INFORMAZIO-OHARRA: ENPLEGU
PUBLIKORAKO ESKAINTZA 2018
OHARRA: Ohar hau informatzeko helburuarekin baino ez da argitaratzen, 2018ko enplegu
publikorako eskaintzaren aspektu aipagarriak aurreratzeko, eta horrela, izangaiei errazteko oposizio-aldiko proben prestaketa (programazio didaktikoa, gai-zerrenda,…).
Hurrengo 2018ko otsailean Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen
eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuak eta aipatutako kidegoetako funtzionarientzako espezialitate berriak hartzeko prozesua deituko direla aurreikusita dago, 2018. urtean eskainiko diren irakasle lanpostu guztiak jasoko dituztenak.
2017ko abenduaren 20an Mahai sektorialean Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamena, eskeiniko diren espezialitateei dagokienez, honako hau da:
1) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa
Filosofia Latina
Gaztelania eta Literatura Geografia eta Historia Matematika
Fisika eta Kimika Biologia eta Geologia
Euskara eta Euskal Literatura Marrazketa Frantsesa Ingelesa Musika Gorputz Hezkuntza Teknologia Ekonomia Informatika Enpresen administrazioa Analisiak eta industria kimika
Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak Lanerako prestakuntza eta orientabidea
Gizarte esku-hartzea
Merkataritza-antolaketa eta -kudeaketa
Fabrikazio mekanikoko antolakuntza eta proiektuak Energia sistemen antolakuntza eta proiektuak Osasun prozesuak
Sistema elektronikoak
2)Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa
Instalazio elektroteknikoak Ibilgailuen mantentze lanak
Makinen mekanizazioa eta mantentzea Osasun eta laguntza prozedurak Merkataritza-prozesuak
Administrazio-kudeaketako prozesuak Aplikazio informatikoetako sistemak
Hezkuntza Sailaren web orrian http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ hautaketa-prozedura horri dagokion informazio guztia emango da.
SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK (txanda irekia eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda):
Bi probak izango ditu eta horietako bakoitza bi zatitan egituratuko da:
Lehen proban gai bat idatziz garatu beharko da (gai-zerrendak dokumentu honen Eranskinean zehazten dira) eta ariketa praktiko bat egin.
Bigarren proba honako hau izango da:
A) Programazio didaktiko bat aurkeztu eta defendatu: aurkezteko epea 2018ko maiatzan izango
da.
B) Unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu. Egon daiteke:
Izangai bakoitzak aurkeztutako programazioarekin lotuta edo
Espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik landuta.
Hizkuntza modernoen espezialitateen proba guztiak espezialitate bakoitzari dagokion hizkuntzan egingo da osorik.
GORAGOKO TALDE BATEKO KIDEGOETARA SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK:
Proba bat izango du, eta bi zatitan egituratuko da.
Lehen zatia lortu nahi duen espezialitateko gai baten ahozko azalpena eman beharko du, epaimahaiak ausaz aukeratutako zortzi edo bederatzi gaietako bat aukeratuta. Dokumentu honen Eranskinean zehazten den kidegoko eta espezialitateko gai-zerrendako gaiak izango dira. Azalpenaren osagarri, gaiaren planteamendu didaktikoa egingo du izangaiak, askatasunez aukeratutako ziklo edo maila zehatz bati buruz.
Bigarren zatia ariketa praktikoa izango da.
Hizkuntzen espezialitateen proba espezialitate bakoitzari dagokion hizkuntzan egingo da osorik.
ERANSKINA
GAI-ZERRENDAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
ESPEZIALITATEAK: FILOSOFIA, LATINA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, GEOGRAFIA ETA HISTORIA, MATEMATIKA, FISIKA ETA KIMIKA, BIOLOGIA ETA GEOLOGIA, MARRAZKETA, FRANTSESA, INGELESA, MUSIKA, GORPUTZ HEZKUNTZA, TEKNOLOGIA
1993ko irailaren 9ko Agindua, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak (1993ko irailaren 21eko BOE)
Aipatu Aginduaren A zatiari dagokionez (zati teorikoa), gai-zerrenda aplikagarriak 1993ko irailaren 9ko Aginduan argitaratutakoak dira; aipatu aginduak B zatiaz (zati praktikoa) xedatutakoa indargabetuta geratuko da hautaketa-prozedura honetan, eta beraz, ez da aplikagarri izango.
ESPEZIALITATEA: EUSKARA ETA LITERATURA
2010eko abenduaren 17ko Aginduaren IV. eranskinean zehaztuta dago. Agindu horren bidez, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura gauzatzeko dei egiten da (2011ko urtarrilaren 10eko EHAA, 5. zk.).
- LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA
ESPEZIALITATEAK: INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK, IBILGAILUEN MANTENTZE LANAK, MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZEA, OSASUN ETA LAGUNTZA PROZEDURAK, MERKATARITZA-PROZESUAK, ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAKO PROZESUAK, APLIKAZIO INFORMATIKOETAKO SISTEMAK