• No se han encontrado resultados

El discurso científico en la obra de Edgar Allan Poe

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "El discurso científico en la obra de Edgar Allan Poe"

Copied!
14
0
0

Texto completo

(1)

#01

DISKURTSO

ZIENTIFIKOA

EDGAR ALLAN

POEREN

OBRAN

Joan Ferrús Vicente

“Literatura Comparada: Estudios Literarios y Culturales” Master

ofiziala

Universitat Autònoma de Barcelona

Aipatzeko gomendioa || FERRÚS VICENTE, Joan (2009): “Diskurtso zientifikoa Edgar Allan Poeren obran” [artikulua linean], 452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria, 1, 28-41, [Kontsulta data: uu/hh/ee], < http://www.452f.com/issue1/el-discurso-cientifico-en-la-obra-de-edgar-allan-poe/ >.

(2)

Laburpena || Zientzia fikzioa XIX mendean sortu zen, diskurtso zientifikoa finkatzen joan zen

heinean. Horregatik garatu ahal izan zen novuma. Kontzeptu hau Suvinek sortu zuen azaltzeko

irakurle eta idazlearen errealitatetik at dauden elementuak diskurtso zientifikoak berresten dituela, eta, ondorioz, posible ikusten ditugula. Ezin dugu Edgar Allan Poe zientzia fikzioaren sortzailetzat hartu, gerora zientzia fikzioaren diskurtsoarenak izango ziren elementuak erabiltzen baditu ere, ez zuelako inolako konfiantzarik izan zientziarekiko. Bere testuak Pascalengan inspiratua dagoen Arrazoia eta Irudimenaren arteko sintesi bat dira. Haietan, behin baino gehiagotan barre egiten dio satira bidez zientziak dioen guztia itsuki sinesten duen orori.

Hitzak || Poe | Zientzia fikzioa | Novuma | Arrazoia | Diskurtso zientifikoa.

Abstract || The birth of science fiction takes place along the 19th century, following the progressive settlement of scientific discourse. This allows the development of the novum, a concept established by Suvin. According to this concept, those elements alien to the expectations of reality shared by writer and reader are validated by the scientific discourse, and therefore become plausible. Even though Edgar Allan Poe uses certain motives that will afterwards configure science fiction, his distrust for scientific discourse does not allow us to consider him a pioneer in the genre. In his texts he proposes a synthesis between Reason and Imagination inspired by Pascal, and recurrently satirizes the gullibility of those that accept as true any event that poorly resembles scientism.

(3)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Behin Joseph Engelbergerri, robotika industrialaren aitari, galdetu zioten zein zen robot kontzeptuaren definizio zehatza. Ez zen gai izan behar bezalako erantzun bat emateko, pertsona hain jantzia izanik ere. Elkarrizketa kidearen harridurari aurre egiteko, Engelbergerrek robotika tratatu guztietan agertzen den esaldia bota zuen: “Ez dakit robot bat zer den definitzen, baina bat ikusten dudanean, gai nahiz hura identifikatzeko”.

Zientzia fikzioa izenez ezagututako generoarekin gauza bera gertatzen da. Badirudi edonor dela gai genero honi dagokion obra bat modu intuitiboan identifikatzeko, baina, oso zaila da zientzia fikzioak biltzen dituen gai anitzak jasotzen dituen definizio bat ematea. Hain zuzen horregatik, generoak horrenbeste gai landu ditzakeelako, sortu dira jatorri eta genealogia propioak garatu dituzten teoria ugari. Beraz, zientzia fikzioaren jatorriari buruzko informazioa, hartzen dugun teoriaren araberakoa izango da. Espekulazio utopikoaren ildotik jotzen badugu, Thomas Moreren

Utopia (1516) izango dugu generoaren aurrekari; bestearekin elkartzea eta toki exotikoetara egindako bidaiak baldin badira interesatzen zaiguna, ibilbide kronologiko bat markatu dezakegu

Luciano Samosataren Historia Verdaderatik (k.o. II mendea) eta

Marco Poloren Mirarien Liburutik (Kk.o. XIII mendea) pasatzen dena; ikuspegi politikoago eta satirikoago bat hautatuz gero,

Jonathan Swiften Gulliverren Bidaiak (1727) har dezakegu

aurrekari bezala1.

Aipatutako gaiek eragina daukate zientzia fikzioaren sorreran, baina, obra horiek ezin dira generoaren aitatzat hartu. Noski, zientzia fikzioak gai eta motibo hauek guztiak lantzen ditu, baina soilik beste batzuen artean. Beste genero batzuetan, miragarria eta fantastikoa, adibidez, toki ezezagunen deskribapenak eta bestearekin topo egiteak agertzen dira, gotikoan ere satira sozial moduko bat aurkitu daitekeen era berean. Beraz, geure buruei galdetu beharko genieke zerk definitzen duen zientzia fikzioa, baina saiatu behar gara biltzen dituen motiboak ez hartzen baldintza nagusitzat azalpen horretan.

Darko Suvinek, zientzia fikzioaren teorialari garrantzitsuak, kritikan izan zuen eraginagatik analisi bat merezi duen definizio bat eman zuen. Beraz, Suvinentzat zientzia fikzioa da:

un género literario cuyas condiciones suficientes y necesarias son la presencia y la interacción del extrañamiento y la cognición, y cuya principal estratagema formal es un marco alternativo al medio empírico del autor.2

OHARRAK

1 | LUCKHURST, Roger (2005):

Science Fiction, Cambridge, Polity Press, 15-16.

2 | SUVIN, Darko (1979):

Metamorphoses of Science Fiction: On the Poetics and History of a Literary Genre, New Haven, Yale University Press, 8-9.

(4)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Egilearen itxaropen enpirikoekiko desberdina den elementu bat sartzean sortzen da harridura (extrañamiento). Suvinek novum

deitzen dio elementu honi eta hainbat gertakariri aplika dakioke, mutazio genetikoetatik espazioan zehar edo denboran zehar egindako bidaietaraino. Baina novuma diskurtso zientifikoak berretsi behar du, eztabaida dialektiko bati hasiera emango diona. Tentsio hau ez badago, sortutako testua beste genero literario batekoa izango zen: miragarria edota fantastikoa, besteak beste3. Zientifikotasun ukitu bat emanez, zientzia fikzioaren

egileak esparru enpiriko bat sortzen du; fantastikoan ez bezala, errealitatearen mugak ez ditu gainditu nahi, baizik eta hauek zabaldu diskurtso zientifikoa fikzioa sortzeko erabiliz.

Beraz, nahiz eta zientzia fikzioa eta fantastikoa kontrako generoak izan daitezkeen lehen begiradan, sortzeko baldintza kultural berak behar dituzte. XVII mendean hasi baina XIX mendean finkatu eta zabaldu zen iraultza zientifikoak naturaz gaindikoa erreferentziatzat duen ikuspuntua ordezkatu zuen metodo zientifikoa balioesten zuen beste batengatik, eta beraz anomalia oro deuseztatzen zuen batengandik. Modu honetan, fantastikoa gure errealitatean badago ere, errealitate honen aurka egiten du4.

Diskurtso zientifikoak sortutako itxaropenen muturrean kokatzen da. Zientzia fikzioak ordea, errealitatea hartzen du jomuga beste era batera anomaloak edo naturaz gaindikoak irudituko litzaizkigukeen fenomenoak ulertu ahal izateko. Zientzia fikzioan, beraz, fantastikotasuna hiperarrazionalizatzen da.

Beraz, onartu dezakegu zientzia fikzioa sortzeko diskurtso zientifikoan itxaropena izatea beharrezkoa dela; honek ez du esan nahi itxaropen hori zientzia eta teknologiaren aurrerapenetan konfiantza izatetik datorrenik. Azpimarragarria da distopiek zalantzan jartzen dituztela aurrerapen zientifikoaren onurak eta

ematen zaizkion erabilerak. George Orwellek, 1984n (1948),

helburu totalitarioak erdiesteko teknologiaren erabileraren arriskuei

buruz hitz egiten du, eta Herbert George Wellesen Denboraren

makinan (1985) zientzia fikzioaren aitetako bat bezala hartu daitekeen egileak gizadiaren eboluzioa modu etsigarrian aurkezten du, onura zientifikoen gehiegizko erabileraren ondorioz. Baina, zientziarengan konfiantzarik ez izateak ez du esan nahi diskurtso zientifikoari ere mesfidantzaz begiratzen zaionik. Denboraren makinan Wellesek diskurtso zientifikoaren aldeko jarrera agertzen du. Denbora laugarren dimentsio moduan hartzen da eta honek protagonistari denboran zehar bidaiatzea ahalbidetzen dio. Noski, bai Wellesek zein irakurleak badakite fikzioa dela, baina diskurtso zientifikoan biek duten konfiantzak egiten du posible asmakizun

OHARRAK

3 | ROBERTS, Adam (2000):

Science Fiction, Londres, Routledge, 8.

4 | ROAS, David (2001): “La amenaza de lo fantástico”, D. Roas (ed.), Teorías de lo fantástico, Madrid, Arco/Libros, 25.

(5)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

hauek egiazkotzat hartzea. Azaldutakoaren arabera, diskurtso zientifikoan sinistea baldintzetako bat izan zen zientzia fikzioa sortzeko.

Horregatik, zientzia fikzioaren genealogia oro XIX mendean hasi behar da asko jota. Egia da diskurtso zientifikoa XVII mendean hasi zela, baina ez zen aho batez onartua izan XIX mendera arte. Horregatik zenbait kritikarik zientzia fikzioaren hasiera gizarteak diskurtso zientifikoa onartzen duen unean kokatzen dela proposatu dute5, edo behe eta erdi mailako zientzialariak

prestatzeko erakundeak sortzen diren unea6. Hemeretzigarren

mendeko pertsonen bizitza erabat aldatu zen garapen geldiezin eta inpertsonal baten ondorioz; hau gutxi balitz, bere pentsamoldean ere eragina izan zuen diskurtso zientifikoaren ugaltzeak. Kontzeptuak eguneroko hizkeran txertatzen joaten dira eta, pixkanaka-pixkanaka, metodo zientifikoak posible egiten du gero eta helburu urrunagoak finkatzea eta errealaren eta posible denaren mugak aldatzea. Zientzia eta aurrerapenak moda bihurtzen dira, desberdintasunaren adierazle bat. Zientziak justifikatzen ez duen gainerako guztia esparru folklorikora eramaten da, gutxi jantzitzako pertsonen eremura. XIX mendeko norbanakoak etorkizunera begira daude, eta zientzia da beren fede berria. Baliteke industria iraultzak zerikusi gutxi izatea zientziarekin, baina, zalantzarik gabe, garatu zutenak izpiritu zientifikoan erabat murgilduta zeuden7.

Baina paradigma kulturala aldatzen den guztietan bezala, diskurtso zientifikoaren garapena ez zuten denek onartu, eta ez zen erabatekoa eta bakarra izan. Voltaireren Jainko erlojugileak, mundutik bereiztutako jainko hark, zientzia eta sentimendu erlijiosoa partekatzea ahalbidetzen zuen; hala ere, XIX mendean zehar kristautasunak eta harekin lotutako baloreek oraindik indar handia zuten gizartean. XIX mendeko Britania Handian, garapen industriala indartsuen gertatu zen herrialdean, Royal Societyk eta Oxfordeko eta Cambridgeko unibertsitateak aristokrata eta elizgizonez gainezka zeuden. Indar handia zuten pertsonak ziren eta beraien ustetan garapen zientifikoak materialismoa eta

ateismoa ekarriko zuen8. Garai haietan bertsuetan Estatu Batuek

ez zuten jasan industria eta zientziaren garapena Ingalaterraren araudi kolonialaren pean zeuden eta. Gainera, bertako garapen industriala ez zen piztu XIX mendearen amaiera arte eta zientzia hutsak lozorro batean sartu ziren Gerra Zibilaren ostean9.

OHARRAK

5 | SLUSSER, George (2005): “The Origins of Science Fiction”, D. Seed (ed.), A companion to Science Fiction, Malden, Blackwell, 28.

6 | LUCKHURST, Roger, op. cit., 16-17.

7 | BERNAL, John Desmond (1989): Historia social de la ciencia, Barcelona, Península, volumen I, 405.

8 | TATON, René (1973): “Condiciones del progreso científico en Europa occidental”, R. Taton (ed.), Historia General de las ciencias La ciencia contemporánea I. El siglo XIX, Barcelona, Destino, 692. 9 | COHEN, I. Bernard (1973): “La vida científica en los Estados Unidos en el siglo XIX”, R. Taton (ed.), Historia General de las ciencias. La ciencia contemporánea I. El siglo XIX, Barcelona, Destino, 704.

(6)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Egoera hau izanda oso zaila da zientzia fikzioaren hasiera XIX

mendea baino lehenago kokatzea. Mary Shelleyren Frankestein

edo Prometeo modernoa (1818) asko hurbiltzen zaio geroago zientzia fikzioa izango zen genero hari. Wells eta Verne hartzen dira benetako sortzailetzat, beraien garaian sartu baitzen zientzia jendearen bizitzan. Hala ere, kritikari askok zientzia fikzioaren sorrera aurreratu nahi izan dute, eta nahiz eta arrazoiak ez izan pisuzkoak, XIX mendea baino lehenago sortu zela diote. Badaude, ordea, generoaren sorrera XIX mendearen hasieran bertan kokatzen dutenak, eta hauen argudioen aurka egitea askoz zailagoa da. Nahiz eta oraindik ez zuen geroago izango zuen arrakasta, diskurtso zientifikoa ohikoa zen hemeretzigarren mendeko gizarte maila jantzietan. Ondorioz, idazle askok zientziatik zetozen kontzeptu eta ideia asko erabili zituzten beren lanetan, nahiz eta ez oso modu landuan. Edgar Allan Poe haietako bat da, eta kritikari askok genero fantastikoaren maisu izendapena emateaz gain, zientzia fikzioa eta detektibe generoaren sortzailetzat dute.

Burton Pollinek Poerengan generoaren aurrekari inspiratzaile bat ikusten du, eta hau defendatzeko Hugo Gernsbackek zientzia fikzioa definitzeko ezarritako irizpideak erabiltzen ditu: 1) datu zientifikoen erabilera, 2) urruneko tokietara edo Lurretik kanpora egindako bidaien kontakizunak, 3) detaile asko ematea iragana edo etorkizuna deskribatzeko eta 4) etorkizunean teknologia nolakoa izango den aurreikustea. Burton Pollinek generoaren hogeita hemeretzi ezaugarri definitu zituen, nahiz eta ezaugarri hauek, askotan, zientzia fikziozko ipuinetan bigarren mailako garrantzia duten. Francisco Javier del Castillok ere ikusten du Poeren obran zientziaren aurrekari diren ipuin izendatzen duena; gainera, zientzia fikzioan behin eta berriro agertzen diren motiboak ere definitzen ditu Poeren obran: ohiz kanpoko esperientziak, bidaiei buruzko ipuinak, satira politikoa edota komikotasuna10.

“The Facts in the Case of M. Valdemar”en, Poeren ipuin fantastiko ezagunetakoean, fikziozko esperimentu baten deskribapen hotza ematen zaigu, non tuberkulosia duen gaixo terminal bat hipnotizatzen den. Ipuinaren helburuetako bat da gertatzen dena egia dela pentsa araztea; horretarako, Poek esperimentua egiten zaion gizonaren deskribapen fisiologiko zehatza ematen du.

OHARRAK

10 | CASTILLO, Francisco Javier (1991): “Ciencia ficción y anticipación científica en la obra de Edgard Allan Poe”, A. Sánchez Macarro (ed.), Studies in American Literature: Essays in Honor of Enrique García Díez, Valencia, Universitat de València, 40.

(7)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

The Leith lung had been for eighteen months in a semiosseous or cartalaginous state, and was, of course, entirely useless for all purpouses of vitality. The right, in this upper portion, was also partially, if not thoroughly, ossified, while the lower region was merely a mass of purulent tubercles, running one into another.11

Ipuinak izandako harrerari dagokionez, “The Facts in the Case of M. Valdemar”ek espero zuen jarrera eragin zuen, gertakari erreal baten kazetaritza deskribapen bezala hartua izan baitzen. Ipuina American Magazinen argitaratu zen, eta bere bertsio

laburtu eta komentatua Morning Postean. Azken honetan bere

egiazkotasunaren aurkako jarrera erakutsi zuten. Morning

Posteko editorearen arabera, maila estetikoan ezin hobea bazen

ere, irregulartasun batzuk aurkitu zituzten ipuinean eta horregatik erabaki zuten laburpena bakarrik argitaratzea, azaltzen zen kasuaren benetakotasunarekin erabat bat egiten ez bazuten ere.

Edgar ALlan Poe berak Marginaliaren sarreran bertan jasotzen du

polemika hori, Record aldizkariaren sineskortasuna ere salatuz,

argudio ahulak eman zituelako ipuinaren egiazkotasunaren alde. Poek bi jarreren aurka egiten du. Morning Postari egozten dio patologiari buruz ez dituen ezagutza batzuk jakingo balitu bezala argitaratzea, eta Recordi gehiegizko sineskortasuna, Valdemarren ipuinak errealitatea islatzen duela uste izateagatik eta hori defendatzeko argudio bakartzat ipuinaren “barne ebidentziak” erabiliz12.

Aurkako bi jarrera, beraz, nahiz eta Poeren izaerarekiko sintomatikoak direla esan daitekeen. Alde batetik, logika eta arrazoian daukan interesa nabarmena da, “The Golden Bug” edo Auguste Dupin zaldunaren zikloa osatzen duten ipuinetan ikusi daitekeen bezala. Ipuin hauetan egia bilatzea da helburuetako bat, irakurleak istorioetan esaten dena egia dela uste dezan eta baita ere ipuinak barne logika batek gida ditzan. Poek, ipuin mota honi arrazoi ipuin deitzen zien (tales of ratiocination); Arrazoia kontzeptuaren erabilera instrumental eta ez esentzialista zela azpimarratzen zuen. Beste ipuin batzuetan, arrazoi ipuinen efektu bera lortu nahi du, baina, alor desberdinetako jerga teknikoa erabiliz hori lortzeko (mekanika, fisika edo medikuntza, besteak beste). Nabarmentzekoa da Poeri asmakizunak eta erronka

logikoak asko gustatzen zitzaizkiola. Alexander’s Messengereko

irakurleei kriptograma zailak bidaltzea eskatzen zien edota “Maelzel’s Chess Player”en bezalako misterioak argitzea. Ipuin eta logika ariketa hauek ez dira kanpo egia baten araberakok, baizik eta beren osaera baldintzatzen duten “barne ebidentzien” ondorio. Eta hau da, Poeren arabera, arrazoi ipuinek eta diskurtso zientifikoaren arabera idatzitakoek duten desberdintasuna.

OHARRAK

11 | POE, Edgar Allan (1976): “The Facts in the case of M. Valdemar”, H. Beaver (ed.), The Science Fiction of Edgar Allan Poe, Penguin Books, London, 196.

12 | POE, Edgar Allan (1973):

Ensayos y críticas, Madrid, Alianza, 243-244.

(8)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Bostondarra Recordekoen argudioekin haserretzen da, ez bakarrik

“The Facts in the Case of M. Valdemar”eko trikimailuan erortzen direlako, baizik eta bere egiazkotasuna frogatzen saiatzen direlako. Suposatu dezakegu Poe poz-pozik geratuko zela kontzeptu eta prozesu medikoen erabilera bikaina laudatu izan balute, baina ezin izan zuena onartu izan zen egiazkotasuna frogatu nahi izate hori, argudio gisa “barne ebidentziak” erabilita. Zeren eta, Poeri buruzko saiakeran Vincent Buranellik dioen bezala:

Las historias sobre crímenes acontecen dentro de un marco de condiciones minuciosamente establecidas y convenidas, tanto por el escritor como por el lector, y la verosimilitud existe únicamente cuando esas condiciones se cumplen. […] En el caso de la criptografía, las reglas son objetivas y escapan a todo control, ya que se dispone de todos los hechos. En este caso, la intuición de Poe tiene un campo de acción adecuado, trabajo con eficiencia y arriba a soluciones irrecusables.13 Arrazoizko ipuinek eta enigma kriptografikoek logika instrumental bat dute oinarri, “barne ebidentziek” justifikatzen dutena, baina, “The Facts in the Case of M. Valdemar”ek kanpo faktoreekiko lotura handia diskurtso medikoa dela-eta. Zer da beraz, Poek nahiz duena “The Facts in the Case of M. Valdemar”en moduko ipuinekin? Aurreko kasua ikusi eta gero, pentsa dezakeguna da diskurtso zientifikoa zalantzan jartzea duela helburu hura gainditzen duen beste errealitate bat aurkezterakoan; mekanismo honek fantastikoari buruz egin dugun definizioarekin bat egiten du. Badakigu Poek gogo handiz irakurtzen zituela berrikuntza zientifikoei buruzko aldizkariak, nahiz eta aipatutzen dituen egile gehienak bigarren mailakoak diren, iradokitzaileagoak agian,

baina ez hain konprometigarriak14. Ezagutza horren proba “The

Balloon-Hoax” edo “The Unparalleled Adventure of One Hans Pfall” bezalako ipuinetan deskribatzen dituen mekanismoen konplexutasuna eta terminoen teknikotasuna dira, “Eurekako” poema polemikoan erabiltzen duen kontzeptu zientifikoen ugaritasuna ahaztu gabe. Baina, egia da ere, Poerengan erromantikoen pisua oraindik oso handia dela, The Poetic Principle

tratatuan argi geratzen den bezala, non defendatzen duen arte lanaren autojustifikazioa, hilezkortasunaren desira eta haraindiko

Edertasuna gizakiari berezkoak zaizkion15. “To Science” poeman

diskurtso zientifikoak irudimena desagerrarazi duela salatzen du:

¿No quitaste a las Náyades los mares Y al Elfo el prado?

¿Acaso no prescindo por ti del sueño al pie del tamarindo?16

OHARRAK

13 | BURANELLI, Vincent (1972): Edgar Allan Poe, Buenos Aires, Compañía General Fabril Editora, 59. 14 | CORTÁZAR, Julio (1973): “El poeta, el narrador y el crítico”, E. Poe, Ensayos y críticas, Madrid, Alianza, 22. 15 | POE, Edgar Allan (1973), op. cit., 88.

16 | POE, Edgar Allan (2000):

Poesía completa, Hiperión, Madrid, 76.

(9)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Hala ere, Poek, ikusi dugun bezala, ez dio uko egiten diskurtso zientifikoak dakarren ezagutzari. Poek ez du baztertzen ezagutza zientifikoa; besterik gabe, zalantzan jartzen du errealitate osoa azaltzeko gai ote den. Berarentzat, The Poetic Principlen proposatzen dituen hiru gaitasun mentalek (Adimena, Gogoa, eta Morala) gidari bakarra dute. Pascalen arrazoia eta sentimenduen arteko sintesiak eraginda, bien arteko elementu komuna aurkitzen du: bihotza, berak intuizio deitzen diona. Intuizioa prozesu subkontziente bat da, gaitasun mental bakoitzaren oinarrian dago eta hiruretako bakoitzaren fenomenoetan hirurak batzen dituen printzipioa aurkitzen laguntzen du17. Beraz, ondoriozta dezakegu

intuizioa prozesu irrazionala dela eta buruaren hiru dimentsioetan gertatzen diren prozesuak aztertzen laguntzen digula, nahiz eta honek ez duen esan nahi hiru alor hauek batu ditzakeen prozesu bat dagoenik ere. Oinarri hau erabilita Poek zalantzan jartzen du metodo zientifikoa benetan baliagarria ote den errealitate osoa azaltzeko. Hala ere, beste kritika bat ikusi daiteke, helburu hori duen edozein saiakera kritikatzea, alegia. Poe ez da erromantiko antiarrazionalista bat, baina ez da diskurtso zientifikoaren alde totalizatzailearen erabat aldekoa. Bere ipuinetan elementu erabat fantastikoak aurkitzen ditugu, adibidez, garaiko errealitatetik kanpo gertatzen ziren gertakariak. Baina, era beran, paradigma aldaketa bat bultzatzen duten ipuinak ere idatzi zituen, tradizio gotikotik aldenduz. Hauetan, beldurrezko elementuak ez dira dagoeneko mamuak edo sorgindutako gazteluak, baizik eta Arrazoiaren nagusitasuna gizartearen alderdi guztietan nagusitu den garaiaren zorigaitzak. Eromena, onetik irtenda egotea, alineazioa, asaldatze psikotikoak, neurosiak… behin eta berriro bueltatzen da gai hauetara beldurrezko eta fantasiazko ipuinetan; askotan, kritikoek idazlearen egoera mentalaren isla ikusi nahi izan dute haietan, baina, guk uste dugu benetako balioa datorkiela beldurraren eta fantastikoaren paradigma ilustratu bat berrezartzetik, tradizio gotikoa bera gaindituz.

Orain arte ikusitakoaren arabera, nola kokatu dezakegu Poek duen mundu-ikuskera hau hizkera zientifikoa erabiliz azaltzen duena egia dela transmititu nahi duen ipuinen testuinguruan? Har ditzagun adibiderik esanguratsuenak. “The Facts in the Case of M. Valdemar”en lehen partean ikusten dugu ikuskera zientifikoa oso modu zainduan aplikatzen duela. Detaileak eta prozesu zientifikoak kontu handiz deskribatzen ditu. Gainera, esperimentuaren garapena etengabe aztertzen duten behatzaileak daude. Nabarmentzekoa da azken faktore honen garrantzia, izan ere, subjektibitatetik kontatutako ipuin bati buruz izan ditzakegun zalantzak desagertu arazten dizkigu. Poek askotan idatzi zituen

OHARRAK

17 | BURANELLI, Vincent, op. cit., 53-54.

(10)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

lanak ikuspuntu subjektibo batetik; izan ere, normalak ez ziren egoera mentalak erabiltzen zituen ipuinaren egiazkotasuna zalantzan jartzeko. Hala ere, ipuinaren amaierako gertakariak ez du metodologia hau jarraitzen. Ikerketaren aplikatzen zaion pertsonaia bera, Valdemar jauna, dardara fisiko kaotikoen biktima da, inoiz ikusi ez den bezalakoa. Azkenean, bere gorputza ziztu bizian desegiten da, baina, lehenago aurrean dituenei berriro hipnotiza dezatela eskatzen die. Irakurleari argi geratzen zaio Valdemar jauna heriotza eta bizitzaren arteko nonbaiten dagoela, eta egoera hori mantentzeko hipnosia beste biderik ez dagoela. Baina gertaera honek esperimentua ikuskatzen ari direnak harritzen ditu, ordura arte erabilitako metodologia zientifikoarekin ez direlako gai presoa bizirik mantentzeko. Valdemar jaunaren kasua zientziaren bidez garatu dute, baina azken pasartean derrigortuta daude onartzera:

I was thoroughly unnverved, and for an instant remained undecided what to do. At first I made an endeavour to re-comose the patient;but, failing in this through total abeyance of the will, I retraced my steps and as earnestly struggled to awaken him. In his attempt I soon saw that I should be successful – or at least I soon fancied that my succedd would be complete – and I am sure that all in the room were prepared to see the patient awaken.

For what really occurred, however, it is quite impossible that any human being could been prepared.18

Ikuspuntu honetatik, amaierako pasartea ipuinaren ezaugarri den diskurtso arrazionala eta zientifikoaren mugan dago. Azkenik, zientzia ez da gai modu egokian azaltzeko Valdemarren egoera. Beraz, onartu dezakegu “The Facts in the Case of M. Valdemar” ipuin fantastiko bat dela eta zalantzan jarri nahi duela diskurtso zientifikoaren nagusitasuna. Horretarako, zientziak sortutako itxaropenak gainditzen dituen fenomeno bat azaltzen zaigu. “Mellonta Tauta”n Poek fikziozko gutun multzo bat osatzen du, ozeanoko korronteek botila baten barruan bultzatu dutena. Pundita da gutun horien igorlea, 2848. urteko lurtar bat. Berak globo batean bidaiatzeak sortu dion egonezina kontatu nahi dio lagun bati. Eskutitzetan, Punditak mundu berriaren ezaugarrietako batzuk aipatzen ditu (ilargitarrak, globoan egindako bidaiak, Enperadore batek gobernatutako mundua, etab.). Kritiketako bat gobernu demokratiko eta errepublikarrei zuzentzen zaie, Edgar Allan Poe aristokrataren borroketako bat. Punditaren arabera, antzinako demokrazia jendailak estatu kolpe bat eman zuenean erori zen, eta ondorioz, gizakien zibilizazioa suntsitu zen. Zibilizazioa errekuperatu egin bada ere, jendeak ondo ikasiak ditu ordurako gobernu demokratiko bat izateak eragindako ondorio kaltegarriak.

OHARRAK

18 | POE, Edgar Allan (1976), op. cit., 203.

(11)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

“Mellonta Tauta”n, Gernsbacken arabera, zientzia fikzioaren barruan beste ipuin bat txertatzea ahalbidetzen duten elementuak ageri dira. Narrazioa etorkizunean gertatzen da, nahiz eta etorkizun horri buruz ematen den informazioa eskasa den, motza baita testua bera. Xehetasun handiz azaltzen da baita ere nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten asmakizun mekaniko berriak, kasu honetan Alosa globoa. Hala ere, Poeren obra osoa kontutan izanda, esan daiteke lan honetako deskribapenak berak egindako umilenak direla. Punditak aurreko garaietako oinarrietako bat desegiten du: diskurtso zientifiko soilaren baliozkotasuna. Lehenbizi, Aristoteles eta Francis Baconek proposatutako printzipio deduktibo eta induktiboak aztertzen ditu. Azpimarratzekoa da, gainera, bi pentsalari hauei barre egiten diela beraien izena aldatuz. Aristotelesek proposatutako eta Millek jasotako axioma kontzeptua irrigarri egiten du (gerora gai hau

Eurekan lantzen du sakonago). Beste alderdi garrantzitsu bat ere aipagarria da ipuinean, izan ere, bidaiariak Kepler goraipatzen du, baina ez zientzia gizon bezala, baizik eta irudimen aparta duen gizon bezala:

Newton owed it [the laws of Gravitation] to Kepler. Kepler admitted that his three laws were guessed at – these three laws of all laws which led the great Inglitch mathematician to his principle, the basis of all physical principle – to go behind which we must enter the Kingdom of Metaphysics. Kepler guessed – that is to say, imagined.19

Punditaren errietak helburu bat du: berak bizi duen garaiaren goitartasuna azpimarratu nahi du diskurtso zientifikoak irudimena desagerrarazi zuen iragan batekin konparatuz, Baconen eta Aristotelen bideak jarraitzen zituen garaia. Punditaren garaiko oparotasuna konsitentzia terminoa egia baino garrantzitsuagoa dela onartzetik dator, eta baita ikerketa lana irudimen handiko pertsonei eman izanaren ondorioz satorrak deitutakoen kaltetan. Beraz, “Mellonta Tauta”n badaude zientzia fikzioaren zenbait motibo agerian, baina diskurtso zientifikoa zalantzan jartzen da erabat. Poek metodo deduktiboa eta induktiboa osatzen dituzten oinarrien aurka egiten du Arrazoia eta Irudimena gutxiesten duen metodo sinkretiko baten alde egiteko. Egia esan, sintesi hau da “Eureka” saiakera poemaren gidari nagusietako bat, Poeren mundu-ikuskeraren eredu nagusia.

“The Unparalleled Adventure of One Hans Pfall”en protagonistak bere zorrei egiten die ihes globo aerostatikoaren antza duen

OHARRAK

19 | POE, Edgar Allan (1976): “Mellonta Tauta”, H. Beaver (ed.), The Science Fiction of Edgar Allan Poe, Penguin Books, London, 316.

(12)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

asmakizun batean Ilargiraino bidaia bat eginez. Ipuinean Hans Pfallek dituen zailtasunak aipatzen dira: pasarte oso luze batzuetan asmakizunak izan dituen zailtasun eta arazo teknikoak deskribatzen dira. Baina, gehien interesatzen zaiguna bere karga satirikoa eta amaira dira, Poek bere ilargirako bidaia goraipatzen baitu beste ipuin batzuetan kontatutakoekin konparazio bat egitean. Esana zuen lehenagotik Cortazarrek Poeren obran satirak mespretxu ukitu bat ere baduela20; beraz, aintzat hartzen

badugu gehienetan zientzian gertatuko dena aurreikusteko gai dela, orduan, bere diskurtsoa kontu handiz aztertu behar dugu. Ipuin honetan berriro ikusten da Poe saiatzen zela ipuinean azaldutakoa egia zela ikusi arazten. Amaierako pasarte luzean ilargira egindako gainerako bidaietan jazotako oker zientifiko guztiak aipatzen ditu. Zuzentasun zientifikoarekiko gogo honek harritu gaitzake defendatzen badugu Poe diskurtso zientifikoaren aurka dagoela, baina argi utzi dugu dagoeneko berak batez ere aurka egiten diola zientziaren alderdi totalizatzaile eta dena ulertzeko gai den horri eta ez diskurtso zientifikoari berau modu instrumentalean ulertuta. Hala ere, “The Facts in the Case of M. Valdemar”en, “Von Kempelen and His Discovery”n edo “The Balloon-Hoax”en gertatzen den bezala, Poek erdi mailako hartzailearen sineskortasunarekin jolasten du pseudozientziaz osatutako azalpenak emanez. Kasu hauetan, ipuinaren zentzua ezin da banatu hartzailearengan izan nahi duen eraginetik. Egiazkotasunaren efektua erabiltzen da diskurtso zientifiko batez estalitako edozer gauza sinisten duten horiei barre egiteko. Zientzia fikzioan, egilea eta irakurlea maila berean daude. Biek dakite testua fikzioa baino ez dela, eta nahiz eta saiatzen diren diskurtso zientifikoa erabiltzen errealitatea osatzen duen muga hori zabaltzeko eta gertakari fantastikoek egiazkoak direla eman dezaten. Baina Poeren ipuinetan egilea irakurlearen gainetik jartzen saiatzen da. Badirudi azken honek parte hartzen duela novumean, baina idazleak ez da irakurlearen joko berean sartzen, engainatu nahi baitu, bere sineskortasuna agerian utziz eta nabarmenduz gizarte oso batek, hemeretzigarren mendekoak, modu itsuan sinesten duela diskurtso zientifiko ahul batean. Laburbilduz, ez dago zalantzarik Edgar Allan Poeren obran zientzia fikzioaren ezaugarri diren elementuetako batzuk agertzen direla. Hala ere, Poek ipuin horiekin nahi duena diskurtso zientifikoa zalantzan jartzea da, bere ustez ez duelako balio unibertsoko fenomeno guztiak azaltzeko. Erromantizismoa eta diskurtso

OHARRAK

20 | CORTÁZAR, Julio, op. cit., 20.

(13)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

zientifikoaren artean kokatuta, Poek Arrazoia eta Irudimenaren arteko sintesi bat proposatzen du, Pascalen isla handia duena. Beraz, aipatutako ipuinetan termino zientifikoen erabilerak ez dute zientzia fikzioan duten helburu bera; izan ere, azken honetan diskurtso zientifikoa irakurlearen errealitatearen mugak zabaltzeko erabiltzen da. Poek diskurtso zientifikoa erabiltzen badu da bai irakurlearen sineskortasunari barre egiteko zein zientziak dena azaldu dezakeelako ustea kritikatzeko; azken kasu horretan bere narrazioak fantastikotzat jo ditzakegu.

(14)

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Diskurtso zientifikoa Edgar

Allan Poeren obran - Joan Ferrús V

452ºF

. #01 (2009), 28-41.

Bibliografia

BERNAL, John Desmond (1989): Historia social de la ciencia, Barcelona, Península, vol. I.

BURANELLI, Vincent (1972): Edgar Allan Poe, Buenos Aires, Compañía General Fabril Editora.

CASTILLO, Francisco Javier (1991): “Ciencia ficción y anticipación científica en la obra de Edgard Allan Poe”, A. Sánchez Macarro (ed.), Studies in American Literature: Essays in Honor of Enrique García Díez, Valencia, Universitat de València, 37-52. COHEN, I. Bernard (1973): “La vida científica en los Estados Unidos en el siglo XIX”, R. Taton (ed.), Historia General de las ciencias. La ciencia contemporánea I. El siglo XIX, Barcelona, Destino.

CORTÁZAR, Julio (1973): “El poeta, el narrador y el crítico”, E. Poe, Ensayos y críticas, Madrid, Alianza.

ELDER, Matthew Stephen: “Never Otherwise Than Analytic: Poe’s Science of the Divine”, 25/03/2009, < http://www.lib.ncsu.edu/theses/ >.

LUCKHURST, Roger (2005): Science Fiction, Cambridge, Polity Press. POE, Edgar Allan (1973): Ensayos y críticas, Madrid, Alianza.

--- (1976): “Mellonta Tauta”, H. Beaver (ed.), The Science Fiction of Edgar Allan Poe, Penguin Books, London, 310-323.

--- (1976): “The Facts in the case of M. Valdemar”, H. Beaver (ed.), The Science Fiction of Edgar Allan Poe, Penguin Books, London, 194-203.

--- (2000): Poesía completa, Hiperión, Madrid.

ROBERTS, Adam (2000): Science Fiction, Londres, Routledge.

ROAS, David (2001): “La amenaza de lo fantástico”, D. Roas (ed.), Teorías de lo fantástico, Madrid, Arco/Libros, 7-44.

SLUSSER, George (2005): “The Origins of Science Fiction”, D. Seed (ed.), A companion to Science Fiction, Malden, Blackwell, 27-41.

SUVIN, Darko (1979): Metamorphoses of Science Fiction: On the Poetics and History of a Literary Genre, New Haven, Yale University Press.

TATON, René (1973): “Condiciones del progreso científico en Europa occidental”, R. Taton (ed.), Historia General de las ciencias. La ciencia contemporánea I. El siglo XIX, Barcelona, Destino.

Referencias

Documento similar

Al realizar un estudio sobre el tratamiento del terror dentro de una obra narrativa, es necesario situarla en la escala curiosidad- duda-miedo-terror, así como mantener al lector en

En el caso de Rubén Darío –si bien las referencias al contexto social si- guen presentes simbólicamente– es también una novedad, ya que pro- pone una forma de reescritura

Frankenstein or the Modern Prometheus (1818) by Mary Shelley approaches what would later be science fiction, although a greater scientific development is needed and a more profound

--- (1853): The Philosophy of Electrical Psychology in Twelve Lectures, New York, ELMOR, Jonathan (1995): Reading at the Social Limit: Affect, Mass Culture and Edgar Allan

Gainera, An- tonio Arruerekin eta Koldo mitxelenarekin batera Egan aldizkaria zuzendu zuen, Julio Urquijo mintegiko kidea izan zen, eta artikulu franko argitaratu zituen Gure Herria,

Informazio lexikal eta entziklopedikoa biltzen duten ezagutza-baseak, ha- la nola, WordNet, Wikipedia, Yago edo DBPedia sarri erabili izan dira korreferentzia-ebazpena

Izan ere, corpusetan oinarritutako metodo matematiko eta estatistikoak nolabait goia jotzen ari dira; egin zezaketena egiten ari dira, eta zailtasunak dituzte hortik aurrera

Esan bezala, corpusa zertarako eratu nahi den zehaztu beharra dago lehenik eta behin. Helburuak diseinuan bertan du eragina.. Corpus berezia izaki, aurrena 'bere- zitasun'