• No se han encontrado resultados

Bidebarrieta

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2020

Share "Bidebarrieta"

Copied!
6
0
0

Texto completo

(1)

La biblioteca Azkue es la biblioteca de Euskaltzaindia, precisamente, uno de los servicios de Euskaltzaindia. Cumple dos finalidades: la primera y principal, ofrecer el soporte bibliográfico necesario a los proyectos y trabajos de Euskaltzaindia; y la segunda, prestar la ayuda necesaria a todos los investigadores que estén interesados en temas vascos.

En estos momentos nuestro mayor trabajo consiste en llevar adelante el proyec-to ABK (Azkue Bibliotekaren Katalogoa); el primer catálogo bibliotecario realizado integramente en euskara. Desgraciadamente, salvo algunas pequeñas excepciones, en todo el País Vasco no hay ningún otro proyecto de este tipo.

Azkue biblioteka Euskaltzaindiaren biblioteka da, alegia, erakunde horren zerbit-zuetako bat. Hori dela eta, bi helburu ditu: lehena eta nagusia, Euskatzaindiaren egin-kizun eta proiektuei beharrezko oinarri bibliografikoa eskaintzea, eta bigarrena, eus-kal gaietan interesatua dagoen munduko ikerte orori laguntzea.

Une honetan gure lan nagusia ABK proiektua da (Azkue Bibliotekaren Katalo-goa), alegia, oso-osorik euskaraz egiten den lehenago biblioteka-katalogoa. Tamalez, salbuespen gutxi batzuk kenduta, Euskal Herri osoan ez dago mota honetako beste ekimenik.

This library was formed to serve the Academy, closely linked to its everyday work and to that of Basque studies. The library provides a service to the public and espe-cially to researchers.

It includes the following sections: book library, press archive, recordings library and archive.

At present the main objective is to draw up a catalogue of the Azkue library, the first library catalogue exclusively in Euskara. Unfortunately such initiatives are not widespread.

Euskarazko lehen katalogo

normalizatua

Pruden Gartzia Jna.

(2)

Beste ezertan hasi aurretik garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia dela eta, jakina denez, Euskaltzaindia 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek sortutako erakun-dea da1. Alegia, ez da elkarte pribatua, kudeaketa pribatua duen erakunde

publikoa baizik2. Alde horretatik badirudi ez dela egokia jardunaldi hauetan

esleitu zaigun pribatu izaera; hobe legoke esatea biblioteka espezializatua dela.

Baina zehaztapenak alde batera utzita eta gaurko gaiari helduz, esan deza-gun berriro Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren biblioteka dela, alegia, era-kunde horren zerbitzuetako bat. Hori dela eta, bi helburu ditu: lehena eta nagusia, Euskaltzaindiaren eginkizun eta proiektuei beharrezko oinarri biblio-grafikoa eskaintzea, eta bigarrena, euskal gaietan interesatua dagoen mundu-ko ikerle orori laguntzea.

Beraz, biblioteka publiko bat da eta irekia dago edozeinentzat. Ez dago inolako baldintzarik bere fondoak kontsultatzeko edo zerbitzuez baliatzeko. Orobat, biblioteka espezializatu bat da, eta ondorioz ez du onartzen ikerketa-rekin lotuta ez dagoen erabilerarik: apunteak ikastea, etxeko lanak egitea, egunkaria irakurtzea, eta abar.

Honako ataletan banatzen da: Biblioteka, Hemeroketa, Fonoteka eta Artxi-boa. Une honetan 60.000 dokumentu zaintzen dira bertan, horietatik 40.000 monografia eta gainetikoak aldizkari, liburuxka, mapa, irudi, mikrofitxa eta soinuzko materiala (ZM eta CD). Aldizkariei dagokienez, 1.498 izenburu ditu, horietatik 405 bizirik. Fonotekaren ondare nagusia Euskal Herriko Hizkuntza Atlasaren jatorrizko grabaketak dira (4.000 ordu, gutxi gora-behera). Hortaz gain Artxiboa dugu, bitan banatzen delarik: Euskaltzaindiaren artxiboa eta zen-bait euskaltzaleren ondarea (Azkue, Broussain, Guerra, Tauer, Apraiz, Zaitegi eta abar).

Azkue Biblioteka euskal gaietan espezializatua dago, batez ere Humanita-teen esparruan. Hori dela eta zaintzen duen liburu eta aldizkariak batez ere Hizkuntzalaritza, Filologia, Literatura, Historia, Antropologia, Filosofia, Teolo-gia, Arte Ederrak eta abarri buruzkoak dira. Hala eta guztiz ere era guztietako dokumentuak erosi eta eskuratzen ditu, euskal kultur gaiekin zerikusirik duten neurrian.

Une honetan gure lan nagusia ABK proiektua da (Azkue Bibliotekaren Katalogoa), alegia, oso-osorik euskaraz egiten den lehenengo biblioteka-kata-logoa. Tamalez, salbuespen gutxi batzuk kenduta, Euskal Herri osoan ez dago

1Ikus Euskaltzaindiaren historia laburra, Bilbo, Euskaltzaindia, 1984, 18-21 or.

21976ko martxoaren 25eko erret dekretu baten bidez (536/76) Juan Carlos erregeak ofizial-ki onartu zuen, eta hortaz gain euskarari dagozofizial-kion kontuetan erakunde aholku-emalea da: ikus

(3)

mota honetako beste ekimenik. Mahai inguru honetan batez ere horri buruz hitzegingo dugu3, alegia, euskararen egoera eta arazoak Bibliotekonomiaren

esparru teknikoan.

Testuingurua

Nere uste apalean, abiapuntua honako hau izan beharko luke: egungo Eus-kal Herria, sozialki, herri eleaniztuna da. Eleaniztasun horretan historikoki gal-tzaile bat egon da: euskara. Hori dela eta, azken hogei bat urtetan euskara Eus-kal Herriko zati batzuetan hizkuntza ofiziala bihurtu da, eta ahalegin bereziak egin dira eta egiten ari dira pairatu duen bidegabekeria historikoa leuntzeko eta elebitasun orekatua lortzeko. Kontu ezagunak dira horiek, jakina, baina euskarari buruz horrenbeste arduragabekeria entzuten den egunotan ez da alperrikakoa berriz ere gogoratzea4. Azpimarratu beharko genuke, hala ere,

horrenbeste gogoratzen ez dena, alegia, Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak egin dezakeela eta egin behar dituela beste erkidego edo estatuekin euskara eta euskal kultura gorde, zaindu eta sustatu aldera5.

Badirudi, beraz, euskara ofiziala izatez gain kultur-ondare bereziki garran-tzitsua denez gero6, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak legez batere

oztoporik ez dutela elebitasuna biblioteketara eramateko, zein bere erkidego-an edota elkarren arteerkidego-an elkar-laguntza hitzarmenak sinatuz. Horretarako tres-na egoki bat, egokietres-na ziur aski, batek bere aldetik edota bien artean Euskal

3Cfr. “Azkue Bibliotekaren Katalogoa (ABK): Euskaltzaindiaren proiektu estrategikoetariko bat”, in Euskeraagerkaria, 1997-3, 42. zbkia., 615-622 or.

4Euskara Euskal Autonomia Erkidego osoan (1979ko Estatutoa, 6.1 atala) eta Nafarroako Foru Erkidegoaren zati batean (1982ko Foru Hobekuntza, 9.2 atala) ofiziala da. Horrek esan nahi du administrazioaren jarduera guztiak elebitasunaren printzipioaren arabera antolatu behar direla. Aldiz, Nafarroako zati haundi batean euskararen estatusa apalagoa da, eta Frantziako Errepubli-karen lurralde osoan ez du inolako estatusik.

5Ikus 79ko Estatutuaren 6.5 atala: “Euskara beste euskal lurralde eta komunitate batzutako ondarea ere izanik, erakunde akademiko eta kulturazkoek beroriekin izan ditzaketen harreman eta loturez kanpo, Euskal Herriko Komunitate Autonomoak eskatu ahalko dio espainol Gober-nuari lurralde eta komunitate horiek kokaturik daudeneko Estatuekin itunak eta komenioak egin ditzala—edo eta halaber behar izanez gero Gorte Jeneralei horretarako eskabidea ager dezan, berauek hura onartzeko—, horretara euskara zaindu eta bultza dadin [enfasia neurea da]”. Baita ere Euskal Kultur Ondareari buruzko Legea, 7/1990, 8. atala: “1. Jaurlaritzak, euskal kultur ondarea aldezteko, babesteko eta sustatzeko lagungarritarako, Nafarroako Foru-Elkartearekin

lankidetza-ituneak egin eta harremanak izateari bultz egingo dio [enfasia neurea da]. 2.

Halaber, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak Estatuko Jaurlaritzari, euskal kultur ondarea osatzen duten ondasunak beren lurretan dituzteneko Estatuekin kultura-hitzarmenetan jartzeko bide emango duen hitzarmen nahiz ituneak egin eta, hala behar izanez gero, horiek onartzeko Gorte Nagusietan aurkez ditzala eskatu ahal izango dio.”

6Ikus Euskarari buruzko Foru Legea, 18/1986: “Nafarroa bezala beren ondarean hizkuntza bat baino gehiago edukitzeaz ondratzen diren Komunitateak, altxor hori begiratu eta

(4)

Biblioteka Nazionala sortzea litzateke, erakunde horrek bidera dezan euskara-ri buruzko erabaki tekniko guztiak7Bibliotekonomiaren esparruan. Goraki esan

dezagun, bada, legeriaren ondorio logikoa: Euskal Biblioteka Nazionala beza-lako proiektu bat egitea, izen horrekin edo beste batekin, egungo legeriaren arabera erabat posiblea da. Areago, Eusko Jaurlaritzaren kasuan legeak berak helburu hori paratzen dio8. Komenigarria litzateke Estatutuaren eta Foru

Hobe-kuntzaren aldekoek zein kontrakoek oinarrizko datu hori bistatik ez galtzea.

Egungo errealitatea

Jauzi haundiegia egin dugu, apika. Izan ere, eta hauxe da galdera, zer egin dute orain arte Herri Aginteek legeak agindutakoa betetzeko, alegia, elebita-suna sustatzeko biblioteketan? Erantzun laburra emango dugu: Bibliotekono-miaren esparruan, une honetan dakigunaren arabera, oso gutxi.

Labur erantzuteak badu bere arriskuak. Kasu honetan, begibistakoa da azken urtetan euskarak aurrerakada haundia egin duela administrazioan, eta ondorioz, baita biblioteka askotan ere. Horrela, euskaraz dakien bibliotekari asko dago egun lanean, eta lanpostu askotarako (ez nahikotarako, ordea) eus-kara jakitea eskatzen da. Era berean, errotulazioan, oharretan, ordenagailuen menuetan, eta abar, euskarak badu presentziarik, gero eta haundiagoa gaine-ra. Baina guzti hori administrazio osoaren euskalduntze orokorrari zor zaio (hizkuntza-eskakizunak, udal ordenantzak, etab.). Esaten ari garena da Biblio-tekonomiaren esparru teknikoan, salbuespenak salbuespen, ez dugula arazo honen tamainari erantzuteko gai den ekimenik ezagutzen.

Har dezagun adibiderik nabarmenena. Denok dakigun bezala, katalogoa da edozein bibliotekaren lan-tresna nagusia, berak ematen baitu zerbitzu guz-tietara iristeko giltza. Zenbat biblioteka-katalogo egin dira euskaraz? Baina agian galdera ez dago ondo paratua, ezen euskara ofiziala den Euskal Herria-ren zatian, legean eta gizartean elebitasuna dugu errefeHerria-rentzia nagusi. Galde dezagun, bada, zenbat katalogo elebidun dago Euskal Herrian? Kasu biotan erantzuna berbera da: oso-oso gutxi, salbuespen bakan batzuk9.

Erakundez-erakundeko errepasoa eginez, esan dezakegu Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundietako bibliotekek ahalegin batzuk egin dituztela, nahiko motz gelditu badira ere; Eusko Jaurlaritzak hainbat aldiz gai-zerrenda elebidun bat iragarri

7Erabaki teknikoak diogu, ezen erabaki politikoak lurralde bakoitzean dagokion erakunde-ak hartuko baititu, jerakunde-akina.

8Ikus 5. oin-oharrean Kultur Ondareari buruzko Legean 8.1 atala.

(5)

du, oraingoz bukatu gabea; azken horren menpekoak diren hiru erakundeta-ko bibliotekek (HABE, SHEE-IVEF eta HAEE-IVAP) ahalegin ausartak egin dituzte, baina laguntza premia haundia aitortzen dute; Udalek ez dute ezer egin10; Unibertsitateek (publiko zein pribatuek) ez dute ezer egin11; eta abar.

Azpimarra dezagun beti ere Bibliotekonomiaren esparru teknikoari buruz ari garela.

Bada garrantzi berezia duen beste gai bat: programa informatikoena. Egun, katalogo guztiak formato elektronikoan egiten dira. Eta hemengo hutsunea biziki larria: gaur egun biblioteketan erabiltzen diren programak ez daude ger-tatuta katalogo elebidunak kudeatzeko. Salbuespenak salbuespen, arazo hori ez da kontuan izan programa informatikoa erosteko orduan12. Izango ote da

aurrerantzean?

Egia esan, elebitasunari dagokionez, gaiaren izaera eta tamaina dela eta, guztion begiak Eusko Jaurlaritzari zuzentzen zaizkio. Zer egin asmo du?

Bitartean, nolanahi ere, euskal gizartea bizirik dago. Zenbait bibliotekari eta dokumentalistek Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia sortu dute, haus-narketarako plataforma gisa. Talde zabala da, edonori irekia13.

10Zenbait udalek, Gipuzkoan batez ere, kezka bizia agertu diote Eusko Jaurlaritzari gai hau dela eta, berehalako neurriak har ditzan eskatuz. Era berean, nabarmen utzi dute beraien ezinta-suna horrelako arazo tekniko korapilatsu bati irteeraren bat aurkitzeko.

11Berriki onartu den UPV/EHUko Euskararen Erabileraren Normalizazioarako II.

Plangin-tzanlehenengo aldiz aipatzen da arazo hau, zenbait neurri proposatuz, Euskaltzaindiarekin elkar-lanean. Ikus 7.3.2. atala, Liburutegiaren Katalogoa.

12Berriz ere zehaztuko dugu gauza bat dela programa informatikoaren menuak bi, hiru edo hainbat hizkuntzatan agertzea (erabiltzailearen aukeran), eta guztiz bestelako bat katalogoa bera elebiduna izatea.

13Hauxek dira Mintegi horretako oinarriak:

Donostia, 97ko Urriaren 2a.

Sinatzaileok Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia sortzea erabakitzen dugu. Hauexek dira Mintegiaren oinarriak:

Helburua:Euskararen erabilera normaltzea Euskal Herriko biblioteka eta dokumentazio zentruetan, maila guztietan baina bereziki katalogazioari dagokionez.

Eginkizunak:Hauexek izango dira Mintegiaren eginkizun nagusiak:

a)Euskal Herriko bibliotekari eta dokumentalisten bilgune eta gogoetarako plataforma izan.

b) Euskararen egoera eta arazoei buruz informazioa jaso, aztertu, arazo nagusiak diagnos-tikatu eta soluzioak proposatu eta landu.

c)Bereziki katalogazioari buruzko arazo teknikoak aztertu eta soluzioak proposatu eta landu.

d) Herri Aginteekin harremanak izan, elkarlaguntza jator baten bitartez arazoak ezaguta-razi eta proposamenak bideratzeko.

e) Gizarte mailan biblioteka eta dokumentazio zentruen ezagutza bultzatu, bereziki euska-rarekin lotutako arazoei dagokienez.

Partaideak: Edozein bibliotekari edo dokumentalista, euskarak biblioteka eta dokumentazio zentruetan duen arazoekin interesatuta dagoena.

(6)

Euskaltzaindiaren lana

Gaur egun euskarazko katalogogintzan martxan den proiekturik sendoena Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekaren Katalogoada. Aurreikuspenen arabera, 2000. urtean bukatuko da eta, beraz, data horretatik aurrera izango dugu Humanitateetan espezializatutako biblioteka baten katalogo oso bat euskaraz, formato informatikoan eta nazioarteko arau bibliotekonomikoen arabera egi-na. Eztabaidarako utziko dut proiektu horren gaineko informazio zehatzagoa ematea14.

Euskaltzaindiak borondate garbia adierazi du horren emaitza teknikoak zabaltzeko, eta hori dela eta hainbat bilera egin izan ditu zenbait erakundeta-ko ordezkariekin. Lerro hauen bitartez eskaintza hori berretsi nahi dugu, berriz ere adieraziz Euskaltzaindiak laguntza emateko borondatea duela alor hone-tan lan egin nahi duen erakunde edo elkarte orori.

Referencias

Documento similar

Gure gramatikan hasiera batean dena batera landu dugu baina gero urrats bat gehiago egin eta alde batetik izena eta beste aldetik, determinatzailea eta kasua landu ditugu. Hau

Testuak, memorian sartzeko, zatikatu edo segmentatu egin behar dira. Prozesu hori automatikoa da, merkaturatutako aplikazio guztiek programa bat eskaintzen dutelako lan hori

Txosten honetan bi esperimenturen emaitzak jaso dira: lehenengo esperimen- tuan, egitura bakoitza bere motaren barnean zenbat aldiz agertzen den (kopurua eta ehunekoa) aztertu da

 komuna izan arren, hizkuntza bakoitza mundu bat da, formalizazio, tresna eta baliabide bereziak behar dituena..  Ixa Taldearen jatorrian ideia hori dago eta, besteak

Dispositibo mugikorrak eta sare sozialak gure arteko komunikazio moduak eta denborak aldarazten  ari  dira.  Gizarte‐hedabideek  (social  media)  eta  sare 

Iturriak aukeratzeko orduan, hizkuntza ezberdinetan bilaketak egiteko aukerak ematen duten bilatzaileak eta direktorioak hartu dira kontuan, eta proiektua martxan jartzeko bi

Mundu osoko jende ugari ari da hainbat hizkuntzatan grabaketak egiten, Common Voice proiektuan: 2.000 ordu inguru grabatu dira 28 hizkuntzatan, eta beste hizkuntza batzuk bidean

• Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan –eta Espainian– hurrengo urteetan, eta inbertsioak egingo dira. – Euskal Herrian ere pareko plan bat behar