Gerra Zibila Euskal Herrian
Espainiako Gerra Zibila
1936 eta 1939 urteen artean Espainian (Hego Euskal Herria barne) jazotako gerra da. Militar batzuen aldetik (sektore eskuindarrekin batera) errepublikaren aurkako estatu kolpea batez eman zitzaion hasiera.
Parte hartu zuten aldeen arabera Altxamendu Nazionala, Errebelio faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea, etab. ere deitua izan zen.
Gerra honen gakoa espainiko eskuindarrek 1936 urtean ezker alderdiek osatuako Frenta popular delakoararen ez onartzea izan zen. Uztailaren 17 eta 18an, Espainiako armadaren zati handi bat estatu kolpea eman zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zan berehala. Hurrengo hiru urtetan, milioi bat inguru
pertsona hil ziren gerraren eta errepresioaren ondorioz. Gerra ondoren Francisco Franco jeneralak hartu zuen estatuko ahalmen guziak, Caudillo titulua hartuz.
Gerra honek Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, euskal
abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Baina Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren aldea hartu zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren esku gelditu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urte bat geroago Mola jeneralaren indarrak militarki okupatu zuen Hegoalde osoa. Euskal Herrian gerra honen gertaera lazgarri asko gertatu ziren, haien artean ezagunenetarikoa Gernikaren bonbaketa izan zen.
Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta horrarte zeukaten Kontzertu ekonomikoa ezeztu (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).
Hiru Faseak
a) Madrileko bataila ( 1936ko uztailetik- 1937ko martxoa arte)
Altxatuen lehenengo helburua Madril konkistatzea zen, beste gauza batzuen artean, konkistarekin batera nazioarteko onarpena eskuratu behar zutelako.
b) Iparraldeko frentea ( 1937ko apiriletik abendua arte)
Francok, Madril konkistatzea zaila zela ikustean, bere ahalegin guztiak Iparraldeko frentera bideratu zituen. Frente hau konkistatzeko, nazionalek, legionarioak, rekete edo karlistak, italiarrak eta Alemaniako legion Condor erabili zituzten.
Fase honetan gerra taktika aldatu zen, bonbardaketak egiten hasi ziren herritarren moralak suntsitzeko (Durango eta Gernika).
Errepublikarrek haien zonaldeak babesteko lubakiak erabili zituzten, ezagunena Bilboko gerrikoa zen. Hala ere, alemaniarren teknika berrien aurka ez zuten
barik gaindituz. (teknika hau II Mundu Gerran erabili zen) Fase honetan eman ziren ekintza nagusiak izan ziren:
Gernikakobonbardaketa, 1937ko apirilaren 26an, zalantza barik ezagunena nazioarte mailanizan zuen eraginagatik.
Ekainaren19an nazionalek Bilbo konkistatu zuten. Bizkaia erori aurretik italiarrek eta EuskoJaurlaritzak Santoñako Ituna sinatu zuten.
Uztailaren5ean errepublikazaleek iparraldeko fronteari presioa kentzeko asmoz Brunete(Madril ondoan) batalia hasi zen.
Abuztuaren26an Brunete batalia bukatu ondoren nazionalek Santander konkistatu zuten.
Irailaren3an errepublikazaleek Belchiteko batalia hasi ziren, berriro ere Iparraldekofrenteari presio kentzeko
Urrian nazionalek Asturias bereganatu zuten Fase honetako ondorioak izan ziren:
Nazionalekindustri gune nagusiak eskuratu zituzten.
Errepublikazaleek gero eta zonalde eta biztanleri gutxiago zeukaten. Gerra ekialdera pasatu zen.
c) Ekialdeko frentea ( 1937ko abendutik- 1939ko apirilak 1 arte)
Nazionalek gerra bukatzeko azken erasoa burutu zuten, lehenengo Madril martxoaren 28an konkistatu zuten, Valentzia martxoaren 30ean eta Murtzia eta Almeria 31ean. Apirilaren 1ean Francok Burgosen gerraren bukaera aldarrikatu zuen.
Gerra zibila Euskal Herrian
Hego Euskal Herria guztiz harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak, eta zeharka Iparraldea ere bai, batez ere errefuxiatuen bidez. Gerraren azpiko
gatazketako bat Euskal Herriaren eta Katalunia-ren errebindikazio nazionalak ziren, nazionalismo eta zentralismo espainolaren aurrez aurre. 1936ko Madrilgo
Gorteetarako hauteskundeetan 15 ordezkaritik 7 zituen lortuak EAJk Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Autonomi Estatutua zuen bere errebindikazio nagusia.
Gerra Zibilaren hastapenaren berezitasunak Hego Euskal Herrian Horregatik eta beste zenbait
eragilerengatik ezaugarri bereziak izan zituen gerrak Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Lehenik, eskuindar espainolen matxinada lagundu eta bultzatu zuen masa-mugimendu garrantzitsu bat zegoen: karlismoa,
bereziki Nafarroan. Bigarrenik, Espainian ez bezala, burgesia abertzaleak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin Errepublikaren alde. Hirugarrenik, gerra-egoerak
sortutako baldintzen ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat Autonomi
Estatutua lortu eta, botere politikoaz gainera, euskal armada (Euzko Gudarozteak) ere antolatu zen.
Azkenik, kleroaren jokaera ere berezia izan zen, batez ere Bizkaian eta
Gipuzkoan, parte garrantzizko batek matxinatuen aurka eta errepublikarren alde egin baitzuen, Espainian ez bezala. Gerraren prozesua desberdina izan zen herrialde bakoitzean.
Nafarroa, frankistek hasieratik kontrolatutako lurraldea
Nafarroako gobernadore militarra Mola jenerala zen, altxamenduko buruetako bat; aldez aurretik ondo kontrolatuta zeukaten lurraldea berak eta errekete karlistek; uztailaren 18an bertan nagusitu zen Nafarroan estatu-kolpea, erresistentzia txiki eta bakan batzuk gaindituta; horren ondorengo errepresioa eta garbiketak, ordea,
ankerrak eta zabalak izan ziren (3.000 lagun inguru garbitu zituzten garaitzaileek, Jimeno Jurio historialariaren iritziz; askoz gehiago beste batzuen ustez).
Uztailaren 19an, gerra-egoera aldarrikatu, eta erreketeak jeneralaren agintepean jarri ziren beste lurraldeak konkistatzeko.
Araba ere Nafarroaren bidetik
Araban Camilo Alonso Vega teniente koronelak, Molarekin bat eginda, bere agintea ezarri zuen 19an bertan, gobernadore zibila aldatuta; eta errepublikarrek
altxamenduaren aurka greba orokorra deitu zuten arren, ez zuen arrakastarik izan. 1937an Euzko Gudarozteak Gasteiz konkistatzeko eginiko ahaleginak Legutioko erasoaren porrot militarrean amaitu ziren.
Hego Euskal Herriko erresistentzia gune garrantzitsuenak
Bizkaian eta Gipuzkoan
Bizkaian eta Gipuzkoan huts egin zuen estatu-kolpeak, eta matxinatuen gune batzuk azpiratu ondoren, aginte legalen kontrolpean geratu ziren bi lurraldeak hasieran.
Gerraren aurreneko egunetan anarkistek, beste inork baino lehen, ahalegin handiak egin zituzten Donostiatik Nafarroako muga bitartean. Chiapuso-ren liburuak kontatzen ditu xehetasun osoz pasadizo haiek.
Baina, Gipuzkoa laster geratu zen Nafarroatik hainbat lekutatik sarturiko matxinatuen erasopean. Lesakan eta Oiartzunen, Alfonso Beorlegiren agindupean sarturikoek erresistentzia gogorra aurkitu zuten errepublikarren aldetik, baina irailaren 4an Irun konkistatu zuten; Donostiaren defendatzaileek lortua zuten hasieran militar
matxinatuak errenditzea, baina Beorlegiren tropen kontrolpean erori zen irailaren 13an, bertako Defentsa-juntak alde egin ondoren. Bestalde, Leitza, Ataun, Betelu eta Zegamatik sarturik, laster kontrolatu zuten Gipuzkoaren barrualde osoa; eta gerra-frontea Bizkaia aldera aldatuz joan zen. Urriaren lehen egunetan Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugan zegoen finkatu samarturik.
Euzko Jaurlaritzaren, Euzko Gudaroztearen eta Euskal
Autonomia Estatutuaren sorrera
1936ko urriaren lean onartu zuen Espainiako Parlamentuak Euskal Autonomi
Estatutua; eta hilaren 7an osatu zen Euzko Jaurlaritza, gerra-gobernu gisa; bere lehen eginkizunetako bat Euzko Gudaroztea antolatzea izan zuen.
Honek 28 batailoi zituen, hiru ingeniari-batailoi barne.
Altxamenduaren berri izan zen bezain laster, Bizkaiko EAJk herrietan ordena publikoa mantenduko zuten indar armatuak eratzea agindu zuen, Errepublikaren aldetik geratu ziren beste leku batzuetan izan ziren gehiegikeriak saihesteko asmoz. Euzko Gudaroztea sortzeari Azpeitin ekin zitzaion, abuztuaren lehen egunetan. Kandido Saseta Intendentziako kapitain profesionalaren agintepean. Herrietako batzokietan ematen zuten izena armada berrian partaide izan nahi zutenek. Urtebete iraun zuen antolakunde hark, Santoñako Ituna arte.
Euzko Gudaroztearen saiakera, Gernikako bonbardaketa eta
"Burdin gerrikoaren" porrota
1936ko abenduan Euzko Gudarozteak Araban eraso egin zuen (Legutioko erasoa), Gasteiz berreskuratzeko asmoz, baina ez zuen lortu. Aurrerantzean Mola jeneralak, eta hori hil ondoren Dávila jeneralak gidatutako armada frankista Bizkaia hartuz joan zen, airezko bonbardaketen laguntza erabakitzaileari esker.
937ko apirilaren 26an abioi alemaniarrek Gernika bonbardatu eta suntsitu zuten.
Joseba Elosegi. Gernikako bonbardaketan hirian suertatu eta agintea zuen kargu bakarra.
Ekainaren 19an hartu zuten frankistek Bilbo, Euskal Herriko azken erresistentzi gunea, Euzko Gudarozteak hiriaren inguruan eraikitako "Burdin gerrikoa" gainditu ondoren.
Burdin gerrikoa Bilbo inguruan sortutako gotorleku-sistema bat zen (1936). Sortu berria zen Euzko Jaurlaritzaren aginduz eraikia, Plentzian hasi eta Bilbo inguratuz Muskizko San Julian ingururaino iristen zen: Bilbotik 20 bat km-ra zegoen. Lubaki, alanbrada, metrailadore, behatoki eta bidexkaz osatuta zegoen. Bilboren defentsaren oinarria izan nahi zuen; baina erraz hautsi zuten Francoren aldeko indarrek,
Larrabetzu aldetik 1937ko ekainaren 11n. Handik zortzi egunera erori zen Bilbo. Gerrikoaren eraikuntzaren akats tekniko-militarrek eta obren ingeniari izan zena etsaiengana pasatu izanak erraztu egin zuen gotorleku-sistema hau gainditzea.
Alejandro Goikoetxea komandantea, Burdin Gerrikoaren eraikuntzan parte hartu zuen ofizialetako bat, martxoan
erasotzaileen bandora igaro zena plano guztiak berekin zituela. Hauek erakusten zutenez, lanak amaitu gabe zeuden. Erasotzaileek lekurik ahulenetatik erasotzeko informazio guztia izan zuten. Euskal Herriari zegokionez,
1937ko abuztuaren 24an amaitu zen Espainiako Gerra Zibila, Francoren bandoko italiarrek eta EAJko ordezkariek Santoñako ituna sinatu zutenean. EAJk nahiago izan zuen bakea Espainiako Errepublikatik aparte eta bere aldetik sinatu.
Durangoko bonbardaketa
Durrangoko bonbardaketa nagusia 1937ko martxoaren 31n burutu
zutenItaliako Aviazione Legionariako hegazkinek. Martxoaren 31 etaapirilaren 4an arteko bonbardaketetan,
erregistratuta dagoenaren arabera, bonbardaketak 336 hildako eragin
zituenDurangon. Guztira hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, 14.840 kilo inguru guztiz
lehergailutan. Durangok ez zuen aireko erasoen kontrako inolako babesik. Gainera, ekintza hau isiltasunean mantendu zen.
Galtzaileak erbesteratu beharrean
Euskaldun askok orduan Iparraldera ihes egin zuen, baina Espainiara itzuli eta errepublikarren alde borrokatu ziren gerra amaitu bitartean. Ipar Euskal Herriak ere nahikoa hurbildik bizi behar izan zituen Hegoaldeko gerra eta horren ondorioak, gerratik ihesean edo gerra ondoren Hegoaldetik alde egin zutenei laguntzen. Ipar Euskal Herrira eta Frantziara ihes egitea ez ezik, euskaldun askok aukeratu zuen Venezuelara, Argentinara, Mexikora eta Amerikako beste herrialdeetara ere
atzerriratzea; hauxe izan zen gerraren beste ondorio lazgarria eta garrantzi historiko handikoa.
Gudako umeak
Gerra garaian hainbat ume atzerrira bidaliak izan ziren iparraldeko fronteko sublebatuen erasoengatik (1936 iraila).
SUITZA: Frantziara bidali ostean Suitzaa bidali zituzten.
BELGIKA: Umeen etorrera ezkerreko partidu belgak egindako hainbat kanpainengatik iradokituta izan zen.
MEXIKO:Noreliako umeak. Gerra zibilaren hasieratik, Mexiko haibat modutan lagundu zion
Espainiako errepublikaren goernuari.
SOBIET BATASUNA: Iparraldeko frontearen bonbardaketengatik, 1937ko udaberrian, gobernu sobietikoak espainiako umeak jasotzera eskaini zen.
Taldeak: Amaiur
Espainiako Gerra Zibilean ibilitako euskal gudarien batailoia (1936). Batailoiak Berriztik Santoñara bidean izandako gorabeherak, Uriarte komandanteak Burgosko presondegian idatzitako liburu batean azaldu zituen (Caracasen argitaratua 1956an).
Erreketeak
Autodefentsa, eraikin erlijiosoak babestea eta kale eta karlisten egoitzen zaintza ziren erreketeen betebehar nagusiak. Hauteskundeetan karlistek izandako arrakastak
bultzaturik, erakunde militarra indartzeko lanari ekin zioten eta taldeak berrantolatu eta armak erosi zituzten (1932). Mussoliniren laguntza izan zuten eta ordain gisa konpromiso batzuk hartu zituzten: errepublika kentzea, monarkia berrezartzea,
Italiarekin adiskidantza- ituna sinatzea eta Mediterraneoan gerra piztuz gero, Frantzia eta Espainiaren arteko akordioa salatzea. Erreketeak gero eta antolatuago zeuden eta gero eta indar handiagoa zuten. Militar profesionalak sartu zirenean ordenantzak idatzi ziren. Espainiako Gerra Zibilean asaldatuekin batera borrokatu ziren, beren konpainia edo tertzio berezietan antolatuta unitate militar erregular handiagoetan.
Mendigoizaleak edo Mendigoizale Batza
Mendizale abertzaleen elkartea. Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako mendigoizale-taldeak elkartu eta Mendigoizale Bazkuna sortu zuten (1908). Mendi-ibilaldiak eta Sabino Aranaren ideologia zabaltzeko ekintzak antolatu zituzten. 1930eko hamarkadan biziki hazi zen mugimendua. Gerra Zibila piztu zenean, milaka mendigoizale Euzko
Nafarroako brigadak
Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuten Francoren aldeko unitate militarrak, 1937an sortuak. Karlistek eta erreketeek osatuta eta lau brigadatan antolatuta zeuden. Mola jenerala brigada hauetaz baliatu zen Espainiako Iparra konkistatzeko. Hego Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian borrokatu ziren.
BIOGRAFIAK:
Ajuriagerra Otxandiano, Juan
Politikaria (Bilbo, 1903 - Aiegi, Lizarra, 1978). Gaztetatik izan zuen
abertzaletasunaren aldeko jarrera. EAJko kidea (1929) eta Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen (1934-37). Gerra garaian gudari abertzaleen buru izan zen. Santoñako itunaren negoziazioaz arduratu zen, baina Francok ez zuen ituna bete eta Ajuriagerra hiltzera kondenatu zuen; indultua lortu ondoren sei urte kartzelan pasa zituen (1937-43). Kartzelatik ihes egin eta Frantziara joan zen; han, klandestinitatean, abertzaletasunaren alde lan egin zuen diktaduraren kontrako greba politikoak eta Aberri Egunak antolatuz. "Artetxe" eta "Otxoa" ezizenak erabili zituen klandestinitate garaian. Gil Roblesen "Demokrazia Sozial Kristaua", Kataluniako "Batasun
Demokratikoa" eta Jiménez Fernándezen "Ezker Kristau Demokratikoa" batuz Espainiako "Talde Demokrata Kristaua" osatu zuen (1965).
Beldarrain Olalde, Pablo+
Militarra (Abando, 1909). EAJko kide eta Abandoko batzokiko sortzaileetakoa izan zen (1931). Gerra Zibilean gudari gazteen trebatzaile, "Bizkaigaina" konpainiako teniente, kapitain eta azkenik, Euzko Gudarozteko komandantea izan zen (1936).
Estrategia militarretan ondo jantzita zegoen eta defentsa- sistema aproposa eraman zuen aurrera. Bere nagusiekin izan zituen desadostasunak zirela medio, Frantziara jo behar izan zuen (1937). Euskal errefuxiatuei laguntza eskaintzeko ardura eman ziotenean Donibane Lohizunera joan zen bizitzera; Bigarren Mundu Gerra piztu zen eta bere borondatez izena eman zuen armadan (1939 -44). Pétain-ek euskaldunak atxilotzeko agindua eman zuenean, Bretainiara ihes egin zuen. Ezkutuan eta iheska ibili
ondoren Bilbora itzuli eta atxilotu egin zuten (1945). Epaitu eta kartzelaratu ondoren behin-behineko askatasuna lortu eta Frantziara ihes egin zuen (1955).
Beorlegi Canet, Alfonso
Militarra (Lizarra, 1888 - Donostia, 1936). Armadan sartu eta Mola jeneralarekin Nafarroako altxamendua antolatu zuen (1936). Gerra Zibila hasitakoan, Nafarroako
gudarostearen buru zela, Gipuzkoan sartu eta Irun eta Donostia hartu zituen. Irunen zauritua gertatu zen eta handik hilabetera hil zen.
Elosegi Odriozola, Joseba+
Politikaria (Donostia, 1915-90). Gerra Zibilean gudarien buruzagia izan zen; Gernikako
bonbardaketan hirian suertatu eta agintea zuen kargu bakarra izan zen (1937). Mussoliniren tropek preso hartu zuten (1937); tropa espainolen esku utzi, epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten, baina
preso-trukaketa batean aske geratu zen (1938). Frantziara atzerriratu eta faxisten kontrako erresistentzian parte hartu zuen bitartekari-, espioitza- eta mugalari- lanetan. Donostiako Artzain Onaren katedralean ikurrina jartzeagatik atxilotu egin zuten (1946); zigorra betetakoan Frantziara jo zuen berriro.
Donostiara itzuli (1964) eta erregimen frankista eta Euskal Herriaren zapalkuntza salatzeko, bere buruari su eman zion, pilotalekuan zegoen Francorengana jauzi egiten zuen bitartean (1970). Larri zauriturik gertatu zen eta ospitalean egon ondoren
kartzelaratu egin zuten 3 urtez; kartzelan zegoela Quiero morir por algo liburua idatzi zuen. Amnistiaren aldeko mugimenduko partaide izan zen 1977 arte. EAJko
Gipuzkoako senatari hautatu zuten 1979an eta 1982an berriro. EAJren banaketa gertatu zenean, EAko kide egin zen.
Mola, Emilio
Jeneral espainola (Placetas, Kuba, 1889 - Castil de Peones, Burgos, 1937).
Marokon egon zen 1909-30 bitartean eta Segurtasunerako zuzendaritza nagusiko buru egin zuten (1930) Primo de
Riveraren diktadurapean. Bere
jokabideagatik armadatik kanporatu egin zuen Errepublikak, baina 1934an
amnistiatu egin zuten. Nafarroako gobernadore militarra izan zen, eta harremanetan hasi zen erreketeekin, altxamendua prestatzeko eta gidatzeko (1936). Espainiako Ipar aldeko indar
nazionalak gidatu eta Donostia hartu zuen. Nazionalak Bilboko "Burdin Gerriko"-tik hurbil zeudenean, Burgostik Gasteizera bidean hegazkin-istripuan hil zen.
Mujika Urrestarazu, Mateo+
Erlijiosoa (Idiazabal, 1870 - Zarautz, 1968). Salamancan teologiako doktoretza egina, Burgo de Osmako apezpiku (1917), Iruñeko apezpiku (1923) eta azkenik Gasteizko apezpiku (1928) izendatua izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran
Errepublikaren kontra eta errepublikanoekin bat egitea gaitzetsiz idatzi zuen Non
Licet gutun pastorala. Gero, ordea, frankistek herritarren eta apaizen kontra egindako
gehiegikeriak eta hilketak salatuz idatzi zuen. Euskal Autonomia Estatutuari baiezkoa eman zion. Bere ideia eta ekintzengatik Gasteizko elizbarrutia uztera eta atzerrian bizitzera behartu zuen erregimen berriak (1937); Kanbon jarri zen bizitzen eta han idatzi zuen Imperativos de mi conciencia (1945), euskal apaiz erasoen defentsa beroa eginez. 1947an Hego Euskal Herrira itzuli eta Zarautzen finkatu zen.
Ordoki Vazquez, Kepa+
Militarra (Irun, 1913 - Baiona, 1993). ANV eta ELAn afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilean Eusko Gudarostean San Andres batailoiko kapitain izatera iritsi zen. 1937an preso erori Santoñan, eta heriotza-zigorra ezarri zioten, baina konmutatu egin zioten pena. 1939an Duesoko espetxetik ihes egitea lortu zuen. Frantziako
Erresistentziarekin harremanetan jarri eta alemaniarren aurkako ekintzetan parte hartu zuen. Eusko Jaurlaritzak eskaturik, 1944an "Gernika" batailoia antolatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren menpean; eta Frantziako armadaren esanetara, aliatuen alde borrokatu zen. 1945ean garaipen sonatua lortu zuen batailoiak Garonaren bokalean
alemaniarren aurka, eta Ordokiri kondekorazioa eman zioten. Urte bereko abenduan batailoia desegitean, Hendaian finkatu zen aurrenik eta gero Korsikan; 1980an jaioterrira itzuli zen.
Saseta, Kandido+
Militarra (Hondarribia, 1903-Asturias, 1937). Ikasketaz militarra izanik, errepublikanoen aldeko hautua egin zuen 1936an Espainiako Gerra Zibila lehertzean. Eusko
Gudarostea antolatu zuen, horren Batzorde Militarreko buru gisa. Gero Asturiasko gerra-frontera bidali zuten, eta bertan hil zen. Horren izena eman zioten Eusko
Gudarostearen batailoietako bati.
ONDORIOAK:
a) Kulturalak
II. Errepublikarekin lortutako emaitza guztiak bertan behera geratu ziren: eskola kopuruabehera, irakasle gehienak kanpoan,...
Ideologiberri baten inposaketa (frankismoa): Movimiento Nacional , España una y grande , hizkuntzen kontra (euskara, katalana)....
Exilioa: kultur arloan pertsonaiarik inportanteenak Mexikora joan ziren, beste batzuk Frantziara, kontua da Espainia intelektualik gabe geratu zela. Umeak ere exiliora. b) Sozialak
bi bandoetan burutu zen. Nazionalen artean gerra hasieratik kontabilitate eta
ohore asko jaso zuten. Errepublikarren artean, gaur egun, oraindik, kopurua ez dago zehaztuta eta etengabe gorpu berriak agertzen ari dira.
Exilioa.
errepublikarra gehienak joan behar izan ziren bizitza mantendu ahal izateko. c) Ekonomikoak
Espainiakobankuaren urrearen desagerpena
Gerra hondamendiak ( dena hondatuta geratu zen, etxeak, zubiak,...) Gerra gastuak
Autarkia
d) Demografikoak
Heriotza ( gutxi gora behera 1.000.000) Biztanleri aktiboa behera egin zuen Jaiotze tasa behera egin zuen
Exilioa
Santoñako Ituna
Gerra Zibilean, Bilbo galdu ondoren, Euzko Gudaroztea itsasoz Santoñatik Frantziara eraman ahal izateko, Juan Ajuriagerra EAJko ordezkariak eta Mancini jeneral
italiarrak sinatutako ituna (1937-VIII-25). Santoñako Ituna ez zuen Euzko
Jaurlaritzak zuzenean negoziatu eta sinatuta egon arte ez zuen haren berririk izan. Ajuriagerrak honako puntuak onartu zituen: Santoña hartuko zuten soldadu italiarrei bidea ez oztopatzea eta armak eta materiala haien esku uztea, okupatutako lurretan ordena publikoa ziurtatzea eta Santoña eta Laredon errepublikarrek zituzten presoak errespetatzea. Bestalde, italiarrek honakoak onartu zituzten: euskal gudarien bizitzak errespetatzea, euskal agintarien bizitza errespetatu eta erbesterako bidea ez
oztopatzea eta Jaurlaritzaren alde azaldua zen populazioaren aurkako jazarpenik ez egitea. Francoren borrokarekin bat eginik zeuden italiarrek ez zituzten baldintzak bete, ez zieten utzi itsasontzi ingelesei gudarien ebakuazioa egiten eta euskal agintariak eta gudariak kartzelaratu egin zituzten.
Biografiak: George Steer
George L. Steer kazetari britaniarrak bonbardaketaren lekuko izan zen, mundu mailan sinesgarritasunik handiena lortu zuena. "The Times" egunkarirako bildu zuen
informazio baliotsua.
Franco
Francisco Franco militarra estatu kolpea eman zuen eta guda honetatik garaile atera zen. Horren ondorioz ¨Caudillo¨ izena lortuz eta diktadore kargua lortuz.
Picasso
Pablo Picasso pintore espainiarrak, sarraskiak hunkiturik, 1937an bertan margotu zuen mundu mailan ezaguna den eta gerraren aurkako ikur bilakatu zen''Gernika" margolan ospetsua.
Roman Herzog
1997an , sarraskiaren 60. urteurrenean, Roman Herzog presidente alemaniarrak ekitaldi sinboliko batean barkamena eskatu zuen bere herrialdearen izenean, munduaren aurrean herrikideen parte hartzea aitortuz.
Atxaga
Bernardo Atxaga idazle gipuzkoarrak 2007an "Markak. Gernika 1937" saiakera-liburua kaleratu zuen, Gernikan gertatutakoari buruz gogoeta eginez eta orduko hainbat material jatorrizko berreskuratuz.
BIBLIOGRAFIA:
www.wikipedia.com www.google.com www.hiru.com