• No se han encontrado resultados

PLATON ESKEMA A TESTUINGURUA DATU BIOGRAFIKOAK ETA LAN GARRANTZITSUENAK

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "PLATON ESKEMA A TESTUINGURUA DATU BIOGRAFIKOAK ETA LAN GARRANTZITSUENAK"

Copied!
18
0
0

Texto completo

(1)

PLATON

ESKEMA

a. Testuingurua

i. Datu biografikoak eta lan garrantzitsuenak ii. Testuinguru Historikoa

iii. Testuinguru Filosofikoa: Filosofiaren sorrera. Antzinako Filosofia. Sokrates. Eragin nagusiak Platonengan

b. Platonen Filosofia

i. Errealitatearen teoria ii. Filosofia praktikoa

c. Testua: Haitzuloko mitoa. Politeia, Bilbo: Klasikoak, 1.993, orr. 703- 733

A TESTUINGURUA

DATU BIOGRAFIKOAK ETA LAN GARRANTZITSUENAK

Atenasen jaio zen Platon k.a. 427. urtean eta bertan hil zen k.a. 347.an.

Sokratesen ikaslerik ospetsuena, bere lehenengo idazlanetan ez da ondo bereizten nor den maisua eta nor ikaslea, Sokratesek ez baitzuen deus ere idatzirik utzi.

Platon, familia aristokratikoan jaiotakoa dugu, Periklesen demokrazian bizi izan zelarik. Baldintza hauek Platonen bizitza eta filosofia eragingo dituzte, politikaren zale amorratua izan zen gure filosofoa, eta sistema politiko hoberena aurkitzeko asmoan mugitu zen. Asmo honekin bidai asko egin zituen Platonek, beste sistema politikoak ezagutzearren, eta berak asmatutakoa praktikan jartzeko gogoan Sirakusan aritu zen behin baino gehiagotan, leku honetatik hainbat aldiz porrot egina ospa egin behar izan zuelarik.

(2)

Bidai eta saiakuntza hauek egin ondoren Atenasera itzuli zen eta hor bere eskola ezarri zuen "Akademia" izen. Akademia eskola platonikotzat ezagutua izan zen mendeetan zehar. Eskola honetako ikasleen artean famatuena Aristoteles dugu, baina ikaslea, denborarekin, bere maisuaren ideiengandik urrundu egin zen eta bere eskola propioa fundatu zuen.

Platonen pentsamendua hiru alditan banatzen ohi da eta zatiketa honen arabera bere idazlanak taldekatzen dira, ugari eta sakonak izaten direlarik, hemen garrantzitsuenak besterik ez ditugu aipatzen:

Lehenbiziko aldia: Platon gaztea edo aldi sokratikoa: Sokratesen apologia, Ion, Kriton, eta Gorgias. Hemen, Sokratesen pentsamendua agertzen da batez ere, oraindik Platonen jatorrizko teoriak ez dira agertu.

Bigarren aldia: Platon heldua edo jatorra. Hemen Ideien Teoria eta Estatu hobezinaren teoria agertzen dira. Idazlan nagusienak hauek dira: Oturuntza (El Banquete), Faidon (el Fedon), Errepublika (La Republica o el Estado, grekoz Politeia).

Hirugarren aldia: Platon zaharra. Politika arloan porrota jaso ondoren, kosmosari buruz hitz egiten hasten da eta presokratikoengana jotzen du.

Idazlanak: Teeteto, Parmenides, Timaio (El Timeo).

Platonen idazlan gehienak elkarrizketa moduan idatzita daude Sokrates guztien protagonista izanik. Platonek bere maisuaren ahotsean bere ideiak jartzen ditu, horregatik, eta batez ere lehengo aldian, oso zaila da jakitea norena den pentsamendua.

Sokratesen solaskideak normalean ikasleak dira, eta batzuetan , dialogo gogorrak egiteko asmoan, sofistak dira Sokratesen aurka jotzen dutenak, hemen sofistikarekin zegoen gatazka argi eta garbi utziz. Platonen idazlanetako beste ezaugarri bat hau da: askotan gauzak azaltzeko mito edo metaforak erabiltzen ditu, jainko eta jainkosak erabiliz ere.

Platonen ustez, mitologiako mundu jainkotiarrak ideien mundu perfektua adierazten du, eta Greziako mitologia behin eta berriro azaltzen da bere obretan.

TESTUINGURU HISTORIKOA

K.a. VI mendearen inguruan Grezia Mediterraneoko potentzia nagusia zen. Itsas ertzetako lurralde gehienak kolonizatu egin zituen, eta bere eragina ekonomiko eta politikoa oso handia zen. Hirietan, eta industri eskulangileari esker, biztanleria ugari biltzen hasi zen. Nobleziak egoera ekonomiko garai bat lortu zuen eta, hori dela eta, artea eta pentsamenduari ekiteko aukera zuten, bizitza kulturala aberasten zelarik. Jonia Greziako kolonia garrantzitsu bat zen eta herrialde honetako ezaugarri berezi bat nabarmendu beharra dugu: toki ezberdinetako jendea biltzeko gune geografiko aproposa da. Erlijio eta kultur ezberdinetako pertsonak han elkartu ziren, eta horrek bizitza eta heriotzari buruzko ikuspuntu ezberdinak zeudela konturatzeko lagundu zuen. Hori pentsamendu filosofikoa sortzeko gako bat izan zen.

Ez ziren bakerako garaiak. Gaur egun den Greziako Peloponesoko hirien artean gatazka politiko eta militar anitz izan ziren, Esparta eta Atenasen artean bereziki. Eta bestaldetik, herri heleniar guztiak Persiarekin guda gogor bat ere jasan zuten. Gatazka guzti horien ondorioz greziarrek batasunera jo zuten eta Atenas Greziako hiriburu bihurtu

(3)

zen. K.a. V. mendean, Platon bizi zenean hain zuzen, Atenas, ekialdeko Mediterraneoko hiriburu politiko, ekonomiko eta kulturala zen.

Giro aberats horretan, Grezian sortu eta errotu zen sistema politiko berri bat nabarmendu behar dugu: sistema autoritario eta tiranikoen aurrean, hiritarrek politikan parte hartzeko eztabaida sortu zen eta Perikles agintariak demokrazia sistema ezarri zuen Atenasen. Platon eztabaida horren protagonista izan zen, bere jarrera demokraziaren kontrakoa izan zelarik.

TESTUINGURU FILOSOFIKOA

K.a. VI. Mendea: Platonen aurreko mendea.

Mitos-etik logosera.

K. a. VI. mendera arte, eta pentsamendu razionala nagusitu baino lehen, ulertzen ez ziren gertaera naturalak azaltzearren zein giza arazoei aurre egiteko konponbideak aurkitzearren, mitoari jotzen zaio. Baina, Joniako egoera anitzkultural horretan, natura eta giza arazoak konpontzeko erantzun ezberdinak daude. Herri bakoitzeko Jainko-jainkosak elkarren artean ezberdinak ziren. Gainera, Greziako mitologia konplikatuegia izatera iritsi zen, pertsonaia eta gatazkez beterik. Egoera horretan, gizaki batzuk mitoak zalantzan jartzen hasi ziren, gertaera naturalei arrazoi natural eta logiko bat bilatuz. Pertsona horiek lehenengo filosofoak ditugu, Presokratikoen izenarekin ezagutzen ditugunak, hala izendatu zituen Aristotelesek, Sokrates baino lehenagokoak izateagatik.

(4)

Presokratikoak

Presokratikoek kosmosa (unibertso osoa) edo physis (natura) zuten aztergai nagusia eta nolakoa eta nondik zetorren galdetzen zuten. Beraien ustez, gauza natural guztiek jatorri berbera zuten eta jatorri hori bilatzen ibili ziren.

Denaren hasiera hori arjea da. Arjea denaren printzipioa da zentzu hauetan:

- denaren sorrera: gauza guztiak hortik sortu dira

- denaren sustraia: gauza guztiak printzipio (osagai) fisiko honez egina daude - denaren printzipio dinamikoa: bizitza eta mugimendua ematen dio izakiari - denaren helburua edo zergatia: perfekzioaren printzipioa da arjea; gauza

guztien asmoa perfekzio hori lortzea baita.

Filosofo Presokratiko bakoitza arje hori zein zen, eta nola berarengandik gauza guztiak etortzen diren, azaltzen saiatu zen. Lehenengo azalpen horiek, gure ikuspuntutik, apur bat absurduak badira ere, bere garaian garrantzi handia izan zuten, lehenengo azalpen logikoa aurkitzeko saiakera zelako, nahiz eta batzuetan oso logikoak ez izan. Baina ezagutzen dugun pentsamenduaren historian, giza ulermena mitotik urruntzen den lehengo aldia da.

Platonen mendea: K.a. V.a

K.a. V. mendean panorama filosofikoa aldatu zen. Erdigune ekonomiko eta kulturala kolonietatik Atenasera pasatu zen eta hor pentsatzaile asko bildu ziren. Alde batetik, Sokrates eta bere jarraitzaileak (Eskola sokratikoa) aurkitzen dugu, eta bestetik, pentsalari talde anitz bat dago: Sofistak . Sokratikoak eta Sofistak, etsai filosofikoak baziren ere, bi taldeek physisaren gainean baino gehiago, gizakia bera eta gizakia kezkatzen zuten kontuen gainean aritu ziren, hau da, etikan eta politikan aritu ziren beren gogoetan. Sokratesen ustez egia bakar bat dago, arrazoiaren bidez bilatu behar duguna.

Egia bakar hori behin ezagutuz gero, guztiok onartuko genituzke printzipio etiko eta lege politiko berdinak, egia horretan oinarriturikoak. Horregatik batzuek diote Sokrates dogmatikoa dela. Eta jarrera dogmatiko horretan oinarrituz, demokraziaren aurka egonen da Sokratesen ikaslea den Platon.

Sofisten ustez berriz, ez dago egia bakar bat, dena erlatiboa baita. Protagorasen ustez, egia momentu eta zirkunstantzia bakoitzean aldatzen da, alegia. Jarrera horren izena erlatibismoa da.. Gorgiaren ustez, egia bakarra existitzen ez bada , orduan egia bat ere existitzen ez dela esan dezakegu. Jarrera hau eszeptizismoa deitzen da. Guzti horrek erlatibismo moral eta politikoa ekartzen du: lege moralak aldakorrak dira, ez dira pertsona guztientzat berdinak izan behar. Gauza bera gertatzen da politikan: legeak zirkunstantzien arabera alda daitezke, eta pertsona guztien kontsentsua bilatu behar da, hori hain zuzen ere, sistema demokratikoa da. Platon Sokratesen ikasle nagusia dugu eta, beraz, sofisten kontra jarri zen eta bere maisuak bezala, nolabaiteko dogmatismo batean kokatu beharko genuke.

Aurreko filosofoen eragina Platonen pentsamenduan.

-Pitagoras:

• Mundua matematikaren arabera antolaturik dago, dena zenbakitzeko modukoa da. Jarrera horri Matematizismoa deitzen zaio.

(5)

• Matematika zientzia hobezina da. Ente idealak edo formalak (adibidez zenbakiak) errealitate materialak baino garrantzitsuagoak dira. Ezaugarri honi formalismo edo esentzialismoa deitzen zaio.

• Pitagorismotik ere Platonek arimaren transmigrazioa edo berraragiztatzea hartu zuen, hau da, arimaren hilezkortasuna. Arimak gorputza gainditzen du, materia baino zerbait gehiago da.

-Parmenides:

Adimenezko ezagutza egiazkoa da eta zentzumenezkoa faltsua, (ezagutzaren bikoiztasuna: arrazionalismoa)

• Parmenidesen izatearen ezaugarriak (batasuna, identitatea, aldaezintasuna, hobezintasuna) Platonek Ideien ezaugarriak izango dira. Adimeneko munduaren ezaugarriak Parmenidesen errealitate bakarrarenak (Bata-renak) dira.

Aldaezintasuna eta batasuna, mugikortasuna eta aniztasuna baina balore gehiagokoak dira.

-Heraklito:

Platonen sentimenezko munduaren ezaugarriak Heraklitoren mundukoak bezalakoak dira. Gauzen mundua, teoria platonikoan, mugikorra eta anitza da.

- Sokrates:

Egia aurkitzeko nahia Platonek Sokratesengandik ikasi zuen: egia bakarra eta ulergarria da

• Irakasteko metodoa sokratikoa da: “Maieutika” solasaren bidez ikaslearen barneko jakituria atera araztea da, galderen bitartez. Jakituria norberaren barnean dago.

Morala eta Politikaren gaien inguruko ardura ere bere maisuarengandik datorkio

Jarrera intelektualista arlo moral eta politikoan sokratikoa da ere: ongia egiteko aurretik jakintsua izan behar da, bakarrik intelektualak izan daitezke pertsona onak eta agintari zuzenak. Ongia ezagutzen duenak ongia egingo baitu, ongi jokatuko baitu.

Platonen eragina eta garrantzia ondoko mendebaldeko Filosofian izugarrizkoa da. Platonek izatearen idealizaziora jo zuen eta joera idealista eta esentzialista hori askotan nagusitu zen gero Europako pentsamenduan. Platon mundu honetatik, errealitate materialatik, urruntzen da, egia, ongia eta balore guztiak beste mundu batean kokatu zituelarik. Ezaugarri hori filosofia kristauak bultzatu zuen. Kristautasunari hagitz ongi zetorkion platonismoa bere doktrinaren hainbat gai eta baieztapenak oinarritzeko, eta horri ekin zioten lehenengo filosofo kristauek (Plotino, San Agustin, San Anselmo).

Filosofo modernoek eta garaikide batzuek ere, nahiz eta platonista hutsak ez izan, jarrera esentzialista horretan kokatu ditzakegu (arrazionalistak, idealistak).

Platonek utzitako eragin nabarmenenak hauexek izaten dira:

Platonismoa: Platonek sortutako eskolako ikasleak, hala nola Aristoteles, nahiz eta denborarekin honek beste Filosofiari ekin. K.a. II. mende arte iraun zuen eskola honen garrantziak.

Neoplatonismoa: edo platonismo kristaua: Plotino (II. mendean), Agustin Hiponakoa (IV. mendean) eta Anselmo Canterburykoa (XI. mendean).

(6)

Eskolastika: Tomas Aquinokoaren eskola kristaua XIII. mendekoa. Orokorrean, eta esan dugunez, filosofo kristau guztiek jasotzen dute eragin platonikoa, eta Tomas Aquinokoaren pentsamenduan eragin platonikoa nabarmentzen da.

Arrazionalismoa: XVII. mendean, Descartes bere burua izanik. ezagutzaren bikoiztasuna eta arrazoiaren lehentasunaren printzipio platonikoetan oinarritzen da.

Idealismoa: XVIII. mendean Kant eta XIX.ean Hegel. Azken honek platonismoa ondorio garaietaraino eramango du.

XX. mendean garatu ziren esentzialismoa, transzendentalismoa, anti- materialismoa eta abar, Platonen jarrera filosofikoan koka daitezke.

Anti-platonismoa: Aipatu behar da ere, platonismoak izan duen eragina pentsamenduaren historian bere jarraitzaileetan ez dela mugatzen, sortarazi dituen kontrako erreakzioak ugari izan direlako: Bera ikasle nagusia izan zen Aristotelesen filosofia, irrazionalismo guztiak, edo Nietzsche. Whitehead XX.

mendeko filosofo baten esanetan "mendebaldeko Filosofiaren historia guztia Platonen obren bazterretan idatzitako oharrak besterik ez da"

PLATONEN FILOSOFIA ESKEMA

A ERREALITATEAREN TEORIA : IDEIEN TEORIA

1.1. Sarrera. Metafisika, ezagutza eta antropologia.

1.2. Metafisika:

1.2.1. Bi ezagutza mota eta bi munduak: Haitzuloko mitoa.

1.2.2. Ideien dialektika.

1.2.3. Gauza eta ideien arteko harremana: Partizipazioaren teoria eta Demiurgo

1.3. Ezagutzaren teoria: dualismoa eta oroimenaren teoria.

1.4. Gizakia:

1.4.1. Giza bikoiztasuna: arima eta gorputza 1.4.2. Arimaren garbiketaren beharra.

1.4.3. Arimaren hiru zatiak.

1.5. Errealitatearen teoriaren ondorioak B FILOSOFIA PRAKTIKOA

1. Sarrera 2. Etika :

• Zorionaren teoria eta bertuteak: Eudemonismoa.

• Intelektualismoa.

• Dogmatismoa: sofistikaren aurka. Hedonismoaren aurka.

3. Politika edo Estatu hobezinaren teoria.

• Gobernu motak eta demokraziaren kontrako teoria.

• Estatuaren zatiak eta Intelektualismo politikoa.

4. Filosofia praktikoaren ondorioak.

(7)

A ERREALITATEAREN TEORIA : IDEIEN TEORIA Sarrera. Platonen gaiak.

Platonek utzi zizkigun bi teoria nagusiak hauexek dira:

• Errealitateari buruzko teoria edo Metafisika : IDEIEN TEORIA

• Teoria politikoa: ESTATU HOBEZINAREN TEORIA

Lehen zati honetan Ideien teoria ikusiko dugu. Honetan Platonek errealitatea nola ulertu zuen, bere ustez zer den benetako errealitatea, eta ikusten duguna faltsukeria besterik ez dela ikusiko dugu. Giza arimak bidai bat egiten ari da mundu honetan eta errealitate material honetatik benetako errealitate idealera pasatu behar du. Horretarako arrazoimena erabili behar du, benetakoa ezagutzeko bidea. Ideien teorian, beraz, hiru gaiei buruz hitz egiten digu Platonek: metafisika edo errealitatea, ezagutza eta gizakia.

Hiru gaiak, teoria honetan, guztiz lotuta daude elkarri.

Metafisika

Bi ezagutza mota eta bi munduak: Haitzuloko mitoa.

Platonek, Pitagoras eta Parmenidesen izatearen idealizazioaren bidetik jarraitu zuen.

Errealitatea ezagutzeko bi modu daudela dio zentzumenen bidezkoa eta adimenaren bidezkoa. Zentzumenen bidezkoa ezagutzeko modu oker bat da, adimenaren bidezkoa, berriz, zuzen ezagutzeko modu bakarra da. Hortaz, bi mundu ezberdinak ondorioztatzen dira: adimenezkoa edo ideien mundua eta zentzumenezkoa edo gauzen mundua. Platonek bi mundu hauen deskribapena Haitzuloko mitoan egin zuen. Testu horretan, metafora baten bidez, gizakiak mundu batetik bestera egin behar duen bidea kontatzen du.

Sentimenezko mundua: (edo gauzen mundua, edo zentzumenezkoa) zentzumenez ezagutzen dugun mundua da, hautemangarria da, gauza materialen mundua da.

Baina ezagutza mota faltsuaz ezagutzen dugunez gero, mundu faltsu bat da, ez da benetakoa, ez da egiazkoa, gezurrezkoa, itxurazkoa da, ez da benetako errealitatea.

Hala ere, existitzen da, existentzia faltsuarekin noski, txanpon faltsu batek duen existentzia bezalakoa dauka. Mundu hau plurala, mugikorra, erlatiboa da.

Heraklitoren munduaren ezaugarriak dituela esan dezakegu. Eten gabe bilakatzen ari da, ez dago iraunkortasuna errealitate honetan. Mundu hau gauzez osaturik dago. Gauzak okerrak dira, materialak, suntsikorrak, akatsez beterikoak, aldakorrak, eta zakarrak. Beraz, gauzak existitzen dira, baina existentzia faltsua dute.

Mitoan Platonek esaten digu gauzak ideien kopiak direla, metaforan gauzak itzalak dira, eta itzalak kanpoko errealitatearen isladak besterik ez dira

Ideien mundua: adimenez ezagutzen dugun mundua da. Errealitate hau pentsatzen, arrazonatzen dugunean ezagut dezakegu. Platonen ustez, egiazko mundua horixe da, argiena. Sentipenezko munduaren gainean dago, bere fundamentua da, benetan existitzen den mundu bakarra da.

Adimenezko mundua ideiez osaturik dago eta ideia bakoitza hobezina da, bakarra, aldaezina, iraunkorra, infinitua, inmateriala. (Parmenidesen errealitatea bezala) Ideia zerbait formala da, forma da, eta ez materia. Ideia zerbait pentsatua da, ezin da ikusi, ukitu, ez da hautemangarria. Ideiak abstraktuak dira. Mundu horretan

(8)

ideia positibo guztiak daude. Ideia negatibo edo txarrak hemen ez dira existitzen.

Ideia txar horiek zentzumenezko munduan aurkitzen ditugu, ideia eder eta onen eza gertatzen delako. Goiko ideia guztien gainean Ongiaren ideia dago. Hori da ideia gorena, altuena, hobezina eta ederrena, beste ideia guztiak zuzentzen duena, eta beraz, gauza guztien zuzendaria. Mitoan eguzkiak ongiaren ideia iradokitzen du.

Mundu ideal horretan arima guztiek ere dute haien bizilekua, izpirituen mundua da. Paradisua dela esan dezakegu. Platonen ustez ideien mundua jainkozko mundua da. Bere lanetan, ideia hauek mitologiako jainko-jainkosekin identifikatzen ditu. Berarentzat izaki nagusiak ideiak dira. Platon ez da monoteista, ez du jainko bakarra onartzen.

Ideien dialektika.

Platonen ustez, ideiak harreman dialektiko batean daude. Ideia guztiek ez dute balore berbera, batzuek besteak baino "garrantzitsuagoak" dira, beraz ordenatuta edo hierarkizatuta daude gradu edo maila ezberdinetan. Gradu altuenean, esan dugunez, Ongiaren ideia dago eta ondoren bertuteen ideiak, hots, ideia onenak, ederrenak, zuzenenak, eta gero beste ideia abstraktuak eta baita ere izpirituak edo arimak.

ONGIA

BERTUTEEN IDEIAK

IDEIA ABSTRAKTUAK ETA ARIMAK

Benetako ezagutza ideien hierarkia den bezalakoa ezagutzea da, hori oso zaila den arren arrazoimenez lor daiteke. Ongiaren Ideiak beste ideia guztien eredua da eta guztiak "onak" egiten ditu. Ideia guztiek ongiaren ideian parte hartzen dute.

Dialektikako kontzeptua oso garrantzitsua da Platonentzat. Dialektika jakituriarekin parekatzen du, horregatik filosofo batek, ongi hezi nahi badu, dialektika ikasi behar du gairik nagusia baita. Dialektika, azken batean, Pentsamendu Hutsa da, ideien pentsamendua, ideiek berezko dialektika (solasa, harremana) dute eta guk ideiak ongi ezagutzeko dialektikoki jokatu behar dugu. Dialektika hitzak “solasa” esan nahi du, ideiak

“solasean” edo dialogoan daude, harreman berezi bat dute haien artean, eta hori da guk ezagutu behar duguna. Ongi jakin behar dugu zer den garrantzitsuena eta zer den baliorik gabekoa, horren arabera jokatzeko.

Gauza eta ideien arteko harremana: Partizipazioaren teoria eta Demiurgo

Ideiak, izaki gorenak, gauzen ereduak dira, gauzak ideien araberakoak dira.

Gauza bakoitzak ideia bat edo gehiago imitatzen du, edo beste modu batez esanda, ideia batean edo gehiagotan parte hartzen du. Hau da Platonen partizipazioaren teoria.

Adibidez, paper zuri batek, zuritasunaren ideian parte hartzen du, baina baita ere paperaren ideian parte hartzen du, eta karratu izatearen ideian eta beste askotan. Gauza batek dituen ezaugarriak gauza horretan imitatu diren ideienak dira. Gauza bati buruz pentsatu ditzakegun ezaugarriak dira gauza horrek imitatu dituen ideiak edo formak.

Gauza baten ideia bere esentzia edo forma da. Ideia, esentzia, forma, izpiritu edo arima, sinonimoak dira. Gauza bakoitzak esentzia bat duela esaten dugu, hau da, dituen ezaugarriak: zer gauza mota den, nola jokatzen duen, zein koloretakoa den, eta abar.

Alor horiek alor idealak dira eta Platonen ustez, horiek, beste mundu batean dauden errealitateak dira.

(9)

Baina ba dago arazo bat: gauzek beraiek ideiak ezagutzen eta imitatzen al dituzte? Nola azaltzen da gauzen mundua, zergatik existitzen da nork edo zerk egin du?

Platonek gauzen munduaren sorrera esplikatzeko Demiurgo asmatu zuen.

Demiurgo sasi jainko bat da, artisau bat, gauzak egiten dituen arima bat da. Honek ideiak ezagutuz eta imitatuz gauzen mundua sortu zuen. Demiurgo ezin da ulertu jainko kreatzaile bezalakoa . Demiurgo ez dago ideien gainean, ez da Ongia, materiarekin lan egiten du eta hori ez da oso lan duina Platonentzat. Gainera, Demiurgok askotan okerrak egin ditu eta horrela gauzen munduko akatsak uler daitezke. Gauza materialak ezin dira hobezinak izan. Gauzak, materialak direlako, mugatuak eta hilkorrak edo suntsigarriak dira, beraz, ez perfektuak, batzuek gaizki "kopiatuta" daude eta ideien ereduari ez diote ongi jarraitzen. Mundu honetan ezin dugu hobezintasuna aurkitu.

Hala ere, bide ireki bat dugu: gauzak ideien kopiak direnez, guk, gizakiok, gauzak ezagutuz, nolakoak diren ideiak irudika dezakegu eta horrela, eta batez ere arrazoia aplikatuz, poliki-poliki benetako mundua ezagutu.

Eta zergatik egin zuen Demiurgok gauzen mundua? Erantzuna giza arimaren teorian bilatu behar dugu. Giza arimak, ideien munduko biztanlea izanik, oker bat egiten du, eta oker hori gainditzeko gauzen mundura etorri behar du, kartzela zigorra betetzen den bezala. Horregatik existitzen da gauzen mundua, arimak garbitzeko tokia baita.

Demiurgo ez da jainko bat, Platonen sisteman zentzumenezko munduaren egilea, ideien mundua imitatuz, besterik ez da, eta ezin da konparatu jainko kreatzaile eta ahalguztiduna denarekin.

Ezagutzaren teoria: dualismoa eta oroimenaren teoria

Platonen ezagutzaren teoriak Parmenidesen dualismoari jarraitzen dio. Bi ezagutzeko bide dago: bata faltsua eta bestea egiazkoa. Zentzumenezko bidea okerra da, mundu faltsu bat ezagutzera garamatza; adimenezkoa berriz, bide zuzena da eta benetako mundua erakusten digu. Heziketa beraz, honetan datza: bide okerretik, zentzumenezko bidetik, bide zuzenera pasatzea: ideien ezagutza.

Baina nola ezagutu benetako errealitatea mundu honetan, zentzumenezko ezagutza faltsua baldin bada? Platonek uste zuen arima bere jatorrizko bizilekuan guztiz jakintsua izan zela. Arima arrazoia da, eta beste munduan ideia guztiak haien hierarkian ezagutzen zituen, baina, akatsa egin zuenetik eta mundu honetara etortzeagatik, amnesia edo oroimen eza jasaten du, hots, ez du ezer gogoratzen. Platonentzat, benetako ideiak ezagutzea ideiak oroitzea da. Mundu honetan dena ondo gogoratzea oso zaila da, zentzumenen boterea oso handia baita. Hala ere, badago bide bat ideiak gogoratzen laguntzeko: gauzak ideien arabera eginak badaude, orduan gauzetan ongi pentsatuz eta arrazoia ongi bideratuz, benetako ideiak gogora ditzakegu.

Bizitza honetan gizaki guztiek ez dute gaitasun berbera ariketa hori egiteko.

Bakarrik gutxi batzuek iristen dira jakituri osoa izatera. Baina arima hauek ez dute guztiz lortuko mundu hau utzi arte. Teoria hau filosofia sokratikoari lotzen da. Sokratesentzat jakituria bakoitzaren barruan dago. Irakaslearen papera ikasleei ideiak ateratzen

(10)

laguntzea da. Hori maieutikaren bidez egiten zuen Sokrates, hau da, galderen bitartez.

Platonek oroimenaren teoria honekin bere maisuaren pentsamendua adierazten du.

Gizakia (Antropologia)

Giza bikoiztasuna: arima eta gorputza

Gizakia errealitate bat da baina, zer errealitate mota: mundu honetakoa edo ideien mundukoa? Platonen ustez, gizakiak munduaren bikoiztasunean parte hartzen du, horregatik bi zatitan banatuta dago:

Arima: Izpiritua, zati inmateriala edo formala, ideien mundukoa da. Giza arima betierekoa da, betidanik existitzen da, ez da jaio eta beraz ez du hil behar. Bere jatorrizko bizilekua ideien mundua da baina, arima batzuek, mundu hobezinean izan arren, oker bat egin dute eta akats horrengatik mundu materialera erori da zigortuta, hemen bere bekatua garbitu behar duelarik. Mundu honetara erortzerakoan gorputz batean gelditzen da preso.

Arima da giza zatirik hoberena, ederrena, bera da gizakiaren printzipio arrazionala, bere eginkizun nagusia adimenez ezagutzea da, benetako ezagutza edukitzea. Gizakia berez arima da, gorputza behin-behinekotzat hartzen du Platonek.

Gorputza: Organismoa, zati materiala, mundu honetakoa da, beraz hilkorra, ahula eta hutseginkorra da, gizakiaren zatirik zakarrena. Gizakiak zama bat bezala jasan behar du, bere arimaren bizilekua baita mundu honetan. Platonek bizitza hau nahiko negatiboki ikusten du: bere ustez gorputza arimaren kartzela da. Gorputza zati gaiztoa da, berekoia eta materialista, bere laketa besterik ez du bilatzen, eta horrekin arimaren betebeharra oztopatzen du, hau da, ideiak ezagutzeko oztopoak jartzen ditu eta desio materialak betetzea besterik ez du bilatzen.

Platonen ustez, ikusten denez, gizakiaren bikoiztasuna erradikala da, gorputza eta arima etsai amorratuak bezala aurkezten dizkigu. Dena den, elkar eragin bat dagoela onartzen du. Arima mundu honetara erortzerakoan materiarekin egokitzeko gaitasun berezi batzuek garatzen ditu zentzuak eta emozioak kontrolatzeko. Bestaldetik gorputzak ere arimarengan eragiten du askotan, gorputzaren egoera fisikoak animoa baldintzatzen du askotan.

Gorputza eta arimaren arteko gatazkak heriotza arte jarraitzen du.

Arimaren garbiketaren beharra

Arimaren nahia eta betebeharra bere garbitzapena da, hori lortu ondoren ideien mundura berriro eta betirako itzuliko baita. Hori lortzeko zentzumenezko gauzetatik urrundu behar du eta gauza izpiritual eta adimenezkoei begiratu. Arimak gorputzetik askatu behar da, bere burua eta bere oztopoak gainditu behar ditu (desio materialak).

Garbitzapen hori, beraz, adimenezko ezagutza erabiliz lortzen da, benetako jakituria lortzen denean, eta bakarrik jakintsua denean, ideien munduan sartuko da. Jarrera honi intelektualismoa deritzo, eta horren bidez Platonek antropologia, ezagutzaren teoria, eta etika lotzen ditu.

Zoriontsua izateko, aurretik, jakituria lortu behar da, Ongiaren ideia ongi ikusi behar da, eta horren ondorioz ongia egiten jakingo dugu eta arima garbituko da. Gorputza hiltzerakoan arima guztiz garbi baldin badago behin betiko ideien mundura joango da

(11)

zoriontsu, baina lortu ez badu, guztiz garbitu arte, beste gorputz batean geldituko da preso.

Horrela Platonek arimaren hilezkortasuna aldarrikatu zuen: Arima hilezkorra da hiltzen ez delako, eta jaiotzen ez delako. Baina gainera berraragiztatzea onartzen du ere, hau da, arima gorputz ezberdinetatik pasa daiteke, azkenean, guztiz jakintsua denean, ideien munduan betiko egoteko.

Arimaren hiru zatiak

Ikusi dugunez, Platonen ustez giza arima arrazoia da batez ere, adimena, arrazonatzeko ahalmena, eta, beraz, benetako ideiak izateko gaitasuna. Baina arima zentzumenezko mundura jaisterakoan eta gorputz batean atxiloturik geratzean, mundu honetara egokitzeko beste bi gaitasun edo zati garatzen ditu. Hauek dira mundu honetan arimarengan aurkitzen ditugu hiru zatiak:

1.- Arima konkupisziblea edo irrikatsua: Hau gorputzari lotuta dagoena da.

Bere betebeharra gorputzaren ekintzak antolatzea eta kontrolatzea da. Askotan gorputzak arima engainatzen du bere desioak betetzearren, baina arima onak desio hauek kontrolatzen ikasi behar du. Arima honen bidez gorputza elikatzen dugu eta bizitzeko behar duena ematen diogu. Arima-zati hau hilkorra da, gorputza hiltzen denean beste munduan ez baita beharrezkoa izango. Platonentzat arima hau herriko jendearen artean gehien hezi behar dena da.

2.- Arima irasziblea edo hirakorra (haserrekorra) : Zati hau ere gorputzari lotuta dago baina beste zentzu batean. Aurrekoa arima "organikoa" baldin bazen, hau karakter edo afektibitatekoa da, hots, egoera psikikoa antolatzen eta kontrolatzen duena, emozioak menperatu behar dituena. Haserretzeko gaitasuna izanik, arima mota hau gogorra ala ahula izan daiteke. Platonek arima hau gudarientzako oso garrantzitsua dela esango du.

3.- Arima arrazionala : Platonen ustez, hau benetako arima da eta hilezina den bakarra, hoberena, ederrena, benetan gizakia dena, arrazoia da. Honen bidez ideiak, benetako errealitateak, ezagutzen ditugu, edo hobe esateko, gogoratzen ditugu, eta horrela, gure arima purifikatzen dugu. Arima honek ideien dialektika menperatu behar du.

Eta hau da, Platonen ustez, gizarteko agintariek garatu behar duten arima.

Puntu honetan Platoni kritika egin diezaiokegu: nola azaltzen du Platonek arimak, ideien munduan egonik, oker bat egiten duela? Ez al da ongiaren erreinua? Arimak mundu horretan hobezinak badira, eta ezagutza osoa baldin badute, nola okertzen dira eta mundu honetara erortzen dira? Eta bestaldetik, nola ziurtatu arimak, behin garbituz gero eta ideien mundura itzuli eta gero, ez duela berriro oker bat egingo? Platonen erantzuna da arima askea dela, ongia edo gaitza hautatzeko librea dela, eta benetan jakintsua denean ezin duela berriro okertu.

(12)

Errealitatearen teoriaren laburpena

Platonek errealitateari buruz duen kontzepzioa bost puntu hauetan labur dezakegu:

1. Ezagutzaren bikoiztasuna, arrazoiaren lehentasunarekin (arrazionalismoa) 2. Errealitatearen ikuspen bikoitza: bi mundu ezberdin eta independienteak bereizten ditu, azkenean etsaiak bihurtzen direnak. Ideien mundua benetako errealitatea da. (idealismoa edo esentzialismoa)

3. Transzendentalismoa: somatzen ez den errealitate batengan guztiz sinesten du, hori benetakoa dela esaten, guk ezagutzen dugun errealitatea gaindituz.

4. Giza-bikoiztasuna: gorputza eta arima bi mundu ezberdinen zatiak dira, eta arima hilezkorra da.

5. Etikarekin lotura: ideiarik nagusia Ongia izanik, izaki guztiak "onak" izateko zuzenduta daude. Ongia da arima guztien xedea (finalismoa)

B FILOSOFIA PRAKTIKOA 1 Sarrera

Platoni gehien interesatzen zaion gaia filosofia praktikoa da. Ikertzaile batzuen ustetan, Platonen ideien teoriak helburu argi bat dauka, bere pentsamendu etiko eta politikoa justifikatzea, alegia. Teoria moralean bere maisua Sokratesen pentsamenduan oinarritzen da, beraz, intelektualista eta dogmatikoa da. Baina Politika da Platonen zaletasun nagusia. Bere bizitza eman zuen sistema politiko zuzenena bilatzen eta gainera praktikan jartzen saiatu zen ere.

Platonen ustez, Ongia da gauzarik ederrena, baina ez bakarrik ezagutzeko eta begiztatzeko, baizik eta, eta batez ere, praktikatzeko eta praktika horrekin zoriona lortzeko

2 Etika

Zorionaren teoria eta bertuteak: Eudemonismoa.

Platonen pentsamenduan, gizakiaren helburu nagusia zoriontasuna lortzea da.

Hori da Eudemonismo hitzaren bidez adierazi nahi duguna: azken helburua zoriontasuna da. Baina, Platonen ustez, zoriontasuna bakarrik lortzen da benetako Ongia behatzen eta praktikatzen denean. Ongiarekin batera, beraz, zoriontasuna etorriko da. Bi kontzeptuak sinonimoak dira.

Eudemonismoari kritika hau egin diezaiokegu: Jarrera eudemonista berekoia dela esan daiteke, bakoitzaren zoriontasuna da azken helburua. Baina jarrera etiko hau moralki paradoxikoa da: Nola izan daiteke berekoia etika bat? Platonen teorian, ez da

(13)

ongia egiten, ongia egiteagatik, ongia egin behar delako, desinteresaturik, baizik eta niri komeni zaidalako, ongia egitea interesatzen zait, horrela nire arima salbatuko dut. Baina moralki jokatu nahi badugu, ongia egin behar dugu modu desinteresatu batez.

Platonek kritika horri honela erantzungo lioke: bakarkako ongia inoiz ez da berekoiki lortzen, baizik eta aldi berean beste guztien ongia bilatzen badugu. Horrela etika eta politika lotzen dira: ez dago ongia indibiduala gizarte guztiaren ongia ez bada lortzen.

Platonen jarrera, beraz, ez da indibidualista, kolektibista baizik.

Arima mundu honetan garbitzeko, birtuosoa izan behar da, hau da, bertuteak praktikatu behar ditu. Zeintzuk dira Platonentzat, lortu behar diren bertute nagusiak?

Berak azaldu duen arimaren zatiketaren arabera bertuteak bereizten dira. Arima mota edo zati bakoitzari, bertute bat dagokio, arima mota bakoitzak bilatu behar duena.

Bertutea arlo bakoitzean ongia da, ongi dagoena, egin behar dena. Bere kontrakoa, bizio edo gaiztakeria deitzen da. Bertute eta bizioaren artean graduazio bat dago. Benetako bertuteak, noski, ideien munduan bakarrik aurkitzen dira.

Arima konkupiszibleari dagokion bertutea: NEURRITASUNA da, edo moderazioa.

Arima honek gorputza ongi kontrolatu behar du eta, neurri batean, gorputzari behar duena eman, baina pasatu gabe, bizioak eman gabe. Bertute hau betetzen duen gizakia, moderatua edo neurritsua dela esaten da.

Arima hirakorrari dagokion bertutea SENDOTASUNA da, edo indarra. karakterra gogorra izan behar da, borondate sendoa da. Horrela arimari kalte egin diezaiokeen kontra borrokatzeko eta erruki gabe jokatu, oztopo hori akabatzeko eskubidea baitago.

Horrelakoa den gizakiari sendoa edo indartsua deritzo.

Arima arrazionalari dagokion bertutea JAKITURIA da. Hori da arimaren helburu nagusiena, benetako jakituria lortzea, jakintsua izatea. Ongia arlo guztietan ezagutuz gero egoera orotan ongi jokatuko dugu, arimak garbiketa lortuko du, eta gorputza hiltzerakoan berriro ideien mundura itzuliko da. Jakituri hau, noski, arrazoimenaren bidez lortzen da, zentzumenezko ezagutza baztertuz.

Hiru bertute hauek bakar batean batzen dira: ZUZENTASUNA, justizia, edo gauza bera dena, ONGIA. Hiru bertuteak edukitzea lortzen duen gizakia, zuzena, ona, justua da.

Intelektualismoa

Platonen pentsamenduan, Sokratesen pentsamenduan bezala, ongia eta jakituria bat datoz, jakintsua dena moralki pertsona ona da eta alderantziz. Bakarrik jakintsuek, hots, adimenezko mundua ezagutzen dutenek, ongia zer den, eta ondorioz, ongia egiten dakite. Bakarrik jakintsuak pertsona zuzenak, moral arloan onak, izan daitezke.

Hemen ere kritika bat egin diezaiokegu filosofo ateniarrari: Platonen pentsamendu etikoan intelektualismoaren kontraesana agertzen da: Ongia bakarrik jakintsuek egiten badute, orduan jakintsua ez denak gaiztakeriak besterik ez ditu egiten , eta noizbait ongi jokatzen badu, zoriz edo txiripa hutsa izango da, ez baitaki zer dagoen ongi. Gainera, gaiztakeria egiten duena arduratsua ez dela esan dezakegu, orduan, edozein gauza egin daiteke aitzaki horrekin, jakituri ezaren aitzakiarekin.

(14)

Platonen ustez, berriz, ezjakina bere ezjakitearen erruduna da. Baina ezjakinak ez daki ezjakina denik, orduan, nola iristen da hori jakitera? Bakarrik benetako jakintsu batek esaten badio. Beraz, gaiztakeri guztien erantzule bakarrak jakintsuak izango lirateke, haiek bakarrik baitute irizpide argia ongia eta gaiztakeria bereizteko.

Dogmatismoa : sofistikaren aurka. Hedonismoaren aurka.

Platon, bere maisua bezala, moral dogmatiko baten aldekoa da. Berarentzat ezin da jarrera erlatibista bat sostengatu. Ongia bakar bat da, eta arrazoimenaz aurkituko dugu. Ongia zer den erabakitzerakoan adostasunik ez badago, horrek esan nahi du iritzi bat bakarrik zuzen dagoela eta besteak okertuta (ez badaude guztiak okerturik) . Ekintza bat ona ala gaitza dela epaitzerakoan, erantzun zuzen bat besterik ez dago, eta beti dago erantzun bat. Platon erlatibismo eta eszeptizismo moralaren kontra azaltzen zaigu hemen.

Sofistek erlatibismo morala defendatu zuten: ongia eta gaitza erlatiboak dira, kultura eta pertsonaren arabera irizpide morala aldatzen da, eta beraz, ezin dugu inor epaitu, morala zerbait indibiduala da. Jarrera honek, gogorra baldin bada, eszeptizismo moralera eramaten du: ez dago ongi morala edo gaitza morala, dena neutroa da, eta kalifikazio morala adostasun sozial bat besterik ez da, askotan boterearekin zerikusia duena, eta orokorrean orden sozial jakin bat mantentzeko helburuarekin. Sofista batzuek

“amoralistak” ziren eta konbentzio moralen aurka agertzen ziren. Platon jarrera hauen kontra gogor jartzen da.

Sofista batzuek hedonismoa defendatzen dute jarrera moral gisa: ongia eta gaitzaren irizpidea plazerra (hedoné) da, ekintza bat atsegina sortzen badu ona kontsidera daiteke, eta mina edo tristura ekartzen badu gaitza morala bezala kalifikatuko dugu. Hau noski, erlatibismoaren barruan dago: bakoitzarentzat plazerra ezberdina da.

Platonek hedonismoaren kontra jartzen da ere bai. Platonek hedonismoa ikuspuntu materialistatik ulertzen du, hau da, ongia plazer materiala ekartzen duena dela esaten duen joera. Ideien teorian argi utzi du gauzen mundua faltsua eta mesprezagarria dela , beraz, plazer materialak bilatzea Platonentzat pekaturik latzena da. Esan dugunez, gorputzari bizitzeko nahikoa eman behar zaio, baina inoiz ez bere gainerako desioak bete, hori jakintsua den arimak ongi kontrolatu behar du.

3 Politika edo Estatu hobezinaren teoria

Gobernu motak eta demokraziaren kontrako teoria.

Platonengan bere garaiko egoera politikoak asko eragin zuen. Protagorasek ezarritako demokrazian bizi izan zen eta Platon, familia aristokratiko batekoa izanda, ez zuen begi onez sistema demokratikoa ikusten.

Hauek dira Platonen Estatuaren teoriaren printzipioak:

1. Gizartea naturala da, gizakia berez izaki sozial bat da eta ezin du bizi gizartetik at.

2. Gizakiak ezberdinak jaiotzen dira, giza ezberdintasuna naturala da, horregatik Estatua sozialki mailakatuta dago: hiru klasetan banatzen da

(15)

3. Estatu hobezinean luxua eta gizartearen konplexutasuna beharrezkoak dira arimak salbatzea posible izateko, Estatu edo gizarte txiki batean hori ez litzateke posible izango, ezin da benetako jakituria lortu.

4. Lan espezializatuak estatuaren hobekuntza dakar: abantaila ekonomikoak ditu.

Beraz, gizaki bakoitza, bere ezaugarrien arabera, gizarterako lan bat egin behar du ahalik eta hoberen.

5. Estatuaren zuzendariak jakintsuak izan behar dira: intelektualismo politikoa.

6. Gerra ezinbestekoa da Estatuaren beharrak lortzeko eta defendatzeko, beraz armada nahitaezkoa da: militarismoa.

7. Orden soziala eta Estatuaren zoriontasuna da garrantzitsuena, indibiduoaren zoriontasuna baino. Jarrera kolektibista.

8. Gobernu sistema hoberena monarkia da. Goiko klaseak nagusitu behar du.

Platonen helburu nagusia gizarte antolakuntza hobezina aurkitzea zen, horregatik bere pentsamendu osoa eraiki zuen egin zuen moduan. Berak aurrean zuen sistema politikoa ez zitzaion gustatu Platoni. Platonek demokraziaren akatsak nabarmenki ikusi eta adierazi zituen: politikariek asko hitz egiten dute baina gutxi konpondu. Boterak politikari gehienak usteltzen ditu, eta gaur baietz esaten badute, bihar ezetz esango dute.

Halako kontraesanek eta bidegabekeriek Platon kezkatu zuten. Horregatik sistema politikoak aztertu zituen horien artean zein zen hoberena jakiteko asmoz.

Berak egin zuen sistema politikoen bereizketak Gobernatzaileen kopurua zuen irizpidetzat, horren arabera hiru gobernu mota bereizi zituen:

- Batekoa: Monarkia edo Monokrazia.. Gobernuan bakar bat dago botere guztiarekin, tradizionalki erregea deitua delarik. Erregea edo monarka jakintsua denean, zuzena, ongia zein den ezagutzen badu, eta bere botereaz ez badu abusatzen, monarkia gobernu hoberena izango litzateke Platonen ustez. Inork ez luke erregeak erraten duena zalantzan jarriko, bera jakintsuena dela onartzen baita, eta modu honetan herri osoak bere agindua errespetatzen du. Baina esperientziak dioena boterean daudenak gehienetan usteltzen direla da, eta batez ere bakar batek botere guztia baldin badauka, inork erregea kontrolatzen ez badu, errazagoa da monarka usteltzea, eta bere interes propioengatik jokatzea, ongi komuna lortu ordez. Orduan, erregea gaiztotzen denean tirano bilakatzen da eta bere herriaren menperatzaile bihurtzen da bidegabekeria arlo guztietan sortaraziz. Orduan Monarkia Tirania bihurtzen da eta, Platonen ustez, hori ez da gobernu ona, gobernu hoberenaren helburua hiritar guztien zoriontasuna lortu araztea baita.

- Gutxi batzuek gobernuan daudenean sistema Oligarkia deitzen da. Platonen ustez gobernu mota hau ez da txarra gobernuan dauden gutxi horiek jakintsuak baldin badira. Kasu horretan gobernua Aristokrazia deitzen da (literalki "azkarren gobernua"

esan nahi du). Batzuetan, dio Platonek, aristokrazia monarkia baino hobea da horrengatik: zailagoa da pertsona bat usteltzea, gobernatzaileak, haien artean kontrolatzen dituztelako. Baina batzuetan ere, eta batez ere guztiz jakintsuak ez badira, ados jartzea zaila izanen da, erabakiak hartzea gehiago kostatuko da. Bestaldetik ustelkerian jokatzeko ados jar daitezke gobernatzaileak eta orduan Oligarkia gobernu txarra bihurtzen da. Gaur egun Oligarkia hitzak zentzu txar hori mantentzen du, gobernuan daudenak, gutxi batzuek, ustelduta, boterearengatik aberastu egin direnak dira.

(16)

-Platonek kontsideratzen duen hirugarren gobernu mota, jende askok osatzen duena da, edo beste modu batez esanda, hiritar guztiek gobernuan egoteko eskubidea dutenean, sistema hau Demokrazia deitzen da, eta Platonen ustez sistemarik txarrena da, derrigorrez bidegabekeriara jotzen baitu. Gobernu bat ona izateko baldintza gobernariak jakintsuak izatea da, baina, nola da posible hiritar guztiak jakintsuak izatea?.

Platonen ustez argi dago herriko jendea ezjakin hutsa dela, gobernuan egoteko gai ez dela, eta horregatik, bere ustez Demokrazia guztiak derrigorrez ustelduta daude, kaotikoak dira eta zuzentasuna lortzea ezinezkoa da. Gainera demokraziaren sistema honetan datza: herrikoek gobernura joateko haien ordezkoak hautatzen dituzte, eta ordezko hauek dira usteltzen direnak, iritziz eten gabe aldatzen dira, haien interesen alde soilik jokatzen dute. Azkenean herritik urruntzen dira eta tirano batzuek bihurtzen dira.

Arrazoia da herriak ez duela jakituri nahiko nor den jakintsuena hautatzeko, eta emaitza beti txarra izanen da. Demokrazia Platonentzat beti Demagogia bilakatzen da

Estatuaren zatiak eta Intelektualismo politikoa.

Platonek Estatua supra-arimatzat hartzen du, eta arima oro bezala, hiru zatitan banaturik dagoela dio, eta, Etikan esan digun bezala, zati bakoitzak bertute bat lortu behar du:

- Estatuaren zati konkupisziplea: Herria, langileak, beheko klasea da, lan egiteko heziak izan behar dira, bakoitza prestaturik dagoen zereginerako. Estatu-zati hau materialena, berekoiena, zakarrena da, baina kopuru aldetik handiena, eta Estatuaren oinarria, horregatik zaindu behar da, ongi hezi behar da eta pozik mantentzen saiatu behar da. Herriak izan behar duen ezaugarria Neurritasuna da, hots, moderatua izan behar da, bizitzeko beharrezkoa izan behar du baina luxurik gabe, eta horrekin ados egon behar du, honela iraultzak ez dira sortuko eta Estatua bakean egonen da. Herria moderatua izateak estremista ez izatea esan nahi du ere, ez soberan aurrerakoia, ez atzerakoia ere, erdibidekoa baizik, agintariek proposatzen dutena onartu behar du zalantzan jarri gabe. Platonen ustez, beheko klaseko hauek ez dira adimentsuak, edo Estatuaren antolaketaren kontuak ulertzeko gaitasun nahikorik ez dute, beraz, zuzendarien jakintasunean erabaki horiek utzi behar dituzte eta Politikan ezin dira sartu.

- Estatuaren zati hirakorra: Ejertzitoa, gudariak, soldaduak, goiko klasea da, zuzendariak izateko heziak dira, borrokatzeko, herria defendatzen dutenak dira.

Estatuaren bakea eta zoriontasuna haien eskuetan dago, horregatik, sutsuak, indartsuak, eta azkarrak izan behar dira. Azkarrak, noren kontra eta nola borrokatzen jakiteko, eta agintarien mandatuak ongi betetzeko. Platonen ustez, Estatuaren zati honek lortu behar duen ezaugarria Sendotasuna da, hau da, gudariak sendoak eta adoretsuak izan behar dira. Gudarien artean azkarrenak direnak, zuzendariak izanen dira. Horregatik, nahiz eta Platonek hiru klase dagoela erran, errealitatean bi giza-klase adierazten du: behekoa - herria- eta goikoa -gudariak eta zuzendariak-. (Eta hori hiritarren artean, ez baititu kontuan hartzen esklaboak edo emakumeak)

- Estatuaren zati arrazionala: Gobernua, zuzendariak, gudarien artean azkarrenak, jakintsuenak dira. Estatu bat zuzentzeko egokiena jakintsua da Platonen ustez, Honela intelektualismoa Politikari aplikatzen dio eta hau da intelektualismo politikoa: gobernuan jakintsuak daude. Lehen ikusi dugunez, formarik hoberena monarkia izango zen, hau da, jakintsuena, benetan azkarrena Estatuaren zuzendari bakarra denean. Baina hori ez bada posible, eta arrunta da kasu hori, orduan aristokrazia bat antolatuko da, gobernuan jakintsu talde bat egonik.

(17)

4 Platonen teoria politikoaren jarraipena eta balorazioa

• Platon lehenengo politikari teorikoa dela onartu behar da, berak Estatuaren teoria filosofiko baten oinarriak ezarri baizituen. Historian zehar eredu hau maiz jarraitua izan da: teorikoki (Aristoteles, erdi aroko Eskolastika) edo praktikan (Ilustrazioa eta izan diren Totalitarismoak).

• Platonek proposatu zuena "utopia" bat da zentzu orokorrean, hau da, berak Estatu ideala irudikatu zuen. Modelo utopista hori oso jarraitua izan da Filosofian eta literaturan: berpizkundean Tomas Moro, Campanella, edo XX.

mendean Aldous Huxley bere "Mundu zoriontsu bat?". edo George Orwell bere "1984" nobelarekin. Utopia orok, alde batetik dagoenaren kritika suposatzen du eta bestaldetik, hobezintasunaren itxaropena ere. Eta hau da Platonek aurkezten diguna: berak gizarte ideala eratu nahi du.

• Platonen helburua guztiz duina eta gizatiarra zen: gizaki guztion ongia- zoriontasuna lortzea, gizartearen hobekuntza eta sistema politiko ona guztientzat, bidegabekeriarik gabekoa, justua, eraginkorra. Hori guztia ezin zaio ukatu, bere asmoa ona zen eta zentzu horretan Platon benetako politikari bat zen. Bera konbentzituta zegoen sistema horrekin guztiok hobeto biziko zirela.

• Hala ere, Platonek, bere teoria politiko horrekin, Estatu totalitario eta hierarkizatu baten oinarriak jarri zituen ere, eta guztiok dakigu zein ondorioak izan dituzten historikoki sistema mota horiek (Hitlerren nazismoa, stalinismoa edo Chileko Pinocheten politika, beste askoren artean).

(18)

PLATONEN TESTUA LANTZEKO GIDOIA

Erantzun ondoko galderak: (Testua ulertzeko galderak)

1. Zure ustez, zer esanahia dute sinbolo hauek Platonen filosofiaren barnean?

• Presoak

• Itzalak

• Kateak

• Bidea

• Txotxongiloak

• Titiriteroak

• Sua

• kanpoko gauzak

• eguzkia

• haitzulotik ateratzea

• haitzulora itzultzea

• ... beste sinboloak

2. Zein da mitoaren esanahi orokorra? Zer adierazi nahi du Platonek honekin?

3. Nor izan daiteke liberatua dena eta ateratzen dena? Azaldu

4. Zergatik esaten du hezkuntza ez dela batzuek pentsatzen duten modukoa?

5. Zer da Platonen ustez hezkuntza, mitoaren arabera?

6. Zein izango litzateke testuaren izenburua?

7. Egizu testuaren laburpena

Referencias

Documento similar

Ho- rretarako, aurreko puntuan esan bezala, analisi linguistikoen egitura definitu behar izan da XML eskema-lengoaia jakin bat, Relax NG, erabiliz.. Ondoren, programa bat garatu

Izan ere, corpusetan oinarritutako metodo matematiko eta estatistikoak nolabait goia jotzen ari dira; egin zezaketena egiten ari dira, eta zailtasunak dituzte hortik aurrera

Izan ere, tesi- lanaren muina UFen azterketa bat da: gaztelaniazko eta euskarazko adi- tza+izena motako UFak hartu ditugu oinarritzat, eta hizkuntza batetik bes- tera nola

Gure gramatikan hasiera batean dena batera landu dugu baina gero urrats bat gehiago egin eta alde batetik izena eta beste aldetik, determinatzailea eta kasua landu ditugu. Hau

Bete beharreko baldintzak: Erregela hau aplika dadin ADI PART 14 kategoria duen hitz forma bat izan behar dugu eta hau KNMDEK elementu batez jarraitua agertu behar da,

Txosten honetan bi esperimenturen emaitzak jaso dira: lehenengo esperimen- tuan, egitura bakoitza bere motaren barnean zenbat aldiz agertzen den (kopurua eta ehunekoa) aztertu da

Lamdaren hizkuntz gaitasuna izugarria dela aitortu dute Xabier Saralegik eta Gorka Azkunek, baina baztertu egin dute.. kontzientzia edo

 komuna izan arren, hizkuntza bakoitza mundu bat da, formalizazio, tresna eta baliabide bereziak behar dituena..  Ixa Taldearen jatorrian ideia hori dago eta, besteak