osoko musikari gazte hauek EAEko hiru hiriburuez gain, Hondarribian bakarrik eman dituzte aurten prestatu duten programaren kontzertuak.

Handik gutxira, hilaren 22an, Madalen jaiak ospatu ziren (2). Euria egin zuen arratsaldean zehar eta honek zenbait jen- de atzera bota zuen, giroa beti bezala ona izan zen arren.

Uztailaren 25a izan da azken aste haue- tako beste jai egun haundia. Santiago egu- nean, Carmen Susperregik eraman zuen Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiaren Kutxa bere buru gainean(1) Kutxa Entre- garen usadioa berrituz.

Hurrengo egunean, Dantza Suelto Txa- pelketa egin zen Santiago kalean eta gure artean izan genituen Gaztefolk jaialdia- ren baitan, Valentzia, Buriatya eta Bulga- riako dantzari gazteek kalejira eta dantza erakustaldia egin zituzten.

Eskifaia eta Xatz Eskifaia abesbatzek ere ohikoa dute udako kontzertua egin zuten Baluartean uztailaren 30ean eta abuztuko lehenengo igandean, Herri Giroa egin zen Arma Plazan.

1

Carmen Susperregi

(24)

KULTURA ETA JAIAK UDAN

ARGAZKIAK: Xabier Sagarzazu - Floren Portu

2

3

KARMENGO AMAREN PROZESIOA MADALEN KARRIKAKO JAIAK, EURIPEAN

(25)

Herrian Barrena 25

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

HARRERA EGIN DIE UDALAK HONDAR KIROLAK PROGRAMAN BOLONDRES

MODURA ARI DIREN GAZTEEI

Aisialdi programa hau garatzeko beraien lana “ezinbestekoa”

da eta horregatik egin zaie aitortza

Abuztuaren 11n, Prebentzio Komuni- tarioa Udal Zerbitzuak kudeatzen duen Hondar Kirolak proiektuan bolondres lanetan aritu diren gazteei harrera egin zitzaien Udaletxeko Areto Nagusian.

Bertan, Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Arantxa Berrotaran, Gazte- ria eta Prebentzio Komunitarioko Zine- gotziak, Hondar Kirolak aurrera erama- ten lagundu duten bolondresei eskerrak eman zizkieten.

Era berean, proiektua martxan egon den bitartean gazte hauen jarrera eta konpro- misoa nabarmendu zuten, izan ere be- raien laguntza gabe oso zaila izango bai- litzateke hainbeste gazteren aisialdia era egokian lantzen laguntzen duen proiektua garatzea.

Ekitaldia bukatzeko, gazte bolondres guztiei diplomak eta Hondarribian ondo pasa baina ez pasa udako kanpainako ka- misetak banatu zitzaizkien.

Laburrean

Euskara Arloko diru-laguntzak. Hon- darribiko Udaleko Euskara arloak za- balik dauka, irailaren 15era bitarte, euskararen erabilera eta ikastea sus- tatzeko banatzen dituen urteroko diru-laguntzen deialdia.

Zehazki, 3.100 euro banatuko dira euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzte talde edo elkar- teentzat; 3.132 euro, Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko bar- netegietara joaten diren herrita- rrentzat; beste 1.800 euro kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduei daude zuzenduta, eta azkenik, 2.000 euro, beraien web orriak euskaratzen di- tuztenentzat.

Oinarriak, beren osotasunean, www.

hondarribia.org webgunea ditu es- kera nahi duen orok.

GAZTE BOLONDRESAK, UDALETXEKO HARRERAREN ONDOREN UTZITAKOA

(26)

943 64 03 66 Telf:

Fax:

(27)

Bordari-Satarka 27

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(28)
(29)

29

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

Erreportajea

Bertakoentzat zein turistentzat ikuskizun erakarga- rria izateaz gain, Hondarribiko Pilota Eskolaren zes- ta punta arloaren sustengu ekonomikoa ere badira uztailean eta abuztuan, ostiralero, gastronomiare- kin uztartuta egiten diren zesta partiduak

Gure hiriak baditu turistentzat hainbat eta hainbat erakarpen, bereziki udan. Hondartza, paraje natural apartak, itsas kiro- lak egiteko aukera, gastronomia nola ez... Eta azken urteetan, erakarpen berri bat ere goraka egiten ari da, pixkanaka.

Zazpigarren urtez antolatu dituzte Jai Alive enpresak eta Hon- darribiko Pilota Eskolak, Udalaren laguntzarekin, uztailan eta abuztuan ostiralero egiten diren zesta punta jaialdiak.

ARRAKASTA HAUNDIAREKIN EGITEN ARI DIRA, BESTE URTE BATEZ, GASTRONOMIA ETA KIROLA UZTARTZEN DITUZTEN JOSTALDIKO

ZESTA PUNTA JAIALDIAK

IKUSLEAK ZESTA PUNTAZ GOZATZEN ETA ONDORENGO ORRIALDEAN, MARMITAKOAREKIN X.SAGARZAZU

(30)

Jaialdi hauetan, pilotari profesionalen eskutik aparteko ikus- kizunaz gozatzeaz gain, gastronomia ere protagonista izaten da. Lehenengo urteetan, ostiraleroko bi partiduen artean, pintxo dastaketa egiteko aukera izaten zen. Gero, paella egin izan zen ikusleek ardoa edo Hiruzta txakolinarekin dastatzeko.

Eta iaz eta aurten ere bai, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak emandako hegaluzearekin, eta gure hiriko zenbait jatetxe- tako sukaldarien eskutik, marmitakoa prestatu ohi da ikus- leek partiduen arteko atsedenaldia dasta dezaten.

“Zazpi urte pasa dira eta pixkanaka, gora egin dute jaialdi hauek”. Hala esan digu Hondarribiko Pilota Eskolako Zesta Punta arloko arduraduna den Yoni Amboagek. “Hasierako ur- teetan, 100 edo 150 ikusle edukitzea arrakasta zen. Iaz, 4.500 pertsona pasa ziren Jostalditik, jaialdiren batean frontoia be- tetzeraino ere”, esan digu pilota elkarteko kideak.

Arrakasta honen gakoak zenbait dira. “Alde batetik, ikuskizuna bera polita dela. Zesta punta kirol ikusgarria da eta zuzenean ikusten duenak, errepikatu egiten du”, esan digu Anboagek.

Bestetik, “gastronomiarekin uztartzeak, eta sarreraren prezioa 12 eurokoa izateak, oraindik erakargarriagoa egiten du es- keintza. Nabaria da, adibidez, Iparraldetik jende asko etortzen dela. Donibane Lohitzunen edo Miarritzen, 30 urte daramat- zate udan zesta punta jaialdiak egiten, baina sarrerak baka- rrik 30 euro kostatzen du. Hortik ere jende asko Hondarribira etortzearen arrazoia”, azaldu digute.

Gainera, udako zesta punta jaialdi hauek badute beste puntu garrantzitsu bat. Izan ere, Hondarribiko Pilota Eskolako Zesta Punta arloaren sustengo ekonomikoa ere badira.

“Jai Alivek, sarreretan jasotakoaren erdia elkarteari ematen dio eta gainera, tabernan egiten den diru guztia, Hondarribiko Pi- lota Elkartearentzako izaten da. Ostiralero dozena bat lagun ibiltzen gara bolondres modura lanean, sarreran eta tabernan bereziki. Eskertzekoa da Jai Alivek ematen digun laguntza eta nola ez, guzti hau babesten duen Udalarena”, esaten digu Yoni Amboagek.

Bildutakoaren zesta eta bestelako materiala erosten dira. Pilo- ta Eskolan 16 gazte ari dira orain zesta punta jokatzen, eta ba- dituzte bi Gipuzkoako txapeldunorde, tartean. Eta amets bat:

“Urte batzuen buruan, hondarribiar bat profesionalen jaialdi hauetan jokatzen ikustea”, esaten du Yoni Amboagek.

(31)

Enplegu Buletina 31

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

(32)

Aritz Diez Oronoz

PARROKIAREN SARRERA NAGUSIA:

BERPIZKUNDEKO GARAIPEN-ARKU BAT HONDARRIBIKO KALE NAGUSIAN

Artikulua irakurtzen ari zareten gehie- nok ezaguna duzue Kale Nagusiaren es- kuinaldean kokatua dagoen Parrokiaren sarrera nagusia. Elizaren sarrera gotikoa ordezkatzeko eraiki zen atari honek, hainbat buruhauste eman ditu adi- tuentzat eraikinaren jatorrizko altxaera nagusia nolakoa zen antzemateko. Kale nagusia estali zezakeen atari gotikoa batzuentzat, gaur egun fatxadaren ton- torrean mantentzen diren pinakuluekin erlazioan zegoen elizaurre lauagoa bes- teentzat, argi dagoena da eliza bukatu zeneko jatorrizko sarrerak ez zuela 1566.

urtean –mende erdi eskas ondoren–

eraiki zen azken honekin antza askorik.

Zer dela eta eraldatu zuten amaitu berria zen sarrera gotikoa eta zein arrazoien- gatik antzematen da honen itxura hain ezberdina parrokiaren eraikinarekiko?

Parrokiaren sarrera arretaz begiratu du- zuenok, erreparatuko zenioten Kale Na- gusiko atariak duen itxura ez datorrela bat elizaren barnealdeak duen estilo go- tikoarekin. Gotikoak berezkoak dituen ojiba-arkuak, arintasuna eta bertikal- tasuna desagertzen dira gaur egungo sarreraren molde orokorrean. Aldaketa honen zergatia gertuko kontestutik ha- ratago bilatu behar dugu: eliza bukatu eta mende erdi eskasean eraikitako sa- rrera berriaren itxura elizak duenarekiko guztiz ezberdina izateak, garai hartan Europa gertatzen ari zen kultur-aldake- ta dinamika baten barnean kokatzen da.

Ezaguna den bezala, XIV. eta XV. men- deetan zehar Italian jazo ziren kultur aldaketek, kontinente zaharraren gustu estetiko eta kulturala errotik irauliko zi-

tuen Berpizkundearen olatua sortu zu- ten. Antzinate Klasikoa eredutzat zuen kultur-iraultza honek denbora gutxian hasi zen bere sorlekutik hedatzen eta honek Europako edozein kultur-talde- tan izan zuen arrakasta nabaria izan zen. Nahiz eta Penintsulan izan zuen harrera berantiarra izan, kontuan hartu behar dugu Hondarribiko parrokiaren eraikuntza bukatu zenerako Berpizkun- deko estilo berri honek inguruko talde kulturadunetan zuen onarpena itzulezi- na zela. Argitu beharra dago ere Parrokia eraikitzen hasi zenerako –XV. mendeko azken laurdenerako– Berpizkundearen oinarriak guztiz sendotuak zeudela Ita- lian –Berpizkundearen hasieratzat hart- zen den Sta Mª del Fiore katedralaren ku- pularen eraikuntza 1436. urtean amaitu zen eta ordurako lehen Berpizkunde italiarra bere gailurrean zegoen– eta haren eragina zabaltzen hasia zegoela.

Beraz, eraikin gotiko berantiar honi Berpizkundeko korronte berriaren gustuak jarraitzen zituen sarrera berri bat eraikitze nahia, kontinente zaharre- ko beste lekuetan gertatzen ari ziren antzeko egoerekin parekatu dezakegu.

Aurreratu dugun bezala, Berpizkun- deko kultur iraultza honen oinarri ga- rrantzitsuena Antzinate Klasikoa ere- dutzat hartzea zen eta legezkoa den bezala, Antzinatearen goraipamen hori nabaria da ere Parrokiako gure sarrera nagusian: gure elizako sarrera nagusiak, Antzinate Klasikoko garaipen-arkue- tatik eratorria dagoen diseinua dauka.

Lehen momentu batean arraroa irudi- tu daitekeen epai hau, argiago izango

duzue Parrokiaren sarrera erromatar garaiko edozein garaipen-arkuekin al- deratzen baduzue, artikuluarekin bat datorren Titoren garaipen-arkuarekin adibidez. Garaipen-arku baten modu- ra, elizaren sarreraren motibo nagu- siena kasetoiez1 josia dagoen kanoi- ganga batekin estaltzen den ataria da.

Atari honen horma nagusian gainera, ate gainean antzinateko tenplu baten frontoiaren itxura duen hirukia aurki dezakegu, eta hau gutxi balitz, atariak berak antzinateko zutabe doriarren2 itxura duten bi zutabe ditu alboetan.

Berpizkundearen arrastoa argia den arren, Parrokiako sarreran nabariak dira ere mendeetan zehar barneratu- tako ohitura gotikoak utzitako joerak:

(33)

Kolaborazioa 33

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

zutabeen proportzio altuak, detaileen perilak ez dira behar luketen bezain xehatuak eta paretetako pilastratxoek ematen dioten itxura gotiko xamarrak erlazio handian daude orduko hargi- nek zuten irakaskuntza gotikoarekin.

Mendea pasa ahala, joera gotiko hauen eragina gutxitzen joango da eta ordena klasikoek behartzen dituzten propor- tzio eta araudiaren erabilpena hobetzen

eta intzen joango da eraikin berrietan.

Dena dela, Parrokiako sarrera hau gure inguruan eraikitako Berpizkunde- estiloko lehenetariko elizaurrea da eta bertan, garai hartan Berpizkundearen barneratze-prozesuak sortu zituen kon- traesanak aztertzeko aukera ezin hobea daukagu. Baditugu gure herrian aldaketa prozesu hau aztertu ahal izateko bes- te eraikin batzuk –eliza barruan da- goen bataiotegia adibidez– baina hauei

buruz, beste ale batean hitz egingo dugu.

1 kasetoia: gangaren azale- ran dauden zulo karratuak.

2 dorikoa: Antzinate Klasikoan erabili ohi ziren sistema-estilistikoetako za- harrena, Partenoian eta beste hainbat antzinateko eraikinetan erabilia.

(34)

Lorategi bizia, Peter Brown: Egun ba- tean, jakin-min handiko haur batek abandonatutako burdinbide bat es- ploratzea erabakitzen du. Bertanhil- zorian dauden landare batzuk topatu ondoren, lorezain bihurtu, eta haiek zaintzenhasten da. Poliki-poliki, hiriko biztanleek mutikoaren urratsak ja- rraituko dituzteeta lorategia mugarik gabe hedatuz joango da hiri osoan zehar, hiri gris eta tristea zena, leku berde eta atsegina bihurtu arte.

LORATEGI BIZIA PORROTX ISPILUAN - NOR GARA?

Porrotx ispiluan, Mitxel Murua Irigoien, Julen Tokero Alvarez (IL.): Porrotx is- piluarekin hizketan eta jolasean, bere gorputz atalez jabetuko da.

ANIMALIATXOEN IPUIN KLASIKOAK

Animaliatxoen ipuin klasikoak, Javier Inaraja: Lau ipuin klasiko jasotzen di- tuen bilduma honetan animaliak dira protagonistak: Banbi, Otsoa eta za- zpi antxumeak, Ahatetxo itsusia eta Hiru txerritxoak. Marrazki alai eta koloretsuekin hornitutako bilduma polita.

NUR ETA DENBORAREN LIBURUA

Nur eta denboraren liburua, Toti Mar- tínez de Lezea, Juan Luis Landa(IL.):

Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe. Oporrak dira, jolaserako ga- raia, baina, eguraldi honekin, Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, Denboraren liburua; liburu trokelatu bat da, Nu- rren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramaten ditu.

SABA ETA LANDARE MAGIKOA

Saba eta landare magikoa, Yann De- gruel: “Goizero bezala, eguna argitu zuenean, Abisiniako ahuntz basatiak hanka egin eta mendira alde egin zuen.

Ez galdetu zergatik, baina goiz hartan, Sabak, anaiaren begiradapetik ihes egin, eta ahuntzaren atzetik joatea erabaki zuen...” Kafearen deskubrimenduari buruzko kondaira eder batean oinarri- tutako komiki bikaina.

KIKA YOGA EGITEN

Kika yoga egiten, Ulrike Dezé, Simon Kroug (IL.): Yoga, Indian sortutako antzinako jarduera, mundu osoko milioika pertsonak praktikatzen du gaur egun. Kika txikiak eta bere la- gun Yazouk 14 yoga-jarrera irakat- siko dizkizute, eguneko edozein unetan praktikatzeko erraz-errazak.

Istorio eta kontakizun erlaxagarriak ere entzungo dituzu, hobeto kont- zentratzen, energia berreskuratzen eta atseden hartzen lagunduko di- zutenak.

(35)

Bidasoa bizirik 35

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

INTERNET BIDEZ ESKAINTZEN DU ZERBITZUA EL ESPAZIOK

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, ikastaroen, jardueren, enplegua bilatzeko moduen eta orientazioaren inguruko informazioa eskaintzen dute Anaka kalean dagoen El Espazio de profesiones con futuro bulegoan, eta www.elespazio.com web gunean.

Aurrez aurre egin daitezkeen zerbitzu guztiak biltzen ditu web guneak. Askotan, lehen harremana sortzen du El Espazioren eta era- biltzailearen artean. Ondorengo informazioaren berri ematen du web guneak: Bidasoa Bizirik-ek kudeatutako lan eskaintzak, Bidasoa eskualdeko beste eskaintza batzuk, ikasleei eta titulatu berriei zuzendutako praktika profesionalak, lan munduan sartzea erraztuko duten jardueretan izena emateko aukera.

Eskualdean egiten diren formazio ikastaroei buruzko informazio guztia ere biltzen du web guneak.

Online zerbitzuak

Online zerbitzuen atalean, orientazio profesionala edo enplegua bilatzeko laguntza behar dutenei zuzendutako informazioa aurki daiteke.

Informazio praktikorako baliabide ezberdinak daude, esate baterako, ikasleei zuzendutako orientazio testa, curriculum modeloak etab.

Azken inean, orientazio profesionala eta enplegua bilatzeko laguntza jasotzeko modu erraz eta ordenatua da. Etxetik eta doan egiteko aukera ematen du, gainera.

Zerbitzua erabiltzeko, badago web gunean izena emateko aukera. Dena den, ez da derrigorrezko baldintza.

El Espazio bulegoa Anakan

Anakako El Espazio bulegoak Irungo eta Hondarribiko biztanleei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du. Doakoa da, eta ez dago aldez au- rretik hitzordua hartu beharrik. Alde batetik, pertsonalizatutako aholkularitza egiten da, formazioari, enpresentzako laguntzei eta enplegua bilatzeko moduei buruz. Bestalde, irailetik ekainera arte, enplegua bilatzen ari den jendeari zuzendutako ikastaro eta jarduera asko egiten dira.

Udan, goizetan irekita dago bulegoa. Bertan, aipatutako zerbitzuez gainera, ordenagailuak erabiltzeko aukera ematen dute, lan es- kaintzak bilatzeko eta haietan izena emateko.

GORA AMA GUADALUPEKOA!

(36)

ZENBATGARREN URTEZ ANTOLATU DIRA AURTEN JOSTALDI PILOTALEKUAN UDAKO ZESTA PUNTA

JAIALDIAK?

Hilabete honetan, dagoeneko gure hirian udako erakargarrietako bat bihurtu den ekimenaz galdetuko dizuegu. Hona gure galdera: Zenbatgarren urtez antolatu dira aurten Jostaldi pilotalekuko zesta punta jaialdiak? Izan al zarete inoiz?

Kontatu zuen esperientzia ere bai, erantzunarekin batera!

Bidali erantzunak Udal Euskara Zerbitzura posta bidez, zuen izen-abizenak, helbidea eta telefonoarekin batera. Helbidea, Panpinot kalea 12-14 da. Gogoan hartu erantzunak jasotzeko azken eguna hurrengo hilaren 17a izango dugula.

UZTAILEKO IRABAZLEA

Aurreko hilean, Kutxa Entregaren jaian, komitibaren aurrean arraunekin zenbat arrantzale gazte joaten diren galdetu ge- nizuen. Erantzuna: 12, binakako sei lerrotan. Erantzun zuzena bidali duzuenen artean, JABIER AZKUE da BEKO ERROTAN otordua irabazi duena.

Zorionak irabazleari! Gogoratu datorren hileko amaiera arte daukazula epea sariaz gozatzeko eta ez ahaztu aldizkaria eta zure NANa eramatea!

(37)

Ganbarako kutxa mihatzen 37

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

GUREGIPUZKOA.NET GUNETIK BERRESKURATU DUGU HONDARRIBIKO ALARDEKO ARGAZKI ZAHAR HAU

Hilabete honetan, eta gure hiriko jaien harira, Hondarribiko Alardeko aspaldiko argazki hau berreskuratu dugu, aspaldi honetan asko bisitatu ez dugun Guregipuzkoa.net webgunetik. Argazkiaren itxan ez da urtea zehazten, baina jakin badakigu Burgumaisua bera Melchor Sagarzazu dela, justu bere atzean zaldi gainean ageri dena Ga- briel Lapitz dela eta aldamenean, kornetinarekin, Emazabel abizena zuena, Barranco goitizenaz ere ezaguna.

Polita argazkia! Hala ere, badakizue nahiago ditugula zuen etxeetan gordeta dauzkazuen bestelako altxor txiki horiek. Animatu guri bidali eta irakurleekin partekatzera!

Bidali mesedez zuen argazkiak Udal Euskara Zerbitzura (Pampinot Kalea, 12-14) edo posta elektronikoz, hondarri-

bia.aldizkaria@gmail.com helbidera.

(38)

A taldeak ia eskuan du bere hiru- garren TKE-San Miguel Liga, orain artean hamaika bandera irabazi ondoren, eta B taldeak KAE2tik KAE1erako igoera zuzena lortu be- rri du, eskifaia oso gaztearekin bere liga irabaziz

Uda honetan, kirolzale ala ez, arraun- zale ala ez, hondarribiar askok badugu harro egoteko arrazoirik.

Hondarribia Arraun Elkartearen bi tal- deak traineru denboraldi historikoa osatzen ari dira.

Alde batetik, Mikel Orbañanosek en- trenatzen duen talde nagusiak, ia-ia

eskuan du bere hirugarren TKE-San Miguel Liga, orain artean, hamaika bandera lortu ondoren. Horien artean azkenak, lerro hauek ixterako orduan, Hondarribiko XXVIII. Bandera eta Portu- galeteko XXXIV. Bandera.

Garaipen kopurua historikoa da gure- entzat eta Ama Guadalupekoa marka guztiak hausteko bidean da aurten.

Jakin eta espero genezakeen Joseba Amunarriz patroi duten mutilak goian izango zirela, banderak eta liga bera borrokatzen, baina gutxik apustu egin izango zuketen, duela hilabete batzuk, erakusten ari diren nagusitasuna hain nabarmena izango zenik. Kontxako es- tropada haundia heltzear da eta asko-

ren esperantzak hor egongo dira, liga bera eskuan izaki eta.

Eta talde nagusiaz gain, B taldeak egin duen lanak goraipatzea merezi du.

Eskifai oso gaztearekin, Aner Etxartek entrenatzen duen traineruak KAE2 Liga irabazi eta honenbestez, datorren ur- tean KAE1 Ligan leihatzea bermatu du, etxean bertan, Hondarribian, IX. Arrant- zale Kofradiaren Bandera irabaziz.

Zorionak B taldeari eta animoa bidali behar nagusiei, datozen asteetan den- boraldia borobiltzeko indarra eta zorte pittin hori ere izan ditzaten.

DENBORALDI HISTORIKOA OSATZEN ARI DIRA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAREN

BI TRAINERUAK

(39)

Demograia 39

HONDARRIBIA 285

2015eko Abuztua

Herriko bizilagunen gorabeherak uztailean Uztaileko liburutegiko datuak

Uztaileko eguraldiaren datuak

Arrantzale kofradian uztailean saldutakoa

Bazkide berriak:

- 15 Gizonezkoak - 15 Emakumezkoak - Guztira 30 Liburuak:

- Berriak

- 30 Euskaraz - 99 Gaztelaniaz - 62 Gainontzekoak - Maileguak

- 339 euskaraz - 1272 gaztelaniaz - 398 gainontzekoak - guztira 2009

Gehien mailegatutako liburuak:

Haurrak:

Euskaraz: KINNEY, J.- Gizajo baten egunkaria: egun zakurrak.- Alberdania Gaztelaniaz: IBAÑEZ, F.- Las mejores aventuras Mortadelo y Filemòn.- Edicio- nes B.

Helduak:

Euskaraz: LADRÓN ARANA, A.- Ha- rrian mezua.- Elkar

Gaztelaniaz: REDONDO, Dolores.- Le- gado en los huesos.-Destino

EGUZKI KOPURUA

PESKADILLA...66,20 KG MEDIANA...74,80 KG MOJA...88,50 KG HEGALUZEA...273.081,00 KG

ANTXOA...348,70 KG LOTXA...7,70 KG AINGIRA...14,40 KG TXANGURROA...300,00 KG ALTAK ERROLDAN UDALERRI ALDAKETA DELA ETA .……...…56

JAIOTZEN ONDORIOZKO ALTAK………...15 BIZTANLEAK GUZTIRA ...………....17153

2015eko uztaileko batez besteko tenperatura: 22.2 ºC

Uztaileko serie klimatologikoaren batez besteko temperatura: 20.5 ºC 2015eko uztailaren sailkapen termometrikoa: Oso beroa.

Tenperatura gorenena: 37.5 ºC hilaren 3an.

Tenperatura baxuena: 14.9 ºC hilaren 26an.

2015eko uztaila osoan jasotako euria: 45.9 mm

Uztaileko serie klimatologikoaren batez besteko euri kopurua: 85.1 mm 2015eko uztaileko sailkapen plubiometrikoa: Hezea.

2015eko uztaileko eguzki orduen kopurua: 188 ordu.

Uztaileko serie klimatologikoaren batez besteko eguzki ordu kopurua: 218 ordu.

Haizearen norabide nagusia, iparrekoa

Gehienezko haize bolada, 48 km/ordukoa, 290ºko norabidearekin, hilaren10an.

(40)

Referencias

Documento similar

Navarra Suma udal taldeko Mª Cruz Juanbeltz Martínez andreak zinegotzi karguko jabetza hartu zuen 2020ko urriaren 29an, Josu Pozo Díez jaunaren ordez.. José Luis Asín

MDSJL del 08 de setiembre del 2017, de la Sub Gerencia de Tránsito, Transporte y Vialidad, el Memorándum Nº 1247-2017-SGFyPE-GDE-MDSJL del 08 de setiembre del 2017, de la

 TARIFAS DINAMICAS: Las tarifas están sujetas a disponibilidad y cambios de precios debido a su condición de tarifas referencial (dinámicas)..  Precios publicados son en

Presionar la punta varias veces para que la tinta fluya Interno.

Prosiguiendo su misión, el Beagle partió hacia Buenos Aires para aprovisionarse convenien- temente y luego recorrer las costas de la Patagonia y Tierra del Fuego. Tras una estancia

La propuesta se traduce en que los compradores que adhieran a esta modalidad, paguen estrictamente la cuota parte del costo de construcción incurrido por las

Cuando el músculo depresor de la punta nasal es hi- pertrófico y tiene una inserción larga actúa como la cuerda de un arco, movilizando hacia abajo y hacia atrás la

Hay que tomar en cuenta de que una de las características para el ahorro de energía y por ende dinero en este sistema, consiste en ajustar tanto la temperatura de salida