• No se han encontrado resultados

EUSKARA IKASTAROAK ATZERRITARRENTZAT

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "EUSKARA IKASTAROAK ATZERRITARRENTZAT"

Copied!
5
0
0

Texto completo

(1)

Euskara Zerbitzua Servicio de Euskera Espaina plaza, 11 Plaza España, 11 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 16 15 88 avadillo@vitoria-gasteiz.org www.vitoria-gasteiz.org/euskara

EUSKARA IKASTAROAK

ATZERRITARRENTZAT

INFORMAZIO TXOSTENA

Zertarako da txosten hau?

Atzerritar edo etorkinentzat antolatzen ditugun ikastaroei buruzko “despistea” antze-man dugu: zer diren, nola antolatzen diren…

Horiek guztiak argitzeko prestatu dugu txosten hau.

Txosten honek bi irakurketa izan ditzake: bat arina, oinarri-oinarrizko datuak eskura-tzeko; eta bestea lasaiagoa, programaren xehetasunak hobeto ulertzeko.

Etorkinek zer dakite euskarari buruz?

(2)

Zeren bila datoz, euskara ikastaroei buruzko informazioa eskatzen digutenean?

Jakin-minez hurbiltzen dira. Euskara integrazio-bidea ere izan daitekeela ikusten dute. Inpresioa dugu asko eta asko AISA ikastaroetara hurbiltzen direla noiz eta seme-alaben ikastetxeetan euskarak duen lekua ikusten dutenean.

Dena den, informazio hutsune handiak ditugu puntu honen inguruan. Datozen urteetan azterketa bat edo beste egin beharko genuke ildo honetan. Bitartean, zuek duzuen in-formazioa ere ongi etorria izango da.

Zer dira AISA ikastaroak?

Etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira, hau da, euskara ikasteko oina-rri-oinarrizko ikastaroak. Ikastaroetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten gaiak lantzen dira: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka… Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, karte-lak…) landuko dira batez ere.

Gogoratu! OINARRI-OINARRIZKOAK dira (hastapenak), ezer edo ia ezer ez dakiten etorkinei zuzendua. Informazioa eskatu dizuen pertsona hemengo hezkuntzarekin ha-rremana izan duen gazte bat baldin bada, oinarri-oinarrizko ezagutza izango du dagoe-neko: ikastaro hau ez da harentzat.

16 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundeak diseinatu eta finantzatzen ditu eta erakunde honek helduen euskalduntzea-rekin du zerikusia, ez haureuskalduntzea-rekin.

Iraupena

60 ordu

Prezioa

Ikastaroak (60 ordu) 9 euroko prezioa du. Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen guraso ikastaroetako prezio berbera da orduko. Ezberdintasun bakarra da AISA ikastaroetan HABE erakundeak argitaratzen dituen materialak Udalak eskuratu eta ikasleen eskutan jartzen dituela.

Nork antolatzen ditu?

Nor da nor ikastaro hauetan? Ez du garrantzia handirik, garrantzitsuena da programa ondo funtzionatzea. Informazio gisa, honako hauek jakin beharko zenituzke, agian:

• Ikastaroak Udalak antolatzen ditu, Euskara Zerbitzuaren bidez

• HABEk finantzatzen ditu.

(3)

• Udal zerbitzu batzuen lankidetza dugu: Gazteria, Norabide, Gizarte Zerbi-tzuak… Baita hainbat gizarte eragilerena ere: euskaltegiak, hezkuntza mun-duko eragileak…)

Non eta nola matrikulatu? Matrikulatzeko epea.

Matrikula gizarte etxeetan egin behar da. Kontrol ofizialen bulegoan.

Izena emateko epea gizarte etxeetako gainontzeko jardueretako berbera da: irailaren 2tik 18ra.

Ikastaroaren iraupena:

Urritik abendura. Hasiera data: urriak 2

Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Bi ordutegi:

- Goizez (10:15-12:15) - Arratsaldez (19:30-21:30)

Taldeak.

2011ko urrian honako lau talde hauek osatu nahi ditugu:

- Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 10:15etik 12:15era. ALDABE. - Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 10:15etik 12:15era.

LANDAZURI (polikiroldegian).

- Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 19:30etik 21:30era.. ALDABE.

- Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 19:30etik 21:30era. LANDAZURI (polikiroldegian).

Itxaron zerrenda.

Gehienez ere 18 pertsona egongo da talde bakoitzean.

(4)

Bigarren eta hirugarren hiruhilekoak

Talde berriak osatzeko gutxi gorabeherako datak honako hauek dira: - Bigarren hiruhilekoa: urtarrilak 9

- Hirugarren hiruhilekoa: apirilak 16

Zerrenda urte osoan zehar egongo da irekita. Edozein unetan pertsonaren batek inte-resa erakusten badu, datuak hartu ahal dizkiozue eta guri bidali. Honako datu hauek interesatzen zaizkigu:

- Izen-abizenak

- Jatorria (nazionalitatea) - Telefonoa (mugikorra hobe) - Posta elektronikoa

- Nahiago duen ordutegia.

Honako helbide honetara bidali: zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org

Nortzuk dira irakasleak?

Ikastaroak euskaltegietako irakasleek ematen dituzte: Udaberria, AEK, ika, Hegoalde. Euskara Zerbitzuak erabakiko du talde bakoitza zein euskaltegiri dagokion. Ikasleek ezin dute ez euskaltegirik ez irakaslerik aukeratu.

Zein da metodologia? Eta programa?

Irakaslea edozein euskaltegitakoa izanik ere, gelan lan egiteko modua oso antzekoa izango da kasu guztietan. Ezberdintasun puntualak egon daitezke, baina zerikusi han-diagoa izango dute taldearen ardura hartzen duen pertsonaren estilo eta eskolak ema-teko moduarekin, euskaltegiarekin baino.

Ikasleek programari buruzko informazio gehiago nahi badute, errazena da HABEren web orria kontsultatzeko gomendioa ematea. Bertan ikastaroaren edukiak eta materiala ikusi ahal dira. Hemen:

www.habe.euskadi.net

xede berezietako ikastaroa AISA

Materialak hemen:

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/user/anon/page/ikasmateriala

Ikastaroa amaitu ondoren, ikasten jarraitzeko aukerarik?

(5)

Kasu horretan ikasleek berriro ere egin beharko dute matrikulazioa eta berriro ere ku-ota ordaindu (9 euro).

Hortik aurrerago, Euskara Zerbitzuak ezin du ikastaro hauei jarraipena emateko kon-promisorik hartu.

Pertsona hauek zeintzuk aukera gehiago dute euskara ikasten jarraitzeko?

AISA harrera ikastaroa da. Behin ikastaroa egin ondoren euskaltegietara jo dezakete. Euskaltegian esango diete zein urratsa egin behar duten (ziur aski 1. urratsa egin be-harko dute).

Euskara Zerbitzuaren web gunean aurkitu ahal duzue euskaltegien helbideak. Hemen: > www.vitoria-gasteiz.org/euskera > Aprendizaje de Euskera > Dónde matricularse.

Horrekin batera euskara ikasteko diru-laguntzak daudela informatu beharko zenituzke. Euskara Zerbitzuan informazio gehiago eman ahal dugu.

Pertsona horiek eskola adineko seme-alabarik izanez gero, Euskara Zerbitzuak gura-soei gizarte etxeetan antolatzen dituen ikastaroen berri emana ahal diezue (guraso-taldeak). Ziur aski aukera hobea izango da haientzat, bai ordutegiagatik eta bai arrazoi ekonomikoengatik.

Informazio gehiago?

Info: 945 161588

Referencias

Documento similar

con ENTI 0 minutos de anticipaci´ on ENTI 0 minutu lehenago el canal de ENTI 0 ENTI 0+S GEL kanala el canal de la ENTI 0 ENTI 0+S GEL kanala el desierto de ENTI 0 ENTI 0+S

Ezertan hasi aurretik, Elhuyar fundazioaren gaztelania-euskara eta ingelesa-euskara hiztegietako adibideetako batzuk erauzi ditugu, eta horietatik entitateren bat ‒gutxienez

Horretarako, ikerketa- taldeak bi pertsonaren arteko elkarrizketa-kopuru handiak bilduko ditu, non pertsona batek galderak egiten dituen eta beste pertsona batek... Elkarrizketa

Esana baitugu erlazio horiek, THESAURUSen, sistemaren klase/azpiklase erlazioen bitartez inplementatuak izan direla, eta horrela, kontzeptu baten hiperonimo zein hiponimoak ez

Lan honen asmoa, gazteak eta euskara aztertzea izango da sare sozialetan. Era honetan, gazteen errealitate ezezagunera hurbilpen bat lortzeaz gain, XXI. mendeko erronketara euskara

Honen guztiaren aurrean, zer egin daiteke aipatu arazo horiei aurre egiteko, zer egin daiteke Euskal Herrian hizkuntzaren prozesamenduaren arloan egiten den ikerketak nahi dugun

 komuna izan arren, hizkuntza bakoitza mundu bat da, formalizazio, tresna eta baliabide bereziak behar dituena..  Ixa Taldearen jatorrian ideia hori dago eta, besteak

Adibidez, gure tesia —askoren arazoa izan baitzen— ez genuen lau urtean egin, orain bezala: klaseak eman behar genituenez, sei edo zazpi urtean egin behar izan genuen.. Nik