• No se han encontrado resultados

ane torre garoa

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2020

Share "ane torre garoa"

Copied!
5
0
0

Texto completo

(1)

Era un lunes de mercado del día 26 de abril de 1937, en donde el bullicio

de las personas inundaba la plaza pública de Gernika.

A eso de las 4:30 de la tarde se empezaron a oír las campanas de la

iglesia, señal de alarma, señal inequívoca que unos aviones se

acercaban… De ahí al caos solo hubo unos instantes que se convirtieron

en más de tres largas horas de un bombardeo sin igual.

Al parecer, el objetivo del bombardeo fue simplemente aterrorizar a la población

civil y desmoralizar al bando republicano, pero lo cierto es que los 33 bombarderos

de la Legión Cóndor (

escuadrón de aviones alemanes que Hitler utilizo al servicio

de Franco)

llevan no sólo explosivos destructivos, sino también bombas

antipersonales y también 2.500 bombas incendiarias.

Es imposible saber la cantidad exacta de muertos y heridos, existen muchas cifras,

alrededor de 1,600 apuntan algunos.

2012ko apirilaren 26an beteko dira 75 urte

Kondor Legio alemanak eta aireko indar italiarrek

Gernika bonbardatu zutenetik, Franco jeneralaren

agindupean. Gernika, gune neuralgikoa eta

euskal askatasunaren ikur, suntsituta utzi zuten

bonbak jaurti eta populazio zibila metrailatu eta

gero. Ia errautsetan utzi zuten herria eta, izan ere,

aurreneko erabateko gerra saiotzat geratu da

historian.

Erakusketa honek Gernika baketsu hartako azoka

egunean, astelehenean, gertatutakoaren ikuspegi

historikoa eskaintzen digu. Gainera, errepaso

egiten du testuinguru politiko, sozial, kultural

eta ekonomiko osotik: gerra aurreko Espainia,

Espainiako Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketa,

adiskidetzea eta Picassoren Gernika

Gatazkaren hastapenak: Espainiako Gerra Zibila

1936ko uztailaren 17-20. Lau egun nahikoak izan ziren kaosa sortzeko. Lehen orduek segurtasun eza, beldurra eta zalantza ekarri zituzten. Leku batzuetan bortizkeria nagusitu zen kaleetan, eromen kolektiboko uneak, alegia; talde bakoitzak aurkakoa suntsitu nahi zuen. Poliki-poliki, garbi eta argi ikusi zen noraino aldatu zen errealitatea. Jada ezin zen inorako trenik hartu, batzuek ezin zuten beren ingurukoekin komunikatu, beste batzuk oharkabe pasatu nahi zuten eta askok ihes egin nahi izan zuen baina ez zuen lortu.

(2)

ohiko gauzak. Bat-batean bakea desagertu egin zen eta horrekin batera bizitza bera.

Gernikako Bonbardaketa

Gernikarrek hasiera hasieratik ezagutu zituzten gerraren kalte eta ondorioak, nahiz eta gerrako lehen hilabeteetan gerra-kanpainak herritarren arteko harremanak eta giroa gehiegirik aldatu ez. Hasiera batean, herriko giroa pixka bat nahasia bazen ere, herritar batzuen atxiloketek giroa gehiago okertu zuten. Gero, Gernikako gazteak gudarien batailoietara joaten hasi ziren. Lehenengo kinta haiek mobilizatu ondoren, herriko enpresak militarizatzen hasi ziren eta elikagaiak eta premiazko gauzak murrizten.

Gerrako fronteak hurbiltzen ari ziren heinean, gerraren ondorio zuzenak areagotzen hasi ziren. Lehen errefuxiatu zibilak iristen hasi ziren eta erretiratzen zetozen gudarien lehen batailoiak ere agertzen hasi ziren. Karmeldarren ikastetxean gerra-ospitale bat jarri zuten. Gatazkari buruzko lehen albisteak zurrumurru kezkagarriekin iristen ziren. 1937ko martxoaren 31n Francoren armadak Durango bonbardatu zuen eta herritarren artean izua nagusitu zen. Herriko agintariek aireko erasoen kontrako babeslekuak eraikitzea agindu zuten. Hala, 1937ko apirilaren 26an iritsi zen eguna. Astelehena. Azoka-eguna.

Aireko erasoa. Bonbardaketaren alderdi militarrak.

Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zituen Gernikako zeruak, hiruzpalau bonba jaurtitzeko. Handik hamabost minutura hasi zen lehen bonbardaketa; hiru hegazkin agertu ziren triangelu-formazioan nahiko behetik. Hala hasi zen hiru ordutik gora iraun zuen Gernikako bonbardaketa sistematikoa.

(3)

ondorioz Gernika historian sartu da erabateko gerraren lehen saiakera jasan zuen herri bezala.

"Hegazkinak Gasteizko aireportutik ateratzen ziren, itsasertza gainditzen zuten eta gero buelta eman eta Oka ibarrean gora jarraitzen zuten, hau da, iparraldetik hegoalderako bidea egiten zuten. Badirudi hiru motatako hegazkinak aritu zirela bonbardatzen: Heinkel 111, Junker 52ak bonbardaketarako eta Heinkel 51ak ehizatzeko eta metrailatzeko. Uste da bi alditan aritu zirela, txandaka. Guztira zenbat hegazkin izan ziren ez dago garbi. Nolabait, zenbaki bat ematearren, aldi bakoitzean bonba-jaurtitzaile eta ehizakoak guztira 15-20ren bat hegazkin ibili ziren. Nahikoa. Taktika, lehenbizi bonba birrintzaile arruntak jaurtitzea, gero bonba su-eragilez betetako bonba-mordoak eta aldi berean kanpora ateratzen zen jendea metrailatzea, ez bakarrik herriko jendea baita inguruetan zebilen jendea ere, edota eskualdeko elizateetako jendea."

Herriaren Birrinketa

Bonbardaketaren ondoren Gernika erabat suntsituta gelditu zen. Airetik etorri zitzaion erasoaz gain, Gernikak gertaera negargarri haren osteko orduetan etorri zen haizeak zabaldu zuen suteari egin behar izan zion aurre. Zaila da gaur egun oraindik galdutako bizitzak zenbakitan ematea; hala ere, ikerle batzuek egin dituzten azterketen ondorioz, esan daiteke hilak 250 inguru izan zirela eta zaurituak ehunka. Gehienak babeslekuetan hil ziren edota mendian zehar ihesi zihoazela metrailatuta. Gaua etorri zenean, gernikar askok oraindik su-garretan kiskaltzen ari zen herritik alde egitea erabaki zuen. Anabasa hartan inork ez zuen jakin esaten zenbat lagun, senide edo herritar hil ziren bonbardaketaren ondorioz.

(4)

ezabatu zen, erabat; dena gelditu zen harri- eta adreilu-zaborrez estalita. Eriabarrena, frontoia eta San Juan bulebarra jada beren bizitzako uneren batean handik ibili zirenen oroimenean baino ez ziren gelditu, zoriontsuak bestalde ezbairik gabe.

Gernikaren okupazioa.

Bonbardaketaren ondorengo hirugarren egunera sartu ziren tropa nazionalak Gernikan. Armada frankistan era guztietako soldaduak ziren: italiarrak, alemanak, mairuak eta erreketeak. Horiek sartu zirenerako jende asko jada herritik ihes eginda zegoen errepresaliaren beldur, batez ere herrian errepublikanotzat eta nazionalistatzat ezagutzen zirenak. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janariak banatu zituzten jendearen artean, baina laster etorri ziren gosea eta errazionamenduak.

Tropa mairuak herriko zenbait lekuetan banatu zituzten; horietako bat hain zuzen Andra Mari eliza izan zen. Haiek beste leku batzuetara eramanda gero emakume gernikarrak leku profanatu horiek garbitzera behartu zituzten. Irain horrek urratu zituen gehien, segur aski, emakume haien oroimenak.

Bonbardaketako bizipenak.

Bonbardaketak, ustekabean Gernikako biztanle guztiak harrapatu zituen. Arriskuaz jakinaren gain zeudenek ere, ez zute inoiz pentsatuko hain eraso bortitza jasoko zutenik. Lehenbiziko bonbak erori zirenean jendeak bere ustez lekurik seguruenetara jo zuen edota hurbilen zeuzkaten babeslekuetara. Herriko babeslekuez gain, jendeak fabriketara eta lantegi eta etxeetako sotoetara jo zuen, ahal zuenak ahal zuen lekura jo zuen babes bila. Beste batzuek nahiago izan zuten herritik aldendu eta mendian ezkutatu ziren, sasi artean, baratzetan eta baserrietan, baita edozein zulotan ere.

(5)

dituztenek babeslekuetako itolarria, umeen negarrak eta otoitzak gogoratzen dituzte. Erasoa amaitu zenean, nahasmena, zalantza, sinistu ezina eta harridura sentitu zuten, inoiz sinistuko ez zutena ikustean.

Bonbardaketaren hedapena.

1937ko apirilaren 26 hartan Gernikan gertatu zenaren hedapena eztabaida sakonen iturria izan zen hasiera hasieratik. Lekuko batzuek, Euzkadi gobernuko eta gizarteko ordezkari nagusi batzuk tartean zirela, mundu guztiaren aurrean salatu zituzten bai Gernikako bonbardaketa eta birrinketa bai gertakizun horietan gudaroste alemanek eta frankistek izan zuten erantzunkizuna. Albistea Europako komunikabide nagusienetan agertu zen, zenbait kazetariek berehala ekin ziotelako gaiari; horien artean George Steer nabarmendu zen.

Bando nazionalak inoiz ez zuen onartu erantzunkizuna hori, aitzitik, frogak trukatu zituen eta prentsa frankistaz baliatu zen bonbardaketa lotsagarri haren errua euskal errepublikanoei rojos-separatistas botatzeko: Bilborantz erretiratzean su eman omen zioten herriari. Espainiako armadak gaur egun oraindik ez du onartu Gernikako bonbardaketan izan zuen erantzukizuna.

Gernika gerra-ostean frankismoa eta errepresioa.

Frankismoaren lehen urteetan ekin zioten Gernika berreraikitzeari. Lan haietan agustindarren ikastetxean atxilotuta zeuden preso politikoek eta soldatapean ari zirenek parte hartu zuten. Lanak bost urte luzetan burutu ziren eta, paradoxa badirudi ere, Gernika birrintzearen errudun nagusia, Francisco Franco, herriko seme kutun izendatu behar izan zuten.

Eraikinak jaso zituzten baina horien eta kale eta lorategi berrien diseinuak ezin izan zuen suntsiketa hartan galdutako guztia berreskuratu. Gerra aurretik Gernikan zegoen lagun-giroa nahastuta gelditu zen eta hala jarraitu zuen urte luzetan. Frankismoak errepresio ideologiko eta kultural gogorra jarri zuen. Arau eta jokabide berriak agindu zituzten; salaketak eta erregistroak eguneroko gauza ziren eta ezertxo ere ez zen gelditzen Guardi Zibilen begirada zorrotzetik kanpo. Gernikarrek beldurra, mesfidantza eta elkarrenganako errezeloak nozitu behar izan zituzten. Inork ez zuen berriro ikusterik izan Gernika ireki eta maitagarri hura.

(6)

Adiskidetze bidean.

Adiskidetzea gaur egun funtsezko erreminta da gatazkak konpontzeko eta, erreminta bezala, adierazpen aberatsa eta aldi berean konplexua du. Hala ere, denok dakigu adiskidetzeak lehen etsaiak zirenak orain lagun bihurtzea adierazten duela. Baina horretarako premiazkoa da erasoa egin duenak bere errua onartzea eta iraganean egin zituen kalteen erantzukizuna onartzea.

Gernika gaur egun adiskidetze aurreratuaren adibide garbia da; prozesua oraindik ez da amaierara iritsi, baina ibilbidea ere luzea da. Hasiera batean, oztopo eta eragozpen asko zeuden, Alemania asko atzeratu zelako kaltea konpontzeko lehen urratsak emateko bidean.

Referencias

Documento similar

Kennedy eta Inkpenek (2006) lexikoian oinarritutako sentimenduen sailka- tzaileek orientazio semantiko positiboa esleitzeko joera antzeman zuten eta, horregatik, tresna

Honen guztiaren aurrean, zer egin daiteke aipatu arazo horiei aurre egiteko, zer egin daiteke Euskal Herrian hizkuntzaren prozesamenduaren arloan egiten den ikerketak nahi dugun

Izan ere, corpusetan oinarritutako metodo matematiko eta estatistikoak nolabait goia jotzen ari dira; egin zezaketena egiten ari dira, eta zailtasunak dituzte hortik aurrera

Katalanerako oraindik ez dago proiektu sakonik, baina analisi morfologikoa guztiz inplementatuta dute, ordenadore bidez automatikoki egin ahal izateko.. Bestetik Bartzelonan

Diskurtso maila honetan guk aztertu eta etiketatu nahi dugun fenome- noa anafora da eta adibideak erakusten digun moduan, hartzaileak berak duen ezagutzari esker jakiten du

Gure gramatikan hasiera batean dena batera landu dugu baina gero urrats bat gehiago egin eta alde batetik izena eta beste aldetik, determinatzailea eta kasua landu ditugu. Hau

Aurrekari baten eta hura izendapen ezberdinarekin berreskuratzen duen adieraz- pide erreferentziakideren baten artean harreman anaforikoa egon daiteke, baina ho- rrek ez du esan

Horrek ez du esan nahi, hala ere, produktu hitza horrelaxe erabiltzen denik Garaterm txosten osoan edota hemendik kanpo (enpresa eta erakundeetan, esaterako,