Argitalpena: Eustat
Euskal Estatistika Erakundea Instituto Vasco de Estadística
AURKIBIDEA
MUGIKORTASUN GEOGRAFIKO GORDINA... 2
ESKUALDEEN ARTEKO MUGIKORTASUNA... 2
MIGRAZIO-TASA GARBIA ... 3
MIGRAZIO-MUGIMENDUAK ETA -SALDOAK ... 6
EMIGRAZIO-TASA GORDINA ... 9
IMMIGRAZIOAREN ERAGINA... 10
MIGRATZAILEEN EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK ... 11
MIGRATZAILEEN JATORRIA ETA HELMUGA LURRALDE HISTORIKOEN ARABERA ... 13
MIGRATZAILEEN JATORRIA ETA HELMUGA ESKUALDEAREN ETA UDALERRIAREN ARABERA... 13
ERKIDEGO KANPOKO MIGRAZIOEN JATORRIA ETA HELMUGA ... 16
ITZULERA-MIGRAZIOAK ... 19
ATZERRITARREN MIGRAZIOAK... 19
JATORRIZKO UDALERRIAREN ETA HELMUGA-UDALERRIAREN TAMAINA ... 22
MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA, 2003
Migrazio-mugimenduen gaineko Estatistikak urtean-urtean Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren ohiko egoitza-lekua aldatzea dakarten desplazamenduak ezagutzen laguntzen du. Eustat-ek 1988. urtetik gauzatzen du Estatistika hori urtero eta, horri esker, orain dela gutxiko migrazio-fenomeno horrek gure Erkidegoan izan duen garapena azter daiteke.
MUGIKORTASUN GEOGRAFIKO GORDINA
2003. urtean 173.734 ohiko egoitza aldatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan:
Erregistratutako mugimenduen artean, ia erdia, zehazki 84.117, udalerri berean gertaturiko barruko migrazioak izan ziren.
Barruko mugikortasunari edo Erkidego barruko mugikortasunari dagokionez, EAEko udalerri batean jatorria eta beste batean helmuga duten bizileku-aldaketak nabarmendu behar dira; guztira, 38.934 mugimendu izan ziren.
Gainera, 28.437 mugimendu kanpoko migrazioak edo Erkidegotik kanpoko migrazioak izan ziren, EAEtik kanpoko udalerri batean jatorria duten eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean duten mugimenduak, alegia.
Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 22.216 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.
Laburbilduz, EAEko biztanleriaren %8,2ak 2003. urtean egoitza-aldaketaren bat egin zuen; Erkidego barruko aldaketak %71 izan ziren eta Erkidego kanporako mugimenduak %29.
ESKUALDEEN ARTEKO MUGIKORTASUNA
2003. urtean 50.883 izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien eta Estatuko gainerako udalerrien eta atzerrikoen arteko ohiko bizileku-aldaketak.
Kanpoko mugikortasun geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko mila biztanletik 24rengan izan zuen eragina 2003. urtean. Mugikortasun-mota hori ezberdina da hiru Lurralde Historikoetan; Arabak izan zuen kanpoko mugimendu kopuru handiena, ‰30; Bizkaiak, berriz, ‰26 eta Gipuzkoako biztanleriaren ‰18k egin du Erkidegotik kanpoko migrazioren bat.
Azken urteetako garapenari dagokionez, Araba izan da, tradizionalki, kanpoko mugikortasun gehien izan duena.
eskualdeen arteko migrazio-maila handia dute ondorengo herrialdeek: Herbehereak (‰41), Erresuma Batua (‰36), Suedia (‰33), Alemania (‰31), Belgika (‰31) eta Frantzia (‰23).
1. Eskualdeen arteko migrazioaren eragina Europako herrialdeetan. Batezbestekoak herrialdeen arabera (1.000 biztanleko).
0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 Herbehereak Erresuma Batua Suedia Alemania Belgika Espaina Frantzia Euskal AE Finlandia Italia Portugal ‰
Iturria: EUROSTAT. Eskualdeak, 1999ko estatistika-urtekaria. INE. Migrazioak 2001.
MIGRAZIO-TASA GARBIA
Migrazio-tasa garbiak, hau da, immigrazio- eta emigrazio-tasen arteko tasaren aldeak –urtebeterako kalkulatuta eta urte horretako batez besteko biztanleriaren gainekoa-, gure Erkidegoan ikur aldaketa izan zuen laurogeiko hamarkadan. 1. taulan zehatz-mehatz ikus daiteke Euskal Autonomia Erkidegoan azken hogeita hamar urteetan nabarmen egin duela beherantz migrazio-tasa garbiak, eta batez ere hirurogeiko hamarkadatik; horrez gain, etorkinak jasotzen zituen Erkidegoa izatetik emigranteak bidaltzen zituen Erkidegoa izatera igaro zen. Alabaina, 2000. urtean migrazioaren ikur positiboa berreskuratu zen.
1. TAULA: MIGRAZIO-TASA GARBIAREN EBOLUZIOA (%)
Urtea
Euskal Autonomia
Erkidegoa
Araba Bizkaia Gipuzkoa
1988 -4,7 0,3 -5,5 -5,4 1989 -3,5 3,5 -4,9 -4,1 1990 -2,3 2,5 -3,4 -2,3 1991 -1,2 2,7 -2,3 -1,0 1992 -2,2 1,8 -3,3 -2,0 1993 -2,1 2,6 -2,9 -2,8 1994 -2,5 1,6 -3,6 -2,5 1995 -2,3 2,4 -3,4 -2,2 1996 -1,5 6,4 -2,7 -2,6 1997 -0,8 3,3 -2,0 -0,5 1998 -1,1 1,1 -2,0 -0,4 1999 -0,6 1,5 -1,5 0,1 2000 1,2 5,1 0,7 0,4 2001 3,4 8,1 2,9 2,2 2002 3,0 6,6 2,7 1,8 2003 3,0 5,2 3,3 1,4
Iturriak: INE. Migrazioak (1965-1985).
Eustat. Migrazio-mugimenduen Estatistika (1988 eta hurrengoak).
Euskal Autonomia Erkidegoko migrazio-tasa garbia, 2003an ‰3koa izan dena, erkidego-autonomo guztien batezbestekoa baino txikiagoa izan da. Horren azpitik, tasa negatiboekin, Nafarroa, Galizia, Gaztela eta Leon eta Extremadura daude (azken hauek ‰2 gainditzen ez duten tasekin); baita Ceuta eta Melilla hiri autonomoak ere.
2. Migrazio-tasa garbia erkidego-autonomoen arabera. 2003 (1.000 biztanleko) Gaztela-Mantxa -15 -10 -5 0 5 10 15 20 25 Valentzia Errioxa Murtzia Madril Kanariak Balear Uharteak Andaluzia Katalunia Kantabria Aragoi Asturias Euskal AE Nafarroa Galizia Gaztela eta Leon Extremadura Ceuta eta Melilla
‰
Beste erkidego-autonomoen gaineko datuetan ez daude barneratuta atzerrirantz egiten diren emigrazioak.
Iturria: INE. Migrazioak 2003.
3. Migrazio-saldoaren eragina erkidego-autonomoen arabera. 2003.
Ceuta eta Melilla
Balear Uharteak Valentzia
Murtzia Madril
Aragoi Gaztela eta Leon
Extremadura Kanariak Galizia Errioxa Nafarroa Asturias Euskal AE Katalunia Andaluzia Gaztela-Mantxa Kantabria >=1,01 0,51/1,00 0/0,50 <=-0,01
Beste erkidego-autonomoen gaineko datuetan ez daude barneratuta atzerrirantz egiten diren emigrazioak.
MIGRAZIO-MUGIMENDUAK ETA -SALDOAK
Migrazio-saldo osoak, gure Erkidegoan egoitza-aldaketen eraginez gertaturiko sarreren eta irteeren arteko aldea adierazten du.
2003. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoak 6.251 pertsonako migrazio-saldo osoa izan zuen, hau da, Euskal Autonomia Erkidegora etorri ziren pertsonak joan zirenak baino 6.251 gehiago izan ziren. 1988. urtetik, saldoa beti negatiboa izan da: urte horren eta 1991. urtearen artean, pixkanaka-pixkanaka, ia %75 jaitsi zen; alabaina, hurrengo urteetan beheranzko joera hori moteldu egin zen eta 2000. urtean ikurra aldatu zen Euskal Autonomia Erkidegoan.
2. TAULA: MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ETA -SALDOEN BILAKAERA
Emigrazioa Inmigrazioa Migrazio-saldoa Urtea
Guztira Aldakuntza indizea
(1988=100) Guztira Aldakuntza indizea (1988=100) Guztira 1988 18.103 100 8.014 100 -10.089 1989 17.633 97 10.120 126 -7.513 1990 15.771 87 10.930 136 -4.841 1991 14.751 81 12.140 151 -2.611 1992 13.668 76 9.006 112 -4.662 1993 14.096 78 9.554 119 -4.542 1994 16.179 89 10.809 135 -5.370 1995 16.130 89 11.316 141 -4.814 1996 14.356 79 11.299 141 -3.057 1997 14.234 79 12.496 156 -1.738 1998 16.585 92 14.372 179 -2.213 1999 17.291 96 16.103 201 -1.188 2000 17.462 96 20.022 250 2.560 2001 18.696 103 25.775 322 7.079 2002 19.730 109 25.967 324 6.237 2003 22.216 123 28.467 355 6.251
4. Migrazio-saldoaren bilakaera lurralde historikoen arabera -12000 -10000 -8000 -6000 -4000 -2000 0 2000 4000 6000 8000 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
Lurraldeka, Bizkaiak 4.020 pertsona gehiago izan du; beraz, migrazio-saldo altuena zuen. Aurreko urtekoaren aldean saldoa %17,4 altuagoa izan da. Arabak migrazio-mugimenduen ondorioz 2.240 pertsona gehiago izan zituen; baina, aurreko urtekoaren aldean %17,3an gutxitu zen bere saldo positiboa. Bestalde, Gipuzkoa saldo negatiboa izan duen lurralde historiko bakarra da, lurralde honetan 9 gutxiago egon ziren eta; hain zuzen, 1999. urtean hasitako joera aldatu du.
5. Migrazio-saldoak lurralde historikoa eta migrazio-motaren arabera. 2003.
-2000 -1000 0 1000 2000 3000 4000 5000 6000 7000
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
Kanpokoa
Barrukoa Guztira
Haranak (%4,3), Gorbeiako Inguruneak (%2,9), Arabako Errioxa (%2,4) eta Plentzia-Mungia (%2,3) nabarmendu behar dira. Egia esan, barruko eremua da migrazio-saldoan eragin handiena duena, Arabako Errioxan izan ezik hemen erkidegotik kanpoko osagaiak duelako eraginik handiena. Gainera, beste sei eskualdetan kanpoko migrazioek eragiten dute migrazio-saldoan, hain zuzen ondoko eskualdeetan: Arabako Lautada, Arabako Mendialdea, Bilbo Handia, Durangaldea, Ondarroa eta Urola Kosta.
Ondorengo eskualde hauek dira migrazio-saldo negatiboa izan dutenak: Donostia, Deba Behea, Deba Garaia eta Goierri. Horietan guztietan migrazio-saldoa biztanleriaren %-0,25 eta %-0,38 artekoa izan da. Goierrik (%-0,04) eta Tolosak ere (%-0,09) saldo negatiboak dituzte, eragin gutxi batzuen ondorioz izan arren.
Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten 250 udalerrietatik 82k migrazio-saldo negatiboa izan zuten 2003. urtean; 164k ikur positiboa zuten eta gainerako 4rek, berriz, neutroa.
6. Migrazio-saldo osoaren eragina udalerrien arabera. 2003.
≥ 2,51 0/2,50 -2,50/-0,01 - 2,51
7. Migrazio-saldoaren garapena 100.000 biztanletik gorako udalerrietan. -2.500 -2.000 -1.500 -1.000 -500 0 500 1.000 1.500 2.000 2.500 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003
Bilbo Gasteiz Donostia
Balore absolutuetan, Bilbok izan du migrazio-balantze positibo handiena 1.609 biztanle gehiagorekin; ondoren Irun, 986 biztanle gehiagorekin; jarraian, Vitoria-Gasteiz, 883 biztanleko saldoarekin, Arrigorriaga 373 pertsonako saldoarekin, Barakaldo 357 pertsonakoarekin eta Sopelana 306 biztanleko saldoarekin.
Aitzitik, Erkidegoko migrazio-saldo negatiborik handiena Sestaok dauka 511 biztanle gutxiagorekin; gero Portugaletek 447 biztanle), Basaurik 376 biztanle), Errenteriak 263 biztanle) eta Pasaiak (-244 biztanle).
EMIGRAZIO-TASA GORDINA
Euskal Autonomia Erkidegotik beste erkidego-autonomoetarako edo atzerrirako emigrazioen kopurua 22.216koa izan zen 2003. urtean, hau da, 2002. urtean baino 2.486 emigrazio gehiago izan ziren; beraz, aurreko urtearekiko %12,6ko hazkundea izan da.
8. Emigrazio-tasa gordina erkidego-autonomoen arabera. 2003.
Nafarroa Gaztela-Mantxa
0 5 10 15 20 25 30 35 40
Ceuta eta Melilla Balear Uharteak Errioxa Madril Gaztela eta Leon Murtzia Kanariak Extremadura Kantabria Aragoi Euskal AE Asturias Valentzia Galizia Katalunia Andaluzia
Beste erkidego-autonomoen gaineko datuetan ez daude barneratuta atzerrirantz egiten diren emigrazioak.
Iturria: INE. Migrazioak 2003.
Gipuzkoa da gure Erkidego Autonomoan mila biztanleko emigrazio gutxien izan duena (8); Bizkaian 11 izan dira eta Araban, berriz, mila biztanleko emigrazio kopurua 12koa izan da.
IMMIGRAZIOAREN ERAGINA
Beste erkidego-autonomo batzuetako edo atzerriko 28.467 pertsona finkatu ziren 2003. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, zehazki, aurreko urtean baino 2.500 immigrazio gehiago izan ziren; beraz, 2002. urtearekin alderatuta, %9,62ko hazkundea izan da.
9. Immigrazioaren eragina erkidego-autonomoen arabera. 2003 (mila biztanleko) 0 5 10 15 20 25 30 35 40 Errioxa Balear Uharteak Madril Murtzia Gaztela-Mantxa Valentzia Ceuta eta Melilla Kanariak Kantabria Aragoi Nafarroa Katalunia Andaluzia Gaztela eta Leon Extremadura Asturias Galizia Euskal AE
Iturria: INE. Migrazioak 2003
Araba da gure Erkidegoan mila biztanleko immigrazio kopuru handiena duena, 18,3; Bizkaiak, aldiz, 14,4 immigrazio izan ditu mila biztanleko eta Gipuzkoak 9,8 immigrazio mila biztanleko.
MIGRATZAILEEN EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK
Migratzaileen, bai Erkidego barrukoen, bai kanpokoen, adin-banaketari so egiten badiogu, antzekotasun handia nabari da migrazio-mota bakoitzean, adin handieneko taldeetan izan ezik. Talde handiena 20 eta 34 urte arteko gazteena da beti (batik bat barnean gertaturiko migrazioetan),%47ko ehunekoarekin eta immigrazioak baino puntu bat eta Erkidegotik kanpoko emigrazioak baino 3,4 puntu handiagoa da. Hurrengo taldea, berriz, 35 eta 49 urte artekoa da, barruko migratzaileen %24, emigranteen %23 eta etorkinen %21 barneratzen baititu.
10. Migrazioak motaren eta adin-taldeen arabera. 0 10 20 30 40 50
Inmigrazioak Emigrazioak Barne migrazioak
%
0-19 urte 20-34 urt e 35-49 urt e 50-64 urt e >=65 urte
Hiru lurralde historikoetan adin-mota orotako migrazio-saldoen egoera antzekoa da. Saldo positibo handiena biztanleria heldu-gaztean dago (20-35 urte); alabaina, saldo negatiboak zaharrenen artean ematen dira, erretirotik gertuen dauden adinetan. Saldo hau ez da hain nabarmena Araban, 65 urtetik gorakoek migrazio-saldo positiboa baitute.
Titulu-mailari dagokionez, titulu-maila apalenetakoak dira immigrazioen %50 eta emigrazioen %49,7; goi-mailako tituluetan, ordea, emigrazioen %17,2 eta immigrazioen %19.
11. Migrazioak motaren eta jaioterria izan den erkidego-autonomoaren arabera. 2003. 0 10 20 30 40 50 60 Atzerria Beste AE. Errioxa Euskal AE Nafarroa Madril Galizia K atalunia / Valentzia
Gaztela eta Leon K antabria Andaluzia / Extremadura
Inmigrazioak Emigrazioak
%
Emigranteei dagokienez, bitik bat Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa da eta %11, berriz, Gaztela eta Leongo probintziaren batekoak.
MIGRATZAILEEN JATORRIA ETA HELMUGA LURRALDE HISTORIKOEN
ARABERA
Bizkaian bildu dira Erkidegoan erregistratutako immigrazioen %58 eta, gainera, emigrazioen %58 sortu du. Gipuzkoak 2003. urtean EAEn gertaturiko lau sarreratatik bat jaso zuen, baita lau irteeratatik bat ere. Arabak bildu ditu immigrazioen %19 eta emigrazioen %16.
Barruko migrazioen helmuga ohikoena lurralde historiko bera izan ohi da: Bizkaian gertaturiko migrazioen %84k Lurralde bera izan dute helmuga; Gipuzkoako migrazioei dagokienez, %72ak dute Lurralde bera helmuga eta Araban, berriz, %55ak.
MIGRATZAILEEN JATORRIA ETA HELMUGA ESKUALDEAREN ETA
UDALERRIAREN ARABERA
Immigrazio, emigrazio eta barruko migrazio kopuru handiena izan duten hiru eskualdeak Lurralde bakoitzaren hiriburuaren eskualdeak izan dira. Arabako Lautadan, Donostian eta Bilbo Handian daude bilduta kanpoko mugimenduen (immigrazioak/ emigrazioak) hiru laurdenak eta barruko mugimenduen %64. Gainera, 100.000 biztanle baino gehiagoko hiru udalerriek bildu dute immigrazioaren %45, emigrazioen %41 eta barruko migrazioei dagokienez, lautik bat.
immigrazio gehien haien biztanleria kontuan hartuta, eta horiek dira sarreren %3 gainditzen duten eskualde bakarrak (%4,07 eta %3,43, hurrenez hurren).
Nabarmentzekoak dira aipatu Araba hegoaldeko eskualdeetan, Burgosen eta Errioxaren mugan, dauden udalerrietako sarrerak %4tik gorakoak izatea, hain zuzen ere: Oionen %6,99koa, Zambranan %6,75ekoa, Erribera Beitian %6,54koa eta Navaridasen %4,24koa. Era berean, nabarmentzekoak dira Bizkaiko Loiun (%4,89) eta Artean (%4,88) izan diren biztanleria-sarrerak.
Bestalde, irteerei dagokienez, Arabako Ibarra eta Arabako Errioxa eskualdeetan dago emigrazio kopururik handiena haien biztanleriari dagokionez; bietan kasuen %2 gainditu da.
12. Immigrazioaren eragina helmuga-udalerrietan. 2003.
≥ 1,75
13. Emigrazioaren eragina jatorrizko udalerrietan. 2003 (udalerriko biztanlearen gaineko ehunekoak). ≥ 1,00 0, 50/ 0,99 0, 25/ 0,49 ≤ 0,24
14. Barruko migrazioaren eragina jatorrizko udalerrietan. 2003 (udalerriko biztanlearen gaineko ehunekoak).
15. Barruko migrazioen eragina helmuga-udalerrietan. 2003.
≥ 5,00 2, 50/ 4,99 1, 25/2,49 ≤ 1,24
Erkidego barruko migrazioetarako erakarpen handiena izan dute Arabako Ibarrak eta Plentzia-Mungia eskualdeak, horietako biztanleriaren %5eko eragina gaindituta. Araban nabarmentzekoa da Alegria-Dulantzi; Bizkaian, Murueta; eta Gipuzkoan, berriz, Altzaga; horiek guztiek euren biztanleriaren %10 baino gehiago erakartzen dute.
Jatorriaren ikuspuntutik, barruko migrazioetako irteerek biztanleriaren %3 gainditzen dute Arabako Ibarrean, Arabako Mendialdean, Gorbeia Inguruetan, Plentzia-Mungian eta Tolosan. %5eko eragina gainditzen dute, Araban El Burgo eta Urizaharra udalerriek, Gipuzkoan Itsasondo eta Leintz-Gatzaga udalerriek eta Bizkaian Barrika, Forua, Lanestosa, Loiu eta Maruri-Jatabe udalerriek. Gehienak 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak dira.
ERKIDEGO KANPOKO MIGRAZIOEN JATORRIA ETA HELMUGA
Euskal Autonomia Erkidegoari bertatik jasotzen duten biztanleria baino gehiago ekarri zioten autonomia-erkidegoak hauek dira: Asturias, Kanariak, Gaztela-Mantxa, Murtzia eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak. 37 pertsonako saldo positiboa zegoen autonomia horiekin. Atzerriarekin, 9.700 pertsonako saldo positiboa izan zen 2003. urtean.
Euskal Autonomia Erkidegoko emigrante gehien erakarri duten autonomia erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Kantabria, Gaztela eta Leon, Madril eta Nafarroa. Lauren artean, gure erkidegoa uzten duten bi lagunetatik bat hartzen dute.
16. Migrazioak motaren eta jatorrizko nahiz helmugako erkidego-autonomoaren arabera 2003.
0 5 10 15 20 25 30 35 40
Inmi grazioak Emigrazioak
% Atzerria Beste AE. Errioxa Nafarroa Madril Galizia Katalunia / Valentzia Gaztela eta Leon K antabria Andaluzia / Extremadura
Kontuan hartuta immigrazio-emigrazioak atzerriko jatorriarekin eta helmugarekin duten lotura, argi ikusten da ia ez dela atzerriranzko emigraziorik izan (%7,3); immigrazioek bolumen osoaren %39,8 osatzen dute.
17. Immigrazioa jatorrizko probintziaren arabera. 2003 (ehunekoak)
≥ 4,01 2, 01/ 4,00 1, 02/ 2,00 ≤ 1,00
18. Emigrazioak helmuga-probintziaren arabera. 2003 (ehunekoak)
ITZULERA-MIGRAZIOAK
Gure Erkidegotik ateratzen diren bost pertsonatatik bat jaiotzako probintziara itzultzen da; hain zuzen ere, mugimendu horiei itzulera-migrazio deitzen zaie. Araban emigrazio-mota horren eragin handiena dago, %21,3rekin. Bizkaiak, berriz, %18,8 du.
Gaztela eta Leon erkidegoan jaioterrira itzultzeko emigrazioen laurdena ematen dira. Galizia eta Kantabriarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen diren jaioterrira itzultzeko emigrazioen bost hamarrena ematen da bertan.
19. Migrazio-motak. 2003. 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90
Itzulketa
Beste mota bat
Inmi grazioak Emigrazioak Barn e migrazioak
%
EAEn izandako atzerriko immigrazioetatik %10 itzulerakoak dira, hau da, jaiotze-udalerri bera dute helmuga. 1988. urtetik, eta etenik gabe, Gipuzkoa izan da itzulera-immigrazio ehuneko handiena izan duen lurraldea; 2003. urtean %14,4ko itzulera-immigrazioa izan zuen, Bizkaiak %9,6koa eta Arabak %7,2koa.
10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien artean Donostia-San Sebastían, Barakaldo eta Elgoibarrek jaso dituzten bost etorkinetatik bat baino gehiago itzulerakoak izan dira.
ATZERRITARREN MIGRAZIOAK
absolututan, 800 sarreratik 14.000 ingurura igo zen 2003an, hau da, atzerritarren immigrazioak 17rekin biderkatu dira zazpi urtean. Kontuan izan behar da atzerriko etorkinetatik zenbait beste autonomia erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2003. urtean 4.098 kasutan gertatu zen hori.
20. Atzerritarren migrazioen bilakaera, migrazio-motaren arabera.
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
16000
1996
1.997
1.998
1.999
2000
2001
2002
2003
Inmigrazioak EmigrazioakIa erdiak Ameriketako herrialderen bateko naziotasuna du, batez ere Kolonbiakoa eta Ekuadorrekoa. Atzerritarren %20 baino zertxobait gehiago Afrikakoak dira, batez ere marokoarrak; ehuneko bera ematen da Europako herrialderen baten naziotasuna duten atzerritarren artean (gehienak portugaldarrak), eta gainerako %5,3 Asiakoak dira, batez ere txinatarrak.
21. Atzerritarren immigrazioak, naziotasunaren arabera. 2003.
Emigrazioei dagokienez 2.529 atzerritar joan egin dira, emigrazio-kopuru osoaren %11,38. Hamarretik bostek naziotasun amerikarra dute (gehien bat Erdialdeko Amerikakoak eta Hego Amerikakoak dira). Hamarretik bik naziotasun europarra dute, ia bik afrikarra eta ia batek asiarra.
23. Atzerritarren immigrazioen bilakaera, naziotasunen arabera.
0 1000 2000 3000 4000 5000 6000 7000 8000 2003 2002 2001 2000 1999 1998 1997 1996
Ozeania Asia Afrika Europa Amerika
24. Atzerritarren emigrazioen garapena naziotasunaren arabera. 0 200 400 600 800 1000 1200 1400 2003 2002 2001 2000 1999 1998 1997 1996
Ozea nia Asia Afrika Europa Amerika
Emigrazioen bilakaerari dagokionez, aurreko urtearen aldean irteera gehiago izan dituztenak Afrikako herrialdeak izan dira; izan ere, kontinente horretako emigranteen kopurua bikoiztu egin da urte batean.
JATORRIZKO UDALERRIAREN ETA HELMUGA-UDALERRIAREN TAMAINA
Aurreko urteetan bezala, immigrazioen %44,7 100.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek biltzen dituzte, %38,9 10.001 eta 100.000 biztanle artekoek eta %16,3 10.000 biztanle baino gutxiago dituztenek.
25. Immigrazioak jatorrizko erkidego-autonomoen eta helmuga-udalerriaren tamainaren arabera. 2003. 0 10 20 30 40 50 Atzerria Beste AE Errioxa Nafarroa Madril Galizia Katalunia / Valentzia Gaztela eta Leon Kantabria Andaluzia / Extremadura
>100.000 10.001-100.000 ≤10.000 Total
%
Jatorriari dagokionez, emigrazioen %40,7 100.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietatik datoz; %44,9 10.001 eta 100.000 biztanle arteko udalerrietatik eta %14,4 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietatik.
26. Emigrazioak helmuga-erkidego autonomoen eta jatorrizko udalerriaren tamainaren arabera. 2003. 0 5 10 15 20 Atzerria Beste AE Errioxa Naf arroa Madril Galizia Katalunia / Valentzia Gazt ela eta Leon Kantabria Andaluzia / Extremadura
>100.000 10.001-100.000 ≤ 10.000 Guztira/ Total
%
UDALERRIEN ARTEKO MIGRAZIOAK
27. Udalerrien arteko migrazioen bilakaera. 2003. 0 50 100 150 200 250 300 350 1988 1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002
Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa
28. Udalerrien arteko migrazioen eragina udalerrien arabera. 2003 (udalerriko biztanlearen gaineko ehunekoak).
Hiriburu guztietako udalerrien arteko migrazio bolumenek alde handiak dituzte horien lurraldeei dagokienez; esaterako, Donostiak Gipuzkoako egoitza-aldaketen %33 izan zituen eta Bilbok, berriz, Bizkaikoen %41. Aldiz, Vitoria-Gasteizek Araban izandako udalerrien arteko migrazioen %72 izan zuen.
Hiru hiriburuetan, ondorengoak dira egoitza aldatzerakoan udalerria mantentzen duten biztanleen ehunekoak gainditzen dituzten barrutiak: Bilbon, I. barrutia (Deustua, Ibarrekolanda, San Inazio), biztanleen %61rekin; Donostian, aldiz, VII. Barrutia (Altza, Bidebieta, Herrera), %58arekin eta Gasteizen, berriz, I. Barrutia (Alde Zaharra), %51rekin.
29. Udalerrien arteko migrazioak adin-taldeen eta udalerrien arabera (>100.000 bizt.). 2003. 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45
0 - 19 urt e 20 -34 urte 35-49 urt e 50-64 urt e >=65 urte
Bilbo Donostia Gasteiz
%