• No se han encontrado resultados

Miramar Jauregia, 2016ko uztailaren 7an eta 8an

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2023

Share "Miramar Jauregia, 2016ko uztailaren 7an eta 8an"

Copied!
9
0
0

Texto completo

(1)

1 Europako / Udako Ikastaroak: Miramar Jauregia, 2016ko uztailaren 7a eta 8a

UPV/EHU-ARARTEKOA: ‘EUROPA, ASILORAKO LURRALDEA? ERRONKAK ETA ERANTZUNAK’

Bilboko Udaleko zinegotzi (Gizarte Politiken Koordinazioa) Iñigo Pombo jaunaren hitzaldia, EUDELen ordezkaritzan

II. mahai-ingurua: Euskadiko erakundeek errefuxiatuen alde hartutako neurriak.

Donostia, 2016ko uztailaren 8a

……….

Egun on, eta eskerrik asko Arartekoari, ikastaro honetan parte hartzeko egindako gonbidapenagatik; izan ere, Europaren oinarri diren printzipio eta balioentzat garrantzi handikoa den une batean egin da, une honetan oso garrantzitsua baita elkarrizketarako, gogoeta partekaturako eta instituzio zein gizarte-erakundeen arteko hartu-emanerako foroak sortzea. Hortaz, niretzat ohore handia da eztabaida-mahai honetan parte hartzea.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen izenean eta Bilboko Udaleko zinegotzi gisa nator. Udalgintzako ikuspuntutik gogoeta egiteaz gain, gaur hemen dudan eginkizuna gehienbat Eusko Jaurlaritzak sustatutako Batzorde operatiboan EUDELek duen lankidetzari buruzko informazioa eskaintzea da. 2015eko irailetik ari gara lanean, hainbat erakunderekin koordinatuta (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta udalak), eta Euskadiko gizarte-erakundeekin batera.

Batzorde horrek egiten duen lana Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariak azaldu ditu sakontasunez; beraz, nire asmoa da jada esandakoa ez errepikatzea. Nire hitzaldia EUDELen lanaren eta Batzorde operatiboan proposatutako azken proposamenen berri emateko erabiliko dut.

Garrantzitsua da argitzea EUDELen jarduera dagokigun esparruan herrialde osoko estrategiarekiko dugun lankidetza leialeko borondatetik datorrela. Zentzu horretan, gure helburua da tokiko esperientzia erakunde arteko mahaira eta gizarte-batzordera gehitzea.

Gure ekintza guztiek aipatutako batzorde operatiboaren barruan erdietsitako erabakietan daukate sorburua.

Era berean, argitu nahi dut, komunikabideetan agertutako berriez harago, EUDELek Eusko Jaurlaritzatik lortutako informazio ofizial guztiaren berri eman zaiela udalei (Batzorde operatiboan): zirkularren, informazio-buletinen eta Elkartearen Batzorde Eragilearen beraren* bileren bitartez.

(2)

2

* EUDELen gobernu organo gorena da, eta hiru lurraldeetako udalerrietako alkateek osatzen dute, herriaren tamaina eta ikuspuntu politikoa edozein dela ere.

Aurrekariak

Nire parte-hartzeari hasiera emateko, orain arte emandako pausoak azalduko ditut, labur-labur. Errefuxiatuen krisia 2015eko irailean azaleratu zen komunikabideetan; ordutik, egunero ari gara jasotzen albiste eta irudi berriak, zein baino zein gordinagoak.

Lehen unetik bertatik, herritarrek “marea solidario” batekin ema zioten erantzuna arazoari, eta deia egin zieten Europako instituzioei, ezinbestean euren jaioterrietatik irten eta Europara bidean jarri beharra izan duten milaka lagunek bizi duten egoera dramatikoa geldiarazteko konpromisoa har dezaten.

Bide luze horretan, emakumeak eta adin txikikoak dira segurtasun eza eta eskubideen urraketa jasateko arrisku handiena dutenak, eta, halaber, Estatu kideen aldetik babes-neurri gehien behar dituztenak.

Euskal erakundeok berehala erantzun genuen, harrera egiteko/emateko orduan eskumenik ez izan arren (asilo eta immigrazio politikak Estatuaren eskumenak dira), eta azkar eta eraginkortasunez koordinatu ginen gure artean, elkarrekin ekintzak antolatzeko. Horrela, bada, batzorde operatibo bat eratu zen, erakunde arteko mahai batez (Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EUDEL, udalen ordezkaritzan), eta lantalde sozial batez (lankidetzaren nahiz immigrazioaren alorrean eta errefuxiatuei harrera egiten lan egiten duten GKE edo gizarte- erakundeak) osatutakoa.

Horrez gain, hiru lantalde eratu ziren, beste horrenbeste arlo zehatzetan:

Etxebizitzaren gaiaren ingurukoa bata; harrera egiteko laguntasuna eta ibilbide soziala lantzeko bigarrena; eta komunikazioari eta sentsibilizazioari buruzkoa azkena.

Ekainean (ekainaren 13ko bilera), lurralde-jarraipena egiteko 3 mahai sortzea erabaki zen, lurralde historiko bakoitzean pertsona errefuxiatuen etorrera artatzeko asmoz, baita integrazioko bigarren fasera sartzea jorratzen hasteko ere. Mahai horiek dagokion Foru Aldundiak, errefuxiatuak jaso dituzten udalek, Lurralde Historiko bakoitzeko gizarte-erakundeek, Alokabidek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute (beharra izanez gero, bestelako sailak sartzea eragotzi gabe). Printzipioz, hilean bi aldiz elkartuko dira.

(3)

3

EUDELen parte-hartzea batzorde operatiboan EUDELek aktiboki hartu du parte taldeetan.

I. Lehenengo taldea: Etxebizitza. Talde honek, egia esan, ez du modu autonomoan funtzionatu. Etxebizitzarekin lotutako gaiak Batzorde Operatiboan eta Batzorde Sozialean landu izan dira hasieratik, eta ostatu ematearekin lotutako gaiak eztabaidatu dira batzorde bietako bileretan.

Zentzu horretan, azpimarratzekoa da errefuxiatuei harrera egin ahal izateko etxebizitza-eskaeraren aurrean udalerrien aldetik emandako erantzun bikaina. Prozesu hori EUDELek koordinatzen du, joan den irailetik.

II. Bigarren taldea: harrera egiteko eta laguntza emateko ibilbide soziala:

errefuxiatuei harrera eta laguntza emateko udal mailako protokoloa lantzen ari da EUDEL, udalekin eta tokiko erakundeekin elkarlanean. Aurrerago emango ditut protokolo horren inguruko zehaztasunak.

III. Hirugarren taldea: komunikazioa eta sentsibilizazioa. Instituzioek eta tokiko erakundeek gogoetak eta ikuspegiak trukatu genituen, mezu politikoak bateratu eta komunikazio ofizial kontrastatu, homogeneo eta koherenteak sortzeko, komunikabideetan ere hala agertu dadin.

Talde honen baitan zenbait material sortu da, esaterako, gida bisual txiki bat, hasierako herritarren eskaintza solidarioak nola bideratu erakundeei nahiz herritarrei beraiei azaltzen dizkiena (krisia hasi eta gutxira igorri zitzaien udalei).

Horren ostean, barne komunikaziorako zenbait buletin egin ziren (2015eko iraila eta abendua bitartean igorri ziren udaletara), batzorde operatiboan jasotako informazio esklusiboarekin.

Une honetan, zenbait gomendio biltzen dituen liburuxka bat prestatzen ari gara, herritarrei, elkarteei nahiz instituzioei helarazteko. Jatorrizko herrialdeekin lankidetza sustatzea da liburuxka horren helburua, Euskadiko tokiko erakundeek kudeatutako laguntza ekonomikoen bidez. Aurrerago hitz egingo dut, berriro ere, liburuxka horretaz.

IV. Kontsultak erantzutea eta udaleko lan teknikoa

Paraleloki, EUDELek udalek egindako kontsulta guztiei erantzuna ematen die, bai eta aholku edota orientazioa eskaini ere, eskura dugun informazio ofizialaren arabera (Batzorde operatibotik zuzenean jasotzen dena, alegia).

(4)

4

Gainera, gai jakin baten inguruan kontsulta dezente egin direla ikusten den bakoitzean, EUDELek prozedura zehatz bat aplikatu ohi du, hau da, udal teknikariz osatutako lantaldea sortzea, gaia bere sakontasunean azter dezaten.

Hala egin dugu, adibidez, udal erroldaren taldearekin. EUDELek, udaletako teknikarien laguntzarekin, udal-erroldak eskuratzeko dauden aukera nahiz zailtasunak aztertu ditu, oinarrizko araudiak, eta, bereziki, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) emandako jarraibideak kontuan hartuta. Talde horri esker, zalantza ugari argitu ziren.

Aurrerantzean ere, EUDELek erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan jarraituko du, honako lau ekintzak ardatz dituela:

Informazioa. Krisiak eraginda jatorrizko herrialdea utzi behar izan duten pertsonen egoera kudeatzeari buruzko informazioa ematea Tokiko Erakundeei (Batzorde operatiboa). Adibidez: zirkularrak, buletinak, informazio-orriak.

Aholkularitza. Tokiko erakundeen kontsultei erantzuna ematea.

Adibidez: errolda, laguntasun-protokoloa.

Sentsibilizazioa. Etorri berriei udal mailan erantzun egokia eman ahal izateko kontzientzia sustatzea.

Integrazioa eta Bizikidetza. Bizikidetza-eredu integratzaileak ahalbidetzea, eta dibertsitateak nahiz kultura aniztasunak dakartzaten alde positiboak azpimarratu eta sustatzea udalerrietan.

Lehen etorrerak. Euskadi, eredu

2015eko irailaz geroztik, beraz, errefuxiatuen etorreraren zain egon gara Euskadin, une hori prestatzen, datu zehatzik eduki ez arren (noiz, nola edota zenbat lagun). Europako herrialdeen adostasun ezak eta herrialde batzuek mugak itxi izanak asko zaildu dute kudeaketa hori, lagundu beharreko pertsonak identifikatu eta banaketa egiteko orduan.

Zalantza eta zifra-dantza ugariren ostean (gobernu zentralaren komunikazio ofizialek eragindakoak), badirudi, azkenean, pertsona horiek autonomia erkidegoetan banatzeko mekanismoak aktibatu direla.

Euskadira honako hauek iritsi dira:

Guztira, 36 pertsona. Lehenengo, Bilboko hiriak hartu zituen lekualdatutako lehenengo hiru pertsonak, Eritreako nazionalitatea zutenak, 2015eko azaroan (asiloko izapidea 6 hilabeteko epean bete zuten).

(5)

5

Maiatzaren 25ean, Donostiara Eritreako 9 hiritar iritsi ziren. Gurutze Gorriak kudeatutako bi udal-pisutan eman zitzaien ostatu.

Maiatzaren 30ean, Siriako beste 9 pertsona errefuxiatu iritsi ziren (3 familia: hiru gizon, hiru emakume, bi adingabe eta jaioberri bat. Hiru pertsona Gasteizera joan ziren –CEAR erakundeak egin zien harrera–, eta beste 6ak, Donostiara. Bertan, Udalak lagatako eta Gurutze Gorriak kudeatutako pisuetan eman zitzaien ostatu.

Ekainaren 22an, Bilbora Greziatik zetozen Siriako 6 pertsona errefuxiatu iritsi ziren (aitak, amak eta lau adingabek osatutako familia), eta Bilboko Udalak lagatako eta Gurutze Gorriak kudeatutako pisu batean eman zaie ostatu.

Ekainaren 23an, Ermura Turkiatik birkokatutako Siriako 4 pertsona errefuxiatu iritsi ziren (aita, ama eta bi adingabe), eta Gurutze Gorriak artatu zituen, Udalak utzitako pisu batean.

Ekainaren 29an, Donostiara Libanotik birkokatutako Siriako 5 pertsona errefuxiatu iritsi ziren (aita, ama eta hiru adingabe), eta CEAR erakundeak artatu zituen.

Momentuz, horiek dira etorrera berriei buruzko informazio ofizial guztiak, Europako birkokatze-programaren baitan Euskadira iritsi direnak, alegia.

Harreraz arduratzen diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE), hau da, Gurutze Gorriak eta CEAR Euskadik 30 plaza gehiago dituzte prestatuta.

Etsigarria da Estatuen aldetik harrerei zeinen erantzun geldoa ematen zaien ikustea, eta Grezia eta Italiatik birkokatu direnen kopuru eskasa (EBk hasiera batean hartutako konpromisoaren %1 baino ez). Hala ere, kontuan izan behar dugu gertatzen ari den hau guztia ez dela berria.

CEARen 2015eko txostenean esaten denez, 2013. urtean, dagoeneko, 51 milioi desplazatu zeuden munduan, euren jaioterria uztera behartutakoak, alegia; kopuru hori II. Mundu Gerran baino ez zen gainditu. ACNUR erakundeak emandako datuen arabera, 218.000 errefuxiatu eta migratzailek zeharkatu zuten Mediterraneoa, soilik 2014. urtean; eta horietatik 3.419 lagun bidean geratu ziren. Zifra horietako bakoitzaren atzean istorio pertsonal ikaragarriak daude.

(6)

6

Euskadiri dagokionez, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako datuen arabera, ia 200 dira gatazkan dauden herrialdeetatik ihesi asiloa eman zaien lagunak (Bilbon, 121), Europako programetatik kanpo;

pertsona horiek Ceuta edo Melillatik edota Frantziatik etorri dira, batik bat Horiei guztiei, Alokabidek eta udalek harrera egiteaz arduratzen diren erakundeei lagatako etxebizitzetan eman zaie ostatu.

Lehen esan dudan bezala, egoera hau ez da berria. 1992ko abenduan hasi zen errefuxiatuen eta Euskadiren arteko aferaren historia modernoa. CEARen bidez Bosniako 133 herritar iritsi ziren Euskadiko zazpi udalerritara, Balkanetako gerratik ihesi. Halaxe gogorarazi zigun Javier Galparsorok, 2015eko irailean, krisia hasi aurretik hain justu, Diario Norte egunkariari eskainitako elkarrizketa batean.

GKE guztiak bat datoz, esatean, euskal gizartea beti izan dela oso sentibera honelako arazoen aurrean; eta zera azpimarratzen dute: Euskadi beti izan dela administrazio arteko lankidetzaren eredu.

Euskal erakundeen dinamika maila anitzeko lankidetzan oinarritu izan da, erakunde artekoan, alegia; baina hirugarren sektoreko erakundeekin ere lankidetza estua mantendu izan du (paperaren sektorearekin, gehienbat).

Lankidetzarako laguntza ekonomikoak/ Arreta eta laguntza emateko udal protokoloa

EUDELek bat egin du baterako lankidetza estrategia honekin, herrialdeen pare;

zentzu horretan, udalak ordezkatu, eta batzorde operatiboan lan egiten eta udalen esperientziak aurkezten jarraituko du aurrerantzean ere. Joan den maiatzaren 11n egindako azken bileran, funtsezko bi arazo eztabaidatu ziren:

a) Lankidetza espezifikoa sustatzea, laguntza ekonomikoen bidez (gauzaz baino gehiago) eta bertatik bertara lan egiten duten gizarte- erakunde nahiz tokiko elkarteen bidez.

Zergatik? Zertarako?

Gizarte-erakundeek beraiek egin diguten gomendioa da, jasotako laguntza konponbideak jatorrian bilatzera bideratu daitezen (gatazka-egoeran dauden herrialdeetan, alegia). Modu horretara lortzen da, alde batetik, beharrizan erreal eta berehalakoei erantzun hobea ematea (elikadura, higienea, osasuna, oinarrizko azpiegiturak), eta, bestetik, herrialde horietako ekonomiari bultzada emateko tresna eta baliabideak sortzen laguntzea, garapenean aurrera egin, eta, ahal den neurrian, etorkizuneko desplazamenduak saihesteko.

(7)

7

Lankidetzarako laguntza horiek, aldi berean, euskal gizartean bertan eragiten dute, Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta elkarteek euren jardueren bidez eskuratutako fondo eta emaitzen berri emateko gure udalerrietan garatzen dituzten informazio eta sentsibilizazio kanpainen bidez.

b) Arreta eta laguntza emateko udal protokoloa (bilerak maiatzaren 11n eta 24an, eta ekainaren 13an egin ziren)

Udaletako teknikariekin elkarlanean EUDEL une honetan garatzen ari den ekintzarik garrantzitsuena Errefuxiatuei udaletako gizarte-zerbitzuen esparruan arreta emateko udal ibilbideari buruzko protokoloa da.

Azken helburua ekintza eta komunikazioak koordinatzea da harrera-unean errefuxiatuei arreta ematen dieten gizarte-erakundeen, eta biziko diren udalerrietako gizarte-zerbitzuen artean, laguntza beharrean dauden pertsona horien beharrizan sozialei arreta emateko eskubidea bermatzeko.

Koordinazio-lanak errazteko, zenbait datu-fitxa lantzeari ekin zaio, gizarte- erakundeek udaletara igor ditzaten.

1. Gutxieneko datuak jasotzen dituen fitxa, etorrera unean bete beharrekoa (udalerrira iritsi diren pertsonen kopurua eta tipologia ezagutzeko: gizona, emakumea, adin txikia, adin nagusia...).

2. Udalerrira iritsi diren pertsonei buruzko datu zehatzak jasotzen dituen fitxa: familia-unitateak, nazionalitatea, hizkuntza, egoera juridikoa, etxebizitza…

Behin hasierako unea igarota, gizarte-zerbitzuek arreta emateko moduko inguruabarrak dauden kasuetan, gizarte-erakundeek informazioa eman eta dagokien zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara lagunduko dituzte (haurrak babesik gabe daudela dioten adierazleak, genero-indarkeria, familia barruko indarkeria, adin nagusien babesik eza, desgaitasuna, mendekotasuna...).

Gizarte Zerbitzuek esku hartzen dutenean, herritarrei orokorrean zuzenduriko baliabide erkideak erabiliko dituzte, bai eta pertsona eta familiei arreta emateko gizarte-zerbitzuek dituzten baliabide nahiz programa propioak ere.

Puntu honetan, argitu beharra daukat, asmoa ez dela bide berriak asmatzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman integraziorako prozesu normalizatua indartzea baizik; halaber, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez iristen dira horiek guregana, eta laguntza beharra duten pertsonen kasuan, gainera, egunero- egunero.

(8)

8

Pertsonei harrera egitea asiloa eskatu dutenei etxebizitza bat eskaintzea baino gehiago da; ongizatea, autonomia eta duintasuna indartzera bideratutako jarduera-multzoa barne hartzen ditu. Horrez gain, integrazioa bezalako prozesu zabal eta konplexuago baten abiapuntua da.

Gertuen dagoen gobernu-maila garen heinean, Udalek etorri berriei bizimodu duina eskaintzeko erantzukizuna daukagu, hasiera bateko premiazko harrera baino harago doana; zentzu horretan, gure udalerrietan txertatu eta integratu daitezen bermatu behar dugu, pertsona horien bizitzako, norbanako nahiz familiako beharrizanei erantzuna emanez.

Honetan ere Euskadin aitzindariak gara; izan ere, urteak dira EAEn laguntza emateko profesionalez osaturiko sare zabala osatu zela (gizarte-langileak, hezitzaileak, bitartekariak, zerbitzu juridikoak, osasun zerbitzuak, hezkuntzakoak, etab. ).

Ondorioa: elkartasunetik, integrazio politiketara

Bukatzeko, eta hasieran esan dudan bezala, egungo egoera hau erronka bat da, baina baita aukera berria ere, elkartasunetik abiatuta gure politika aktiboak indartzeko aukera: laguntza eta gizarte-inklusioan, kultura arteko elkarbizitzan eta erlijio pluraltasunaren kudeaketan.

Orain, beste behin, gauza bera ari da errepikatzen errefuxiatu siriarrekin, eta beste behin, euskal gizarteak laguntza eskaini die, bihotzez. Herritarren olatu solidarioa, udalen laguntza eta sustapenarekin, ekimen ugari abiarazteko indarra izan da; berritzaileak horietako asko, udaletatik euretatik sortutakoak.

Euren ekarpena egiteaz harago, auzokoen elkarteak, boluntario taldeak eta herritar anonimo asko bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko balioen inguruko sentsibilizazio eta hezkuntzaren arloan lan handia egiten ari dira, eta horrek gizarte-erakundeen euren eta tokiko gobernuen lana indartzen laguntzen du.

Herritarrenganako sentsibilizazio lana indartu behar dugu hemendik aurrera erakunde guztietan, eta, bereziki, udaletan, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak baitira.

Integrazio, dibertsitate eta gizarte-kohesiorako tokiko politika egokiak erabilita, gizartearen elkartasuna bideratzeko erronka eta aukera ditugu.

(9)

9

Bizikidetzaren erronkak, betiere bizirik gurean, ñabardura eta dimentsio berriak hartu ditu immigrazioaren eraginez, eta erantzukizun partekatuaren printzipioan oinarritu behar da. Integrazio prozesuak mugimendu hirukoitza dakar: esfortzua, etorkinen aldetik; harrera-lana, gizartearen aldetik, bere burua esfortzu horren barruan ikusten baitu, eta politika publikoak, prozesu hori bultzatu, erraztu eta egiaztatzeko tresna gisa, batez ere, tokiko esparruan.

Erakundeok herritarrekiko etengabeko informazioa eta harremana mantendu behar ditugu, baita indartu ere, elkartasuna eta laguntza modu eraginkorrean bideratu ahal izateko, batez ere, gizarte-erakundeekin lankidetzan arituz eta horiei laguntza eskainiz.

Referencias

Documento similar

Produktu ugari dago merkatuan salgai, testu-itzulpenean laguntza emateko. Itzulpen perfektua egiten duen sistemarik ez dago inon, eta sistema bat bera ere ez da gai testu