• No se han encontrado resultados

Referencia

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2023

Share "Referencia"

Copied!
5
0
0

Texto completo

(1)

1

Prado, 9 01005 VITORIA-GASTEIZ Tel.: +34 945 135 118 Faxa: +34 945 135 102 E-mail: [email protected] www.ararteko.net

Arartekoaren 2014R-2254-13 ebazpena, 2014ko apirilaren 10ekoa. Horren bidez, Debako Udalari gomendatu zaio errekargua duen OHZ gisa igorritako likidazioa ofizioz baliogabetu dezala eta bere ordenantza fiskala alda dezala, errekarguaren aplikazioko salbuespenak fisikoki lotuta dauden etxebizitzei eragiten diela argitzeko.

Aurrekariak

1. Herritar batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu du, Debako Udalak 2013ko ekitaldiko ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kuota likidoan, % 75eko errekargu batez kargatuta, bera herri horretan benetan bizi den etxebizitzaren zati bat erantsi duelako.

2. Badira 40 urte baino gehiago kexagilea bizi den etxebizitza eraikin baten solairu berean kokatuta dauden alboko bi higiezinen (ezkerra eta eskuina) lotura fisikoak osatzen duela.

3. Interesdunak alegazioak aurkeztu eta errekurtso bat sustatu ostean, Debako Udalak erreklamazioa ezetsi zuen, zeren eta zati bati dagokionez ez baitu hau egiaztatu: “etxebizitza bere bizilagunen ohiko etxebizitza dela.”

Horren harira, Debako Udalak bere ebazpenean honakoa adierazi zuen: “Tokiko zergetan zenbait aldaketa sartzen dituen uztailaren 4ko 4/2012 Foru Arauaren 1 artikuluan ezarritakoarekin ados, (…) higiezin bat ohiko etxebizitza dela hartuko da zerga ordaintzeko datan, etxebizitza kokatzen den udal erroldan bere bizilagunen ohiko etxebizitza dela agertzen bada.”

4. Kexagileak ezkerraldean kokatutako haren etxebizitzaren eremuarekin lotutako OHZren kuota likidoaren gainean % 75eko errekargua aplikatzeari uko egin dio. Izan ere, gune hori ez da titularraren benetako bizileku gisa erabiltzen ari ez den ondare alfer bat. Aitzitik, azpimarratu du haren etxebizitzako eremu hori jatorrian etxebizitza independente bat zela baina gaur egun badirela 40 urte baino gehiago bera ohikotasunez bizi den higiezinaren zati bat dela.

Gainera, nabarmendu du eskuineko etxebizitzan erroldatuta dagoela, aldi berean ezin delako legez bi erregistro-finkatan erroldatu.

Halaber, adierazi du ezkerreko etxebizitzari dagokionez erroldarik ez edukitzeak ez duela esan nahi egunero etxebizitzaren bi zatiak okupatu eta erabiltzen ez dituenik, badirelako 40 urte baino gehiago bi etxebizitzak fisikoki lotuta daudela.

(2)

2

Prado, 9 01005 VITORIA-GASTEIZ Tel.: +34 945 135 118 Faxa: +34 945 135 102 E-mail: [email protected] www.ararteko.net

Era berean, esan du espedientea izapidetzean toki-erakunde horren aurrean higiezinaren bi zatietan egon diren hornikuntza-kontsumoekin lotutako agiri- froga aurkeztu zuela, baita toki-erakunde horrek bereizi gabe ezkerreko eta eskuineko etxebizitzara bidali dituen zenbait komunikazioren kopia bat ere.

5. Debako Udalari txosten bat eskatu genion —arrazoiketa ez dugu aurrekari hauetan jasoko, errepikakorra ez izateko—, hartutako erabakia berriro azter zezala eskatzeko eta OHZ arautzen duen ordenantza fiskalaren testua aldatzea proposatzeko, fisikoki lotuta dauden etxebizitzak errekarguaren aplikaziotik salbuesteko aukera aintzat har zezan.

Txosten-eskaera horrek ez du Debako Udalaren berariazko erantzunik jaso, eta erakunde honek egindako informazio-errekerimenduak ere ez.

Aurrekari horiek ikusita eta OHZ ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen den udal-zerga bat denez, egokia iruditu zaigu ebazpen hau ematea, honako gogoetekin bat eginez:

Gogoetak

1. Lehenik, agerian utzi behar dugu Debako Udala ez dela Ararteko erakundearekin lankidetzan aritu. Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak —Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak— 23. artikuluan ezartzen du euskal herri- administrazioek, lehentasunez eta premiaz, eskatzen zaizkien datu, agiri, txosten edo azalpen guztiak eman behar dituztela. Ebazpen honen aurrekarietan adierazi denez, Debako Udalak ez die jaramonik egin erakunde honen eskaerei eta, beraz, ez ditu bete Arartekoarekin dituen legezko betebeharrak.

2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, 2012ko uztailean sartutako aldaketaren ondorioz, honakoa xedatzen du 14.5. artikuluan:

«Ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean,eta subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean –hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez–, udalek 100eko 150erainoko errekargua ezarri dezakete zergaren kuota likidoaren gainean. Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sortzapena zerga sortzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera.

Errekargu hau aplikatzearen ondorioetarako, Katastroaren arabera etxebizitza gisa erabiltzekoak diren lokalak etxebizitza erabilera duten ondasun higiezintzat hartuko dira. Etxebizitzaren eranskinak barruan sartuko dira, finka erregistral bakarra osatzen dutenean. Ondorio horietarako ere, presuntzio egingo da etxebizitza erabilerako ondasun higiezin bat ohiko

(3)

3

Prado, 9 01005 VITORIA-GASTEIZ Tel.: +34 945 135 118 Faxa: +34 945 135 102 E-mail: [email protected] www.ararteko.net

egoitza dela baldin eta, zergaren sortzapen egunean, hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatu badago bertan bizi den/direnen ohiko bizilekua dela.

Aurrekoa ahal izanik ere, udalek beren ordenantza fiskaletan ezarri dezakete zer kasutan ez den aplikatuko apartatu honetan aipatzen den errekargua».

3. 2013. urterako ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen Debako Udaleko udal-ordenantza 2012ko abenduaren 31ko GAOn argitaratu zen, 248.

zenbakian, eta honakoa adierazi zuen 4. artikuluan:

“Subjetu pasiboaren edo alokatzearen edo erabilera lagatzearen bidez hirugarrenen ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerak ondasun higiezinak

%75 errekarguari lotuta egongo dira. Egiazko ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:

Ostatutatze, ostatu, hostal Jarduerei atxikitatuak

Zerga horretan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.

Bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritakoak.

Ordenaziotik kanpo, hondamen edo gestio urbanistikoari loturik daudenak.

Hutsik dauden baserriak.

Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak.

Familiakideekin erroldatuta egonik, administrazio eskumendunak dependentzia aitortua dien pertsonei titularitatekoak diren etxebizitzak.

Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak.”

4. Udal-zergen esparruan zenbait aldaketa sartzen dituen uztailaren 4ko 4/2012 Foru Arauaren 1. artikuluak jasotzen du ohiko bizilekuaren presuntzioa egingo dela higiezinean erroldatutako pertsonaren alde; toki-araubidearen oinarrien legearen 16. artikuluaren xedapenetan justifikatuta dago hori. Dena den, “iuris tantum” bizileku-presuntzio bat da, eta, hortaz, aurkako frogak onartzen ditu.

Toki-araubidearen oinarrien legearen 16. artikuluak honakoa aitortzen du 1.

paragrafoan: “Udalerriko errolda udalerriko auzotarrak jasota agertzen dituen administrazio-erregistroa da. Erroldako zehaztasunak udalerrian bizilekua izan eta bertan ohiko egoitza izatearen froga dira. Zehaztasun horien gainean emandako ziurtagiriak agiri publiko eta fede-emaileak izango dira administrazio- ondorio guztietarako”.

(4)

4

Prado, 9 01005 VITORIA-GASTEIZ Tel.: +34 945 135 118 Faxa: +34 945 135 102 E-mail: [email protected] www.ararteko.net

Hala ere, auzitegietako jurisprudentziak onartu duenez, toki-araubideko oinarrien legearen 16. artikuluak ez du presuntzio ukaezinik jasotzen eta, hortaz, aurkako froga bat aurkez daiteke. Higiezin jakin batean bizi delako froga, onartuta dagoen eta zuzenbidean balioa duen edozein lekutan eman daitekeena.

5. Eragindakoak, toki-erakunde horren aurrean jarraitutako prozeduran zehar, azpimarratu du ezkerraldean kokatuta dagoen gunea ez dela etxebizitza independente eta autonomo bat eskuinaldekoari dagokionez, eta bera azken horretan erroldatuta dagoela ezin daitekeelako aldi berean etxebizitzako bi guneetan erroldatu.

Horrela, baieztatu du fisikoki etxebizitza bakar bat dagoela, hori dela haren ohiko bizilekua eta duela 40 urte baino gehiago alboko bi higiezin lotzearen ondorioz sortu zela.

Benetan etxebizitza bakar bat egon eta funtzionatzen duela eta egunero haren bi aldeak erabiltzen dituela egiaztatzeko, Debako Udalean bi guneotan egon diren hornikuntza-kontsumoekin lotutako agiri-froga bat aurkeztu zuen. Bertan, argi, ur eta gas kontsumoak etxebizitzako bi eremuetan egiten direla egiazta daiteke. Era berean, toki-erakunde horrek bereizi gabe ezkerreko eta eskuineko etxebizitzara bidali dituen zenbait komunikazioren kopia bat ere aurkeztu zuen, higiezinak benetan etxebizitza bakar gisa funtzionatzen duela eta kexagilearen ohiko bizilekua dela justifikatzeko.

6. Jatorrizko etxebizitza alboko higiezina gehituz handitzea zergen arloan ezezaguna ez den egitatezko baldintza bat da.

Horri dagokionez, egokia iruditzen zaigu azaltzea nola konpondu den arazo hori PFEZren esparruan ohiko etxebizitzako inbertsioagatiko kenkaria aplikatzea bidezkoa dela onartzerakoan.

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak zein hiru lurralde historikoetako auzitegi ekonomiko administratiboek behin eta berriro onartu dute hasierako ohiko etxebizitzarekin lotzeko asmoz alboko, goiko edo beheko etxebizitza erostea etxebizitza handitzea dela, hots, bi etxebizitzek barne-komunikazioa daukatenean. Horrelakoetan, ez dute zertan erregistro- finka bakar bat osatu, eta egoera hori ez dago egin behar diren gainerako administrazio-izapideen menpe. Alegia, jatorrizko bi higiezinen komunikazio fisikoaren emaitza den azken etxebizitzak aldi berean, une oro eta urteko garai guztietan bizigarria izan behar du eta, nola ez, zergadunaren ohiko etxebizitza izan behar du.

Era berean, Gipuzkoan OHZ arautzen duten arau-ordenantza batzuek, esaterako Errenteriako, Pasaiako eta Bergarako Udalek onartutakoek, berariaz gaineratu dute kasu hori errekarguaren aplikazioaren karga arintzeko.

(5)

5

Prado, 9 01005 VITORIA-GASTEIZ Tel.: +34 945 135 118 Faxa: +34 945 135 102 E-mail: [email protected] www.ararteko.net

7. Gogoan izan behar da mota horretako etxebizitzak trenkaden eraispenaren bidez bi etxebizitza komunikatuz edo lotuz sortzen direla eta hain zuzen ere tipologia horren ondorioz ezin direla mobilizatu alokairuaren edo erabilera lagatzearen merkatuan. Bestalde, neurriak daukan xedea une honetan okupatuta ez dauden etxebizitzen parke bat merkaturatzea baino ez da, beste pertsona batzuek alokairu-erregimenean edo erabilera lagatzearen erregimenean erabili ahal izateko.

Zentzu horretan, foru-arauaren hitzaurrea bera argigarria da, honakoa aitortzen baitu: “Horrela, 1. artikuluak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua aldatzen du, eta helburua da (…) arautzea (…) etxebizitza hutsetarako aurreikusten den errekargua”.

Ondorioz, nabarmendu behar dugu errekarguaz kargatutako etxebizitzaren gunea titularraren benetako ohiko bizileku gisa erabiltzen ari den etxebizitza bakar baten zati bat baino ez dela.

Horregatik guztiagatik, gomendio hau egiten dugu, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak

erakunde hau sortu eta arautzekoak 11 b) artikuluan ezarritakoaren arabera:

GOMENDIOA

- Debako Udalak ofizioz OHZ gisa kexagileari igorritako likidazioa baliogabetu dezala eta horren ordez % 75eko errekargua ez duen beste bat igor dezala, zeren eta errekarguaz kargatutako etxebizitzaren gunea titularraren benetako ohiko bizileku gisa erabiltzen ari den etxebizitza bakar baten zati bat baino ez baita.

- Argigarria izateko eta segurtasun juridiko handiago bat lortzeko helburuarekin, komenigarria izango litzatekeela Debako Udalak OHZ arautzen duen ordenantza fiskalaren testua aldatzea eta errekarguaren aplikazioaren salbuespen gisa fisikoki lotuta dauden etxebizitzak jasotzea.

Referencias

Documento similar

El curso nos enseñara como aplicar la nutrición a la práctica deportiva adaptando la nutrición a las exigencias de la actividad física programada.. En INESEM, apostamos por un