B
I
Z
K
A
I
K
O
F
O
R
U
A
L
D
U
N
D
I
A
2005ko Hirugarren Hiruhilekoa http://www.bizkaia.net 29. alea
I. NAZIOARTEKOA
2005 urtearen azken tartean igurikizunak onak izan dira ekonomia globalari dagokio-nez. EE.BB.etan hazkuntza egonkorra izan da, Asiako ekonomiak sendo azaldu dira eta finkatu egin da EBeko le-hengoratzea era gora egitea.
II. ESPAINIAKOA
Ekonomia espainiarrak sendo hazten jarraitzen du, nolabait esateko zertxobait ahuldu den barruko demandari eutsita, eta enplegu bolumen handia sor-tzen da.
III. EUSKAL HERRIKOA
Euskal ekonomia %3,7 hazi da, zati baten EBeko ekonomien hobekuntzari esker sustatu den kanpo merkataritzarekin.
IV. BIZKAIKOA
Hirugarren hiruhilekoan haz-kuntza zertxobait azkartu da. Aldi berean, aurreikusita dau-den inbertsio publikoek hobetu egiten dituzte Lurraldean epe ertain eta luzera ezarri diren hazkuntza eta okupazioko da-tuak eta kopuruak.
V. FISKALA
Zerga Itunduen emaitzako bil-ketak hedakuntza-tasa ikus-garriak izan ditu, altuenak azken urte hauetan, baina uste da datorren ekitaldian hazkuntza hori moteldu egingo dela.
L A B U R P E N A
Ekonomiko eta Fiskala
Ekonomiko eta Fiskala
Espainiak inflakzio-tasarik onenak 1998an izan zituen, hain zuzen ere Maastricht-eko Itunak ezarri zituen baldintzak bete zituenean eta ordutik egunera arte KPGk EDB (Ekonomia eta Diru Batasuna) erakundeko bere bazkideek baino askoz ere tasa altuagoak izan ditu.
Moneta bakarra sortu zenetik ekonomia espainiarrak era mekanikoan zen-batetsi ditu prezioen diferentzial positi-boak, gutxi gorabehera urtero puntu batekoak, eta agintari ekonomi-koek beti esan dute hazkuntzako eta moneta bakarraren esparruan prezioak berdintzeko egon dagoen berezko joeragatik dela.
Baina, hazkuntza-diferentzial horiekin batera ez da aurrerakuntzarik gertatu kanpoko lehiakortasunari lotuta dauden arloen ekoizkortasunean; hobeto esateko, prezioen norabide desberdinen emaitza izan dira, “faktore, ondasun eta zerbitzuen mekanismoen inperfekzioek” eraginda. Bada, diferentzial horiek 1998tik egunera arte 8,2 puntuko aldea metatu dute euroaren aldearekiko, nahiz eta askoz ere altuagoa den Alemaniarekin erkatuta (12,5 puntu), edo Frantziarekin (10,2), hau da, EBren barruan gure merkataritzako bazkide nagusiekin. Egoera horrek antzeko lehiakortasun galerak ekarri ditu euroaren eremuko beste ekonomia batzuekin erkatuz gero baina, munduko beste ekonomia nagusi batzuekin eta dibisa nagusiekin erkatzen badugu, emaitza oraindik ere dramatikoagoa da. 12
6 10
Urtearteko Ald.%
Infografia: Ekonomi Aholkularitza Iturria: FMI-INE
KPIren garapena EDBn eta Espainian
97 95 96 98 99 00 01 02 03 04 11,2 0 2 4 8 3,1 0,9 2,2 Dif(Esp-EDB)Estatua KPI-Espainia
KPI-EDB Dif. Metatua
Bizkaiko Abagune
Mundu-mailako ekonomiaren haz-kunde iraunkorra Barne-eskaerak indar apurtezinari eusten dio Estatu Batuen esportazioen hobekuntza txikia
NAZIOARTEKO EKONOMIA
NAZIOARTEKO EKONOMIA
2005eko hirugarren hiruhilekoan, munduko ekonomiak aurrerapen-erritmo egonkorra izan zuen, hain zuzen ere EEBBen hazkundearen egonkortasunak eta Asia eremuko ekonomien indarrak bultzatuta. Ekonomia eta Diru Batasuneko (UEM) herrialdeetan, ordea, bigarren hiruhilekoan izandako sus-perraldi-seinaleak pixkanaka sendotu direla ematen du.
Estatu Batuetako ekonomiak bere hedapenari eutsi dio hirugarren hiruhilekoan, urte-arteko %3,6ko aurrerapena izan baitu, urteko lehenengo bi aldietan elkarren segidako %3,6ko hazkundeak izan ondoren; urteko hiruhileko-artekotan adierazi-ta, %4,2ko hazkundea du. Bide horretan nolabaiteko bizkortzea adierazten duela ematen du, ekitaldiko bigarren hiruhilekoan kontabilizatutako %3,3ren ondoren. Barne-eskaerak indar handia erakusten jarraitzen du eta ez interes-tasen hur-renez hurreneko igoerek (hamabi urrira arte), ez urakanek, ez petrolio gor-dinaren prezioaren igoerak
edo Irakeko gatazkaren kostuek ez dute bere energia murrizten. Hori horrela, estatu batuarren kontsumo pribatuak urte-arteko %3,9ko igoera izan zuen uztaila eta iraila bitartean, aurreko hiruhilekoan bezalako igoera, eta kontsumoko eta inbertsio-ko gastu publiinbertsio-koek gora egin zuten pixka bat, urte-arteko %2,1a aurreratuz, aurreko epealdian izandako %1,8ren ondoren.
Inbertsio pribatua urte-arteko %4,3raino bizkortu zen
uztaila eta iraila bitartean, bigarren hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago (%4,0). Higiezinen merkatuak pil-pilean jarraitzen du, urte-arteko %7,5a aurre-ratzen duen etxebizitza-inbertsioarekin, hau da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gorago (%6,1). Bestalde, ekipamendu eta software gastuek bi digi-turen hazkunde-tasei eusten diete, nahiz eta aurreko epealdiko %11,8tik %10,6ra pixka bat moteldu.
EEBBetako kanpo sektorea hobetu egin zen berriz ere, inportazio-hazkundearen dezelerazioarengatik. Horren arrazoia, hein handi batean, izakin-mailak bigarren hiruhileko jarraian doitu izana da. Gauzak horrela, estatu batuarrek kanpora
egin-2
2
BEGen Gehikuntza Urtearteko Epealdiko Ald. %
Iturria: MEH Infografia: Ekonomi Aholkularitza
EE.BB. EU-25 Japonia
2,4 4,1 3,1 1,0 IH04 II III IV 0 1 2 3 4 5 2,0 2,5 2,2 1,9 4,7 4,6 3,8 3,6 IH05 II III IV 3,6 1,5 0,9 3,8 1,3 2,2 1,6 2,9 3,6
Japonek bere bar-neeskaeraren susperraldia sendotzen du Asiako erraldoiek beren hedapen trinkoari eusten diote
dako erosketak urte-arteko %5,1 hazi ziren hirugarren hiruhilekoan (%5,7 biga-rrenean), eta salmentak, berriz, %6,5, aurreko hiruhilekoko %7,7ren ondoren. Estatu Batuen merkataritza-defizit handia BPGren %5,6an kokatzen da biga-rren hiruhileko jarraian, eta bistakoa da Ameriketako ekonomiak ez duela ez hazkundea ez bere oinarrizko desorekak moteltzeko seinalerik ematen. Japonek bere susperraldia finkatzen jarraitu du, eta uda-garaian urte-arteko %2,9ko hazkundea izan du; horrekin, 2004ko azkeneko hiruhilekoan hasitako bizkortzea sendotu du. Barne-eskaeraren jokabide berriak 2,8 puntuz laguntzen du BPGren hazkundea; kanpo-eskaerak, berriz, produktu gordinaren urte-arteko hazkundeari hamarren bat ematen dio.
Dena dela, Japonek ez du deflazioa desagerrarazi, eta ekainean izandako urte-arteko %0,5eko beherakadaren ondoren, hurrengo hilabeteetan kontsumo prezioen indizeak urte-arteko -%0,3koa izaten jarraitu du.
Txinako ekonomiak bere jarduera-erritmo trinkoari eusten dio, eta %9,4 egin du gora hirugarren hiruhilekoan; hazkundearen eragile nagusiak inbertsioa eta esportazioak izan dira. Hori kontsumo pribatua baino askoz ere gorago dago; izan ere, kontsumo pribatua da Txinako ekonomian jorratzeke dagoena; kezka hori publikoki adierazi du Txinako Banku Zentralak.
Txinako egoeran gehien behatutako adierazlea merkataritza-superabit harriga-rria izan da; iraila bitarteko azkeneko hamabi hilabeteetan 96.384 milioi dolarre-tara iritsi da, aurreko urtean epealdi berdinean izandakoa baino bost aldiz gehia-go; dagoeneko, Txinako ekonomiako ekoizpenaren balioaren %5,0 osatzen du. Indiak era berean aurrera egiten du indar handiaz, baina Txinakoa baino motelxea-go; hirugarren hiruhilekoan %6,2ko aurrerapena izan du, eta urteko lehenengo be-deratzi hilabeteetan %6,7ko hedapen metatua, moteltze ibilbide leunaren barruan. Urteko lehenengo bi hiruhilekoetako ahultasun ekonomiko nabarmenaren ondoren (%1,3 eta %1,1), badirudi euro zonako ekonomiak ekitaldiko bigarren zatian suspertzen ari direla, eta hirugarren hiruhilekoan %1,5eko urte-arteko aurrerapena izan dute.
Goranzko joera txiki hori sendotu egin beharko da datozen hilabeteetan, sus-perraldia finkatzen ari dela jotzeko, izan ere oraindik ezin da amaitutzat jo Europako Batasuneko kontsumoaren ahultasuna, nahiz eta txikizkako salmentek hobekuntza nabarmena egin eta nahiz eta ekain eta abuztu artean autoen matrikulazioek jokabide positiboa izan.
Batasuneko ekonomia handienen hirugarren hiruhilekoko egoeraren hobekuntza adierazi da dagoeneko, eta EB-25 osotasunaren tonu hobea
3
%1,6ko batez besteko hazkundea izan du uztaila eta iraila bitartean. Horrela, bada, Alemaniak eta Fran-tziak beren hazkundea urte-arteko %1,4ra eta %1,9ra bizkortu zuten hurrenez hurren, aurreko hiruhileko-ko %0,7hiruhileko-ko eta %1,3hiruhileko-ko hazkunde txi-kien ondoren. Erresuma Batuak ha-marren bat hobetu du bere aurrera-pen-erritmoa, eta %1,6 kontabilizatu du. Egoera zailagoa da Italiarena, izan ere, urteko lehenengo hiru hila-beteetako %0,2ko atzerapenaren eta bigarren hiruhilekoko urte-arteko %0,1eko aurrerapen eskasaren ondoren hazkunde hutsala izan du. Europako ekonomiaren egoerak funtseko arazo bat du, funtsean Batasunaren oso-tasunaren gobernantza ekonomikoari eragiten diona. Egiteke dauden eta esatuek sartu behar duten egitura-berrikuntzak (merkatuen malgutzea eta desarautzea) Europako Batasunaren hazkunde potentziala mugatzen ari dira, eta, halaber, Ba-tasuna inflazio-tentsiorik sortu gabe benetako hazkundera hurbiltzea ere bai. Gainera, Egonkortasun eta Hazkunderako Egiunearen aplikazio zurrunak, ardatz bakarra prezioen egonkortasuna duenak, ez ditu kontuan hartzen diru-politikaren aplikazioaren eta koiunturaren arteko elkarreraginak, eta horrek mugatu egiten ditu, eta aldarazi ere egin ditzake, kide diren estatuek abian jarri-tako egonkortze-politiken eraginak.
Prezioen bilakaera
Hirugarren hiruhilekoaren amaieran, petrolioaren deribatuen prezio-igoera han-diak prezioen indizeetan gauzatu dira. Hori horrela, EEBBei dagokiona %4,7ra iritsi zen irailean (%3,6 abuztuan), eta maila hori ez zen ikusia 1991eko uztailaz geroztik. Euro eremuan, indize harmonizatua %2,2tik %2,6ra bizkortu zen, 2002ko urtarrilaz geroztik izandako tasarik altuena. Euroaren eremuko herri-alde nagusietan, Espainia barne, urte-arteko tasak abuztuan baino lauzpabost hamarren handiagoak izan dira.
2005eko bigarren erdian, banku zentralen kezka nagusia honako hau da: inflazio-aurreikuspenek gora egitearen eta prezio eta soldata igoerak sortzearen arriskua, eta horrek inflazio-espirala ekartzeko duen arriskua. Hain zuzen ere, horixe zen hiruro-geita hamarreko eta laurogeiko hamarkadako politika ekonomikoaren amesgaiztoa.
4
4
Iturria: MEH eta Of. Estadísticas Infografia: Ekonomi Aholkularitza
BPGaren Hazkundea
% Urtearteko Epealdiko Ald.
Frantzia Alemaniarra Err. B.
0 1 2 3 4 2,1 1,8 2,8 1,6 0,5 1,1 1,6 1,2 2,5 3,0 3,5 1,7
IH04 II III IV IH 05 II III IV
3,7 1,9 0,8 1,3 0,6 1,5 1,9 1,6 1,4
Azpian dagoen inflazioa maila onargarrietan man-tentzen den
Interes-tasen goranzko joera eko-nomi arlo guztietan
Europako Banku Zentralak beherantz berrikusi ditu 2005 eta 2006rako aurreikuspenak
Ekonomia eta Diru Batasu-nean, azpian dagoen inflazioa %1,0n kokatzen da, oso maila apalean, eta, hortaz, energi prezioen igoerak ez dira ez dira gainerako prezioetara igaro, eta, ondorioz, ez gaude prezioen goranzko aldi oroko-rrean. Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar petrolioaren eta beste lehengai batzuen igoera inflazio-gunera igarotzea, igarotzen bada, motela izaten dela.
Finantza merkatuak
Irailean, banku zentral nagusien artean interes-tasen goranzko mugimenduak mantendu egin ziren. Hori horrela, bai Erreserba Federalak, baita Kanadako Bankuak ere, beren erreferentziako interes-tasak igo dituzte eta normalizatzen jarraitu dute, nahiz eta historikoki apalak diren mailetan jarraitu. Estatu Batuetako eta Kanadako ekonomiaren bilakaera beren maila potentzialetik, hau da, hazkunde ekonomiko iraunkorretik, hurbil egoteak, inflaziorik sortu gabe, eta petrolioa garestitzeak, mugimendu horiek justifikatzen dituzte. Europan, Europako Banku Zentrala hasia da merkatua goranzko mugimen-durako prestatzen, nahiz eta mugimendu hori oraindik hilabete batzuk atzeratu litekeen. Horretaz gain, Japoneko Banku Zentralak %0ko interes-tasen amaiera igartzen duten seinaleak ugaritu ditu, nahiz eta ez berehalarako izan.
Epe motzerako aurreikuspenak
Petrolio gordinaren prezioak espero zena baino gehiago hazi zela-eta, Europako Baku Zentralak beherantz berrikusi zituen 2005 eta 2006 eki-taldietarako hazkunde ekonomikoaren proiekzioak. Gaur egungo ekitaldian, BPGren hazkundearen aurreikuspena %1,0 eta -%1,6ren artean kokatzen da, eta %2,1 eta %2,3 arteko inflazioa aurreikusten da. 2006rako, ekonomiaren hedapena gutxienez %1,3ra iristea espero da, eta optimista izanik %2,3ra irits liteke; %1,4 eta %2,4 arteko prezio hazkundea iragartzen da.
Deigarri gertatzen den alderdi bat aurreikuspenek duten ibilbide-zabaltasuna da; horrek, azken batean, aurreikuspen horien ziurgabetasuna adierazten du.
5
5
A U05 A I04 U 1,5 4,0 2,0 M O 3,0 2,5 M A EU A 3,5 I 2,5 3,2 3,5 3,3 3,0 3,1 3,0 3,5 2,8 2,5 2,4 2,2 2,1 2,3 2,0 2,1 2,0 1,9 2,0 2,1 2,1 2,3 2,5 4,5 5,0 4,2 3,6 4,7KPI EEBB eta DEB Hileko Urtearteko Ald. %
Iturria: MEH Infografia: Ekonomi Aholkularitza
Hazkunde profila pixka bat bizkortua
Eskaera nazionala-ren indarrari eusten zaio
Kontsumoa moteldu egiten da...
...eta inbertsioa ere bai
ESP
ESP
AINIAKO EKONOMIA
AINIAKO EKONOMIA
Udako denboraldian, Espainiako ekonomiak 2004 bukatzean hasitako hazkunde leun bizkorrari jarraitu dio eskaera nazionalaren jokabide indartsu eta iraunkorrari esker, eta aldiz kanpoarekiko merkataritza eta korronte balantzak behera egin du nabarmen.
Espainiako ekonomiak sortutako BPGk %3,5eko urte-arteko hazkundea izan zuen 2005. urteko hirugarren hiruhilekoan, ekitaldiko lehenengo bi hiruhilekoetan %3,3 eta %3,4ko aurrerapenak izan ondoren. Hori horrela, profil pixka bat bizkortua azaltzen du. Hiruhileko-arteko hazkundea %0,8koa da, hain zuzen ere bigarren hiruhilekoko aldakuntzaren berdin-berdina.
Eskaera nazionala
Eskaera kontuetan, udan izandako zabalkundea eskaera nazional neurritsuagoari zor zaio, eta kanpotikako kontribuzio ez hain negatiboari.
Eskaera nazionalak 5,2 puntu ematen dizkio hazkunde erantsiari, aurreko aldian baino hamarren bat gutxiago; horrek agerian uzten du bai kontsumo-eskaerari bai inbertsioarenari
arinki eutsi zaiola; nolanahi ere, biak hazkunde sendoak izaten ari dira, hurrenez hurren %4,4koa eta %7,4koa.
Bestalde, kanpoko eskaerak ez dio hain ekarpen negatiboa egi-ten BPGren hazkundeari, izan ere bigarren hiruhilekoan 1,9 puntu kentzetik hirugarrenean 1,7 izatera pasatzen da.
Etxeen kontsumoaren gastuak urte-arteko %4,4ko hazkundea izan du, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago;
administrazio publikoen kontsumoak, ordea, %4,6ko hazkundea izan du, biz-kortu egin da aurreko hilabeteko %4,3rekiko.
Kapital finkoaren osaera gordinak %7,4 egin du gora, aurreko aldian kontabilizatutako %7,6ren ondoren, hain zuzen ere ekipo-ondasun osagaian izandako bultzada txikiagoaren ondorioz (%8,8). Aldiz, bai eraikuntzan
egin-6
6
Eskaria - Zuzend. datuakIturria: INE-CNT Infografia: Ekonomi Aholkularitza Hiruhileko Urtearteko Ald.%
IH04 II III IV IH05 II III IV
2 0 6 3,3 4 3,0 3,0 3,1 3,2 3,4 4,7 4,7 4,6 4,2 4,0 5,2 6,1 7,0 8 4,7 3,4 4,6 7,5 BPG Etx. Kontsumoa KPG Finkoa 3,6 4,4 7,4
Kanpo sektorearen ekarpena ez da hain negatiboa Merkataritza ba-lantzeak narriadura handia jasan du
dako inbertsioak (%6,3), bai beste produktuetan egindakoak (%9,0), profil bizkortuak azaltzen dituzte, azkeneko datuek aurrerapen-erritmo leunagoak erakusten badituzte ere.
Kanpoko eskaera
Esportazioetan bi hamarren bizkortu da beren hazkundea (%1,3), eta inpor-tazioetan indarra galdu da (%7,7), eskaera nazionalaren tonu neurri-tsuagoarengatik. Bi ibilbide horiek gertatzearen ondorioz kanpoko sektoreak hazkundeari egindako ekarpena ez da aurreko hiruhilekoan bezain negatiboa, 1,7 puntukoa 1,9koaren ondoan.
Ondasunei dagokienez, kanpoko bi fluxuetan argi ikusten da leuntzen dela beren aurrerapen-erritmoa, esportazioetan (%1,7tik %0,5era) baino gehiago inportazioetan (%9,4tik %7,1era).
Aduanei dagokienez, 2005. urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako esportazio guztien balio nominala 112.460 milioi eurotara iritsi zen, urte-arteko %4,8ko hazkundeaz; hazkundea iazko ekitaldian aldi berdinean jasotakoa baino txikiagoa da, iazkoa %5,7koa baita. Esportazioen prezioek urtarril eta iraila artean %4,6 gora egin zutenez, urteko lehen seihilekoko kanporako salmenten benetako datuek aurrerapen apala erakusten dute, %0,2koa. Bestalde, inportazioek %12,2 egin zuten gora, 169.158,8 milioi eurora iritsi arte, hain zuzen ere aurreko urteko %11,8a baino gehiago.
Horrek, eta horrekin batera irail artean kanpoko erosketen prezioan izandako %5,0ko hazkundeak, %6,9 inguruko hazkundea dakar benetako kopuruetan. Esportazioen aurrerapena
(%4,8) inportazioena (%12,2) baino zortzi puntu portzentual txikiagoa izan da, eta horren ondorioz merkataritzaren urte-arteko defizit hazkundea %30,7koa dela 2005eko lehenengo bederatzi hilabetee-tan, eta 56.698,9 milioi euro-tara iristen da.
Estaldura tasa %66,5ekoa da, 2004ko lehenengo bederatzi hilabeteetan baino 4,7 puntu inguru txikiagoa.
7
7
Kanpo Merkataritza-Espainia
Iturria: MEH Infografia: Ekonomi Aholkularitza
M.M. 4T.Urtearteko Ald.%
IH04 II III IV IH05 II III IV 5 10 0 5,1 20 15 12,8 9,2 25 30 IH03 II III IV Inport. $ Esport. $ 5,2 10,8 18,9 18,3 23,5 Inport. euros¤ Esport. euros¤
Enplegua egonkortu egin da hirugarren hiruhilekoan
Ekoizpena
CNTRren arabera (hiruhileroko kontabilitate nazionala), ekoizpenaren ikuspun-tutik jokaera bizkorra azpimarratzekoa da eraikuntzan (%6), nekazaritzan eta arrantzan (%0,7) eta industria eta energia adarretan (%1,3); zerbitzuetan, ordea, hazkundea %3,8an egonkortu da.
Industriaren adarrek (energetikoak gabe) oso hazkunde-erregistro ahulak eskaintzen dituzte hiruhileko honetan ere, ehuneko batetik beherakoak (%0,8), baina aldi honetan industri
jar-dueraren balio erantsian nolabaiteko hobekuntza naba-ritzen da industri ekoizpenaren indizearen (IPI) bilakaerarekin bat, adar energetikoetan (%,4,5) manufakturenetan baino handiagoa. Bestalde, eraikuntza goraka hasten da eraikuntzak eusten dion inda-rrari esker.
Lehen mailako adarretako jar-duera bizkortu egin da hiruga-rren hiruhileko honetan %0,7raino; datu hori positiboa da eta ez zen 2004 hasieratik
erregistratzen. Bitartean, zerbitzuetako jarduera egonkor mantendu da %3,8an, %4,0 handitzen diren merkatu zerbitzuei esker; merkatura bideratu ez direnek, ordea, soilik %3,2 egin dute aurrera.
Lan merkatua
Enpleguak, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, egonkortu egin du bere hazkundea; hirugarren hiruhilekoan urte-arteko %3,2ko hazkun-dea izan du. Tasa horrek 567 mila enplegu garbiren hazkunhazkun-dea dakar.
Ezaugarririk azpimarragarrienak eraikuntzan enpleguaren dinamismoak ja-rraitzen duela eta merkatu zerbitzuak egonkortu egin direla dira. Lan faktore-aren itxurazko ekoizpen hazkundea %0,3 inguruan kokatzen da, aurreko hiruhilekokoa baino hamarren bat gorago.
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera (BAI), lanean diren pertsonen kopurua 18,72 milioitara iritsi zen 2005eko hirugarren hiruhilekoan. Epealdi horretan 296.200 lanpostu berri sortu ziren aurreko hiruhilekoarekiko, eta aurreko urtean baino
8
8
Eskaintza- Datu zuzend.
Iturria: INE-CNT Infografia: Ekonomi Aholkularitza
Hiruhileko Urtetik Urterako Ald. %
Ez merk. zerbitz.
Merk. zerbitzuak
Industria
Eraikuntza
IH04 II III IV IH05 II III IV
0 6 4 2 6,0 0,8 3,2 8 4,1
KPI, egonkorra maiatzean eta ekai-nean
1.062.000 pertsona landun gehiago zeuden; horrek urte-arteko %5,9ko hazkundea dakar. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteen balantzea oso positiboa da, izan ere biztanle-ria aktiboak %3,5eko hazkun-dea izan du, eta lanean dire-nen kopuruak %5,6ko hazkun-dea; horren ondorioz, langa-betuen kopuruak behera egin du %13,2, eta langabezi tasa %9,3an kokatu da, aurreko urtean zenbatetsitakoa baino puntu bat eta zazpi hamarren beherago.
Biztanleria Aktiboaren Inkestak eta Lanaren Konfederazio Nazionalak (CNT) erakusten duten hazkunde handia egiaztatu egiten dute Gizarte Segurantzako afiliazioek, horien erritmoak %5,3 egin baitzuen gora, eta horrela, hirugarren hiruhilekoan batez beste 18.073.300 kidetara iritsi zen.
Enplegu Zerbitzu Publikoen bulegoetan izena eman duten langabetuen kopu-ruak irailean behera egiten jarraitu zuen, 2.007.300eraino, eta horrela urte-arteko %1,5eko atzerapena gertatu zen. Horrek erakusten du urteko lehenen-go bi hilabeteetan erregistratutako %2,2 eta %3,6ko langabeziaren beheraka-da pixka bat gelditu zela.
Prezioak, kostuak eta soldata errentak
Prezio arruntetan baloratutako BPGek 2005eko hirugarren hiruhilekoan %8ko hazkundea izan du, horrek deflaktorearen %4,4ko hazkundea dakar, hau da, aurreko hiruhilekoan izandakoa baino hamarren bat handiagoa.
Kontsumo Prezioen Indizearen urteko aldakuntza tasa egonkor mantendu zen uztailean eta abuztuan, %3,3an, eta gora egin zuen irailean %3,7raino, hain zuzen ere 2003. urte hasieratik izan duen puntu gorena. Nolanahi ere, azpian dagoen inflazioa (produktu energetikoak eta elaboratu gabeko elikagaiak alde batera utzita) %2,5ean mantendu zen, aurreko hilabetean bezala, nahiz eta alkoholaren eta tabakoaren gaineko zeharkako ezarpenak gora egin.
Errenten banaketa primarioaren ikuspegitik, soldatapekoen ordainketak urte-arteko %6,4ko hazkunde bizkortua izan du 2005eko hirugarren hiruhilekoan,
9
9
Espainia- Enpleguaren BilakaeraIturria: INE (EPA berria), Mº de Trabajo Infografia: Ekonomi Aholkularitza
Epealdiko urtearteko Ald. % CNTR EPA G.S. Afiliatuak 3,3 3,2 2,8 2,9 2,9 2,6 2,7 3,1 2,8 3,6 3,9 4,2 4,4 4,0 3,6 3,8 4,1 5,1 3,1 2,3 2,4 3,0 3,0 2,9 2,4 2,6 2,8 2 1 6 4 3 5 3,3 5,8 3,9
IH03 II III IV IH04 II III IV IH05 II III IV
3,4
5,3
ELGAren eta EBren pronostikoak ezber-dinak dira epe ertai-nari begira
funtsean soldatapekoen kopuruaren hazkundearen ondorioz. Bestalde, ustia-pen soberakin gordinak eta errenta mistoek beren hazkundea urte-arteko %8,8raino bizkortu dute, aurreko hiruhilekoko %8,0tik.
Jokabide horrek produktu-unitateko lan-kostuaren hazkundea aurreko hiruhilekoaren berdina sortu du (%2,4), ekonomiaren deflaktore inplizituaren hazkundea (%4,4) baino askoz baxuagoa.
Epe ertainerako aurreikuspenak
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen eta Europako Batzordearen udazkeneko aurreikuspenen arabera, Espainiako ekonomiak %3,4 egingo du gora 2005ean, eta %3,2raino jaitsiko da 2006an. Hala ere, nazioz gaindiko bi erakundeen pronostikoa ezberdina da epe ertainari begira; izan ere, ELGAk %3,3ko zabalkuntza adierazi du 2007rako, eta Europako Batzordeak, aldiz, dezelerazioa adierazi du berriz %3,0ra iritsi arte.
Europako Batasunaren pronostikoan: azpian dago azkeneko urte hauetako zabalkunde hau hein handi batean faktore iragankorrei egotz dakiekeela, fak-tore instituzionalak (kohesio fondo ugariak), fakfak-tore koiunturalak (interes-tasa baxuak) nahiz egiturazkoak (inmigrazioa) izan, familien gastuan oinarritutako hazkunde-modeloan gauzatu direnak. Familien gastu horiek enplegu hazkun-dearen eta eraikuntzako inbertsioaren ondorio dira.
Hala eta guztiz ere, gogoan izan behar da pezetaren lau debaluazio eragin zituzten 1992 eta 1995 arteko kanbio-konbultsioen ondoren Espainiako ekono-miak prezioen hazkundearen etengabeko diferentziala mantendu duela (EBren edo EEBBen batez bestekoaren aldean) eta horrek bere lehiakortasuna areagotu duela urtez urte, hainbeste non 1961etik ez zen kontu-korrontezko ordainketa-balantzaren defizita 2004. urtean adinakoa erregistratua, BPGren %3,9. Urtebetean soilik, kanpo-saldo negatiboa bikoiztu egin da eta ia bi puntu kendu dizkio hazkundeari.
Testuinguru honetan, bistakoa da prezioetan galdutako lehiakortasuna berreskuratzeko Espainiako ekonomiak erronka hau duela: hazkunde-eredu berria abian jartzea eta eredu horren oinarriak ekoizpen sistemaren produktibi-tatea handitzen duten faktoreak eta ekintzak izatea; erronka horretarako zailta-sun erantsi bat izango du, alegia, beste garai batzuetan operatiboak ziren mo-neta politikako lanabesak ez dituela (kanbio eta interes tasak).
10
Euskal ekonomiak bere hazkundea %3,7raino bizkortu du
Kanpo-eskaera sus-pertu egin da...
...kontsumo priba-tua egonkortu egin da...
...eta inbertsio-inda-rrari eutsi zaio
EUSKAL
EUSKAL
EKONOMIA
EKONOMIA
Eustaten Hiruhileko Kontu Ekonomikoen arabera, hirugarren hiruhilekoan Euskadiko ekonomiak bere susperraldi-erritmoa bizkortzen jarraitu zuen eta %3,7ko urte-arteko hedapena izan zuen, ekitaldiko lehenen-go eta bigarren epealdiko %3,0ko eta %3,5eko aurre-rapenen ondoren.
Aurreko hiruhilekoari dagokio-nez, BPGren igoera %1,4koa izan zen, bigarren hiruhilekoan izandako aldakuntzaren berdi-na. Prezio arruntetan, produktu gordinak %7,8ko urte-arteko hazkundea erakusten du, apiri-la eta ekaina bitartean baino hiru hamarren gehiagokoa. Bigarren hiruhilekoaren joerari jarraiki, ekoizpen-jardueraren hedapena funtsean eraikuntza-ren indarrari eta zerbitzuen dinamismoari zor zaie, eta industriaeraikuntza-ren susperral-dia eta enplegu-gehitzea egonkortu egin dira.
Barne-eskaera
Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen arabera, Euskadiko ekonomiaren barne-eskaerak bolumenean gora egin zuen uztail eta irail artean, urte-arteko %3,5, hain zuzen ere aurreko hiruhilekoan bezalako erritmoan eta BPGren hazkun-detik bi hamarren gutxiagoren aldean. Ondorioz, kanpoko saldoaren ekarpena positiboa da, bi hamarrenekoa.
Azken kontsumoko gastuak, %2,9ko urte-arteko hazkundearekin, hamarren bat moteldu ziren gastu publikoaren hazkundearen dezelerazioarengatik (%1,8); izan ere, etxeek beren kontsumoaren igoera %3,2an egonkortu zuten, nahiz eta hiruhileko-arteko progresioa hobetu %0,6ko aurrerapenarekin, aurreko epealdian izandako %0,4ren ondoren.
Barne-eskaeraren osagairik dinamikoena Kapital Eraketa Gordina izan da berriz ere, %5,1eko urte-arteko hazkundearekin; horrek moteltze txiki bat dakar bigarren hiruhilekoarekiko (%5,2).
Ekipo-ondasunetako inbertsioaren indarra argi islatzen da karga-ibilgailuen (kamioiak, autobusak, etab.) matrikulazio oso aktiboan, izan ere %8,3ko igoera
1
1
1
1
BPGren bilakaera
Hiruhileko Urtearteko ald. % (zuzend. datuak)
Iturria: Eustat-CET, CNT-INE Infografia: Ekonomi Aholkularitza
IH04 II III IV IH05 II III IV
Estatua E. Herria 3,0 2,5 3,0 4,0 3,5 3,0 3,1 3,2 3,5 3,3 3,5 3,4 3,1 3,0 3,5 3,4 3,7 3,5
EBren ekonomien hobekuntzak EAEren kanpo-mer-kataritza suspertu du Inportazio energeti-koen aparteko gehi-kuntza
izan du hirugarren hiruhilekoan, 2004ko epealdi berdinean izan zuen %23,8ko aurrerapenaren gainean.
Kanpo-eskaera
Europako Batasuneko ekonomien pixkanakako berraktibatze apalak eta Espainiako ekonomiaren barne-eskaeraren joera hobeak lagundu egin dute, uztaila eta iraila bitartean, Euskadiren eta munduko gainerako herrialdeen arteko merkataritza hobetzen.
Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen arabera, uda-garaian EAEtik egindako salmentak, bai Espainiako ekonomiara egindakoak bai Europako Batasunera zein munduko gainontzeko herrialdeetara egindakoak, hazi egin ziren bolume-nean urte-arteko %2,8, eta aurreko urtean izandako %9,0ko aurrerapenaren aldean dezelerazio nabarmena dakarren arren, aurreko hiruhilekoko %1,9ko hazkundea bederatzi hamarrenetan gainditzen du.
Era berean, inportazioak ere moteldu egin ziren nabarmen, urte-arteko %2,4 soilik handitu baitziren bolumenean, 2004ko hirugarren hiruhilekoan %9,3ko hazkundea izan ondoren. Nolanahi ere, aurreko epealdian begietsitako %1,9ko aldakuntza ere gainditzen dute.
Eustaten datuen arabera, Euskadiko ekonomiatik Europako Batasunera eta munduko gainerako herrialdeetara egindako esportazioek gora egin zuten hiru-garren hiruhilekoan, %7,5era iritsi arte, urteko lehenengo bi epealdietako %2,1eko eta %1,8ko aurrerapen apalen ondoren. Tasa hori %7,6an kokatzen da salmenta ez energetikoak soilik kontuan hartuta, eta %4,6ra iristen da urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan.
Esportazio ez-energetikoen urtarril eta irail arteko susperraldiaren iturburua EB-25eko herrialdeetara bideratutako merkantzien salmentetan izandako %6,3ko hobekuntza izan da, izan ere munduko gainontzeko tokietatik eskatutakoek soi-lik %0,4 egin zuten gora.
Europako Batasunaren sarrerak eta inportazio ez-energetikoak, lehenengo hiruhilekoan izandako dinamismo handiaren ondoren (%22,3), moteldu egin ziren bigarren hiruhilekoan %4,0) eta hirugarrenean (%1,5); hori horrela, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan %8,5eko hedapena azaldu zuen.
Nolanahi ere, produktu energetikoen inportazioek %60,7 egin zuten gora hiru-garren hiruhilekoan, eta urtarrila eta iraila bitartean %51,2ko aparteko aurre-rapena izan zuten, aurreaurre-rapena ez soilik petrolio gordinaren prezio handiaren-gatik baizik eta baita Bizkaian ziklo konbinatuko zentral berriak abian jarri ondoren gas-erosketetan izandako hazkunde handiarengatik ere.
12
Eraikuntzak dina-mismoari eusten dio Industriaren bidez bere zabalkuntza egonkortu da Ekoizpena
Oro har, uztaila eta iraila bitartean ekoizpen-jarduerak urtearen lehen zatian izan zituen ezaugarriei eutsi die. Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen arabera, eraikuntzak sektore dinamikoena izaten jarraitu du, izan ere aurreko urteko epealdi berdinarekiko %5,7 hazi da bolumenean, Euskadiko ekonomiaren batez besteko hedapenaren gainetik (%3,7).
Zementu-kontsumoek susperraldi nabaria izan zuten uztaila eta abuztua bitartean, eta Euskadin, urteko lehenengo zortzi hilabeteetan, %3,5eko aurrerapena kontabilizatu zuten; horrela, 2004ko epealdi berdinean izan zuten %10,1eko beherakada gainditu zuten.
Hiruhileroko Kontu Ekonomiko-en arabera, eraikuntzak EAEn enplegua sortzen jarraitu du; hirugarren hiruhilekoan, sek-toreko lanpostuak 97.651eko kopuruan zenbatetsi da; horrek %5,8ko urte-arteko hazkundea dakar, eta hiruhileko-arteko %1,8ko aurrerapena, aurreko epealdian bezalako tasak. Nolanahi ere, Biztanleria Akti-boaren Inkestaren eta BJAren arabera (Biztanleria Jardue-raren Arabera), sektorean la-nean dabilen Euskadiko biztanleriaren ibilbidea izugarri igotzen da, izan ere EINek %4,1eko urte-arteko hazkundea adierazi du; BJAk, ordea, %3,1eko beherakada adierazi du.
Erritmo motelagoan, industriaren balio erantsiaren hedapenak bolumenean profil egonkortua adierazten du, Hiruhileko Kontu Ekonomikoen arabera aur-reko epealdiko tasa bera, urte-arteko %2,3, eta bere hiruhileko-arteko profilak, ordea, bizkortze nabaria adierazten duela dirudi, %2,4 hazi baita, bigarren hiruhilekoko %1,8ko aurrerapenaren ondoren eta lehenengo hiruhilekoan begi-etsitako %0,3ko atzerapenaren ondoren.
Eustaten Industri Ekoizpenaren Indizearen bilakaerak ere joera egonkortua iradokitzen du EAEko industri jarduerari dagokionez, izan ere %3,9ko urte-arteko hazkundea azaltzen du zuzendutako terminoetan hirugarren hiruhilekoan, urtebete lehenagoan izandako tasa bera, Gipuzkoaren %4,2ko, Arabaren %3,2ko eta Bizkaiaren %4,0ko aurrerapenei esker.
Industri jardueraren hazkundearen egonkortzea ez da lan-merkatura igaro, izan ere Hiruhileko Kontu Ekonomikoen arabera industriako okupazioak behera egin
13
13
BEG-Euskal Herriaren Eskaintza
Iturria: CET Eustat Infografia: Ekonomi Aholkularitza Hiruhilekoo Urtearteko Ald. % (zuzend. datuak)
IH04 II III IV IH05 II III IV
Industria ZerbitzuakEraiikuntza 1 5 2 4 3 3,1 3,3 5,8 5,5 5,5 3,0 5,3 2,9 4,7 2,7 2,6 1,4 2,7 2,0 6 2,3 3,0 3,2 5,8 5,7 3,3 2,3
Enpleguaren gehi-kuntza handia duten zerbitzuen BEGek azelerazio leuna izan du
zuen berriz ere, urte-arteko %0,7, hirugarren hiruhilekoan, ekitaldiko lehenengo bi epealdietako %0,3ko eta %0,2ko beherakaden ondoren.
Baina, bai Biztanleria Aktiboaren Inkestak, baita BJAk ere (Biztanleria Jardue-raren Arabera), adierazten dute uda garaian industrian lanean aritutako euskaldunen kopuruak behera ezin zuela nabarmen.
Hori horrela, EINen iritziz, uztaila eta iraila bitartean industrian lan egin zuten EAEko biztanleek %7,5 egin zuten behera aurreko urteko epealdi berdinarekiko, eta %5,4 bigarren hiruhilekoarekiko. Bestalde, Eustatek EINek baino atzerapen txikixeagoak begiesten ditu (urte-arteko %3,2 eta hiruhileko-arteko %1,3).
Hirugarren sektoreko jardueren hedapenak laguntza handia ematen dio euskal ekonomiaren ekoizpenaren eta enpleguaren hazkundeari. Hiruhileko Kontu Ekonomikoen arabera, merkatura bideratutako zerbitzuen balio erantsiak gora egin zuen bolumenean, %3,6, uztaila eta iraila bitartean eta aurreko hiruhileko tasa hamarren batean hobetu zuen.
Merkatura bideratuta ez dauden hirugarren sektoreko ekoizpenek, aldiz, beren hazkundea %2,0n egonkortu dute; gauzak horrela, bi horien ondorioz hiruga-rren sektorearen osotasunak %3,3 egin du gora, apirila eta ekaina artean baino hamarren bat gehiago.
Hainbat adierazle partzialek, hala nola, turismo-ostatuen zerbitzuen eskaerak, jarduera horiek 2005eko uztaila eta iraila bitartean izan duten dinamismoa azpi-marratzen dute. Izan ere, bai Eustateko Turismo Establezimendu Jasotzaileen Inkestak (EERT), baita EINen Hotel Okupazioarenak ere (EOH), Euskadira etorri eta hemen ostatatu ziren bidaiarien kopuruan %7,6 eta %7,8ko urte-hartzeko hazkundeak eskaintzen dituzte, eta gaua igarotzeari dagokienez, berriz, %7,6 eta %10,1eko hazkundeak.
Hiruhileko Kontu Ekonomikoen arabera, hirugarren sektoreko jarduerak dira euskal ekonomian enplegu-hazkunde garbirik handiena eragiten dutenak; hiru-garren hiruhilekoan, %3,2ko urte-arteko aurrerapena izan da lanean dabiltzan langileen kopuruan, duela urtebete eta aurreko hiruhilekoan izandako %3,0 baino bi hamarren gehiagoko aurrerapena.
Lan merkatuaren inkestek baieztatu egiten dute joera hori, izan ere zerbitzue-tan lan egiten duten euskaldunen okupazioan urte-arteko hazkundea hirugarren hiruhilekoan %7,1ekoa (BAI) ET A%5,2koa (BJA) izan dela zenbatesten dute, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan hurrenez hurren %6,3ko eta %4,1eko hazkundeak metatuz.
Lehenengo sektoreak urte-arteko balantze apala eskaintzen du bolumenean bere balio erantsian, %0,3, eta hori urtebete lehenago Hiruhileko Kontu Ekonomikoek zenbatetsitako ekoizpen-aldaketa handiak (%20,8) baldintzatzen du. Nolanahi ere, %3,1eko bizkortzea izan du aurreko hiruhilekoarekiko.
14
Inkesta berriek lan-merkatuak duen dinamismo handia azaltzen dute
Hala eta guztiz ere, Hiruhileko Kontu Ekonomikoek okupazioan urte-arteko %1,3ko aurrerapena erakusten dute, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gutxiago, nahiz eta horrek urtebete lehenagoko %10,1eko beherakada handi-aren susperraldia dakarren.
Osotasunean ikusita, komeni da ikustea lehenengo sektoreaz egiten diren zen-batespenak prezio arruntetan Balio Erantsi Gordinaren %1,1era iristen direla soilik, eta Euskadiko hirugarren hiruhilekoko lanpostu guztien %2,5era.
Lan Merkatua
Hiruhileko Kontu Ekonomikoen arabera, hirugarren hiruhilekoan ekoizpen jar-dueretan lanean dabiltzan langileen kopurua (eta lanpostu guztiena Eustaten arabera) 955.540 pertsonara iritsi zen EAEn, urte-arteko %0,5eko hazkundeaz. Hazkunde hori txikiagoa da aurreko epealdiko %1,0rekiko, eta bigarren hiruhilekoan bezalako urte-arteko aurrerapena azaltzen du.
BAIk eta BJAk 2005eko uztaila eta iraila bitarteko epealdiari buruz emandako datuek euskaldunen artean okupazioak gora egiten jarraitu duela erakusten dute, eta EAEn langabezi tasak behera egiten jarraitu duela.
Nolanahi ere, uda-sasoian lan egiteko eran ziren EAEko biztanleen bilakaerari buruz bi inkestek ematen duten ibilbidea ezberdina da; izan ere, Eustatek %1,2ko eta %1,7ko beherakadak zenbatesten ditu urteko bigarren eta hiruga-rren hiruhilekoetan, eta EINek, berriz, epealdi beretan %1,7ko eta %0,6ko aurrerapenak eskaintzen ditu.
Nolanahi ere, bi estatistika-institutuek adierazten dute EAEn bizi diren laneratuen kopuruak, 950.500 BAIen arabera eta 947.400 BJAren arabera, bilakaera positiboa izaten jarraitu duela, izan ere BAIren arabera %3,0ko igoera –Eustaten arabera %1,5ekoa-izan du, eta urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan hurre-nez hurren %3,6ko eta %1,3ko igoera zenbatetsi dute.
Lanik gabeko biztanleria batez beste murriztu egin zen 76.500 edo 49.400 pertsonara hirugarren hiruhilekoan, EINen edo euskal institutuari jarraitzearen arabera. Horrek %21,5eko eta
15
15
Euskal Herria-EnpleguaIturria: INE, Eustat eta Mº Trabajo Infografia: Ekonomi Aholkularitza
Hiruhilekoko Urtearteko Ald.%
EPA S.Social
IH04 II III IV IH05 II
0 5 III IV 2 1 3,0 2,4 3,1 4 3 0,1 2,2 1,6 CET (Eustat)
Gizarte Segurantzako afilia-tu kopuruak izaten jarraitzen du Jarduera berriak etorkizunean gehitu eta garatzeko iguri-kimenak modu nabarian hobetu dira
%35,3ko urte-arteko beherakada dakar, eta langabezi tasa hurrenez hurren %7,4an eta %5,0n kokatzen dute.
Gizarte Segurantzako afiliazioak 918.000ra iritsi ziren irailean Euskadin, eta %3,1eko urte-arteko hazkundea izan zuten 2005eko hirugarren hiruhilekoan, hain zuzen ere aurreko urtearekiko ia bikoitza (%1,6), nahiz eta apiriletik aurre-ra egindako etorkinen erregularizazioaren ondorioz Estatuak duen %5,3ko aur-rerapenetik urrun izan.
Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SPEE) datu berrien arabera, Euskadiko bule-goetan erregistratutako langabezia kopuruak gora egin zuen 82.400 pertsonara hirugarren hiruhilekoan, 2004ko epealdi berdinarekiko %5,8 jaitsita. Tasa hor-rek gainditu egiten du era nabarian estatuan zenbatutako %1,5eko atzerapena. Inkestetan zein Enplegu Zerbitzu Publikoaren erregistroetan egindako aldaketa metodologikoek paradoxa harrigarria sortu dute; Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako langabetuen bolumenak %7,7 eta %66,8 gainditzen ditu hurre-nez hurren BAIren eta PJAren inkestetako langabeziaren (potentzialaren) zen-batespenak. Horren arrazoia etorkinek Enplegu Zerbitzu Publikoetan inskrib-atzeko dituzten aukeren eta Biztanleen Erroldan inskribatu eta erregula-rizatzeko atzerapenaren artean gerta litekeen disfuntzioa izan daiteke.
Epe ertain eta luzerako aurreikuspenak
Abiadura handiko trenbideko lanak 2006. urtean hastea erabakitzeko gobernu zentralaren eta euskal gobernuaren artean berriki lankidetza hitzarmena izen-petu izanak, Pasaiako badia biziberritzeak eta Bizkaian minbiziaren kontrako terapietan aurreratua den ikerketa-zentroa sortzeak, hasiera batez hazkunde-aurreikuspenak eragiten dituzte datozen urteetarako, eta aurreikuspen horiek euskal ekonomiak bizi duen hedapen-fasea luzatu egingo dela aurreratzeko aukera ematen dute.
Bestalde, inbertsio publikoko bolumena hain handia izateak eraikuntza-fasean ekoizpen jarduera askoren gainean inertzia-eraginak dakartza epe motz eta luzera, eta, horretaz gain, Euskadiri osagai kualitatibo handiak ematen dizkio, hain zuzen ere aukera ematen dutelako Atlantikoko Arkuaren grabitate zentroa sendotzeko, era garrantzitsuan areagotzen duelako EAEren irisgarritasuna eta EBn puntakoa den ikerketa euskarria duelako. Hori jarduera berritzaile berrien garaperako euskarria izan daiteke epe luzera.
16
Bizkaiko hazkundea bizkortxeagotu egin da udan zehan Hedapen-erritmo moderatua indus-trian
BIZKAIKO EKONOMIA
BIZKAIKO EKONOMIA
2005eko udaldian zehar, Bizkaiko ekonomiak aurreko hiruhilekoetako hedapen-tonuari eutsi zion. BPG %3,7 hazi zen aurreko urteko epealdi berdinaren aldean, Eustaten Hiru Hileko Ekonomi Kontuen (HHEK) arabera. Aldakuntza horrek bi hamarreneko bizkorraldia ekarri du aurreko hiruhilekoko hazkundearen aldean. Bizkaiko ekonomiaren udaldi honetako hazkundea Arabakoa (%3,7koa) beza-lakoa izan zen. Gipuzkoako aurrerapena, aldiz, %3,5ekoa izan zen.
Hiru hileko bilakaerari begira, produktu gordina %1,3 igo zen aurreko epeal-diaren aldean. Horrek dezelerazio txikia ekarri du bigarren hiruhilekoan kontabi-lizaturiko %1,4ko igoeraren aldean.
Eskariaren ikuspegitik, hedapenaren indarrak barruko eskaria oinarri izaten ja-rraitu du. Izan ere, aurreko hiruhilekoetan erregistraturiko jokabidea sendotu du, eta familien gastuak aurreko epealdietan baino kadentzia txikiagoa agertu du, antza denez, familien kontsumoaren gainean eskuratu ahal diren zenbait adierazleren arabera.
Gainera, kanpoko eskariak bizkorraldi modulatua agertu du, Europar Batasuneko herrietakoaren susperraldi txikiarekin bat; baina munduko gaine-rako merkatuetan lehia gogorrean ari da, euroaren sendotasunak dakartzan zailtasunak direla eta.
Eskaintzaren ikuspuntutik, eraikintzak eta zerbitzuek dinamismo nabarmena mantendu dute, eta industriak, bigarren hiruhilekoan suspertu ostean, bere bultzada 2005eko udan zehar apur batez gelditu du.
Ekoizpena
Eustatek 2005eko bigarren hiruhilekoan zenbatetsitako %3,5eko gorakadaren ostean, Bizkaiko Industri Ekoizpena-ren Indizea (IEI), urtaro-ondoreetatik eta egutegitik zu-zendua, hirugarrenean bizkor-tu zen, %4,0 igo baitzen. 2005eko lehenengo bederatzi hilabeteetan %2,5eko gehi-kuntza izan zuen. Hirugarren hiruhilekoko jokabide horrek 2004ko udaldian erregistra-turiko %2,8ko aurrerapenaren aldean susperraldi nabarmena
17
17
Industria Ekoizpen Indizea (datu zuzend.)
Iturria: INE eta Eustat Infografia: Ekonomi Aholkularitza
MM 4T Urtearteko Ald.%
II
IH04 II III IV IH05 III IV
Euskal H. Bizkaia Estatua
0 4 2 1 3 2,4 1,9 1,4 3,0 2,3 1,6 3,3 2,2 1,8 3,2 2,7 1,6 2,2 1,9 1,3 2,4 2,2 0,7 2,42,5 0,4
Bizkaiko bigarren mailako enplegua-ren atzerapena Eraikintzaren adie-razleek erritmo autsiagoa adierazi dute
ekarri du, baina moderatua izan da 2004ko urtarril eta irail artean zenbatetsi-tako %2,9koaren aldean.
IEIaren aurrerapenak energia elektrikoaren, gasaren eta uraren ekoizpen-indizearen indarra zio izaten jarraitu zuen, neurri handi batean, lehenengo be-deratzi hilabeteetan. Izan ere, indize horrek urtearteko %4,7ko gehikuntza izan du. Urtebete lehenago %40tik gorako gehikuntza handiak izan zituen; egin-eginean, Bizkaiko Badia energia elektrikoaren zentral berria ekoizten jarri zen. Bigarren mailako ekoizpen-jardueren artean, Material Elektrikoko urtearteko %13,9ko gehikuntza kementsua nabarmendu da. Burdingintzaren eta Metalezko Gaien aurrerapena %3,4koa izan da. Paperaren eta Arte Grafikoen (%1,4) eta Industria Kimikoaren (%0,5) gehikuntzak moderatuagoak izan dira. Guztiarekin ere, industrian lan egiten duen Bizkaiko biztanleriaren bilakaerak 2005eko hirugarren hiruhilekoan atzerapena izan du bai aurreko hiruhilekoaren aldean bai urte artean. Horrela, Bizkaiko biztanleriaren bigarren mailako jar-dueretako enplegua %0,6 eta, urte artean, %9,9 jaitsi zen, BAI eta PRAren arabera. Erorketa horiek, aurreko hiruhilekoari begira, %1,9koa eta %4,9koa izan ziren, hurrenez hurren. Ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetako ba-lantzea ez dago garbi. Izan ere, ENEk %1,7ko aurrerapena eta Eustatek %3,4ko atzerapena kontabilizatu dute.
Eraikintzaren gainean eskuratu ahal diren hirugarren hiruhilekoko adierazle urrien arabera, eraikintzako jarduerak, antza denez, inertziaz sendotasun nabar-mena mantendu du. Horrela,
Oficemenen informazioaren arabera, zementu kontsumoa 2005eko uztailean eta abuztu-an Bizkaiabuztu-an 99.600 tonakoa izan zen, aurreko ekitaldiko epealdi berdinean baino %1,7 handiagoa. Baina urteko lehenengo zortzi hilabeteetan %4,5 jaitsi da ekoizpen intsumo hori.
Era berean, Eraikintzako eta Herri Lanetako energia elek-trikoaren erabilerek agortze-zantzuak agertzen jarraitu dute eta uztailak eta abuztuak
osat-uriko bihilekoan %9,4ko gutxikuntza erregistratu dute (%3,5ekoa, urteko lehenengo zortzi hilabeteetan). Alabaina, abagune-bilakaera horretan gero hedapen tasa bizi-biziak gertatu dira. 2003ko eta 2004ko gehikuntzak %18,0koa eta %14,2koa izan ziren.
18
18
Bizkaia-Zementuaren eta E.Elek. Kontsumoa Eraikuntzan eta Obra Publikoetan
Urtearteko Ald. % MM 12 H.
Zementua
E. elek. Eraik. eta O.P.
Iturria: Oficemen eta Iberdrola Infografia: Ekonomi Aholkularitza
U05 O M A A -20 -10 10 0 A 20 M E U I A -10,5 -0,7 U
Zerbitzuen ekme-nezko ibilbideak Lurraldean jarduera eta enplegua bult-zatu du
Horrek guztiak azken batean dakarrenez, intsumo elektrikoen eta zementuaren maila altua mantendu da.
Hala eta guztiz ere, lan-jarduerako ibilbide horren sektoreko eragina ezberdina izan da berriro. Horrela, PRAk zenbatetsitakoaren arabera, eraikintzan lan egi-ten zuen Bizkaiko biztanleriak uztail eta irail bitartean urtearteko %12,8ko atze-rapena izan zuen. Ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetan %12,4ko eror-keta izan zen. Horrek azken batean dakarrenez, gutxikuntza nabarmenki biz-kortu da, 2004ko epealdi berdineko %3,7ko gutxikuntzarekin erkatzen bada. ENEren zenbatespenen arabera, ordea, zelanbait gehitu da sektorean lan egi-ten duen euskal biztanleria udaldian. Izan ere, hark kalkulatutakoaren arabera, %6,1 gora egin du, urtebete lehenago %18,1 erori ondoren. Aurrerapen hori Euskal Herrian (%4,1) eta Espainiako ekonomian (%5,0) zenbatetsitakoak baino bizitasun handiagokoa izan da.
Inkesten arabera ateratako eraikintzako enpleguaren jokabide horrek honakook ditu kari: sektorearen tamaina txikia da (guztirako enpleguaren %9-10), eta Bizkaian eta Euskal Herrian eraikitze-jardueraren zati handi bat egoitza EAEn ez duten langileek eta enpresek egiten dute. Hori dela eta, inkestetako kopuruek, edozein kasutan, egoitza EAEn duten eta lan egiteko prest dauden edo Espainiako edozein probintziatan eraikintzako jardueretan lan egiten dute-nen enpleguaren bilakaeraren berri jakinarazi dute.
Hala eta guztiz ere, oso onak dira Bizkaian eraikintzako jarduera mantentzeko igurikapenak, urteko lehenengo zortzi hilabeteetan egindako lizitazio publikoak oinarri harturik. Egin-eginean, bertako zenbatekoa 806,1 milioi eurokoa izan da, SEOPANen arabera.
Kopuru horren arabera, jarduera bultzatu eta bultzatuko da. Izan ere, urte-arteko gehikuntza %26,4koa izan da 2004ko epealdi berdinaren aldean. Bultzada hori Eraikuntzaren %151,6ko gorakadak ekarri zuen (lizitaturiko guzti-rakoaren %26). Egin-eginean, Obra zibilaren hedapena, beronek aurreko epealdietako gehikuntza handien ostean (%89,3ko gehikuntza, 2004ko urtarril eta abuztu bitartean), moderatu egin da, baina iraun du: %7,6ko aurrerapen sendoa izan du Obra zibilak.
Hirugarren sektoreko jarduerek oso tonu positiboa mantendu dute: beraien adierazleetariko batzuek gehikuntza nabarmenak adierazi dituzte. Izan ere, zerbitzuen Lurraldeko hedapena bultzatu da: merkataritza-banaketa, enpre-sentzakoa, aisiakoa... Horrek lan-merkatua biziki bizkortu du, halaber.
Iberdrolaren informazioaren arabera, energia elektrikoaren hirugarren sektoreko erabilerek %5,3 gora egin zuten udaldian, 2004ko epealdi berdineko %4,8ko gorakadaren aldean apur batez bizkortu eta urteko lehenengo bederatzi
hila-19
Bizkortu egin da markataritza-zerbit-zuetako enplegua-ren igoera
beteetan %6,9 gora egin zutelarik. Hirugarren sektoreko jarduera-adarrak kon-tutan harturik, garraioko intsumo elektrikoen irailera arteko %39,2ko gorakada handia nabarmendu da, eta merkataritzako %6,6ko gehikuntza eta ostalaritzako %3,2ko gehikuntza. Beste alde batetik, Administrazioak eta herri argiek hiruga-rren sektoreko intsumoetan aurrerapenik txikiena erregistratu dute, %1,5ekoa. Dirudienez, Bizkaiko merkataritza-abaguneak hirugarren hiruhilekoan hedapen-erritmo indartsua mantendu du, Eustaten Azalera Handietako Merkataritza Indizea (AHMI) oinarri harturik. Izan ere, udaldian %19,9koa erregistratu zen egutegiaren ondoreetatik zuzendutako eguneko prezioetan.
Prezioen igoera deskontatuta, azalera handietako salmenten benetako aldakuntzak %16,6ko gehikuntza bizkortua ekarri du, urteko lehenengo bi hiruhilekoetan zenbatetsitako %12,3 eta %15,6ko aurrerapen sendoen ostean. Indarra ikusi da establezimenduotan lan egiten duen langileriaren indizean ere: berau %20,2 igo da hirugarren hiruhilekoan. Igoera hori Bizkaian urtebete lehenago zenbatetsitako %5,3koa baino ia lau aldiz handiagoa izan da.
AHMI indizeak azaldu duen kemen handizko jokaera horrek Eustatek base berrian aplikaturiko metodologi aldaketen eragina izatea baliteke aldez. Izan ere, adierazle hori bai Euskal Herrian bai Bizkaian azken urteetan gertatzen ari den merkataritza-banaketako zerbitzuen garapen eta zabalkuntza handiari egokitu beharra dago.
Beste alde batetik, Barruko Merkataritzaren Indizeak (BMIak) salmenten bilakaerako profil apalagoa azaldu du eta motelduta azaldu da. Izan ere, udaldian eguneko prezioetan urtearteko gehikuntza %4,7koa izan da (%5,6koa eta %6,6koa aurreko hiruhilekoetan). Tasa hori %2,2koa da, prezio-igoeraren ondorea deskontatuz gero. Bigarren hiruhilekoan iritsitako %2,8koa baino sei hamarren gutxiagokoa eta 2004ko epealdi berdinean zenbatetsitako %5ekoaren ia erdia.
Udaldiko salmenten jokabide eutsi hau bai handizkako merkataritzan bai txi-kizkakoan ikusi da. Izan ere, haien benetako aurrerapenak %2,4koa eta %1,6koa izan dira, hurrenez hurren. Aldakuntza horiek urtebete lehenago zen-batetsitako %4,1 eta %6,9ko gehikuntzen bestelakoak dira.
Beste alde batetik, BMIko langileria landunaren indizeak Bizkaiko merkatartza-banaketak bizi duen une ona agerian jarri du. Izan ere, uztail eta irail bitartean urtearteko %3,2ko gehikuntza agertu du, 2004ko epealdi berdinean %1,2ko aurrerapenaren aurrean.
Gauzak horrela, lan-merkatuaren gainean eskuratu ahal diren inkestek aurreko urteko gehikuntza-ibilbide bizkortua mantendu dute. Udan zehar zerbitzuetan lan egin duten Bizkaiko biztanleen artean enpleguaren gehikuntza handiak zen-batetsi dira.
20
Ostatu-zerbitzuen eskariak igotzen iraun du
Enpleguaren 2005eko lehenengo seihilekoan zeharkako urtearteko %7,9ko au-rrerapenaren ostean, hirugarren sektoreko jardueretako langile bizkaitarrak, ENEren arabera, 338.500 izan ziren hirugarren hiruhilekoan, eta urtearteko au-rrerapena %9,3koa izan zen. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan %8,4ko gehikuntza izan da. Horrek bizkorraldi bizia agerian jartzen du, 2004ko epealdi berdinean iritsitako %4,8koarekin erkatzen bada.
Profil moderatutxoagoa baina, baita, sendotasun nabarmenekoa agertu du Eustatek. Izan ere, berak zenbatetsitakoaren arabera, 333.600 bizkaitarrek lan egin zuten zerbitzuen sektorean 2005eko hirugarren hiruhilekoan, urtebete lehenago baino %8,6 gehiagok. Urtarril eta irail bitartean %5,8ko gehikuntza izan da, 2004ko lehenengo bederatzi hilabeteetan zenbatetsitako %4,3koa baino puntu eta erdi handiagoa.
Barruko Eskaria
Barruko kontsumo-eskariaren indarrak alokairu-errenten aurrerapenaz elikatzen jarraitu du. Izan ere, enplegua igo da eta ordainsari-gehikuntzak izan dira. Egoera horretarako lagungarriak izan dira maila erlatiboki txikitako korritu-tasak, ekoizpen-inbertsioa pizten dutenak bestalde.
Bizkaiko etxeetako energia elektrikoaren kontsumoak %2,5 gora egin zuen udan zehar, eta ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetan %2,3ko igoera pilatu du. Tasa hori oso moderatu da, 2004ko epealdi berdinean erregistraturiko %8,3koarekin erkatzen bada.
2005eko udan zehar hotel-establezimenduetan bida-iariak mugitzeak sorrarazi-tako ostatu-zerbitzuen eskariak oso gehikuntza-tasa altuetan sendotzen iraun du, baina beraren bilakaera moderatutxoagoa da 2004an erregistraturiko hedapen handiaren ostean. Eustaten Turismo Establezi-mendu Hartzaileen gaineko Inkestak (TEHIak) zenbatet-sitakoaren arabera, udan, gutxi gora-behera, 255.140 pertsonak bisitatu eta eman zuten gaia Bizkaiko
hotel-21
21
Iturria: EOH-INE Infografia: Ekonomi Aholkularitza
Gau-emateak
Urtearteko Ald.% MM4 Hiruhil.
Euskal H. Bizkaia Estatua
IH 04 II III IV 05IH II III IV 4,0 10,6 19,8 0 8 16 24 12 4 20 13,5 26,6 2,1 10,8 20,3 1,8 9,6 17,5 2,9 7,9 12,4 3,1 28 6,4 8,4 4,1 7,6 11,8 5,2
Aparteko indarra motozikleta-eroske-tetan Esportazioak partzialki suspertu dira..
establezimenduetan, inoiz baino gehiagok. Horrek urtearteko %15eko gehikuntza sendoa ekarri du, Euskal Autonomia Erkidego osoko %7,6koa baino handiagoa baina 2004ko hirugarren hiruhilekoan zenbatetsitako %20,6ko gehikuntza handi-handia baino bost puntu gutxiagokoa.
Epealdi berean, Bizkaiko hotel-establezimenduetan egindako gau-emateak 488.992 izan ziren, eta urte artean %12,1eko gehikuntza izan zuten. Gehikuntza hori EAErako zenbatetsitako %7,6koa baino handiagoa izan da berriz, 2004ko epealdi berdinean ebaluaturiko %20,4koarekin erkatzen bada txikia baina. Ibilgailuen matrikulazioak sendotasun nabarmena agertu du Bizkaian 2005eko hirugarren hiruhilekoan. Urte artean %8,2ko aurrerapena izan du. Aldakuntza hori Euskal Herrian erregistraturiko %6,7koaren eta Espainiako ekonomian iri-tsitako %11,2koaren artekoa da; eta halako moderazio bat agertu du, 2004ko udan erregistraturiko %11,3ko gehikuntza sendoarekin erkatuz gero.
Ibilgailu-eskariak uztail eta irail bitartean Bizkaian motozikleta-erosketen gorakada handia oinarri izan du. Izan ere, haiek urtearteko %115,4ko aurrera-pena izan dute, eta zama-ibilgailuetako inbertsioak bere lehenengo seihilekoko hedapen handiari eutsi zion (%23,9) eta hirugarren hiruhilekoan %4,1eko au-rrerapen moderatua iritsi zuen. Turismo-erosketak %2,2 suspertu ziren udan, urtearen lehenengo erdialdean %5,6 atzera egin ostean.
Urteko lehenengo seihilekoan zehar sendo ibili ostean (%12,0), ekipoko onda-sunen inportazioak Bizkaian %16,5 behera egin zuen hirugarren hiruhilekoan. Hala eta guztiz ere, ekipoko ondasunen erosketa lehenengo bederatzi hil-abeteetan 833,5 milioi eurokoa izan da. Horrek %1,9ko gehikuntza ekarri du urtebete lehenagoko 818 milioi euroen aurrean.
Kanpoko Eskaria
Lehenengo hiruhilekoan erregistraturiko atzerapena atzean utzita, Bizkaitik egindako esportazioak partzialki suspertu ziren bigarrenean eta hirugarrenean. Inportazioek apur bat eutsi zioten baina bizitasun handia mantendu dute kontsumoak eta inbertsioak bultzatuta.
Horrela, Eustaten arabera, energiabakoen esportazioek, lehenengo hiruhi-lekoan oso behera egin ostean (-%16,1), bigarrenean eta hirugarrenean %10,5 eta %5,0 gora egin zuten, hurrenez hurren. Baina lehenengo bederatzi hila-beteetan %1,5eko erorketa izan dute, urtebete lehenago izandako %15,4ko aurrerapen sendoaren oso bestelakoa dena.
Arantzel-atalka, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako Bizkaiko esportazioen gutxikuntzak atzerrirako salmenten erorketa bizia izan du jatorri nagusi. Askoz urrikiago saldu direnak honakook dira: Garraio-materiala
22
...izan ere, Europar Batasuneko herriak suspertu berri dira
(%43,3), Energi Produktuak (%11,7) eta Makinak eta gailuak (%8,5) Aurrerapenen artean Metalen eta beraien manufakturen esportazioen %24,7ko gehikuntza nabarmendu da bere pisu zehatzagatik (esportatutako guzti-rakoaren %28,9).
Irailera arte, 25en Europar Batasunerako energiabakoen bidalketak atzerrirako salmenten guztirakoaren %70,1 izan ziren, eta urtearteko gehikuntza %7,5ekoa. Erkidegotik kanpoko
herri-etarakoek, aldiz, %20,2 atzera egin zuten. Diferentziazko egoera horren bitartez azaltzen denez, Europar Batasuneko herriak suspertu berri dira eta euroaren sendotasunak zail-tasunak sorrarazten ja-rraitzen du erkidegokoak ez diren munduko gainerako herrietan.
Beste alde batetik, ener-giabakoen inportazioek udaldian jokabide gel-doagoa izan eta %5,0 behera egin zuten, lehenen-go eta bigarren
hiru-hilekoetan urtearteko %23,4 eta %12,5eko gehikuntza handiak izan ondoren. Ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetan urtearteko %9,7ko aurrerapena pilatu dute, Euskal Herriko %8,5ekoa baino handiagoa, 2004ko epealdi berdinean erregistratutako %10,3koa baino sei hamarren gutxiagokoa baina.
Lan-merkatua
ENEren (BAI) eta Eustaten (PRA) lan-merkatuari buruzko inkesta berrituen arabera, Bizkaiko lan-merkatua 2005eko hirugarren hiruhilekoan hedatu da eta biztanleria landunaren gehikuntza eutsiak eta langabeziaren beherakadak zen-batetsi dira. Alabaina, inkestok ez dute beren burua potentzialki aktibo adieraz-ten duadieraz-ten pertsonen bilakaerako ibilbide berdinik zenbatetsi.
BAI inkestaren arabera, biztanleria aktiboak 2005eko lehenengo eta bigarren hiruhilekoetan urtearteko %1,2 eta %3,5eko gehikuntza izan ostean, uztail eta irail bitartean, lan egiteko gertu ibilitako bizkaitarren gehikuntza urritu eta azke-nean % 2,5ekoa izan zen. Hark ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetan %2,4ko gehikuntza izan zuen, lehenengo seihilekoan bezalatsu.
23
23
EsportazioakMM 4H Urtetik Urterako Ald.%
Iturria: Zerga Agentzia Infografia: Ekonomi Aholkularitza Euskal H. Bizkaia Estatua
IH04 II III IV IH05 II III IV
2,4 0 4 12 8 16 20 7,1 5,1 7,2 9,6 4,1 13,0 14,6 5,2 16,5 18,3 6,3 14,5 2,6 5,6 8,4 2,9 5,76,2 0,1 5,5
Enplegu modu eut-sian igo da bizkaita-rrengan
Beste alde batetik, Eustaten PRAren zenbatespenek %0,9ko eta %0,6ko gu-txikuntzak adierazi dituzte lan egiteko gertu dauden biztanleengan urtearen erdialdeko bi hiruhilekoetan, lehenengoan %1,4 aurrera egin ondoren. Hori dela eta, aktibo kopurua ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetan urtebete lehe-nagoko maila bertsuan mantendu zen: zehazki, %,0,04ko gutxikuntza txikia izan zuen; izan ere, 2004ko epealdi berdinean baino 200 aktibo gutxiago egon ziren. Bizkaiko biztanleria landunaren bilakaerari dagokionez, estatistika-erakunde bion arabera, ibilbidea positiboa eta goranzkoa da. Baina haiek gehikuntza-abi-adura ezberdin-ezberdinak zenbatetsi dituzte.
Horrela, BAI inkestaren arabera, egoitza Bizkaian zuen landun kopuruak %6,5eko igoera izan zuen hirugarren hiruhilekoan (%5,7koa eta %5,8koa lehenengo bietan), eta, PRAren
arabera, %1,2ko neurrizko aurre-rapena izan du, aurreko epealdietan %2,3 eta %0,3 gora egin ostean. Horretara, ENEk urteko lehenengo bederatzi hil-abeteetan enpleguaren %6,0ko igoera zenbatekotu du, eta Eustatek %1,3koa bakarrik. Gauzak horrela, 43.100 bizkaitar langabetu egon ziren hirugarren hiruhilekoan, BAI inkestaren arabera; eta 34.400, PRAren arabera. Urtearteko gutxikuntzak %28,6koa eta %21,3koa izan dira, hurrenez hurren. ENEren
arabera, langabezi tasa %8koa eta, Eustaten arabera, %6,6koa izan da. Gizarte Segurantzako afiliazioek Bizkaian ekitaldian zehar profil bizkortua agertu dute, hirugarren hiruhilekoan %3,3 gora egin baitzuten, 2005eko lehenengo epealdi bietan %1,6 eta %2,5 gora egin ostean. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan %2,5eko hedapena izan zuten, Euskal Herrian erregis-tratutako %2,3ekoa baino bi hamarren gehiagokoa baina Estatuan kontabi-lizaturiko 4,0koa baino askoz txikiagoa.
Era berean, Enplegurako Zerbitzu Publiko (EZP) berriak emandako datuen arabera, nabarmen hobetu da Bizkaian erregistraturiko langabezia. Izan ere, 47.700 pertsona langabetu zeuden, batez beste, hiruhilekoan. Langabeziak %7,1eko erorketa izan du. Horrek dakarrenez, nabarmen hobetu da Bizkaiko lan-giroa, urtebete lehenagoko %0,2ko gehikuntzarekin erkatzen bada.
24
24
Iturria: Mº de Trabajo Infografia: Ekonomi Aholkularitza Gizarte Segurantzako Afiliatuak
Urtearteko MM 4H Ald.%
III
IH03 II IV IH04 II III IV IH05 II III IV
3,8 4 2 3 1 2,1 2,2 Euskal H. Bizkaia Estatua
Hipotekak oso hedatu dira
Ekonomiaren finantzaketa
2005eko urtarril eta irail bitartean Bizkaian etxebizitzen gaineko 24.323 hipote-ka eratu ziren, urte artean %7ko gehikuntza izan zutelarik. Tasa hori Eushipote-kal Herriko %3,2ko gehikuntza baino askoz altuagoa izan da, Espainiako ekono-miak erregistraturiko %10ekoa baino txikiagoa baina.
Ildo horretatik, etxebizitzen gainean egindako hipoteka-kredituen balioa 3.952 milioi eurokoa izan da, aurreko urteko epealdi berdinaren aldean %13,7ko gehikuntza izan duelarik. Aldakuntza hori EAEko %8,3ko gehikuntzaren gai-netik dago, Estatuan kontabilizaturiko %24,3koaren ia erdia baina. Bizkaian lehenengo be-deratzi hilabeteetan eratutako hipotekako batezbesteko zen-batekoa 183.220 eurokoa izan da eta urtearteko %22,5eko gehikuntza gertatu da, Euskal Herriko %18,4koa (180.215 euro) eta nazioko %8,6koa (141.009 euro) baino askoz handiagoa.
Bizkaiko sozietateen jarduerari dagokionez, 2.091 merkataritza-sozietate sortu ziren 2005eko lehenengo bederatzi hilabeteetan, ENEren arabera. Urtearteko aurrerapena %1,8koa izan zen. Haiek eratzeko harpidetutako 277,0 milioi euroko kapitalak urtearteko %5,7ko gehikuntza ekarri du.
Epe ertain eta luzerako aurreikuspenak
2005eko ekitaldiaren hiru laurdenak igarota, Bizkaiko ekoizpen-jarduerak tonu indartsua mantendu du, antza, eta, beraren adierazleek izan duten eboluzioaren arabera, hedapena ekitaldi osoan %3,4 edo %3,5ekoa izatea baliteke. Epe ertain eta luzera, Bizkaiko jardueraren hazkunde-perspektibak oso onak dira, datozen urteetan burutuko den inbertsio publiko handia kontutan harturik.
Horrela, Estatuko Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-akordioari (abiadura handiko tren-bidea, eta minbiziaren kontrako terapietan aurreratutako ikerketa-zentro ba sortzea) beste proiektu handi batzuen Lurraldeko burutzapena gehitu behar zaio: garraio-azpiegiturak (Metroa zabaltzea, Kadaguako korridorea edo Super-hegoaldea...) energi azpiegiturak (Bizkaiko Badiaren edo Petronorren instalazioak zabaltzea) eta enpresa-azpie-giturak (ezkerraldeko parke teknologiko berria). Lehenengo trakzio-ondorea datozen urteetan burutzean ekarriko duen kapital publikoaren espektro za-balak gero Lurralde Historikoaren eskura jarriko ditu Bizkaiari etorkizunean Arku Atlantikoa egituratzeko eginkizun nagusia ematea ahalbidetuko duten azpiegiturak.
25
4,3 2,9 0,4 2,1 1,3 1,0 -15,6 37,5 -3,9 -0,4 10,2 2,8 -18,1 -3,7 -17,3 18,5 19,9 17,7 21,0 19,0 4,8 4,3 5,2 12,0 8,8 1,8 3,8 --10,1 8,3 --18,4 22,0 15,4 11,1 25,5 20,3 10,3 5,7 18,8 3,0 --9,4 1,0 2,5 6,0 1,3 2,5 0,5 -3,7 5,3 1,7 -3,4 -4,1 2,9 0,9 -12,4 -4,5 -1,8 15,1 10,7 13,1 7,5 8,4 5,8 6,9 8,9 7,6 -6,4 n.d. ---3,2 2,3 --17,2 -2,4 -1,5 7,6 -20,2 27,2 9,7 6,7 14,9 3,4 --n.d. 5,0 3,7 0,7 1,4 1,8 3,7 -12,6 23,6 -1,9 -1,2 7,3 3,4 -15,0 -4,6 -10,9 18,3 11,3 10,1 11,1 11,8 5,1 3,8 6,0 9,9 8,1 -0,8 7,9 0,3 8,4 8,6 5,4 18,4 17,9 15,3 11,8 25,3 18,4 13,3 10,8 20,3 2,9 3,4 3,2 3,5 11,6 1,4 2,7 3,6 1,3 2,3 1,2 -1,8 2,9 -2,9 -0,9 -3,3 4,1 -0,6 -4,1 3,5 3,7 8,0 5,3 8,6 5,9 6,3 4,1 4,8 7,6 6,0 -5,1 n.d. -0,5 -5,4 2,7 4,9 14,1 4,3 4,6 6,3 0,4 18,6 8,5 4,2 19,5 3,2 5,7 n.d. 4,0 n.d. 2,6 2,1 3,8 --2,7 2,2 -4,9 7,3 -0,4 --6,3 --3,6 --6,2 --1,8 --4,9 --11,1 --1,7 15,6 0,5 13,3 --3,7 12,9 5,7 --11,8 --2,9 2,8 2,5 2,9 16,6 -0,2 0,5 5,6 --4,0 -0,6 -3,7 3,8 2,4 --4,9 --5,9 --5,8 --4,6 --7,0 --9,3 ---2,5 n.d. 0,3 3,0 ---1,0 13,9 4,8 --12,2 --3,3 4,8 n.d. 2,9 n.d.
A b a g u n e E k o n o m i k o e t a F i s k a l a
A b a g u n e E k o n o m i k o e t a F i s k a l a
26
26
EE EEKKKKOOOIIOIIZZZPPZPPEEEENNNNAAAA
- I.E.I. Orokorra - I.E.I. Orokorra - Landunak Guztira - Landunak Guztira - Gizarte Segurantzako Afil.
II
I
INNNNDDDDUUUUSSSTTSTTRRRRIIIIAAAA
- I.E.I. Beste Manufakturak - I.E.I. Ateratze Industriak - I.E.I. E.Elek., Gasa eta Ura - Landunak Industrian - Landunak Industrian - E. Elek. kons. industrian - E. Elek. kons. ind. sid. gabe
EE
E
ERRRRAAAAIIIIKKKKIIIINNNNTTTTZZZZAAAA
- Landunak Eraikintza - Landunak Eraikintza - Porlanaren Kontsumoa - En. Elek. Konts. Erinkunt.
ZZ
Z
ZEEEERRRRBBBBIIITTITTZZZZUUUUEEEENNN NSSSSEEEEKKKKTTTOTOORRORREEEEAAAA
- BidaiarIen Mugimendua - BidaiarIen Mugimendua - Gauak - Gauak - Landunak Zerbitzuertan - Landunak Zerbitzuetan - E. Elek. kons. zerbitzuetan
LL
L
LAAAANNNN MMMMEEEERRRRKKKKAAAATTTTUUUUAAAA
- Langabezia Tasa - Langabezia Tasa - Erregistratutako Langabezia - Erregistratutako kolokazioak BB B
BAAAARRRRRRRRUUUU EEEESSSSKKKKAAAARRRRIIIIAAAA
- I.E.I. Kontsumo O. - Autoen Matrikulazioa - E. Elek. kons. etxeetan - I.E.I. Kontsumo O. - Garraio-ibilgailuen matrik.
KK
K
KAAANNANNPPPPOOOOKKKKOOOO ESSEEESSKKKKAAAARRRRIIIIAAAA
Esportazioak Guztira - Esp. guztira ez energetikoak - Esp.G.E.E.Europako-25 Batas. - Esp. G.E.E. munduko gainer. Inportazioak Guztira - Inp. guztira ez energetikoak - Inp.G.E.E. Europako-25 Batas. - Inp. G.E.E. munduko gainer.
PP
P
PRRRREEEEZZZZIIIOIOOO EETTEETTAAA SSASSOOOLLOLLDDDAADAATTTTAAAAKKKK
- KPI - PIIA
- Koste Laborala Hiruhil. Enk. - Itundutako soldata-igoera
EE
E
EKKKKOOOONNNNOOMOOMMMIIIIAAAARRRREEEENNNN FFFFIIIINNNNAAAANNNNTTTTZZZZ....
- Kredituak S. egoiliarretan Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Otsaila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila Urt.-Iraila III Hiruhil. Urt.-Iraila Urt.-Iraila Eustat/INE Eustat/INE INE Eustat INEM Eustat/INE INE Eustat/INE INE Eustat Iberdrola Iberdrola INE Eustat Oficemen Iberdrola INE Eustat INE Eustat INE Eustat Iberdrola INE Eustat INEM INEM Eustat/INE D.G. Tráfico Iberdrola Eustat/INE D.G. Tráfico Zerga Agentzia Eustat Eustat Eustat Zerga Agentzia Eustat Eustat Eustat INE Eustat/INE INE INEM Bco. España
Adierazkariak Iturria Epealdia
2004 2005 Urtearteko Ald. %Bizkaia
2004 2005 Urtearteko Ald. %Euskal Herria
2004 2005 Urtearteko Ald. %Espainia
EE E
B I Z K A I K O F O R U
B I Z K A I K O F O R U
A L D U N D I A
A L D U N D I A
27
27
Bizkaiko Abagune Fiskalaren Laburpen Grafikoa
Ekoizpen Jarduera
IEI eta Energiaren elektrikoaren konts. Urtearteko Ald. % MM 4 Hil.
3,4 1,8 3,0 3,3 1,7 4,9 2,0 2,0 6,2 5,8 2,5 4,3 1,4 0,9 7,6
IT04 II III IV IT05 II III IV
2 0 4 6 8 10 1,8 3,6 6,9
IEI Ind. sider.kanpo utzita Zerbitzuak Hazkunde handia Desazelerazio motela
Desazelerazio
Eraikuntzaren aderazkariak Urtearteko Ald. % MM 4 Hil.
IT04 II III IV IT05 II III IV
Beherakada handia Zementua
Beherakada Beherakada motela Energia elektrikoa Landunak (EPA)
5,8 -13,8 -7,6 6,2 -5,8 -13,6 -15,1 14,2 17,9 18,4 25,9 -18,4 9,6 -10 0 10 20 30 -20 -12,1 -18,1 0,3 -14,6 -7,3 0,9 2,1 7,0 -0,7-0,7 Langabezi Tasa
EPA (berria) PRA (berria) ERREGISTRAT.
Beherakada motela (1 hamarren) Gorakada nabarmena
(15 hamarren)
III III IV
Langabezi Tasa Erreg. = [Langabezi Ereg. / Langabezi Ereg. + Seg. Afil.)] 13,1 11,3 7,7 8,3 8,8 9,3 11,4 10,6 11,5 9,3 6 10 12 14 8,5 9,5 7,7 10,4 10,3 10,4 10,7 9,5 Beherakada nabarmena (11 hamarren) Landunak Urtearteko Ald. % MM 4 Hil.
EPA (berria) Giz. Seg. Afiliatuak PRA
Azelerazio handia Azelerazio motela Desazelerazio motela
IT04 II III IV IT05 II III IV
1,8 1,1 0,6 2,5 1,4 1,31,6 1,3 1,4 2,8 1,3 2,2 1,4 3,5 1,7 1,6 2,7 2,3 0 1 2 3 4 6 5 5,4 2,22,1 8 8,0 6,6 9,4 IT
Inportazioak Esport. EU Esp. Mundu B.
Kanpoko Eskaria Urtearteko Ald. % MM 4 Hil.
IT04 II III IV IT05 II III IV
-8 0 8 16 24 32 0,6 2,8 7,9 25,9 24,8 10,8 17,4 7,6 21,5 10,8 23,6 -16 27,2 8,5 -15,1 9,0 -12,9 29,1 26,6 6,1 -14,1
Matrikulazioak Kreditu biziak Ostatu-gauak
Barruko Eskaria
Urtearteko Ald. % MM 4 Hil. 30,7
II IV II
28
IT04 III IT05 III IV
10,7 3,8 9,8 19,8 20,3 26,6 9,7 9,7 10,4 10,2 17,5 12,4 7,5 20 0 4 8 12 16 24 8,9 8,4 5,1 10,9 11,8 4,5 Lan Merkatua
A b a g u n e E k o n o m i k o e t a F i s k a l a
A b a g u n e E k o n o m i k o e t a F i s k a l a
Balio Erantzi
Gordinaren hazkun-dea %4,7koa izan zen lehenengo seihilekoan, duela urtebeteko %5,0ren azpian Espainiako enpre-sen leihakortasun galera garrantzit-suaren sintomak
ZERGA-EGOERA
ZERGA-EGOERA
Espainiako Bankuko Hiruhileroko Balantze Zentroaren datuen arabera, 2005eko lehenengo hiruhilekoan enpresa ez finantzieroen emaitza garbiak %31,9 egin zuen gora, eta aldiz 2004. urtean epealdi berdinean atzera egin zuen, %8,2.
Hazkunde handi horren arrazoiak honako hauek dira, funtsean: higiezin eta finantzieroen salmenten gainbalioek eragindako aparteko emaitzen ekarpena; kanbio-diferentzien ondoriozko aparteko diru-sarrerak, eta hornikuntzetarako dotazioen beherakada.
Emaitza arrunt garbiak (RON) %10,7 egin zuen gora ekain arte, 2004ko lehenengo seihilekoan %21,1 gora egin ondoren, eta jardueraren bilakaerari dagokionez, balio erantsi gordina %4,7 hazi zen, duela urte baino gutxiago, iazko hazkundea %5,0ekoa izan baitzen. Dezelerazioa batik bat petrolioaren prezioak garestitzeak eragiten dituen sektoreetan nabaritzen da, hala nola, energiaren sektorean eta garraioetan.
Azpimarratzekoa da 2005eko lehenengo sei hilabeteetan enpleguak %0,8ko hazkundea izan zuela eta aurre egin diola aurreko urtean aldi berdinean kontabilizatutako %0,5eko atzerapenari. Langileen gastuak %3,6 igo dira, eta landun bakoitzeko batez besteko ordainsariak, berriz, %2,8 igo dira.
Urteko lehenengo seihilekoaren balantzeak enpresa-jarduera pixka bat motel-du dela adierazten motel-du, horrek beharbada lehiakortasun arazoak jartzen ditu agerian, batez ere Europako Batasunari zuzenduriko trukeetan, horiek baitira Espainiako enpresen bezero nagusiak.
Hazkunde nominala eta diru-bilketaren bilakaera
Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan Espainiako ekonomiaren jarduerak oro har hazkunde pixka bat bizkortua izan du, eskaera nazional oso dinamikoan oinarritua. Horren arrazoia kontsumo pribatuaren indarra eta kapital-osaera gordinaren berrindartze trinkoa dira, horiek kanpo-eskaeraren ahulezia kon-pentsatzeko aukera ematen baitute.
EINen Hiruhileroko Kontabilitate Nazionalaren arabera, Espainiako ekonomiaren BPGak, sasoien eta egutegien eraginak prezio arruntetan zuzenduta, 2005eko hirugarren hiruhilekoan %8,0ko igoera izan zuen. Horrek deflaktorearen %4,4ko hazkundea dakar, aurreko hiruhilekokoa baino hamarren bat gehiago.
Ekonomiaren hazkunde nominalaren ibilbide bizkortuaren testuinguru honetan, aldeko beste faktore batzuek, hala nola, enplegua areagotzearen ondorioz familiek duten errentaren gorakadak edo enpresa-jarduera hobetzeak,