II. Prestazio ekonomikoen kudeaketaren azterketan hauteman diren arazoak
5. Desadostasunak araudia interpretatzeko orduan
5.3. Desadostasunak prestazioak etetea edo iraungitzea erabakitzeko
5.3.2. EAEtik kanpora egindako irteera baten berri ez ematea
Lanbidek orain arte baieztatu du diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidearen titulartasuna edo onura duen edozein pertsonaren betebehar generikoa dela EAEtik kanpo irteten den aldiro jakinaraztea. Era berean, baimendutako kanpo- egonaldiaren iraupena ezartzen du, 15 edo 30 egunekoa izaki hori, titularrak edo onuradunak lan egiten duen ala ez kontuan hartuta.
Dakigunaren arabera, eskakizun hori 2012ko azaroaren 6an ezarri zuen Lanbidek, irizpideei buruzko barne-dokumentu batean, eta, ordutik, ezadostasunak eta kexa ugari ekarri ditu Arartekora, dela legeak edo eskubidea arautzen duten dekretuak betebehar hori aurreikusten ez duelako, edo dela pertsona titular zein onuradunek horren inguruan Lanbideren partetik informaziorik jaso ez dutelako.
Lanbide hasierako irizpidea egokituz joan da, oso murriztailea baitzen, eta EAEtik kanpora irtetea baimendu die lan egiten dutenei eta enplegurako eskuragarri egotetik salbuetsita daudenei (pentsiodunei, lan egitetik salbuetsita daudenei eta abarrei), hilabetez; baita pertsona horien ezkontideei eta seme-alabei ere.
Enplegurako eskuragarri egon behar duten gainerakoek 15 egun egin ditzakete kanpoan, prestazioa jasotzen jarraitu nahi badute. Irizpide horien arabera, pertsona horiek egonaldi luzeagoa egiten badute kanpoan, baina ez badituzte 90 egunak gainditzen, prestazioa jasotzeari uzten diote aldi horretan, eta irteera jakinarazten ez bada, hilabetez eteten da prestazioa, eta ez da berrabiarazten, berriro eskatu arte (dagokion izapidea eta berrikuspena egin ostean).
EAEtik kanpo egindako egonaldiak 90 egunak gainditzen baditu, bizileku eraginkorra egiaztatzeko betekizuna galtzen dela balioesten du Lanbidek.
Deigarria da Lanbide EAEtik kanpo egiten diren irteerak aurretik jakinarazteko betebeharra betetzea eskatzen egotea, legegile autonomikoak betebehar hori jaso ez bazuen. Bestetik, deigarria da, era berean, Lanbidek onartutako irizpideen dokumentuetan bakarrik jasotzea jarraibide horiek.
Horri dagokionez, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1. Epaitegiak 44/2015 Epaian gai horren inguruko iritzia emateko aukera izan zuen, martxoaren 4an, eta honako ondorio hau adierazi zuen bertan: EAEtik kanpora egindako irteerak ez jakinarazteak ez du eginbehar bat ez betetzea ekartzen.
Zehazki, epaian aztertutako ustezko egoeran, Lanbidek ez zuen prestazioa berritu, eta argudiatu zuen bidaia ez zela Lanbideren bulegoan jakinarazi, “…como es obligación de todos los perceptores de la RGI, según el artículo 12 del Decreto 147/2010, de 25 de mayo…” (2. ZO).
Hala ere, honako hau interpretatzen du epaiak: “…se estima que no estamos ante incumplimiento de obligación alguna conforme al artículo 12 citado por la administración en la actuación impugnada, sin concretar la específica obligación incumplida y sin que el hecho referido pueda subsumirse dentro de la obligación contemplada en el citado precepto de comunicar cualquier cambio relativo al domicilio de residencia habitual de la persona titular...” (2. ZO).
Termino horietan, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 77/2016 Epaiak, martxoaren 15ekoak, hau adierazi zuen: “la cuestión es que no existe ninguna regulación específica respecto de los plazos que puede o no durar una salida, sin perjuicio de los criterios internos que maneje la administración para valorarlo” (1. ZO).
Azkenik, aurreko epaien ildo beretik, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2.
Epaitegiak, uztailaren 11ko 156/2016 Epaiaren bidez, aipatu egin zuen, eta berretsi, irailaren 30eko 201/2015 Epaiak ezarritakoa:
“No encontramos en la legislación autonómica citada motivos o justificación para la retirada de la prestación subvencional por la ausencia de la CAPV de cinco días, pues no contempla la legislación estatal ni autonómica que ante tal ausencia se le deba retirar la prestación...
Es la concreta regulación de las ayudas las que nos impiden negar o retirar a quien se haya ausentado de la CAPV cinco días, por mucho que tenga que estar a disposición de Lanbide por posibles ofertas de empleo, manteniendo el empadronamiento y la residencia habitual, razón por la que, no podemos aceptar que retirada de la ayuda social, y debemos estimar el recurso”.
Beste eskumen-eremu batean (estatu-mailakoan, adibidez), eta Gizarte Segurantzaren arloan, otsailaren 28ko 1/2014 Legearen 6.3. artikuluak berariaz erregulatu zuen eztabaidatutako kontua. Aldi baterako langileak babesteko eta ordena ekonomiko eta sozialean premiazko neurriak hartzeko legea da hori, eta ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 212.1.g) artikulua gaineratu zuen, zeinaren bidez onartzen den Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina.(Gizarte Segurantzaren 1994ko Lege Orokorra) Zehazki, langabeziagatiko prestazioa eteteko arrazoitzat jo zuen honako hau: “en los
supuestos de estancia en el extranjero por un periodo continuado, o no, de hasta noventa días como máximo durante cada año natural, siempre que la salida al extranjero esté previamente comunicada y autorizada por la unidad gestora...”.
Egun, hitzez-hitzezkotasunean ukitu gabe dago idazketa hori Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra 271.g) artikuluan.
Horrela, berariaz erregulatzen da ez dela etenaldirik egingo, lurraldetik kanpo hamabost eguneko egonaldia eginez gero, irteera aurretik jakinarazi bada.
Idazketa horretatik ondoriozta daitekeen bezala, langabeziagatiko prestazioaren hartzailea lan-merkatutik kanpo egon daiteke aldi batez, eta, alderdi batzuetan, langilearen urteko opor ordainduen antzeko aldia da hori.
Hortaz, azaldutakotik ondorioztatzen dugu, eta azpimarratzen, araudia aldatu beharra dagoela, eta, hala badagokio, berariaz sartu behar dela EAEtik kanpo egindako edozein irteera aurretik jakinarazteko betebeharra, bai eta EAEtik kanpo irten eta kanpoan luze egoteak ekar ditzakeen ondorioak jaso ere, diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokionez.
Arartekoaren ustez, Lanbidek irizpidea aldatu du; izan ere, EAEtik kanpo egiten diren irteera eta aldi baterako absentzia guztiek ez dute eragina izaten diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidean. Alabaina, irizpide horiek ez dira dagokion araudian ageri, eta ez dira oro har ezagutzen.
Ezin daiteke onar eskubide bat ukatzea, etetea edo iraungitzea eragin dezaketen erabakiek babes arautzailerik ez edukitzea, ezartzekoa den gidaliburuan jasotako irizpidea oso zentzuzkoa izan arren (2014ko abenduko irizpideen agiria).
Arartekoak kexa ugari izapidetu ditu, non pertsonek adierazten zuten ez zekitela EAEtik kanpo egindako irteerak jakinarazteko betebeharra zutela, edo ez zekitela irteera horiek zein epemuga zuten. Arauzko esparru egokirik ez egoteak babesgabetasun-egoerak ekarri ditu; batez ere, kontuan hartuta Lanbidek eguneroko jardunean erabiltzen duen barne-mailako dokumentua dela irizpideen dokumentua.
Gainera, kasu horren harira irekitako kexa-espedienteetan Arartekoari eman zaizkion erantzunetatik ondorioztatu daitekeenez, erakunde honek egindako informazio-eskaerei emandako erantzunetan, alegia, Lanbidek, azkenaldian, enplegurako eskuragarri egoteko betebeharra ez betetzearekin identifikatzen ditu irteera horiek, eta arrazoi hori ez da agertzen diru-sarrerak bermatzeko errentari eragiten dioten ebazpenetan.
Arartekoaren 2016ko abenduaren 15eko 2016R-1312-16 Ebazpenean, kontu hori jorratu zen.
Beste alde batetik, gero eta kexa gehiagotan erabakitzen du Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea etetea, titularrak aurretik jakinarazi arren EAEtik kanpo egindako irteera, Lanbidek emandako 15 edo 30 eguneko epea gainditzeagatik, irizpideen dokumentuarekin bat eginez.
Aurretik, titularrak EAEtik kanpo egindako soberako egunak eteten zituen Lanbidek;
egun, ordea, prestazioa eteten du.
Esku-artean dugun kasua bezalakoetan, etetea ebatzi izana oinarri juridikorik gabeko erabakia da eta, gainera, neurriak eragindako eskubideen titularrak baldintzatzen ditu egin ditzaketen jardunbideei dagokienez; izan ere, abenduaren 23ko 18/2008 Legearen, azaroaren 24ko 4/2011 Legeak aldatutakoaren 28.1.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, bigarren aldiz eteteak eskubidea iraungitzea ekarriko luke, eta titularrak ezingo luke prestazio hori berriro ere eskatu iraungitzea gertatu den egunetik urtebete igaro arteko epean.