• No se han encontrado resultados

Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala"

Copied!
21
0
0

Texto completo

(1)
(2)

Aurten Eskolako Agenda 21en parte

Cristobal Gamon Ikastetxea

Koldo Mitxelena Institutua

Don Bosco Ikastetxea

2

Agenda 21en parte hartu dugu…

Bizarain Ikastola

Telleri Alde Ikastetxea

Koldo Mitxelena Institutua

San Jose - Gurutzearen Alabak Ikastetxea

Langaitz Institutua

(3)

Errenteriako 7 ikastetxeetako 4.000

ikasle inguruk parte hartu dugu

Eskolako Agenda 21 programan …

… guraso, irakasle,

eskolako beste langileak

(4)

Aurtengo gaia...

Elikadura jasangarria

(5)
(6)

…ondorengo lanak burutu ditugu

• Ikasturte honetako maskota sortu genuen (Porru Kirolari) eta une

ezberdinetan gurekin izan da, elikadura osasuntsuaz eta bertako produktuen

garrantziaz jabetzeko; Txoko Berdea apaintzeko erabili dugu, sortu ditugun

materialetan agertu da, egindako joko eta tailerretan, ..

6

• Elikadura jasangarriaren gaia lantzeko komunikazio

eta sentsibilizazio ekintza ezberdinak egin ditugu:

"Bete dezagun barne despentsa" izeneko gida aztertu dugu,

pintxo eta errezetan lehiaketak antolatu ditugu, elikagaien

taldeak eta elikaduraren piramidea aztertu dugu,

Porru Kirolariren ipuina asmatu dugu, tailerrak antolatu ditugu (taloena,

pintxoena,..), jolasak, eskulanak egin ditugu, Txoko Berdea apaindu dugu,

Eskola Baratza proiektuan parte hartu dugu, "Eskolan Konposta" izeneko

ekimenaren inguruko informazioa jaso eta parte hartzeko aukerak aztertu

ditugu, ..

(7)

…ondorengo lanak burutu ditugu

• Eskola bakoitzean eta ikasleen etxeetan elikadurari buruzko diagnostikoa

landu dugu; gosaria, hamaiketakoa eta askaria egiteko ohiturak, eskoletako

menuen azterketa egitea, ..

• Eskola bakoitzetik gertuen geratzen den

• Eskola bakoitzetik gertuen geratzen den

eremuaren kale-ikerketa ezberdinak egin ditugu,

elikadura jasangarria honako ikuspuntuetatik

aztertuz: herriko azoka, denda eta saltokietan dauden produktuen

ezaugarriak, auzo ezberdinetako denda eta tabernetako menuak,

herritarren kontsumo-ohiturak, kiroldegi edo ariketa fisikoa egiten den gune

ezberdinetara hurbiltzen diren herritarrek dituzten elikadura eta osasun

arloko ohiturak. Honako auzo eta eremuetan izan gara: Agustinetan,

Beraunen (Donostia kalean), hirigunean, Galtzarabordan, Gabierrotan,

Fanderian eta Larzabalen.

(8)

…ondorengo lanak burutu ditugu

• 2014ko urriaren 21ean, zuekin (udal ordezkariekin), parte-hartze foroa

antolatu genuen, aurreko ikasturtean kontsumo iraunkorrari buruz

planteatutako eskaeren erantzunak entzuteko.

• Eskola barruan, Ingurumen Batzordearen bilera ezberdinak antolatu ditugu,

8

• Eskola barruan, Ingurumen Batzordearen bilera ezberdinak antolatu ditugu,

Elikadura Jasangarriari buruzko lana antolatzeko, pauso ezberdinen

jarraipena egiteko eta erabakiak guztion artean adosteko.

• Joan den maiatzaren 26an, Eskolarteko Foroa

ospatu genuen Niessenen, Eskolako Agenda 21en

parte hartzen dugun eragile ezberdinen

partaidetza maila ebaluatzeko, eskoletako

konpromisoen zerrenda prestatzeko eta Udalari zuzendutako proposamenak

adosteko.

(9)
(10)

Herritarren erosketa-ohiturak

Hirigunean, Beraunen, Galtzarabordan, Fanderian, Larzabalen, Agustinetan eta Gabierrotan topatutako zenbait herritarri elkarrizketak egin genizkien. Hauek dira lortutako datu esanguratsuenak:

• Herritar gehienek egunero egiten dituzte erosketak.

• Saltoki txikietan erosten duten herritarrek, elikagai freskoak,

garaian garaikoak eta bertan ekoitzitakoak eskuratzen saiatzen dira eta normalean ez dute aurrez prestatutako janaria erosteko

10

eta normalean ez dute aurrez prestatutako janaria erosteko

ohiturarik. Saltoki ertain edo handietan erosten dutenek ere halako

ezaugarriak dituzten produktuak eskuratu arren, kanpoko elikagaiak eta aurrez prestatutakoak erosten dituztenak gehiago dira kasu honetan.

• Herritarren erdiak baino gehiagok, produktuen informazioa irakurtzen badu ere, oraindik badira produktuen jatorria eta bestelako ezaugarriak irakurtzeko ohiturarik ez duten herritarrak.

• Adierazgarria da gehienek orga edo etxeko poltsak erabiltzea eguneroko erosketak egiteko. Hala ere, batzuek oraindik ez dute ohitura on hori bereganatu.

• Herritar batzuek, beren ohiko erosketetan, elikagaiez gain, edariak ere eskuratzen dituzte eta kasu horretan, batez ere esnea edo bestelako edariak (freskagarriak, zukuak, etab.) aukeratzen dituzte. Ondoren, ura, eta azkenik, alkoholdun edariak.

(11)

Ikasleok hiriguneko, Beraungo, Galtzarabordako, Fanderiako, Larzabalgo, Agustinetako eta

Gabierrotako taberna eta jatetxeak aztertu ondoren, honako ondorio orokorrak atera ditugu:

• Janari-makina ezberdinak topatu ditugu hirian zehar (batez ere, hirigunean). Horietako batzuek prestatutako janaria eskaintzen dute, beste batzuek litxarkeriak eta fruitu lehorrak, besteek bertako baserrietan ekoitzitako esnekiak, ...

Taberna, kafetegi eta jatetxeak

bertako baserrietan ekoitzitako esnekiak, ...

• Zenbait jatetxetan menu orekatua egin daitekeen arren, menuko osagai eta platerretan ez dago aukera handirik (hau da, ez dago elikagaien aldetik aniztasun handirik)

• Jatetxe gutxi batzuetan eskaintzen da menu barazkijalea

• "Fast food" erako jatetxe edo taberna gutxi aurkitu ditugu

(12)

Erdialdea, Beraun eta Galtzaraborda izan dira aztertutako eremuak. Hona hemen egindako azterketaren ondorio nagusiak:

• Aztertutako eremu guztietan daude saltokiak eta tabernak

• Ikasleek batez ere denda txikiak topatu dituzte (arrandegiak, harategiak,

fruta-dendak, okindegiak, etab.) baina baita zenbait saltoki ertain eta supermerkatu ere.

Elikagaien saltokiak

12

dendak, okindegiak, etab.) baina baita zenbait saltoki ertain eta supermerkatu ere.

• Aztertutako denda txiki guztietan saltzen dituzte bertako eta garaian garaiko produktu freskoak (batzuetan, baita produktu

ekologikoak ere).

• Denda ertain eta handienetan kanpoko produktu gehiago topa daiteke, nahiz eta bertakoak eta ekologikoak ere badauden.

(13)

Xabier Olaskoaga plazako azoka:

• Salmenta postu ugari daude eta gehienetan elikagaiak, loreak eta landareak saltzen dira • Elikagai asko freskoak eta garaian garaikoak dira baina denak ez dira bertakoak

• -Gutxi dira ekologikoak diren elikagaiak

Azoka eta merkatuak

Kirola eta elikadura

Galtzarabordako kiroldegira hurbiltzen ziren herritarrei elikadura eta kirolari lotutako galderak egin genizkien. Hona hemen emaitza nagusiak:

- Gehienek kirola goizean edo bazkaldu ostean praktikatzen dute

- Kirola egin ondoren, ur gehiago edateko ohitura dute eta fruta edo haragia dira normalean hartzen dituzten elikagaiak

(14)

Partaidetzaren balorazioa EA21en

Ikasturte honetan zehar honakoa izan da Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten eragileen partaidetza-kalitatea:

14

IKASLEAK

ESKOLAKO BESTE LANGILEAK

IRAKASLEAK GURASOAK

(15)

Gure konpromisoak…



Ikasleek eta irakasleek hamaiketako osasungarria eta jasangarria egiteko pausoak emango ditugu. Horretarako, besteak beste, fruta gehiago eta litxarkeri gutxiago jango dugu eta ahalik eta bilgarri gutxien erabiliko dugu.



Ikastetxeetan, elikadurari lotuta, sortzen diren hondakin guztiak gaika sailkatuko



Ikastetxeetan, elikadurari lotuta, sortzen diren hondakin guztiak gaika sailkatuko ditugu eta hondakinen sorrera gutxitzeko pausoak

emango ditugu.



Ikasle, irakasle eta gurasoen artean elikadura

jasangarriari buruzko ezagutza handitu eta ohitura onak zabalduko ditugu.

(16)

Gure konpromisoak…



Errenterian ekoitzitako elikagaiak erosten saiatuko gara, freskoak eta osasungarriak



Eskolak antolatutako ospakizunetako otorduetan bertako eta garaian garaiko produktuak aukeratuko ditugu. Ahal denean, elikagai ekologikoak ere

16

produktuak aukeratuko ditugu. Ahal denean, elikagai ekologikoak ere eskuratuko ditugu.



Eskolak antolatutako txangoetarako elikagai egokiak aukeratuko ditugu eta plastikozko botiletan saltzen den uraren ordez, iturriko ura eramango dugu.

(17)

Gure eskaerak…

Hirian ikusitakoa aztertu eta ondorioak oinarritzat hartuz, hauek dira Udalari zuzentzen dizkiogun proposamenak, guretzako garrantzia gehien duenetik gutxienera zerrendatuak:



Eragile eta sektore ezberdinek (herritarrak, elkarte gastronomikoak, enpresak, hezkuntza zentroak, etab.) elikaduratik eratorritako hondakinen zati organikoa bereizi elikaduratik eratorritako hondakinen zati organikoa bereizi

eta konpostatzera bideratzeko erraztasunak ematea.



Herritarrei Errenterian bertan ekoitzitako elikagaien inguruko informazioa ematea eta herriko

establezimenduetan kontsumitzeko sentsibilizazio-ekintzak antolatzea, sektore ezberdinei zuzenduta.



Errenteriako merkatu eta azoka ezberdinetako salmenta

(18)

Gure eskaerak…



Udalerriko toki gehiagotan bertako edo eskualdeko ekoizleek sortutako elikagaien makina gehiago jar ote daitezkeen aztertzea.



Udalaren kirol-azpiegituretan elikadura osasungarriari buruzko informazioa ere herritarren eskura jartzea.

18

buruzko informazioa ere herritarren eskura jartzea.



Herriko ekoizleei sostengua ematea eta bertako produktu gehiago sortzeko eta merkaturatzeko baliabideak ezartzea.



Udalak antolatutako edo babestutako ekintza ezberdinetan kontsumo eta elikadura jasangarriarekin bat datozen irizpideak aplikatzea (herri-bazkariak, lunchak, etab.)

(19)

Eta datorren ikasturtean…

ELIKADURA ETA

HONDAKINAK

(20)

Gauza mordoa egiteko asmoa dugu…

Eskola mailako behaketa

Tailerrak/jolasak

20

Kale

-

ikerketak

Eskolako Ekintza-plana

Eta martxo-ekaina aldera ikasturtean landutakoa zuei aurkeztera

hurbilduko gara berriz hona

(21)

Mila esker eta

hurren arte!

Referencias

Documento similar

Izan ere, nabarmenduta agertzen diren atalak etiketatzeko etiketak aukeratuta egon arren, testuak etiketatu ahala gauza berriak agertzen dira eta hauek etiketatzeko zenbaitetan ez

Izan ere, corpusetan oinarritutako metodo matematiko eta estatistikoak nolabait goia jotzen ari dira; egin zezaketena egiten ari dira, eta zailtasunak dituzte hortik aurrera

Katalanerako oraindik ez dago proiektu sakonik, baina analisi morfologikoa guztiz inplementatuta dute, ordenadore bidez automatikoki egin ahal izateko.. Bestetik Bartzelonan

Gure gramatikan hasiera batean dena batera landu dugu baina gero urrats bat gehiago egin eta alde batetik izena eta beste aldetik, determinatzailea eta kasua landu ditugu. Hau

Lehenengo marka daramaten hitzak monosemikoak dira eta automatikoki etiketatuko dira; bigarren marka daramatenak, aldiz, monosemikoak ez diren hitz horiei ezarriko zaie –polisemikoei,

Lamdaren hizkuntz gaitasuna izugarria dela aitortu dute Xabier Saralegik eta Gorka Azkunek, baina baztertu egin dute.. kontzientzia edo

Dispositibo mugikorrak eta sare sozialak gure arteko komunikazio moduak eta denborak aldarazten  ari  dira.  Gizarte‐hedabideek  (social  media)  eta  sare 

Hori horrela, ANHITZen laguntza aktiboek aberasketara zuzenduak izan behar dute; baina, noiz eta nola aberats litezke itzultzailearen hiztegi-kontsultak.. Galdera horren