Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da Boga. HABEk euskaltegi eta euskal etxeen esku jartzen du Boga bertako irakasleek tutoriza dezaten. On-line funtzionatzen du eta euskalduntze prozesuaren 1., 2. eta 3. maila hartzen ditu.
Boga jarduerak IKASTEN.IKASBIL.NET atariako ikastaroen bidez kudeatzen dira.
Ikastaroetako irakasle edo kudeatzaileek erabakitzen dute Bogako zein eduki zein ikasleren esku jarri.
Boga jarduerak ikastaroetan antolatzeko eredu bat baino gehiago erabil liteke: 1. Maila adina ikastaro sortzen ditu euskaltegiak eta ikasleak mailaren arabera
matrikulatzen dira ikastaroetan. Boga jarduera ikastaroetan txertatu ondoren, ikasle bakoitzari esleitzen zaio zein edukitik aurrera egin behar duen. Ikastaro hauek nahi beste tutore izan ditzakete eta euskaltegiko antolamenduaren arabera erabakiko da tutore bakoitzak zein ikasleren jarraipena egin.
2. Euskaltegiak Boga jarduerak dituen ikastaro bakarra sortzen du, eta bertan
matrikulatzen ditu ikasle guztiak, mailari kasurik egin gabe. Ondoren, tutoreak ikasle bakoitzari esleitzen dio zein edukitik aurrera egin behar duen. Ikastaro honek nahi beste tutore izan ditzake eta euskaltegiko antolamenduaren arabera erabakiko da tutore bakoitzak zein ikasleren jarraipena egin.
3. Euskaltegian dauden tutore adina ikastaro sortzen dira eta bakoitzean tutorizatu behar dituen ikaslek matrikulatzen dira. Ondoren, tutoreak ikasle bakoitzari esleitzen dio zein edukitik aurrera egin behar duen ( ez dute zertan guztiak maila berekoak izan).
Bogan ibiltzeko ordenagailuak, gutxienez, honako ezaugarriak bete behar ditu:
Flash player: http :// get . adobe . com / flash Internet konexioa: Adsl edo antzekoa Nabigatzaile hauetako bat:
1. Firefox nabigatzailearen azken bertsioa. http :// www . mozilla . org / eu / firefox / new / 2. Chrome nabigatzailearen azken bertsioa.
http
Bogako edukiak ez daude ukimen-interfazeetara egokituta. Gerta daiteke ariketa batzuk ezin egin ahal izatea
Boga jardueran bi ikuspegi dauzkagu:
Tutorearen ikuspegia
Tutoreak erabakiko du zein ikastarotan jarriko duen Boga eta nola osatu ikastaroa behar dituen baliabide eta jarduerak erabiliz.
Boga jarduera ikastaro batean jarri
Aukeratu ikastaroa eta sartu ikastaroko hasierako orrira, aktibatu edizioa eta aukeratutako gaian jarduera gehitu:
Boga jarduera aukeratu eta gehitu botoia sakatu
Jarri jarduerak edukiko duen izena eta deskribapena. Bi eremu hauek derrigorrezkoak dira eta Izenean Boga jartzea gomendatzen dugu.
Ikastaroan ikaslea(k) matrikulatu
Ikastaroen ikasleak oriandik matrikulatu gabe badaude, hori egin behar da orain. Jada bertan badaude, urrats hau utzi.
Ikastaroko hasierako orriko ezarpenak atalean erabiltzaileaken barruan matrikulatutako erabiltzaileak aukeratu.
1. Matrikulatu erabiltzaileak botoia sakatu. 2. Ikaslea rola aukeratu.
3. Matrikulatu nahi den erabiltzailea topatu bilaturen ezker aldean agertzen den eremuan izena edo e-posta jarrita ondoren bilatu botoia sakatuz.
4. Izenaren eskuinean agertzen den Matrikulatu botoia sakatu.
5. 3 eta 4 pausoak nahi bezainbeste aldiz errepikatu ikasle gehiago matrikulatzeko. 6. Denak matrikulatuta daudenean amaitu erabiltzaileak matrikulatzen botoia sakatu.
Matrikulatze prozesu honetan IKASTEN plataformako erabiltzaile jakin batzuk Ikastaro honetako ikasle bihurtu ditugu. Irakasleak jartzeko ikastaroan berdin egin behar dugu, baina ROLA irakaslea hautatuta.
Bogako edukien egitura eta helburuak.
Boga 4 mailatako sakonera duen egituran antolatuta dago:
1. Lehen sakoneran Ikastaroak dauzkagu: Boga 1A gaztelania, Boga 1Bingelesa, Boga 1C gaztelania ...
2. Bigarren sakoneran Estratoak dauzkagu: 1. estratoa, 1. estratoa Test, 1. estratoa: Birpasa, 2. estratoa ….
3. Hirugarren sakoneran Saioak dauzkagu: 1. saioa, 2. saioa, Ebaluazioa... 4. Azkena sakoneran ikasleek burutu beharreko atazak daude.
Ikasleak, Bogan jadanik egin duena eta egiteko daukan saioa bakarrik ikusi ditzake, ez du Bogako egitura osoa ikusten. Atazak egin ahala saioak osatuko ditu eta irekiko zaizkio egin ditzakeen atal berriak. Beraz, progresio baldintzatua dauka Bogak bete beharreko helburuen asetze mailak gidatua.
Bi helburu mota aurkitu ditzakegu: Osatzea:
Helburua ikustea duen ataza bat OSATUTA egoeran izan dezan ikasleak ataza hori ireki behar izan du. Gaindigarriak diren atazak gainditu edota gainditu gabe saiakera guztiak agortu behar ditu osatuta egoeran azal daitezen. Saioko ataza guztiak osatu egoeran dituenean, hurrengo saioa ireki ahal izango du ikasleak.
Gainditzea:
Ataza bat gainditu egoeran egongo da, baldin eta erantzun guztien %60 zuzena bada. Hiru aukera ditu egiteko.
Test eta birpasetako saioen %50 gainditu behar dira, hurrengo atalera igaro ahal izateko.
Estratoen barruan dauden saioen helburua beti osatzea izango da. Testa eta Birpasen helburua beti gainditzea izango da.
Laburbilduz:
1. Ikasleak jarraian dagoen saioa ireki ahal izateko aurreko saioa osatu beharko du. 2. Jarraian dagoen estratora joateko testa gainditu beharko du.
3. Testa gainditzen ez badu, birpasa gainditu beharko du jarraian dagoen estratora joateko.
4. Birpasa gainditzen ez badu jarraitzeko aukera tutorearen esku geratzen da eslepenak erabiliz.
Ikasleak arau hauek ez ditu ikasi beharko nabigazio automatikoa egiten diolako. Saioa osatu gabe daukanean aurrera jarraitzen saiatzen bada saioa osatu behar duela ohartarazten dio. Birpasa gainditzen ez duenean jarraitzen saiatzen bada tutorearekin harremanetan jartzeko esaten dio.
Ikasle batek ezin du bere kaxa ikastaro batetik beste batetara salto egin. Ikasleak ikastaro jakin batetako saio bat ireki ahal izateko, tutoreak ikastarora sartzeko baimena esleitu beharko dio.
Boga jardueraren barruan ikaslea(k) esleitu.
Tutoreak ikaslea Bogako zein saiotik aurrera egin behar duen esleitu behar du. Esleipena, beraz, saioen mailan egin behar da. Aurreko bertsioan, ordea, estrato mailan egiten zen. Orain zehaztasun handiagoa dago, malgutasun gehiago izan dezan irakasleak.
Esleipen hau ez badu egiten, ikasleak mezu hau ikusiko du Boga jarduera irekitzen duenean: Ez zaude Bogan ibiltzeko esleitua, Bogan ibili hani baduzu jarri harremanetan zure irakaslearekin.
Ikasle bati esleitzeko adibidea:
Boga 1A gaztelania > 1. estratoa > 1. saioan
Zuzenean Tutorea izeneko erlaitza dago irekita. Esleipenak lotura sakatuta ikastaroan
matrikulatutako ikasleen zerrenda dator. Behar izanez gero biltzailea dugu ikasleen zerrendan zehar bilaketa egiteko.
• Bogako saioa esleitu nahi diogun erabiltzailea hautatu izenaren eskuinean agertzen den esleitu lotura sakatu.
• Saioen sakonera mailara heldu gara. Esleitu nahi diogun edo dizkiogun saioen
eskuinean agertzen den kutxatxoa aukeratu eta “Esleitu aukeratutako saioak” botoia sakatu.
Adibide honetalp ikasleak
Boga 1A > 1. estratoa > 1. saioaren barruan dauden ariketak
egin ahal izango ditu eta saioko ariketa guztiak osatuz gero Boga 1A > 1. estratoa > 2.
saioa irekitzeko lotura agertuko zaio eta egin ahal izango du. Saioak osatu eta
ebaluazioak gainditzean, ikastaro osoko atazak egiteko aukerak irekitzen joango
zaizkio.
Ikastaroa osorik bukatzen duenean, adibidean Boga 1a gaztelania, gainditu badu ere,
ezingo du aurrera egin. Hurrengo ikastaroa, Boga 1b gaztelania, berariaz esleitu behar
dio tutoreak.
Txostenak, saiakerak eta denborak:
Bogan bi txosten mota dauzkagu eta tutoreak bakarrik ikusi ditzake.
Bogako jarduerara sartuta oraingoan saiakerak eta denborak erlaitzen bidez eskuratuko ditu. Saiakerak:
Azaldutako Bogaren sakonera bakoitzeko txosten mota bat dago, hauek ikasleak egindakoa erakusten dute:
Denborak:
Denboraren txostenetan ikasleak egun bakoitzean egin duen denbora ikusi daiteke. Iragazkia erabilita epe jakin batean egindako denbora daukagu.
Saiakerak ezabatu
Nahi izan ezkero ikasle batek egindako saiakerak ezabatu daitezke. Honela ikasle bati berriro ariketa horiek egiteko aukera eman diezaiokegu. Eragiketa honek ez ditu ikasleak egindako denborak ezabatzen. Soilik saiakerak ezabatzen ditu.
Saiakerak ezabatzeko eragiketa, saiakerak txostenetik ezabatu nahi ditugun Ikastaro, estrato edo saioko saiakerak aukeratuta asten da.
Aukeratu ezabatu nahi ditugun ikastaroak izen bakoitzaren eskuinean agertzen den laukiarekin eta sakatu “ezabatu saiakerak...” botoia. Hautaketa ikastaroak, estratoak eta saioak
Hemen ezabatuko diren saiakeran txosten bat ikusiko dugu. txostenarekin ados egon ezkero “jarraitu” botoia sakatu.
Idazlanak Zuzendu
Ikasleak egiteko dauzkan atazen artean tutorearen erantzuna behar duten atazak daude. Hauetan tutoreak zuzenketa eta emaitza bidali beharko dio ikasleari. Zuzenketa hauek beharrezkoak dira ikasleak saioak osatuz edo gaindituz aurrera egiteko.
Tutorearen fitxan idazlanak izena duen loturatik ikasleak egiten dituzten idazlanak zerrendatuta ikusi ditzakegu. Zuzentzeko dauden idazlanak goian agertuko dira. Nahi izan ezkero, ordena alda daiteke.
Aukeratu zuzendu nahi duzuen idazlana ilarak eskuinean daukan lapitz ikurra sakatuz. Zerrenda iragazi eta ordenatu daiteke.
Zuzenketa eremuan ikasleak egin duena zuzendu eta emaitza eremuan egindakoari emaitza bat jarri.
Bogako edozein atazatan bezala gainditzeko 60 edo 60 baino gehiagoko emaitza eman beharko zaio ikasleari. Atazak gainditzeko saiakera kopuru bat edukiko duenez, ikasleak egin duen saiakerako idazlana gainditzen ez badu, geratzen zaizkion saiakeren arabera idazlana errepikatu beharko du.
Zuzenketa bukatutakoan Aldaketa gorde sakatu.
Idazlan bat zuzenduta dagoenean zuzenketa nahi bezainbeste aldiz aldatu daiteke, emaitza ezin da aldatu.
Ikaslearen Ikuspegia.
Ikasle batek Bogan egindakoa, baimendutakoa eta esleitutakoa ikusi dezake zerrendatuta.
1. Egindakoa, saiakerak dauzkaten ikastaroak, estratoak, saioak eta atazak dira. 2. Baimendutakoa, aurreko saioak daukan helburuaren arabera ikasleak irabazitako
baimena da.
3. Esleitutakoa, tutoreak esleitu dion aukera da.
Ikaslea Boga atazara sartzen denean, mezu bat eta ikusi ditzaken ikastaroen zerrenda aurkitzen du. Mezuan egin behar duena esaten dio. Zerrendan egindakoaren txostena ikusi dezake. Txostena, tutorearen saiakerak txostena bezalakoa da. Saio sakoneran zerrendatutako ataza bat aukeratuz ataza ireki dezake.
4 mezu hauetakoren bat aurkituko du ikasleak:
2. Ikaslea sartzen dan lehen aldia bada mezua hau ataza baten loturarekin agertuko zaio. Lotura tutoreak esleitutako lehen saioaren lehen atazarena izango da.
3. Noizbait Jarduera honetako ataza batean ibili bada, mezuan irekitako azkeneko atazaren lotura agertuko zaio.
4. Erabiltzaile eta jarduera bakoitzeko bogako atazen leiho bat bakarrik ireki daiteke, ataza gaizki itxita edo beste leiho batean ataza irekita aurkitzen bada:
Ataza
Bi ataza mota daude Ikus-entzutekoak eta gaindigarriak:
1. Ikus-entzunezkoetan ataza ireki bezain laster Osatuta geratzen da ikasleak ikusi entzun edo irakurri egin beharko duelako. Bereizteko, atazaren izenaren ezker aldean i letra daukan ikur bat aurkituko dugu.
2. Gaindigarriak, instrukzioak irakurri ondoren, betetzeko ariketak dira. Ataza beteta dagoenean “Amaitu” botoia sakatuta egindakoaren emaitza jasoko da. Emaitza hau zerbitzarian gordeko da. Gainditzeko 60 edo 60 baino emaitza handiago bat atera beharko du ikasleak. Ataza hauetako bakoitzak saiakera kopuru bat dauka. Kopuru honetako edozein saiakeratan gaindituz gero, ataza osatuta geratzen da. Saiakera kopurua agortuta ataza gainditzen ez bada ere, ataza osatuta geratzen da. Osatezekoak eta gainditzekoak bereizteko, atazaren izenaren ezker aldean lapitz itxura daukan ikur bat aurkituko dugu gainditzekoetan.
Atazen interfazea:
Informazioan, atazaren egoeraren txosten osoa ikusteko aukera dago. Idazlanak eta hauen zuzenketak egonez gero, dagokion saiakeraren ondoan agertuko diren botoiak erabiliz ikusi ahal izango ditu.
Ataza bakoitzak saiakera kopuru bat dauka kopuru horren barruan ataza gainditu ahal izateko. Atazak duen saiakera kopurua atazak daukan informazioa ikusteko fitxan lortu daiteke.
Ikasleak ataza gainditzen duenean edo gainditu gabe saiakerak agortu dituenean atazak osatua egoera hartuko du. Osatua egoera daukaten atazen saiakerak ez dira gordetzen. Osatua
Aurrera joaten saiatuta, jarraitu ezin denean jarraitu ahal izateko egin behar den azalduko duen oharra agertuko da:
Zerbitzariko saioak iraupen jakin bat dauka. Orain iraupena 2 ordutakoa da. Saioa amaitzear dagoenean, galdera hau botatzen du: