PROGRAMAZIO LABURTUA IKASTETXEAR
EN IZENA I. AROZENA – B. BARRUETA B.H.I. KODEA: 015106 2015- 2016
ARLOA OINARRIZKO TEKNOLOGIA DATA 2015-10-23
MAILA DBH 1 DBH 2 DBH 3 DBH 4 x DBHO 1 DBHO 2
1 ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA
Landu beharreko gaitasunak hauexek izando dira:
1.Norberaren premietatik eta taldearen premietatik sortu eta baliabide teknologikoak erabiliz konpon daitezkeen arazoak hautematea; arazo horiek argi eta zehatz definitzea, eta, azkenik, arazook konpontzeko, hainbat iturritan dagoen
informazioa bilatu eta aztertzea.
2. Eremu teknologikoko objektuak eta sistemak metodikoki aztertzea, alderdi hauei buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko: beste konponbide batzuk asmatzeko,
objektu eta sistema horiek nola funtzionatzen duten ulertzeko, erabiltzeko eta kontrolatzeko modurik onena zein den ikusteko eta zergatik erabiltzen diren, zergatik egin ziren eta zein propietate dituzten jakiteko.
3. Gai edo problema tekniko bati erantzungo dioten konponbideak diseinatzea, eta, horretarako, funtzionamendua irudikatzea, informazio-iturri egokiak erabiltzea,
inplementazio-prozesuaren plangintza egitea;errespetuz, elkarrizketaren aldeko jarreraz, elkartasunez eta arduraz jokatzea talde-lanean; eta, horrez gainera, norberaren ekimena, erabakiak hartzeko ardura, jarrera kritikoa eta norberaren
buruarenganako konfiantza lantzea, espiritu ekintzailea garatzeko oinarria baitir a; hau da, teknologia-aurrerapenerako oinarrizko alderdiak baitira.
4. Diseinatutakoa taldean gauzatzea, segurtasun- eta ergonomia-arauak errespetatuz baliabideak eta tresnak erabiltzean, gai edo problema tekniko bat garatzeko edo ondo ebazteko, eta, horrela, ikaslearen jakinduria teknologikoa handitzea, ezaguera zientifikoak, matematikoak eta teknologikoak metodikoki eta ordenan erabiliz, eta autoestimua eta emozio-gaitasunak garatzea, prozesuan ateratzen diren emaitzekin elkarrekintzan aritzearen ondorioz.
5. Lortutako emaitza eta jarraitutako lan-prozesua ebaluatzea, esperientzia barneratzeko eta problema teknologikoa ebatzi dela ziurtatzeko. Horrez gainera, eskatutako baldintzak kontuan hartuta, zer kalitate eta funtzionamendu duen egiaztatzea, eta jarduerak berak
natura- eta gizarte-ingurunean dituen ondorioak aztertzea.
6. Aurreikusitako edo egindako ebazpen teknikoak azaltzea, kanal eta tresna egokiak erabiliz. Horretarako, sinbologia eta lexiko egokiak erabiliko dira, bai eta baliabide grafiko eta informatikoak ere, bideragarriak diren eta zenbateko garrantzia duten aztertzeko, bai eta
konponbide horiei buruzko informazioa elkarri emateko ere.
6. Aurreikusitako edo egindako ebazpen teknikoak azaltzea, kanal eta tresna egokiak erabiliz. Horretarako, sinbologia eta lexiko egokiak eta, behar izanez gero, argudioak erabiliko dira, bai eta baliabide grafiko eta informatikoak ere,
bideragarriak diren eta zenbateko garrantzia duten aztertzeko, bai eta konponbide horiei buruzko informazioa elkarri emateko ere.
7. Europa eta mundu osoa kontuan hartuta, Euskal Herriko lanbide eta baliabide teknologiko adierazgarrienak denboran eta espazioan identifikatzea eta kokatzea,
bai lanbide eta baliabide historikoak, bai gaur egungoak ere, ekonomia-sektore guztietakoak, konponbide teknologikoek izan duten bilakaera historikoaren tokiko
ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 2/5 2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA OR D 32 1. ebaluazioa OR D 31 2. ebaluazioa OR D 37 3. ebaluazioa (32) 4 2 1 14 7 2 2 1GO UNITATEA “ZIRKUITUAK” (Edukiak : 1,2 eta 3) Soldaketa biguna Erresistentzia elektronikoak Elikatze iturria . Aplikazioa : Zirkuituak montatu ,kalkulatu eta neurtu . Etxeko instalazioak. Zirkuitu pneumatikoak. Erreleak (31) 5 26 2.UNITATEA “AUTOMATISMO I ” (Edukiak 2 )
(Klase bakoitzaren hasierako 15 minutuak)
Eskaera orria , kontrarenboltsoa , albarana ,…
PROEIKTUA eta MEMORIA, teorian ikasitakoa aplikatzeko .
(13) 2 1 2 8 (20) 16 4 (4) 2 2 3.UNITATEA “AUTOMATISMO II” (Edukiak 4) Transistorea. Zelula fotoelektrikoa. Elektronika digitala Proiektua eta memoria 4.UNITATEA “AUTOMATISMO III” (Edukiak : 2 eta 5) Programadore ziklikoa . PROEIKTUA eta MEMORIA, teorian ikasitakoa aplikatzeko Komunikazio-teknologiak 5.UNITATEA “ROBOTIKA” (Edukiak : 6 eta 7) Robotikaren teoria. Robotikaren praktika
3 IRAKAS PROZESUAN ERABILTZEN DEN METODOLOGIA
Ziklo hontetan “PROIEKTU METODOA” erabiltzen dut oinarri bezala , baina momentu puntualetan ANALISI metodoa ere erabiltzen dugu , osagarri bezala. Metodo honen bidez, proiektuak eginez ikasten dituzte ikasleek ikasi beharreko edukin kontzeptu ak eta prozedurazkoak.
Bestalde , taldean lan egiterakoan, lankide izatearen garrantzia sendotu egiten da beraiengan eta gehienak oso ongi funtzionatzen dute bakoitzak bere ardurak eta betebeharrak osotuz edo betetuz.
4 BALIABIDEAK
TESTU LIBURUA: EDITORIALA:
Oinarrizko Teknologia irakasgaia oso dinamikoa da. Erreferentzi gela teknologia tailerra izanik, prozesu teknologikoaren fase bakoitzaren arabera klasea gela desberdinetan ematen da:
Teknologia tailerra: proiektuak irauten duen denbora gehiena bertan igaroko da, batez ere eraikuntza fasean.
Taldearen gela orokorra: zenbait teoria saio bertan emango dira, arbela edo proiekzio kanoia erabilita. Aurreproiektuaren zenbait atal ere bertan sortuko dira, klaseko mahiak multzoka antolatuz, talde bakoitzak bere espazioa eduki dezan.
Mediateka eta informatika gelak: informazio bilaketa egiteko, aurkezpenak prestatzeko eta aurreproiektuaren agiriak sortzeko lekua. Bertan, ordenagailu eta bestelako periferiko, liburu,
ikus-entzunezko material, etab. luze bat egongo da erabilgarri. Proiektuen aurkezpenak eta zenbait saio teoriko emateko leku aproposa.
Ikus-entzunezko gela: unitate didaktiko batzuetan bideo edo DVD-ren bat ikusi behar denean
erabiliko da.
Gelan hainbat testu liburu ditugu , ea argitaratzen diren guztiak , baina kontsultarako , informazioa bilatzeko , erabiltzen dituzte ikasleek.
5 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, ADIERAZLEAK,
EBALUAZTZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK, KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
1.- Problema teknologikoak identifikatzea.
2.- Objetuen eta sistemen azterketa-metodoa erabiltzea, nola funtzionatzen duten ulertzeko. 3.- informazio teknikoa, prozedurak eta sinbologia normalizatua interpretatzea, objektu edo sistema tekniko baten forma, funtzionamendu eta muntaia ulertzeko.
4.- Teknologia berriak erabiltzea.
5.- hartutako ebazpenean egin beharreko transformazioak eskatzen dituen materialak, lan-tresnak eta teknikak erabiltzea.
6.- Lan-taldean arduraz parte-hartzea.
7.- Prozesuan zehar eta prozesuaren amaieran, garatutako lana ebaluatzea.
8.- Objetuak eta sistemak ekoizteak, erabiltzeak eta desegiteak ingurumenaren eta gizakiarengan dituen ondorioak aztertzea.
ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 4/5 KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
A.- KONTZEPTUAK/PROZEDURAK (%80 = 8 puntu): Esparru honen barruan hartuko ditugu kontuan:
a.1.-KUADERNOA (% 15 = 1.5 puntu): Bertan , gelan eta etxean egiten den lanaren jarraipena agertu beharko da. Adibidez: Ariketak, klasean hartzen joan behar den apunteak, proiektuaren pauso guztiak … Eta guzti hori garbi eta txukun landuta. 1.5 puntu horiek honela bananduko dira:
o Koadernoa GARBI,ARGI ORDENAN landuta aurkeztea. o Koadernoa osatuta eta eguneratuta egotea.
o Proiektuaren jarraipena :Fase ezberdinen jarraipena (batez ere diseinua). a.2.- PROIEKTUA ETA /EDO LANAK (%65 = 6.5 puntu):
ERAIKUNTZA: (3p) Aukeratutako proiektua taldea osotzen duten taldekide guztien artean egin beharko dute. Eraikitako tramankuluak eskatzen ziren baldintzak betetzen dituenean gainditutzat ematen zaie.
TXOSTENA edo MEMORIA: ( 1.5 p) Egokiro landuta bere osotasunean. BANAKAKO LANA: (2 p)
B.- JARRERA ESPARRUA (% 20 = 2 puntu):
Ebaluaketa barri bat hasten den bakoitzean, ikasle bakoitzari 2 puntu ematen zaizkio, jarrerari dagozkienak. Puntu hauek kentzen, galtzen joan daitezke jarrera ezegokiagatik. Jarrera “txarra” duenean ikasleari deitu eta gaizki zer egin duen adierazten zaio. Ondoren, irakasleak bere koadernoan apuntatuko du. Apuntatutako aldi bakoitzean ikasleari – 0,15 p. suposatuko dio eta ebaluaketa batean zehar zazpi aldiz baino gehiago apuntatzen bazaio, ezin izango du ebaluaketa horretan arloa gaindituta eraman.
Jokabide hauek izan daitezke apuntea eragiten dutenak: - Puntuala ez izatea .
- Beharrezko dituzten tresnak eta materialak ez ekartzea (liburu, koaderno ,…) - Klasean denbora galdu eragitea.
- Teknologia gelako tresnak eta materialak EZ zaintzea. Laburtzeko:
ARLOA GAINDITZEKO
5 puntu atera beharko dira, horretarako:
+Prozedura eta Jarrerazko esparruetan gutxienez puntu erdiak lortu beharko dira. Marrazketako laminetan
10 puntutik gutxienez 4 atera beharko dira. *Tramankelua eraikita aurkeztu beharko da
*Txostena edo Memoria eta jarduerak ONGI amaituta aurkeztu beharko dira.
*Etortzea derrigorrezkoa da, gutxienez %80, ebakuntza eta medikuak agindatutakoak salbuezpenak direlarik.
EZ OHIKO DEIALDIA: azterketaren bidez ebaluatuko da
1. Bloke edota ebaluaketa bakoitzarena
Gainditu gabe uzten dutena berreskuratzeko sistema hau jarraitzen dugu :
Ez gainditua lanen bat ez entregatzearen ondorioa bada, adibidez, txostena ez egitea, artefaktua edo tramankulua ez eraikitzea edo baldintzak ez betetzea, koadernoa landu gabe izatea ,... lan horiek eginda, dezente eginda entregatzen dituenen, automatikoki gainditua ematen zaio.
Jarrera txarraren ondorio bada ez gainditzea, hurrengo ebaluaketan jarrera ona badu, gainditutzat ematen zaio.
Ez gainditzea edukin kontzeptualagatik bada, ebaluketero berreskurapen froga egiten zaie, aurretiaz indartze ariketak emanez egiteko eta zuzenduz. Atsedenaldietan edo beraiei ongi datorkienean.
2. Kurtsokoa (maiatzekoa eta ekainekoa)
Aurreko ikasturtekoa gainditzeko aukera bi emango zaizkie, bata otsailean eta bestea ekainean. Gainditu beharrekoa Prozedura esparrukoa balitz (txostena, tramankulua, lan monografikoren bat,…) otsaila baino arinago aurkeztu beharko luke. Ekainako berreskurapena azterketa bidez egingo da.