Euskararen
kronologia
Euskararen historia
* K. aurreko II. milurtekoa. Antropologo, aurrehistorialari eta hizkuntzalari gehienen ustean, garai horretan, aldi neolitiko betean, euskaraz mintzatzen zen; noiz sortu zen zehazki ez dakigu, baina baliteke lehenago izatea.
* K. aurreko I. milurtekoa. Lehenbiziko herri zeltak finkatzen dira Hego Euskal Herrian. Finkapen horiei esker, euskarak lehenbiziko harremanak izan zituen atzerriko hizkuntza batekin; antza denez, euskarak ez du hizkuntza horien eragin handirik gorde.
* K. aurreko II. mendea. Erromatarren lehenbiziko aztarnak Hego Euskal Herrian garai honetakoak dira. Erromanizazioaren xedea nekazaritza mediterraniarra zabaldu, meatzeak ustiatu eta plaza militarrak sortzea zen. Horregatik nagusitu zen errazago Hegoaldean, batez ere nekazaritzan aritzen zen herria zelako; nolanahi ere, egiaztatuta dago Iparraldeko herriguneetara ere iritsi zirela. Seguru asko eskualde horietan latinez mintzatzen ziren.
* K. ondoko III. mendea. Mendebaldeko Inperio Erromatarraren gainbehera hasten da, eta Euskal Herriko gizartea landa giroan murgiltzeko prozesua hasi zen, mendeetan barna iraunen zuena.
"La Hechicera" trikuharria (Bilar, Arabako Errioxa)
AURRER
A
A
TZERA © Hizkuntza Politikarako SailordetzaEuskararen
kronologia
Euskararen historia
Prozesu horrek indarra eta egonkortasuna ekarri zizkion Euskal Herriko gizarteari, kampoko eraginetatik at egon baitzen.
* K. ondoko V-X. mendeak. Euskal Herrian hitz egiten zen latina, beste lekuetan bezalaxe, hizkuntza erromantze bilakatu zen. Gero, hizkuntza horiek gaskoia eman zuten Ipar Euskal Herrian eta gaztelania Hegoaldean.
* X. mendea. Erresuma musulmanen Errekonkista kristaua hasi zen. Errekonkistarekin batera, birpopulazio mugimendua gertatu zen, Euskal Herrian ondorio linguistiko guztiz desberdinak izan zituena. Alde batetik, biztanle euskaldunak kokatu ziren Arabako hegoaldean, Errioxan, Burgosen eta Sorian, eta Nafarroako hegoaldeko erdialdean. Bestalde, Bizkaiko mendebaldean, Enkarterrietan, hizkera erromantzeko biztanleak kokatu ziren, eta horren ondorioz, alde horretan euskara desagertu egin zen.
* XI eta XII. mendeak. Bizkaia (1180), Araba (1199) eta Gipuzkoako (1200) lurralde historikoak Gaztelako Erresuman sartu ziren. Askotan aipatzen da horren ondorioz gaztelania aukeratu zela euskal
administrazioetako hizkuntza ofiziala izateko. Gareseko zubi
erromanikoa (Nafarroa, XI. m.)
Euskararen
kronologia
Euskararen historia
* 1539. Frantziako Frantzisko I.a erregeak Villers-Cotterêt Ordenantzak promulgatu zituen Ipar Euskal Herriko hizkuntza ofizialaren maila biarnesari kendu eta frantsesari emateko.
* 1545. Nafarroa Behereko Bernard Etxepare apezak euskarazko
lehenbiziko liburua argitaratu zuen, Linguae Vasconum Primitiae.
* 1563. Protestanteen aurreratzea geldiarazi nahian, Trentoko Kontzilioan berretsi egin ziren katekesia eta predikuak euskaraz emateko agindua ematen zuten dekretuak. Hortik aurrera, katixima eta liburu ugari argitaratu ziren euskaraz.
* XVII. mendea. Merkataritza tradizio handia zuten guneetan,
erromantzea erabiltzearen joera _XVI. mendean hasitako joera alegia_ finkatu egin zen. Orobat, gaztelaniak euskararen lekua hartzeko prozesu geldoak aurrera egin zuen Arabaren eta Nafarroaren arteko hizkuntz ukipen egoeran zeuden eskualdeetan.
"Linguae Vasconum Primitiae", euskaraz argitaratutako lehengo liburua (1545)
AURRER
A
A
TZERA © Hizkuntza Politikarako SailordetzaEuskararen
kronologia
Euskararen historia
* XVIII. mendea. Euskarak atzerakada handia izan zuen Arabako lautadan, besteak beste, Gasteiz hiria hartzen hari zen garrantzia gero eta handiagoa zelako, bai hiriaren inguruan bai Arabako Lurralde Historiko osoan. Bestalde, Frantziako Iraultzaren ondorioz (1789), euskal foruak deuseztu ziren Euskal Herriko Iparraldean eta ondoren (1793), frantsesa erabiltzeko obligazioa ekarri zuen legea harri zen indarrean.
* XIX. mendea. Euskarak lurraldearen zati handia eta biztanle asko galdu zituen Nafarroan. Bestalde, mende horretan areagotu egin zen Euskal Herriko baserri giroko eskualdeetako euskaldunak Ameriketara joateko joera, eremu euskaldunenak hustuz. Azkenik, mendearen azkeneko herenean, Euskal Herriaren historia garaikidearen etorkizuna markatu zituzten gertaera batzuk izan ziren, batez ere Hego Euskal Herrian, adibidez, foruen deuseztapena, industrializazioaren hasiera eta euskal nazionalismoaren eta sozialismoaren sorrera
Euskararen
kronologia
Euskararen historia
* 1914. Lehenbiziko ikastola sortu zen Donostian.
* 1918. Euskaltzaindia sortu zen. * 1920. Bizkaiko Aldundiak Auzo-Eskolak sortu zituen ume euskaldunei irakaskuntza elebiduna emateko.
* 1936. Espainiako Gerra Zibila hasi zen.
* 1937. Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean lehenbiziko Eusko Jaurlaritza sortu eta lehenbiziko Autonomi Estatutua onetsi zen; bertan, aurreneko aldiz, hizkuntza ofizialaren maila eman zitzaion euskarari. * 1939. Espainiako Gerra Zibila bukatu zen Errepublikaren deuseztapenarekin; horren ondorioz, euskararen ofizialtasuna aitortzen zuen Autonomiako Euskal Estatutua ere indargabetu zen.
* 1960. Urte horretan hasiera eman zitzaion euskararen eta euskal kulturaren berpiztea ekarri zuen hamarkadari: ikastolak ugaldu egin ziren, helduak euskaldundu eta alfabetizatzeko mugimendua hasi, euskara batuaren oinarriak finkatu, euskarazko irrati eta aldizkariak agertu eta euskara erabiltzen zuten kantari, bertsolari eta idazleak ugaritu ziren.
Euskararen
kronologia
AURRER
A
A
TZERA © Hizkuntza Politikarako SailordetzaEuskararen historia
* 1978. Espainiako Konstituzioa onetsi zen eta bertan, gaztelania ezagutzeko obligazioa eta euskara erabiltzeko eskubidea ezarri zen. * 1979. Euskal Autonomi Estatutua onetsi zen; bertan finkatu zen euskara dela, gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala. Etapa demokratikoko E u s k a d i k o z e i n N a fa r r o a k o lehenbiziko Foru Aldundiak sortu ziren.
* 1980. Bigarren Eusko Jaurlaritza sortu zen. * 1980. Euskal Herriko Unibertsitatea sortu zen.
* 1982. Euskara Erabili eta Normalizatzeko Legea eta Euskal Irrati-Telebista onetsi ziren. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa onetsi zen eta bertan ezarri zen euskara ofiziala dela Nafarroako eremu euskaldunetan.
* 1983. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetan irakaskuntzarako eredu elebidunak arautu eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia sortu zen.
* 1986. Euskararen Legea onetsi zen Nafarroan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta Nafarroako
Euskararen
kronologia
Euskararen historia
* 1988. Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia sortu zen eta irakaskuntza elebiduneko ereduak finkatu.
* 1989. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskara normalizatzeko plangintza onetsi eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortu zen.
* 1990. Euskara hutsez argitaratzen den egunkari bakarra argitaratu zen