• No se han encontrado resultados

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea"

Copied!
6
0
0

Texto completo

(1)

Giza talde bakoitzak bere kideen ongizate materialaren bila erabiltzen dituen prozedurak dira Eko-nomiaren aztergaiak. Ekonomiak hiru ardatz nagusi ditu: produkzioa, hau da, ondasun naturalak eraldatzea gizakien beharrak asetzeko; hazkundea, hots, denboran zehar ondasunen kopurua handitu eta kalitatea hobetzeko prozesua; eta banaketa, hots, produkzioaren emaitzak produkzio prozesuan lagundu dutenei banatu edo esleitzea.

Irakasgai honek eskaintzen duen berariazko prestakuntzaren bidez, ikasleei tresna batzuk eman nahi zaizkie gaurko mundua errazago uler dezaten eta gizartean erabakiak erantzukizunez hartu ahal ditzaten.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan prestakuntza ekonomikoa Gizarte Zientzien arloan sarturik badago ere, hartan sakontzeko eta eduki berriak ikasteko, beharrezkoa da hurbilketa espezia-lizatua, ezagupen zehatzagoak eskainiko dituena, ikuspegi orokorra eta jakintza arlo anitzekoa baztertu gabe. Ezagupen horiek beren sorrerako gizarte ingurunetik azaltzen dira eta, aldi berean, hura interpretatzen laguntzen dute.

Horregatik, jakintza arlo hau Batxilergoko curriculumean Gizarte Zientzien modalitateko Batxi-lergoko irakasgai izateak ikasleei aukera emanen die gaurko gizarteari buruzko ikuspegi zaba-lago eta zehatzagoa hartzeko, eta beren herritartasuna jarrera gogoetatsu eta kontzientearekin erabiltzen lagunduko die, hainbat arazo ulertaraziko baitizkie, hala nola inflazioa, langabezia, baliabide naturalen agortzea, azpigarapena, pobrezia, kontsumismoa, errentaren banaketa, glo-balizazioaren ondorioak, etab. Horrela hobeki jabetuko dira kontsumitzaile, aurreztaile, zerga-dun eta ondasun eta zerbitzu publikoen erabiltzaile diren aldetik ekonomian gaur egun betetzen duten lekuaz eta etorkizunean errenta-sortzaile eta hautesle gisa beteko duten eginkizunaz. Ekonomia errealitatea aztertu eta interpretatzeko tresna ugarietako bat dela kontuan izanik, azal-pen ahalmen handiko edukiak aukeratu dira, honelako zailtasunei erantzuna ematen dietenak: informazio ekonomikoa eta datu estatistikoak ulertzea, eta teoria mikro eta makroekonomiko desberdinek gizabanako eta familien eguneroko errealitate sozioekonomikoarekin duten lotura.

(2)

Irakasgaiaren gehiegizko formalizazio maila eta ikasleen interes eta esperientzia hurbiletatik oso urrun dauden eduki kontzeptualen gainkarga saihestu nahian, benetako bizitzan ikasitakoa aplikagarri bihurtuko duten ikerketa eta behaketa prozedurak iradokitzen dira.

Ekonomiak balio eta jarreren eraketan eginkizun nagusia betetzen duela onarturik, garrantzi berezia eman zaie pertsona, talde eta herrien arteko elkartasunarekin zerikusia duten jarrerazko edukiei; lehiarik gabeko harremanen balorazioari; desberdintasun ekonomikoen aurreko jarrera kritikoari; inguru naturalaren kontserbazioak bizi-kalitaterako duen garrantziari; alferrikako kontsumoaren gaitzespenari, eta abarri.

Helburuak

Batxilergoan Ekonomiako ikasketen bidez hurrengo gaitasunak garatu nahi dira:

1. Jarduera ekonomikoaren zikloa identifikatzea. sistema ekonomikoak bereiztea eta horietako bakoitzaren alde on eta txarrei buruzko iritzi pertsonala sortzea.

2. Gaur egungo arazo ekonomiko nagusiak ezagutzeko jakin-mina izatea eta horiek ikuspegi kri-tiko eta solidarioaren bitartez interpretatzea, bereziki desberdintasun ekonomikoak, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta jarduera ekonomikoaren globalizazioaren ondorioak. 3. Gertaera ekonomiko garrantzitsuen eta inguru sozial, politiko, kultural eta naturalaren arteko

loturak aztertzea. Gogoeta hori eguneroko egoeretara eramatea.

4. Merkatuaren funtzionamendua azaltzea, bai eta horren mugak ere, eta iritzi kritikoa sortzea sistemari buruz eta sektore publikoaren erregulazio lanari buruz.

5. Espainiako eta Europako ekonomiaren egoeraren eta etorkizunaren ezaugarriak ezagutu eta ulertzea, nazioarteko ingurune ekonomikoan kokaturik.

6. Gaur egungo arazo ekonomikoei buruzko iritzi pertsonalak lantzea. Iritzi horiek ahoz eta idatziz azaltzea, zehatz eta zorrotz argudiatzea, eta desadostasuna eta ikuspuntu desberdinak onartzea norberaren aberastasunerako bide diren aldetik.

7. Gaur egungo arazo ekonomikoei buruz komunikabideetan eta Interneten ematen diren mezu, datu eta informazioak interpretatzea, eta proposatzen diren politika ekonomikoko neurri zuzentzaileak aztertzea.

8. Hazkunde ekonomikoak ingurumenean eta pertsonen bizi-kalitatean duen eragina aztertzea eta modu kritikoan baloratzea.

9. Inguruko arazo ekonomikoei modu autonomo eta arrazoituan ekitea; horretarako, gizarte zientzien ikerketa prozedurak erabiltzea, bai eta askotariko informazio iturriak ere, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne.

10. Magnitude makroekonomiko nagusien erabilera eta esanahia ulertzea, herrialdeen egoera ekonomikoaren adierazleak diren aldetik.

11. Irakasgai honetako hiztegi berezia erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaz-tasun handiagoaz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.

(3)

Edukiak

1. Jarduera ekonomikoa eta sistema ekonomikoak.

– Ekonomia eta eskasia.

– Harreman sozialen eduki ekonomikoa aztertzea. – Erabaki baten aukera-kostua ezagutzea.

– Trukeak eta bilakaera historikoa.

– sistema ekonomikoak. Balorazioa eta konparazioa. Ekonomia eta lurraldea. – Ekonomia solidarioa.

2. Produkzioa eta interdependentzia ekonomikoa.

– Produkzio prozesua eta produkzio faktoreak.

– Lanaren banaketa teknikoa, produktibitatea eta interdependentzia. – Enpresa eta haren eginkizunak.

– Produkzio kostua eta mozkina kalkulatzea eta aztertzea.

– Eremu geografiko batean nagusi diren sektore ekonomikoak identifikatzea. – Eduki ekonomikoko datu eta grafikoak irakurri eta interpretatzea.

– Globalizazioaren esparruan produkzio sisteman edo produkzioaren antolaketan egindako aldaketen gaineko albiste ekonomikoak aztertzea.

3. Trukea eta merkatua.

– Eskaintza, eskaria, oreka eta prezioen finkapena. Eragindako eskaria. – Merkatu ereduen funtzionamendua.

– Egiazko merkatuak eta haien eskaintza edo eskarien aldaketen ondorioak aztertzea. – Merkatuaren mekanismoaren mugak eta kontsumitzaileengan duten eragina baloratzea:

merkatua inguru zibilizatzaile eta etikoan kokatzeko beharra.

4. Magnitude nazionalak eta ekonomia baten adierazleak.

– Aberastasun nazionalaren eta gizabanakoen aberastasunaren interpretazioa.

– Nazio produktuaren kalkulua eta harekin zerikusia duten magnitude nagusien kalkulua eta interpretazioa.

– Errentaren banaketaren balorazioa.

– Makromagnitudeen mugak, gizartearen garapenaren adierazleak diren aldetik. – Hazkunde ekonomikoa, garapena eta iraunkortasuna.

5. Erabakiak hartzea eta Estatuak ekonomian esku hartzea.

– sektore publikoaren eginkizuna, politika ekonomikoa eta haren tresnak. – Aurrekontu publikoen osagaien azterketa.

(4)

– Zerga politiken eta errentaren banaketan duten eraginaren interpretazioa.

– Ongizatearen Estatua garatu izanaren ondorioen eta haren egungo egoeraren balorazioa. – Gaurko gai ekonomikoei buruzko eztabaida. Nork bere iritzien oinarriak azalduko ditu eta

besteen iritziak errespetatuko dira.

6. Ekonomiaren finantza arloak.

– Diruaren funtzionamendua eta tipologia ekonomian. sortze prozesua. – Inflazioaren neurketa.

– Europako Banku Zentralaren eta finantza sistemaren funtzionamendua.

– Diru eskaintzaren eta eskariaren mekanismoak eta interes tasan duten eragina aztertzea. – Diru politikak eta horiek inflazioan, hazkundean eta ongizatean duten eragina baloratzea. – Finantza-ekonomia eta haren ondorioak. Tobin-en tasa.

7. Ekonomiaren nazioarteko ingurunea.

– Nazioarteko merkataritzaren funtzionamendua, laguntzak eta oztopoak.

– Lankidetza eta batasun ekonomikorako mekanismoak deskribatzea, bereziki Europar Bata-sunarenak.

– Ordainketa balantzaren osagai nagusien interpretazioa.

– Dibisen merkatuaren funtzionamendua eta kanbio tasen gaineko eragina.

– Globalizazioaren eta nazioarteko erakunde ekonomikoek haren erregulazioan betetzen duten eginkizunaren kausak eta ondorioak. Aztertu eta baloratzea, askotariko iturrietatik hartutako informazioa erabiliz.

8. Egungo desoreka ekonomikoak.

– Ekonomiaren krisialdi ziklikoak.

– Lan merkatuaren interpretazioen balorazioa, langabeziari dagokionez. – Ingurumena, baliabide hauskor eta urria.

– Kontsumo ereduak bereiztea eta haien ondorioak ebaluatzea. Kontsumo arduratsua. – Pobreziaren eta azpigarapenaren kausak eta izan ditzaketen konponbideak identifikatzea.

Kanpo zorra.

Ebaluazio irizpideak

1. Gizarte bateko oinarrizko arazo ekonomikoak identifikatzea, eta sistema ekonomiko batean arazo horiek konpontzeko dagoen modua arrazoitzea, eta alde onak zein txarrak zehaztea.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten eskasia, hautatu beha-rra eta horren aukera-kostua, zientzia ekonomikoaren aztergai gisa. Gainera, ikasleek jakin

(5)

behar dute modu kritikoan baloratzen ekonomiaren oinarrizko alderdiak, historian zehar sis-tema ekonomiko desberdinak sorrarazi dituztenak.

2. Herrialdeko produkzio egituraren ezaugarri nagusiak identifikatzea.

Irizpide honen bidez begiratu nahi da ea ikasleek lanaren banaketa teknikoaren arrazoiak identifikatzen dituzten eta prozesu hori interdependentzia ekonomiko gero eta handiagoare-kin eta koordinazio mekanismoen beharrarehandiagoare-kin lotzeko gai diren.

3. Merkatuaren funtzionamendutik abiatuta, ondasun eta zerbitzuen prezioen aldaketak in-terpretatzea aldagai desberdinen arabera. Egiazko merkatuen funtzionamendua aztertzea eta ereduekin dituzten aldeei erreparatzea, bai eta kontsumitzaile, enpresa edo estatuei ekartzen dizkieten ondorioei ere.

Irizpide honen bidez egiaztatuko da ea ikasleek badakiten merkatuen funtzionamenduaren ondorioak aztertzen eta baloratzen, ez merkatu eredu nagusietan bakarrik, baita beren hurbi-leko merkatuetan ere, eta ea merkatu horietan parte hartzen duten eragileen gaineko eragin onak edo txarrak baloratzen dituzten.

4. Magnitude makroekonomiko nagusiak bereiztea eta horien artean dauden harremanak az-tertzea, bizi-kalitatearen adierazle diren aldetik dituzten eragozpenak eta mugak balora-tuz. Zifra eta adierazle ekonomiko oinarrizkoak interpretatzea eta tresna informatikoekin lantzea.

Irizpide honen bitartez egiaztatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten makromagnitude nagusiak, haien arteko loturak, haien interpretazioa eta erabilgarritasuna. Halaber, ea modu kritikoan baloratzen dituzten gizarte baten garapen maila ezagutzeko adierazle horiek dituz-ten mugak, giza garapenaren indizea bezalako beste adierazle batzuen aldean.

5. Estatuak merkatu-ekonomietan dituen helburuak eta funtzioak adibide argigarriekin azaltzea, eta erabiltzen dituen tresna nagusiak identifikatzea; jarduera ekonomikoan duen eginkizunaren alde onak zein txarrak ere baloratuko dira. Harreman ekonomikoetan esku hartzen duten beste eragile batzuen eginkizunak azaltzea.

Estatuak ekonomian betetzen duen eginkizunari buruzko ezagupena ebaluatu nahi da iriz-pide honen bitartez. Gainera, egiaztatu nahi da ea esku-hartze maila desberdinak bereizten diren eta neurri jakin batek jarduera ekonomikoan duen eragina baloratzen den.

6. Dirua sortzeko prozesua deskribatzea, bai eta diruaren balioaren aldaketak eta horiek neurtzeko modua ere; inflazioa eta kontsumitzaileengan, enpresetan eta ekonomia osoan duen eragina ezagutzea. Finantza sistemaren funtzionamendua azaltzea eta bertako pro-duktu eta merkatu nagusien ezaugarriak ezagutzea.

Egiaztatu nahi da ea diruak eta finantza produktuek ekonomian duten zeregina ezagutzen den eta inflazioaren arazoari buruzko ikuspegi desberdinak baloratzen diren.

(6)

7. Interpretazio desberdinak ezagutzea, eta horiei buruzko azalpena ematen duten zirkuns-tantzia eta arrazoiak agertzea; horretarako erabiliko dira komunikabideek edo/eta Inter-netek politika ekonomikoaren egungo gaiei buruz ikuspegi desberdinez ematen dituzten informazioak, eta bereizi eginen dira datuak, iritziak eta iragarpenak.

Gertaera berari buruz baina ikuspegi desberdinetatik komunikabideetan ematen diren infor-mazioak modu kritikoan aztertzeko gaitasuna egiaztatu nahi da.

8. Hazkundeak, krisi ekonomikoek, integrazio ekonomikoak eta merkatu globalak pertsonen bizi-kalitatean, ingurumenean eta aberastasunaren tokian tokiko eta munduko banaketan duten eragina baloratzea, arreta berezia jarriz hazkunde ekonomikoaren inguruko arazoei eta herrialde garatu gabeen pobreziari, orekarik gabeko harreman ekonomikoen ondorio gisa, bai eta merkataritzako truke zuzen eta bidezkoen beharrari ere.

Ebaluatu behar da ea ikasleek ezagutzen dituzten hazkundeak aberastasunaren banaketan, ingurumenaren degradazioan eta bizi-kalitatean eragiten dituen ondorioak.

9. Birbanaketa neurriak, horien mugak eta albo ondorioak aztertzea, eta kasu jakin batean ekitatea errazten duten neurriak ebaluatzea.

Irizpide honen bitartez, desberdintasun ekonomikoak eta horiek konpontzeko neurriak az-tertzeko gaitasuna baloratu behar da. Gainera, jakin nahi da ea ikasleek ezagutzen duten zuzeneko eta zeharkako zergapetzearen, gizarte politiken eta elkartasun politiken eraginkor-tasuna.

10. Espainiako ekonomiaren ordainketa balantzaren oinarrizko egitura edo/eta bi ekonomia-ren arteko merkataritza fluxuak aztertzea, eta zehaztea nola eragiten dieten haien osagaiei merkataritza fluxuen gorabeherek eta aldagai makroekonomikoen aldaketek.

Irizpide honen bitartez egiaztatuko da ea ikasleek ezagutzen duten ordainketa balantza bate-ko bate-kontusail nagusien esanahia, eta nola balantza horrek ebate-konomia baten eta kanpoaldearen arteko harremanak islatzen dituen. Merkataritza fluxuen azterketaren haritik, halaber, ze-hatzago aztertu ahal izanen dira nazioarteko merkataritza fluxuen ezaugarriak, bai eta kanbio tasaren aldaketak ekonomietan eragiten dituen ondorioak ere.

Referencias

Documento similar

Tresna linguistikoak Oinarrizko ikerketa Oinarri linguistikoak Baliabide linguistikoak.. Oinarri eta baliabide

a. MORPHEUS-en emaitza: hitz bakoitzeko analisi guztiak ematen ditu lerroka. Analisi- lerro bakoitzaren hasieran lema eta analisi morfosintaktiko bat. Eta jarraian,

Honetatik guztitik lortzen den informazioa gure taldean landutako analizatzaile sintaktikoak garatzeko eta sendotzeko erabili nahi dugu; hartara, tresna horiek ahalmen

E usTimeMLren bidez, gertaerak, denbora-adierazpenak, beren artean sor- tzen diren erlazioak eta erlazio horiek esplizitu egiten dituzten erlazio-erai- kuntzak etiketatu eta

Esana baitugu erlazio horiek, THESAURUSen, sistemaren klase/azpiklase erlazioen bitartez inplementatuak izan direla, eta horrela, kontzeptu baten hiperonimo zein hiponimoak ez

Lan honen asmoa, gazteak eta euskara aztertzea izango da sare sozialetan. Era honetan, gazteen errealitate ezezagunera hurbilpen bat lortzeaz gain, XXI. mendeko erronketara euskara

2.- Analisi eta sorkuntza morfologikoa egiteko, lttoolbox erabili beharrean morfologikoki konplexuak diren hizkuntzetarako egokiagoak diren Foma eta HFST

Gure gramatikan hasiera batean dena batera landu dugu baina gero urrats bat gehiago egin eta alde batetik izena eta beste aldetik, determinatzailea eta kasua landu ditugu. Hau