• No se han encontrado resultados

10. BERARIAZKO ARRETA ESPETXERATUEI

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2023

Share "10. BERARIAZKO ARRETA ESPETXERATUEI"

Copied!
4
0
0

Texto completo

(1)

529 ESPETXERATUAK

10. BERARIAZKO ARRETA ESPETXERATUEI

Espetxeratuek ahultasun handieneko taldeetako bat eratzen dute, preso izateak dakarren eskubide mugaketaren ondorioz. Gainera, askotan, askatasuna mugaturik izateaz gain, arazo konplexuak dituzten pertsonak izaten dira, atzerritarrak izateagatik, gizartean bazterturikoak izateagatik, droga menpekotasuna izateagatik...

Arartekoak alor horretan esku hartzeko izan ditzakeen aukerak mugatuak dira, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia Estatuko Administrazioaren parte delako, eta, beraz, horiek ikuskatu eta kontrolatzea Herri Defendatzailearen ardura da.

Hala eta guztiz ere, espetxeratuen kexekin egiten diren esku-hartzeak ugariak dira. Kasu batzuetan borondate oneko kudeaketak izaten dira; beste batzuetan, aldiz, erkidegoaren eskumeneko gaiei uztarturiko suposamenduetan bideratutakoak izaten dira: lekualdatzeak, hezkuntza, osasuna, lana.

Gure jardunean antzeman dugu urtero aurkezten dizkiguten arazo asko behin eta berriro errepikatzen direla, eta ez dela aldeko aldaketarik sumatzen, edota egonda ere, ia antzemanezinak izaten direla. Gainera, beste kasu batzuetan egoera batzuk are larriagoak bihurtzen dira, adibidez, espetxe batzuetako pilatze baldintzak, espetxeetako biztanle kopuruak gora egiteagatik.

Gure espetxe sistema delinkuentzia areagotzeko modurik garestiena dela ere esan izan da. 144 preso daude 100.000 biztanleko; badirudi proportzio hori Europako garestiena dela. Norbaitek pentsa dezake horrelako baieztapen bat muturreko plante- amenduek berezkoa duten puztearen ondorio izan daitekeela. Guk, ordea, argitu egin behar dugu horren atzean ez dagoela espetxeak deuseztatzea defendatzen duen diskurtso erradikalik: Kataluniako Generalitateko Justizia consellerrak eginikoa izan zen, joan den irailean Espetxeetako Erregelamendu Kataluniar berriaren aurkezpenean, hain zuzen ere.

Sistemaren gabeziak, beraz, oso argiak eta larriak izango dira, haren kudeatzaileetako batek hain baieztapen zorrotza egin izateko.

Egia esan, gure espetxeetako errealitatearekin harremanetan gaudenok aspalditik entzuten ditugu antzeko balorazioak. Errealitate horren eta legeak ezarritako printzipioen artean dagoen tarte zabala salatzen da. Bestelako hautabideak proposatzen dira, zigo- rren erabilgarritasunaren zein espetxeratuen eskubideen inguruan. Aitzitik, azterlan eta salaketa horiek guztiak esanguratsuak direla esan daiteke: denbora igaro arren, horiek berean jarraitzen dute. Hau da, sistemaren maila ezberdinetan agertzen diren pertsonek beren borondate onenarekin egiten duten lanetik haratago, kontua da urtetik urtera arazo eta gabezia berdinak ikustera behartuta gaudela.

Gure erakundearen esperientziak beste inork baino hobeto islatzen du adierazi berri duguna, iaz hamar urte bete baitziren Arartekoak gure espetxeetako egoeraren gaineko Eusko Jaurlaritzarako ezohizko txostena aurkeztu zuenetik. Gauzak horrela, garai hartan antzeman ziren arazoak egungo kezka nagusiak direnekin alderatzea besterik ez dago.

Badirudi oso gauza gutxi aldatu direla urte hauetan guztietan, eta ez da espetxeetako biztanleen neurriz gaineko hazkuntza baino aldaketa esanguratsuagorik egon. Horri aurre egiteko aurrekontuak izandako hazkuntza, izugarri eskasa izateaz gain, erregimen eta segurtasun lehentasunetan oinarritu da. Ondorioz, zaila da “orain artekoa berriro”

ez den beste ezeren itxaropena izatea.

Ezinbestekoa da arriskuetako bat azpimarratzea: behin eta berriro gauza berak entzun ondoren, zoritxarreko egoera honek erremediorik ez duela pentsatzea, eta siste-

(2)

530 ARARTEKOA. 2006KO TXOSTENA

ma burokraziaren kudeaketapean izanda eroso sentitzen bukatzea, edo hautabiderik ez duen kritika antzua besterik ez egitera iristea. Bitartean, kartzelak espetxeratuak murru horien aldera eraman zituzten faktoreak kroniko bihurtzen joango lirateke, eta hamar urte barru inor ezin harrituko litzateke, gauzak ez direla ia aldatu ikustean.

Aitzitik, asko dago egitear eta, konponbidea erraza ez den arren, tinkotasunez egin behar da lan arlo bikoitzean: batetik, existitzen dena ikertzea eta salatzea. Bestetik, irtenbidea topatzeko arrazoizko bideak proposatzea, bai hautabide berriak sortuz, bai legeak egun eskura jartzen dizkigun neurriak martxan jartzea ahalbidetuz. Azken horien aukerak badirudi garatu gabe daudela egun oraindik.

Erakunde honek behin eta berriro adierazi izan du komenigarria dela espetxeen alorreko eskumenak Autonomia Erkidegoak bere gain hartzea, jarraikako gobernuek ere eskatu izan duten moduan. Aitzitik, horiek Estatuko Administrazioaren ardura iza- ten jarraitzen badute ere, espetxeratutakoen gizarteratze aukerak beren gizarte inguru naturaletik isolaturik ez bizitzearen menpekoak dira neurri handi batean, eta askatasunik ez izanda ere. Ondorioz, Arartekoaren ikuskaritza eta sustapen lanetik kanpo gera ezin daitezkeen bi arlo landu behar dira: batetik, gizarte zibila, boluntario solidarioen bitartez.

Bestetik, erkidegoko administrazioa, aldundi eta toki mailakoa. Horiek beren esku dagoen guztia egin behar dute –bakoitzak dagokion eremuan–, gure espetxeetako biztanleek osasun, hezkuntza eta gizarte ongizateko zerbitzuen sare normalizatua erabiltzeko aukera izan dezaten. Bi aldeak aztertuko ditugu, egun gure espetxeen errealitateak jarduteko ematen dituen aukerak aurkezteko ardatz moduan.

Euskal gizartea bereziki harro senti daiteke, elkarte sare trinkoaren bidez ager- tutako solidaritateagatik. Sare horrek zigortutako eta espetxeratutako pertsonekin egiten duen lana adierazgarritasun osoz deskribatzen du Justizia Sailaren Zigor Be- tearazpenari eta Gizarteratzeari Laguntzeko Zerbitzuak. Haiek adierazitakoa berretsi beharrean gaude:

Elkarte sareari buruz hitz egitea motibazioari buruz hitz egitea da, eta motiba- zioa aldaketa da, “interes orokorreko” eta helburu pertsonal eta zehatzeko aldaketa.

Elkarte sareari buruz hitz egitea konpromisoa esatea da, hainbeste boluntarioen izateko funts eta arrazoi moduan, ez eskulan merkea, baizik eta prestatuak eta konpromisoa hartzen dutenak, eta soberan dutena emateko moduan ulertzen ez duten profesionalak, ongi sentitzeko zerbitzu moduan, baizik eta beren denboraren, esfortzuaren, sormenaren eta dedikazioaren ardatz moduan, borondatezko bolun- tarioek kontzientziak isiltzen eta salaketak estaltzen dituztela dioen ideia zahar eta okerretik urrun... Alderantziz, alde batera uzten diren eta hain ezagunak ez diren kontuen gaineko kontzientzia kolektiboa agerrarazteko nahia ere bada”.

Gure aldetik esan dezakegu Euskadin elkarte sareari buruz hitz egitea espetxeen alorrean boluntario ugari dituen alorra aipatzea dela –300ek agiria dute Langraizen bakarrik–. Horiei esker egiten diren zigor eta segurtasun neurrien baliogabetzeen er- diak posible dira. Ehunekoa are altuagoa da komunitatearen onurarako lanak bezalako hautabideei buruz hitz egiten badugu, edota Espetxeetako Erregelamenduaren 182., 100.2., 82. eta 117. artikuluen bidez zigorrak espetxetik kanpo erabat edo neurri batean betetzeko eredu ezberdinei heltzen badiegu. Hori guztia tratamenduaren, plan pertsonalak egitearen, gizarteratzearen eta lana topatzearen zerbitzura dago.

Nahikoa baliabide eta esfortzu izanda, gizarte zibilaren erakundeek eraginkorta- suna agertu dute eremu horietan guztietan. Hori dela eta, gure errespetua irabazi dute

(3)

531 ESPETXERATUAK

urte hauetan guztietan zehar, eta, ondorioz, uste dugu entzun egin behar zaiela beren lanari jarritako oztopoetako bat salatzen dutenean: espetxeen alorrean erregimenak eta diziplina nagusi izaten jarraitzea, edozein motatako sailkapenak ilunduz. Zigorra norberak bizi duen une pertsonalaren, babesen eta bigarren mailako bazterkeriaren prebentzioaren gainetik izango da kontuan. Ondorioz, berriro gizarteratzeko ikuspegitik proposaturiko ibilbideak kautelari eta erregimenean oinarrituriko irizpideei helduta joan beharrean daude beti. Ez du egoera hori hobetzen laguntzen funtzionario askoren or- dutegi pilaketak, izan ere, 16 orduko lanaldiak egitea erabakitzen dute, gerora atseden tarteak pilatu ahal izateko. Arazo hori aztertzeko edozein saiakera egiterakoan, argi dago kontu handia izan behar dela beren lanari atxikitako tentsioa arintzeko. Gauzak horrela, ezin uka daiteke horrelako ordutegiek gizarteratze lanetan parte hartzearen aurka egiten dutela, eta burokrazia besterik gabe betetzearen aldeko jarrerak bultzatzen dituela, formak gordetzearen aldeko jarrerak hain zuzen. Jarrera horiek ez dute inolako antzik trataera-lanetan konprometitzen diren gure espetxeetako beste langile batzuen dedikazio eta profesionaltasunarekin.

Elkarteek salatu ohi duten beste zailtasunetako bat askatasunik gabeko pertsonak prozesua garatzen ari den ingurutik urrun kokatzen den beste espetxe batzuetara le- kualdatzea da. Horietako batzuek, gainera, erregimen irekia lortzeko benetako aukerak dituzte, gizarteratze prozesua sendotzeko. Beste kasu batzuetan, loturak eratzeko moti- bazio bakarra egoten da, espetxea gizatiarragoa bihurtuz, eta espetxeetako errealitateak gizarteratzearen ideiarekin dituen lotura ahulak sendotuz. Arazoa are larriagoa da, noski, atzerriko pertsonen kasuan. Haien babesgabetasun egoera handiagoa da adierazitako eragozpenaren alorrean. Prozesu asko eten egiten dira, ezinezkoa delako horiek posta bidez mantentzea.

Diziplinako zehapenak, halaber, oztopoa dira ere haien lanerako, pertsonen ibilbideetan sei hilabeteko etenaldiak ekartzen dituztelako (lekualdatzea ekartzen ez duten kasuan). Gizarteratzeari buruz serioski hitz egin nahi bada, tratamenduko programek batzuetan tentsio eta beldurrezko inguruan bizirauteak sorrarazi dezakeen indarkeria izan behar dute kontuan, pertsonaren prozesu osoaren testuinguruan erregimena behin urratzen den kasua kontuan izatea posible izan dadin, eta, horren ondotik jardunez.

Gure epaitegietan baliogabetzen den zehapen kopurua altua da, egia esan. Aitzi- tik, beste batzuk ez dira aplikatzen, abokatuek ez dutelako horren berri, kontzientziarik ez dagoelako prebentzioko neurrien eta delituaren benetako arrazoiaren alorrean lan egitearen gainean, edo bereziki zurrunak diren irizpideak aplikatzeagatik. Azken horiek, askotan, beharrezkoa ez den sufrimendua besterik ez dute eragiten, eginiko lana eta esfortzua oztopatuz. Horren ondorioz, espetxean berriro sartu beharra etor daiteke eta, beraz, sendotutako prozesu batzuk apurtzea. Horixe uzten dute agerian orain dela gutxi ezagutu ahal izan ditugun kasu batzuek.

Labur adieraztearren, legeak ezarritako bestelako hautabideak badira, eta egun oraindik % 100ean erabiltzen ez diren baliabideak ere badaude. Ez erabiltzearen arrazoiak joera, borondate falta eta gaizki ulertutako ardura-printzipioa izango lirateke. Izan ere, neurri horietan urratze arriskua ikusten da, baina ez da, ordea, espetxetik igarotakoen arteko berrerortze maila askoz ere handiagoa dela ikusi nahi. Gure ustez, erronka hiru faktoreren konbinaketa egokienak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzean dago:

espetxeen alorreko eskumenak ahalik eta lasterren Autonomia Erkidegoari ematea, eta

(4)

532 ARARTEKOA. 2006KO TXOSTENA

hark –horrelakorik gertatzen ez den bitartean– ahalik eta kudeaketa-erantzukizunen ko- puru handiena hartzea; elkarte sarearen lan garrantzitsua sustatzea, bai lan profesionala, bai boluntarioena, espetxeratutakoak gizarteratzea lor dezaten; azkenik, eragile juridiko ezberdinei egun zigorra betetzeko hautabideek eragiten dizkieten beldur eta joerak gain- ditzea. Izan ere, zigorra betetzeko bestelako modu horiek delitu askorentzako betetzeko modu ohikoa izatera iris daitezke, zigorraren prebentzio eraginkortasuna mantenduz, pertsonaren zehapen eta espetxe egoeraren ikuspegi osoa izatea ahalbidetzen dutelako eta espetxeetako erregimen itxiek eragindako gizarte bazterkeria ekiditen dutelako.

Referencias

Documento similar

Kontuan izan behar da tranfekzioaren efizientzia handitzeko ez dela zelula dentsitate handietan lan egin behar, beraz zelulen ereintza kontrolatuak egin behar