• No se han encontrado resultados

askatasunaren eta bizimodu egokiaren lurraldeak eraikitzea emakume guztientzat

5.5. Espetxea al da bortxatzaileak zigortzeko modu bakarra?

5.5.1. Sepur Zarco-ko q’eqchi emakumeek hautatutako zigorbideak

Bortxatzaileen “armadak” zigortzeko grina beti agertu izan da, Actoras de Cambioren prozesua abiarazi zenetik. Alabaina, Sepur Zarco-ko taldea izan zen zigor-arloko justiziara jo zuena. Justizia nahi zuten, armadak “egindakoa ordain dezan” eta “guk sufritu genuena sufri dezan” 26.

26 Sepur Zarco-ko destakamentu militarreko arduradunek etxeko lanetarako eta sexu- jarduerarako esklabo bihurtu zituzten hainbat alargun, emakume horien senarrak torturatu eta desagerrarazi ondoren; destakamentuan “zerbitzua” ematera behartu zituzten, eta gainera mesedetzat hartu behar zutela esaten zieten, euren seme-alabak mantentzen uzten zietelako eta lurralde horretan bizitzen uzteagatiko ordaina zelako. “Zerbitzua” zera zen, soldaduei otorduak prestatzea eta sexu-jarduerarako prest egotea.

Ríos Montt eta emakumeen sufrimenduaren erantzule izan ziren armadako gainerako kideak espetxeratzeko asmoz zigor-arloko justiziara jotzea zen emakumeen borondatea, baina prozesuaren hasieran, beldurra eta lotsa izan ziren nagusi. Sendatzeko, autokontzientziatzeko eta autoafirmazioko prozesuan sei urte igaro ostean, q’eqchi emakumeek oinazea kanporatzea lortu zuten eta, mam, chuj eta kaqchikele emakumeekin batera, berriro irri egiten eta sexu-bortxaketaz lotsarik gabe hitz egiten hasiak ziren. Sepur Zarco-ko emakumeek jendaurrean isiltasuna urratu zuten lehen aldia 2009ko azaroan hiriburuan egin zen duintzeko ekitaldian izan zen27. Lehenengo esperientzia horretan adoretuta, eta salaketen ondorioz errepresaliarik jasoko ez zutela konturatuta, berriz ere ahots goraz hitz egitea erabaki zuten Memoriaren aldeko Bigarren Jaialdian, Chimaltenango-n, 2011. urtean. Ekitaldiz ekitaldi, q’eqchi emakumeek lortu zuten beldurra gainditzea, jendaurrean hitz egiteak eragiten zien ikara izugarri hori gainditzea.

“Nire ustez orain ez dugu ezer ezkutatuko, orain ez gara beldur izango militarrek egin zigutenaz hitz egiteko. (...) Ados nago, gobernua kontura dadin zergatik ari garen antolatzen, hau da, gure eskubideak urratu zituztelako justizia eskatzeagatik” (423 eta 429).

“Ez nau lotsatzen bortxatu egin nindutela esateak. Harrapatu egin ninduten eta nire haurtxoa kendu zidaten; haien eskutan egon nintzen. Han ezin nuen neure burua babestu. Esan egin behar dut, egia da- eta. 1982. urteko arazoa da hori. Armada da erruduna” (405).

Mam eta chuj emakumeen kasuan ez bezala, Sepur Zarco-ko emakumeek ez zuten memoriaren aldeko jarduerarik antolatu nahi izan komunitatean. Senar eta komunitateko gizonen errepresalia bortitzen beldurra muga gaindiezina izan zen sexu-bortxaketaren aurkako ekintza kolektiboak antolatzeko garaian. Ezin izan genuen elkarrekin aurrera egin Polochic eskualdean horrelakorik berriro ez errepikatzeko baldintzak sortzeko bidean, eta horregatik, 2011ko martxoan, geure bideak bereizi egin ziren. Orduan erabaki zuten sexu- esklabotzagatiko zigor-arloko kausan sartuko zirela honako hauekin batera: Mujeres Transformando el Mundo (MTM) erakundearekin, Estudios

27 Duintzeko ekitaldi hori azaroaren 25ean izan zen, Guatemala hiriko Barrios plazan; q’eqchi emakumeek zera aldarrikatu zuten, Estatuak emakumeen aurkako sexu-krimenetan izandako erantzukizuna onartzea, erantzuleak zigortzea, eta erreparazio-politika duina, erreparatzailea ezartzea, horrelakorik ez errepikatzeko baldintzak sortze aldera. Esparru horretan, “Sobreviví, Estoy Aquí, Estoy Viva” (“Bizirik atera nintzen. Hemen nago. Bizirik nago”) argazki-erakusketa inauguratu zen; horren bitartez, gizarte osoari dei egiten zitzaion historiaren isilarazitako zati horri buruz hitz egitera.

Comunitarios y Acción Psicosocial (ECAP) taldearekin eta Unión Nacional de Mujeres Guatemaltecas (UNAMG) erakundearekin.

Tejidos que lleva el alma lanean, guk jardun dugun eskualde guztien artetik zapaltzaileena Polochic zergatik izan den aztertu dugu, testuinguru horretan izan baitute emakumeek autonomia gutxien. Han, lana sexuaren arabera banatzen dute zorrozki, azukre- eta kafe-lursailen jabe diren ekoizleek eta palma eta nikela ekoizten dituzten multinazionalek komunitateetako eskulanaren erabateko prestasuna eta esplotazioa izango dutela bermatzeko. Senarrek emazteen gorputza eta bizitza kontrolatzen eta menderatzen dituzte indarkeria erabilita, eta gainera, lursailen jabeek ere jarrera horiek areagotzen dituzte. Lursail horietan lehen gaueko eskubidea baliatzen dute maia emakumeen aurka, eta horretaz gain, indar publikoak eta segurtasun pribatuak sexu-bortxaketak egiten dituzte, emakumeak lurraz gabetzeko. Faktore horien guztien ondorioz, ikara-giroa da nagusi etengabe eta emakumeek ez dute inolako babes- edo laguntza-sarerik gizartean edo erakundeen aldetik. Hori guztia jakinda, agian orain errazago ulertuko dugu sexu-esklabotza salatu zuten 11 q’eqchi emakumeak zergatik sartu ziren auzitegian burua estalita zutela. Armadaren errepresalien beldur izateaz gain, beraien senarrek eta komunitateek nor ziren jakiteko beldur ere baziren. “Ez dut nahi nire senarrak jakiterik, bestela akabatu egingo nau”. Zaila zen pentsatzea epaiketa publiko hain garrantzitsu batean emakumeen anonimotasunari eutsi ahal izango zitzaiola komunitatean, bereziki, eskualdeko goi-mandatari militar ohia epaitua izaten ari zela eta emakume guztiak ezagutzen zituela kontuan hartuta.

Lege-prozesuan emakumeei lagundu zieten erakundeek argitaratutako txostenean irakur daitekeen baieztapenak argi adierazten du ongi zekitela zigor-arloko prozesuaren publizitatea zela-eta ezinezkoa izango zela bizirik ateratako emakumeen nortasunari isilpean eustea. “Lege-kasuek aurrera egin ahala, eta bizirik ateratako emakumeak eta kaltegileak publikoki identifikatu ahala, ordura arteko “sekretu komunitarioak” agerian geratzen hasi ziren. ECAP komunitate horietako gizon eta mutilekin lan egiten hasi da, gertatutakoa argitzeko eta justiziako prozesu horien hurrengo etapetarako prestatzeko” (Crosby, Caxaj eta Brinton, 2014: 29). Beraz, zigor-arloko prozesuan emakumeen botere kolektibo eta komunitarioa indartu egin behar zen ezinbestean, familiaren eta komunitatearen barruan jasan zezaketen estigmatizazioari publikoki aurre egin eta gainditu ahal izateko. Alabaina, prestaketa-lan hori komunitateko gizonekin egin behar zela erabaki zuten, ez emakumeekin.

Hala eta guztiz ere, emakume talde horren ausardiari, erabakitasunari eta uste sendoei esker sexu-esklabotzagatiko epaiketa historikoa egin ahal izan zen Guatemalan. Horrekin guztiarekin batera, Yassmin Barrios epailearen jarduna ere nabarmendu behar da; Barrios epailea ezaguna da bere herriko justiziaren alde lan egiteko duen gogo eta borondatearengatik, eta oso ongi daki sexu-bortxaketa modu sistematikoan erabili zela politika genozidaren esparruan, Ríos Montt-en aurkako epaiketaz geroztik. Horrela, bada, 2016ko otsailaren 26an Esteelmen Francisco Reyes Girón teniente koronel erretiratua28 eta Heriberto Valdéz Asij goi-mandatari militar ohia sexu-esklabotzako gizateriaren aurkako delituengatik zigortu zituzten.

Sepur Zarco kasuko epaia paradigmatikoa da; izan ere, Guatemalako historian aurreneko aldiz, legeak emakumeen egia baliozkotu baitu. Estatuak onartu du min eman zietela, haien aurkako krimena egin zuela, ez dela gezurra eta emakumeak ez direla “prostitutak”29, bizirik ateratako emakumeek beraiek hasiera-hasieratik, isiltasuna urratzen hasi zirenetik aldarrikatu zutenez. Epai horrek argi adierazten du sexu-krimenak ez dituztela onartuko balio demokratikoetan oinarrituta berreraiki nahi duen gizarte batean, eta kaltegileek egindakoaren gaineko erantzukizuna onartu beharko dutela. Zigorgabetasunaren aurkako mezua da. Epai horrek erreparazio sinbolikoaren eragina izango du bortxatu eta esklabo bihurtu zituzten beste emakume batzuengan ere, legeak onartu baitu gertatutako hori ez zela “normala” eta ez zutela horrelakorik jasan beharrik ere maia emakume izateagatik. Gizateria osoaren aurkako krimena da. Emakumeen bihotza atseden hartzen has daiteke; emakumeak ez ziren errudun izan.

Memoriaren aldeko Bigarren Jaialdiaren esparruan, Lepa Mladjenovic-ek zera proposatu zuen, “emakumeok justizia behar dugu, baina hori justiziaren zati bat baino ez da. Zati bat baino ez” (Fulchironen aipatua, 2013: 110- 111). Hain zuzen ere, q’eqchi emakumeei galdetu beharko zaie ea epai horrekin gustura dauden eta erreparazioa jaso dutela sentitzen duten. Epaiak emakumeen eguneroko bizitzan duen eragin errealaren eta esanguratsuaren araberakoa izango da: emakumeen egia familian eta komunitatean ere onar

28 Armadaren ordezkaria komunitatean eta autodefentsa zibileko patruilarien arduraduna. 29 Defentsak argudio hori eman zuen biktimen bertsioa desitxuratzeko; patriarkatuaren

imaginarioan errotuta dagoenez, sexu-krimenen erantzukizuna emakumeen gain erorarazi zuen, gertatutakoa bilatu, nahi izan edo onartu zutelako. “Prostitutaren” irudia “asmo txarreko emakumearen” ideiarekin loturik dago, bortxatua izan nahi duen eta horretarako prest dagoen emakumearen ideiarekin. Gogorarazi zuen komunitateak “gizonekin gauzak egitea gustuko duten emakumetzat” jo zituela.

dezatela, emakumeen kontrako estigmatizazioa eta indarkeria amaitzea, eta komunitatean toki berri bat, bidezkoa eta duina, betetzea.

Bosnia-Herzegovinako kasua horren adibide garbia dugu. Margot Wallström Nazio Batuen ordezkari berezia da Gatazketako Sexu Indarkeriari dagokionez; 2010. urtean topaketa batean parte hartu zuen Wallström-ek Bosnia-Herzegovinako gatazka armatuan sexu-bortxaketatik bizirik ateratako emakumeekin eta emakumeen taldeekin, eta topaketa horretan argi geratu zen, besteak beste, emakume horiek ez daudela gustura emakume musulmanen sexu- bortxaketen erantzuleen aurkako zigor-arloko prozesuekin, bortxatzaileetako zenbait zigortu zituzten arren, sexu-bortxaketa horiek Bosniako genozidio- politikaren barruan sartzen zirelako30. “Gerra-garaian sexu-bortxaketak jasan zituzten emakumeak trauma horrekin lotutako emozioekin bizi dira oraindik, kasu askotan krimena gertatu zen hiritik oso urrun. Aldiz, bortxatzaileak kalean dabiltza oraindik, hiri horietan, [...] boterean dauden lider nazionalisten babespean. Bestela esateko, kaltegileek askatasun guztiei eusten diete eta, aldiz, biktimak itzaletan bizitzera behartuta daude. Ondorioa honako hau izan zen: Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak eta auzitegi nazionalek lan handia egin zuten arren, kalte-ordainari buruzko lege berria dagoen arren, oraindik ere ez dago ‘justiziarik’ Bosniako eta Herzegovinako gatazka armatuan sexu-bortxaketaren biktima izandako emakumeentzat. Justiziaren beste esanahi bat pentsatu behar zen” (Mladjenovic, 2011).

Kolonbiako Libertad-eko emakume taldean ere ondorio hori bera atera zuten; 2016. urtean sendatze-prozesu bat egin nuen emakume horiekin, sei hilabetez. Libertad-eko emakume beltzek, Iniciativa de Mujeres por la Paz (IMP) taldearen laguntzarekin, lortu zuten egiaztatzea eta frogatzea sexu-bortxaketak eta sexu-esklabotza modu sistematikoan jasan zituztela Oso komandante paramilitarrak emakume horien komunitatea okupatu zuenean 1994-2004 aldian. 2015eko martxoaren 4an, Justiziako Gorte Gorenak Barranquillako auzitegiaren erabakia berretsi zuen: Oso komandanteari ez zioten onartu Justiziaren eta Bakearen Legeak ematen duen abantaila juridikoa31 eta justizia arruntera eraman zuten bere kasua, Libertad-eko emakumeen aurka egindako

30 Bosnia-Herzegovinako gatazka armatuan, 20.000 emakume bortxatu zituztela kalkulatzen da, gehienak musulmanak. 27 gizon baino ez zituzten zigortu Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian eta auzitegi horren lanarekin jarraitzeko sortu zituzten auzitegi nazionaletan.

31 2005. urtean onartutako Justiziaren eta Bakearen 9-75 Legean trantsiziozko justizia sistema bat ezarri zen; sistema horri esker, desmobilizatuta dauden paramilitarrek gehienez ere 8 urteko zigorrak jasoko dituzte –justizia arruntaren sisteman baino askoz ere zigor txikiagoak–, betiere egindako krimenei buruzko egia argitzen laguntzen badute.

sexu-krimenak ukatu zituelako. Arrakasta juridikoa da, epai paradigmatikoa, Kolonbian horrelako bakarra izan baita32. Aldi berean, emakumeak izan ziren Estatuaren erreparazio administratiboa jaso zuten lehenengoak, bizi izandako sexu-krimenak direla-eta. Dena dela, jasotako diru-kopurua garrantzitsua den arren –etxe duin bat eraikitzeko adina– eta Oso espetxean dagoelako eta haiei edo haien alabei kalterik egin ezin dielako pozik dauden arren, honako hau diote: “Horrek ez gaitu barrutik berpiztuko. (...) Sexu-indarkeriaren biktima izandako emakumeentzat ez da ezertxo ere egon”.

“Barrutik berpiztu” adierazpideak argi adierazten du “justizia ez dela soilik arauak eta prozesuak. Justizia bizitza da” (Piñeyroa Sierra, 2015: 286).

“Barrutik berpiztea” –Karibe kostako emakume beltzen hitzak dira–, edo

“berriz jaiotzea” –maia emakumeek hitzak izan beharko litzateke justiziaren azken xedea; justiziak duintzailea eta erreparatzailea izan beharko luke, bizirik ateratako emakumeei beren bizitza berreraikitzeko eta beldur nahiz lotsarik gabe ibiltzeko aukera emango diena. “Horrek ez du esan nahi justizia saritzaileak balio ez duenik; horrek esan nahi du beste formula batzuekin osatu behar dela” (Ibíd.: 283). Hortaz, emakumeen eta feministen mugimendu garen aldetik, justiziaren bide osagarriak eraikitzea da gure erronka, justiziako gure proposamen politiko eta filosofikoetan emakumeen bizitza berreraikitzeko eta eraldatzeko prozesuak ere txertatuta.

5.5.2. Komunitatean “emakumeen legea” sortzea: mam eta chuj

Documento similar