• No se han encontrado resultados

Oinarrizko prozesuak

EFQM kalitate ereduaren ikuspegitik, prozesua emaitza lortzera bideraturiko elkarren atzeko fase integratuen multzoa da, eta multzo horrek balioa eransten dio emaitzari.

50 ARARTEKOAREN TXOSTENA

Antolaketa mailako prozesuak (funtsezko prozesuak) edozein antolakuntzaren eta horren ibileraren berezko prozesuak dira. Kasu honetan, hezkuntza sistemaren antolaketari eta ibilerari loturiko prozesuak dira.

Beste prozesu bat etapa bakoitzaren antolakuntzarena da; horrek zehaztu egiten ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza errazten eta oztopatzen dituzten faktoreak, eta faktoreok eragina dute hezkuntza etapa desberdinetan integrazioa ulertzeko modu desberdinean. Faktore horiek honako honi buruzkoak dira: tutoretza lana, irakasleen eskola-orduetan, irakasle kopuruan, ikasleen adinean eta etapa bakoitzaren helburuetan.

Hezkuntza laguntzaren desberdintasun horrek (bigarren hezkuntzan) eragin nabaria dauka derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehenengo zikloan dabiltzan ikasleengan, hamabi eta hamalau urte bitarteko ikasleengan: oraingo antolakuntzak ez die erantzun egokirik ematen horien heziketa premia akademikoei eta, batez ere, curriculumaren gainerako atalei (premia emozionalak eta sozialak).

Profesionalei buruzko prozesuei dagokienez, arduradun politikoen eta profesional teknikoen arteko koherentzia eta koordinazioa funtsezkoa da, hezkuntza proiektuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko orduan.

Era berean, herri Administrazioko lanbidearen onarpenari loturiko prozesuak ere oinarrizkoak dira. Arlo horretako profesionalen onarpenerako irizpideak sartzeak (gaur egun irakaskuntza urteetan oinarrituta) areagotu egingo luke horien oraingo inplikazioa, inplikazio hori batzuetan mugatua baita, funtzionario-jarrera handiegia edukitzearen ondorioz.

Gainera, interesgarria izango litzateke eremu desberdinetako profesional multzoaren lana onartzea eta baloratzea, premia berezi horiek identifikatzeari eta laguntzeari dagokionez.

Azkenik, baliabideak hornitzeko prozesuari dagokionez, horiek kopurua eta mota egokia dela egiaztatu da, eta horrek aurrerakada handia izan du, arautegiaren babesean.

Baliabideen hornidurari egiten zaizkion sakoneko ñabardurak esleipenaren zurruntasunean oinarritzen da, arautegian eta banaketako homogeneizazio irizpideetan jasota ez dauden epe jakinetan ezin izaten baita halako baliabiderik lortu.

Hori guztia eraginkorra izateko, ikastetxeen autonomiari eta baliabideak esleitzeari buruzko printzipioak garatu daitezke (Euskal Eskola Publikoari buruzko Legean jasotako printzipioak), horiek praktikan ez baitira behar bezala gauzatu.

Hezkuntza prozesuak (prozesu eraginkorrak dira, eta ez antolaketa mailakoak) erakunde bakoitzaren jarduerari loturikoak dira.

Prozesu horietariko bat hezkuntza-premia berezien diagnostikoa da. Diagnostiko zuzena eta garaiz egindakoa ezinbestekoa da, neurri pedagogiko egokiak hartzeko eta beharrezko baliabideak erabiltzeko; horrela, halako ikasleek euren gaitasun guztiak garatu ahal izango dituzte, euren eskubidea baita. Hala eta guztiz ere, hori ez da beti egiten eta, beste

51 EAEKO HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIEI EMANDAKO ERANTZUNA

zenbait kasutan, hori behar bezala egiteko arazoak egoten dira, diagnostiko gehiegi egiteko joeraren edo diagnostikoak egiteko zailtasunaren eraginez.

Eufemismoak eta «ez-diagnostikoak» oso kaltegarriak izan daitezke, muga argia ezartzen baitute, baliabide eta trebetasun pertsonalak garatzeko eta sustatzeko orduan.

Halaber, kontsultaturiko pertsona batzuen ustez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inguruari buruzko diagnostikoa ere egin daiteke.

Prebentzio prozesuei dagokienez, zenbait alderdi garrantzitsutan aurrerapauso handiagoak eman behar dira, batez ere garaiz egindako detekzioari loturiko alderdietan.

Prozesu hori estu lotuta dago diagnostikoarekin, eta hezkuntza-premia bereziei emandako hezkuntza erantzunaren alderdi nagusietarikoa da, kontsultaturiko familien eta profesionalen iritziz.

Gainera, laguntza pertsonalizatuko prozesuak garatu behar dira, ikasle guztien hezkuntza laguntzari dagokionez eta, are gehiago, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez. Ikuspegi horretatik, zero eta hiru urte bitarteko ikasleei laguntzeko prozesua erabakigarria da, baina prozesu hori beti ez da burutzen modu eraginkorrean.

Konplexutasuna eremu desberdinen arteko koordinazio eta lankidetza mailako zailtasunetan oinarritzen da: hezkuntza, gizarte eta osasun eremuak, batik bat.

Etapa desberdinetako hezkuntza prozesu horiei dagokienez, oinarrizko hezkuntza lanetariko bat lankidetza da. Lankidetza horren barruan, ikasgelako gizarte antolaketa mota bat sartzen da, eta bertan ikasleek elkarri laguntzen diote ikaskuntzaren arloan.

Metodo hori baliozkoa da irakaskuntzarako, baina beti ez da metodo erraza izaten, ezinbestekoa baita ikasgelaren kudeaketa planifikatua eta irakaslearen rolaren aldaketa.

Nolanahi ere, irakaskuntza metodoen malgutasuna eta aniztasuna hezkuntza prozesuaren oinarrizko elementuak dira, eta oraindik ere beharrezkoagoak dira, hezkuntza-premia bereziren bat duten ikasleen kasuan.

Era berean, bigarren etapako hezkuntza prozesuen barruan beste zenbait alderdi garrantzitsu ere badaude, LOGSEren hezkuntza erreformaren ondoriozkoak, derrigorrezko eskolatzea luzatzearen eta irakaslea beste modu batera banatzearen eraginez (hezkuntza etapak aldatu baitira).

Erreforma hori, ikuspegi desberdinetatik, hezkuntza premia mota bakoitzean duen eraginaren arabera baloratzen da.

Gizarte egoera txarretik iritsitako edo moldatu gabeko taldeez arduratzen diren profesionalek, sistema arruntean, eskolatze aldia luzatzearen eta horren ondorioen garrantzia azpimarratu dute. Arauzko sistema tradizionala halako ikasleentzat egokia ez denean, ikasleok sistema horretan gelditzea ez da erantzunik egokiena; izan ere, hobea da beste ikastetxe eta programa osagarri batzuetan (edo lanbide hastapeneko programetan) ematen zaien erantzuna, ikasleen adinaren eta premien arabera.

Kontsultaturiko beste pertsona aditu batzuen ustez, aniztasunaren arretaren jarraipena, lehen hezkuntzatik bigarrenera igarotzean, erreformaren hutsunea da, eta hori emaitzen ikuspegitik baloratzen dute.

52 ARARTEKOAREN TXOSTENA

Antolaketa eta hezkuntza mailako prozesu guztietatik, bezero-sistemaren ikuspegitik, profesional, ikastetxe, elkarte eta familien arteko lankidetza oinarrizkoa da. Hori gainera funtsezkoa da, konpentsazio-hezkuntzako programak garatzearen ondorioz, ikastetxe arruntek eta arautu gabeko beste ikastetxe batzuek ikasle berberak dituztenean.

Halako ikastetxeen arteko lankidetza arautegian jasota dago; baina, kontsultaturiko elkarte batzuen ustez, batzuetan ikastetxe arruntek ez dute parterik hartzen, publikoen eta pribatuen arteko desberdintasun handirik ez dagoelarik. Koordinazioa gauzatzen dutenen eta hori onartzen ez dutenen arteko desberdintasun nagusia, azkenik, ikastetxeko taldearen jarreran oinarritzen da, neurri handiagoan.