• No se han encontrado resultados

5. modulua: Laborategiko Oinarrizko Lanak

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "5. modulua: Laborategiko Oinarrizko Lanak"

Copied!
51
0
0

Texto completo

(1)

LANBIDE

HEZIKETAKO ZIKLOEN

PROGRAMAZIOA

PROGRAMACIÓN

DE LOS CICLOS FORMATIVOS

DE FORMACIÓN PROFESIONAL

O S A S U N A

FARMAZIAKO ETA PARAFARMAZIAKO TEKNIKARIA

(2)

L A N BI DE

H EZ I KET A K O Z I KL O EN

PR O G RA M A Z I OA

OSASUNA

PR OG RA MA CI ÓN

DE L OS C ICL OS F O RM A T IV OS

DE F OR MA CI ÓN P R OF ES I ON A L

FARMAZIAKO ETA PARAFARMAZIAKO TEKNIKARIA

(3)

Argitalpena: 1., 2010eko martxoa

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Egileak: Miren Lejarza Bilbao

Beatriz Zamacola Basauri Edizioa eta koordinazioa: Víctor Marijuán Marijuán

KUALIFIKAZIOEN ETA LANBIDE HEZIKETAREN EUSKAL INSTITUTUA INSTITUTO VASCO DE CUALIFICACIONES Y FORMACIÓN PROFESIONAL www.kei-ivac.com

Diseinua eta maketazioa: TRESDETRES Lege-gordailua: BI-3338-09

(4)

AURKIBIDEA

UD-EN SEKUENTZIAZIOA ETA DENBORALIZAZIOA 04 or.

Orduak: 231

Unitateen kop.: 9

Esku artean duzun argitalpen hau lanean ari diren lankideek landu dute.

Edozein gairen programazioa oso lan pertsonala da, irakasle bakoitzaren esperientzian oinarritua eta, horrenbestez, subjektiboa. Premisa hori kontuan izanik, programazioa aztertzera eta egoki baderitzozu kontsultarako material gisa erabiltzera gonbidatzen zaitugu. Zure irakasle-lana bideratu dezakeen gida gisa ere baliagarria izan dakizuke.

Izan ditzakeen mugak aintzat hartu badira ere, heziketa-ziklo berrien OCDak abiapuntu izanik sortu eta diseinatu da, eta EAEn curriculum-diseinuaren eta irakaskuntza-

programazioaren arloan indarrean dagoen legeria hartu da kontuan (otsailaren 26ko 32/2008 Dekretua).

Erabilgarria izan dakizun espero dugu, eta, aldi berean, egileek lan honetan egindako ahalegina eskertzen dugu.

0. unitate didaktikoa:

0

Moduluaren aurkezpena 05 or. 1. unitate didaktikoa:

1

Substantzia kimikoen manipulazioa eta konposizioa 07 or. 2. unitate didaktikoa:

2

Substantziak parametro fisikoen eta kimikoen bidez zehaztea 13 or. 3. unitate didaktikoa:

3

Disoluzioak prestatzea 18 or. 4. unitate didaktikoa:

4

Disoluzioa zehaztea eta prestatzea 23 or. 5. unitate didaktikoa:

5

Substantzien bereizte mekanikoa 25 or. 6. unitate didaktikoa:

6

Konposatuen bereizte difusionala 30 or. 7. unitate didaktikoa:

7

Laginak hartzean eta prozesatzean protokoloak aplikatzea 35 or. 8. unitate didaktikoa:

8

Oinarrizko analisi klinikoak egiteko teknikak aplikatzea 39 or. 9. unitate didaktikoa:

(5)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

Unitate didaktikoen sekuentziazioa eta denboralizazioa

EDUKI MULTZOAK UNITATE DIDAKTIKO SEKUENTZIATUAK IRAUPENA

M1 M2 M3 M4 M5

UD0: Moduluaren aurkezpena. 1 h X X UD1: Substantzia kimikoen manipulazioa eta konposizioa. 30 h X X UD2: Substantziak parametro fisikoen eta kimikoen bidez zehaztea. 28 h X X X UD3: Disoluzioak prestatzea. 35 h X X X UD4: Disoluzioa zehaztea eta prestatzea. 12 h X X UD5: Substantzien bereizte mekanikoa. 26 h X X UD6: Konposatuen bereizte difusionala. 23 h X X UD7: Laginak hartzean eta prozesatzean protokoloak aplikatzea. 30 h X X UD8: Oinarrizko analisi klinikoak egiteko teknikak aplikatzea. 29 h

X X UD9: Uren analisia. 17 h

GUZTIRA 231 ordu

1. multzoa: Laborategiko materialak prestatzea eta mantentzea 2. multzoa: Disoluzioak prestatzea

3. multzoa: Substantziak bereiztea

4. multzoa: Substantziak identifikatzea eta zehaztea 5. multzoa: Laginak hartzea

(6)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

5

UD1: MODULUAREN AURKEZPENA

0. unitate didaktikoa: MODULUAREN AURKEZPENA.

Iraupena: Ordu 1

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Moduluaren garapenaren plangintza orokorra ezagutzea, baita taldeko kideak ere.

2. Irakasleak prestakuntza-prozesuaren kudeaketan aintzat hartu eta aplikatuko dituen irizpideak ulertzea. 3. Ikasleak moduluari dagokionez dituen eskubideak eta betebeharrak identifikatzea.

4. Moduluaren unitate didaktikoen arteko eta moduluaren eta beste moduluen arteko lotura nagusiak ulertzea. 5. Norberaren jakintzak identifikatzea, moduluan lortu behar diren jakintzei dagokienez.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK • • Zikloko moduluen arteko eta zikloaren eta erreferente dituen kualifikazioen arteko loturak aztertzea. Diziplinaren, metodologiaren, erlazioen eta antzeko beste gaien inguruan planteatzen diren alderdiak, arauak eta elementuak identifikatzea, eta euskarri egokian erregistratzea.

KONTZEPTUZKOAK

• Zikloa osatzen duten kualifikazioak, eta moduluarekiko lotura. • Moduluaren ekarpena zikloko helburuak lortzeko garaian. • Moduluaren helburuak.

• Modulua eta unitate didaktikoak ebaluatzeko irizpideak.

JARRERAZKOAK • Taldeko kide guztiengan, baita irakaslearengan ere, desiragarriak diren portaeren inguruan adostasuna lortzearen garrantzia baloratzea. • Moduluaren garapenean jarraitu beharreko arauak eta irizpideak.

(7)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

6

UD1: MODULUAREN AURKEZPENA

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D

NORK

NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

Ir. Ik. J1 Ikasleen eta irakaslearen

aurkezpena. 1 min. 10 X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen alderdiak, eta informazio bat edo bestea ematea hautazkoa izango da.

Helburua da hasierako ezagutza lortzea eta gizarte-oztopoak haustea, taldeko kideen arteko komunikazioa erraztearren. Aurreko ikasturtetik sortutako taldea denean, ez da jarduera hau beharrezkoa izango. Ez da bitarteko berezirik behar. J2 Programazioa osatzen duten elementuen aurkezpena. 2-4 10

min. X X Irakasleak programazioa osatzen duten elementuak, ordutegiak eta abar aurkeztuko ditu, eta, horretarako, eskema bat erabiliko du edo baliabide informatiko bidezko aurkezpena egingo du.

Ikasleek moduluaren gaiaren programazioari, egiturari, loturei, denborari eta iraupenei buruzko ikuspegi orokorra jaso beharko dute, besteak beste. Arbela. Power Point-eko aurkezpena edo antzekoa. Kronogramak. Informazioa duten fotokopiak. J3 Prestakuntza- prozesuaren kudeaketa gidatuko duten irizpideen eta arauen aurkezpena.

2-3 10

min. X X Irakatsi eta ikasteko prozesua kudeatzeko erabiliko diren askotariko irizpideak ezagutaraziko ditu irakasleak. Gardenkiez edo beste elementu batzuez lagundutako ahozko azalpena erabiliko du. Hortaz, azterketak zuzentzeko eta ebaluatzeko irizpideak, barne-erregimeneko araudia, diziplina-

erantzukizunak, eta abar azalduko ditu.

Zalantza guztiak argitzeko denbora-tartea zabalduko da.

Horrela, ikasleek ikasketa, gizarte eta harremanen arloko esparrua ezagutu eta ulertuko dute, eta arauzko esparru horretara moldatu ahal izango dute haien jarduna.

Ikasgelan edo lantegi- ikasgelan egin daiteke jarduera, eta ez da baliabide berezirik behar.

J4-E1 Egin beharreko lanbide-moduluaren gainean ikasleek aurretik dituzten ezagupenen identifikazioa.

5 30

min. X X Jarduera hori elkarrizketaren bidez garatu ahal izango da, baita ikasleek erantzun beharreko irakaslearen galderen bidez, edo, bestela, ondorio horretarako prestatutako galdera irekien bidez edo erantzun anitzeko galderak dituen galdera sorta baten bidez.

Moduluan garatuko diren edukiei

dagokienez, ikasleen abiapuntuko jakintza- maila ezagutu nahi da. Abiapuntuko jakintza hori ezagutzeak programazioa

berregituratzeko eta taldearen eta gizabanakoen errealitatera egokitzeko aukera emango dio irakasleari.

(8)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

7

UD1: MODULUAREN AURKEZPENA

OHARRAK

• Nahikoa izango da J1 jarduera moduluetakoren batean egitea. Zikloko taldeak adostu beharko du zein modulutan egingo den.

• J4 jarduera mantendu ahal izango da, nahiz eta unitate didaktikoetako bakoitzean hasierako ebaluazioa barnean hartzen duen jarduera egin. Bi jarduera horiek bateragarriak eta osagarriak izango dira beti. Aurretiazko jakintzetarako lehen hurbilketa izan daiteke, ondoren, unitate bakoitzean abiapuntuko jakintza horretan gehiago sakontzeko.

• Modulu honen unitate didaktikoetan, jarduerak irakatsi eta ikastekoak (J) edo ebaluaziokoak (E) izan daitezke. Zenbaitetan, jarduera bera, irakatsi eta ikastekoa ez ezik, ebaluaziokoa ere izan daiteke. Halakoetan, jarduera hori (Jn-Em) gisa adieraziko da eta hiru motak bilduko ditu. J-en zenbakikuntza (n) eta E-ena (m) elkarrekiko independenteak dira.

(9)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

8

UD1: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

1. unitate didaktikoa: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

Iraupena: 30 ordu

IE1. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin lotuz. IE2. Kontzentrazio jakin bateko disoluzio motak prestatzen ditu, beharrezko kalkuluak egiten ditu eta teknika eta ekipo egokiak erabiltzen ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Beira, kortxo, kautxu eta metalezko materialak identifikatzea –ohiko izendapenaren eta eskema edo irudikapen grafikoaren bitartez– eta betetzen duten funtzioarekin lotzea. 2. Laborategiko materialak eta tresnak sailkatzea eta haien funtzioarekin eta erabiltzen diren teknikaren funtsarekin lotzea, prozedura jakin batean erabiltzea justifikatuz. 3. Laborategiko materialak garbitzeko, kontserbatzeko eta esterilizatzeko teknika nagusiak aplikatzea.

4. Substantzia sinple eta konposatu kimiko nagusiak identifikatzea zehaztapen teknikoei buruzko dokumentuekin, betiere behaketaren bidez eta horien propietateekin alderatuta.

5. Konposatu kimikoak nazioarteko arauak erabiliz formulatzeko eta izendatzeko ariketak egitea, eta lotura mota adieraztea, betiere osatzen dituzten elementuen propietateen arabera eta sistema periodikoan duten kokapenaren arabera.

6. Laborategiko lanean arrisku-egoerak identifikatzea. 7. Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutzea.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK

• Materialen asepsia eta deskontaminazioko teknikak aplikatzea, materialen izaeraren arabera. • Farmazia-laborategian ohikoak diren ekipamenduak identifikatzea eta prestatzea.

• Osagai kimikoen formulazioa eta izendegia finkatzea. • Kalkulu matematikoak egitea eta unitateen bihurketa egitea. • Egindakoa dokumentuetan erregistratzea.

• Segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

X X X X X X KONTZEPTUZKOAK

• Farmazia-laborategiko tresneria. Material motak. Sailkapena.

• Materiala eta ekipamenduak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknikak eta prozedurak. • Laborategiko segurtasuna eta arriskuen prebentzioa.

• Konposatu kimikoak. Sailkapena. Oinarrizko formulazioa.

X X X

(10)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

9

UD1: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

JARRERAZKOAK

• Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko errespetua. • Zorroztasuna terminologiaren eta hizkuntzaren erabileran. • Erantzukizuna materiala zaintzean eta maneiatzean. • Segurtasun eta higieneari buruzko arauekiko errespetua.

X X X X

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D

NORK

NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

Ir. Ik.

J0. UDaren aurkezpena. 0,5 h X Irakasleak unitate didaktikoaren

ikaskuntza-helburuen berri emango die ikasleei, baita moduluaren gainerako unitateekin duen loturaren berri ere.

Gainerako moduluekiko eta unitateekiko zuzeneko lotura ezagutzeko.

Ikasleak aldez aurretik jarrera egokia hartzeko, garatu beharreko lan motarekiko.

OCDa.

Modulua osatzen duten unitate didaktikoen sekuentzia.

J1 Laborategiko lanarekin lotzen diren arriskuei buruzko informazioa bilatzea eta bateratzea.

6,7 2,5 h X X Irakasleak bikoteka jarriko ditu ikasleak, eta hauek laborategiko lanarekin lotzen diren arrisku biologikoei eta kimikoei buruzko informazioa bildu beharko dute. Informazioa aztertu ostean, eta irakasleak gidatuta, erregistratutako informazio guztia bateratu egingo da, eta minimizatzeko erabiliko diren mekanismoak aipatuko dira.

Laborategiko lanarekin lotzen diren arriskuen eta laborategiko jardunbide egokien jakitun izateko.

Internet.

Gaiarekin lotzen den bibliografia.

J2 Konposatu kimikoen segurtasun-fitxak

eta etiketak aztertzeko praktika gidatua. 4,6,7 3 h X X Ikasleek, bikoteka, laborategian dauden produktu kimikoen zenbait etiketa

aztertuko dituzte, eta bertan jasotzen den informazioa atera beharko dute. Ondoren, irakasleak etiketetan agertzen

Produktu kimikoak erabili aurretik, haien etiketak irakurtzearen garrantziaz jabetzeko.

Produktu kimikoen etiketek eduki beharko dituzten elementuak

Laborategian dauden produktu kimikoak.

Internet

Laborategiko produktuen segurtasun- fitxak.

(11)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

10

UD1: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

den elementuetako bakoitza sakonduko du: piktograma motak, R eta S esaldiak. Ikasleek etiketetan agertzen diren R eta S esaldietako bakoitzaren esanahia aurkitu beharko dute, eta piktograman azaldutakoarekin loturarik baduen egiaztatu beharko dute.

Ondoren, ikasleek produktu horien segurtasun-fitxak aurkituko dituzte, eta produktuaren inguruan duten informazioa aterako dute. Etiketetan agertzen ez dena nabarmenduko dute.

identifikatzeko eta horien esanahia jakiteko.

Laborategiko produktuen segurtasun- fitxetan biltzen den informazioa egiaztatzeko.

J3-E1 Kasu praktikoak ebaztea. 6,7 2 h X Irakasleak laborategiko hainbat egoera

planteatuko dizkie ikasleei, eta ikasleek aztertu egin beharko dituzte jardun okerrak eta arrisku-iturriak hautemateko Ikasleek planteatutako kasuetako bakoitzean nola jardun behar den azaldu beharko dute.

Laborategiko lanarekin lotzen diren arrisku-iturriak identifikatzeko. Laborategi batean arriskuak murriztera begira bete beharreko oinarrizko arauak ezagutzeko.

Laborategiko istripu batean nola jardun behar den jakiteko.

Irakasleak emango dituen kasu praktikoak.

Internet eta irakasleak emandako bibliografia.

J4 Materiaren konposizioari buruzko

azalpena. 5 2 h

2 h

X Moduluaren irakasleak elementu kimiko bakoitzaren taula periodikoan agertzen diren datuak azalduko dizkie ikasleei: elementuen sinboloa, zenbaki atomikoa eta masa atomikoa.Loturaren

kontzeptua azaldu ostean, irakasleak konposatu kimikoak formulatzeko IUPACen arauak azalduko ditu.

Materiaren konposizioa ezagutzeko: egitura atomikoa eta lotura kimikoak. Formulazio kimikoa abiapuntu izanik, konposatu kimiko baten osagaiak identifikatzeko.

Elementuen taula periodikoa

Taula periodikoa.

(12)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

11

UD1: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

3 h Ondoren, ikasleek konposatu kimikoak izendatzeko eta formulatzeko jarduerak egingo dituzte, eta guztion artean zuzenduko dira.

maneiatzeko.

J5 Garbiketari, desinfekzioari eta

esterilizazioari buruzko ideia-zaparrada 3 1 h X X Irakasleak gidatuta, ikasleek garbiketaren, desinfekzioaren eta

esterilizazioaren inguruan eta hori lortzeko jarrai daitezkeen tekniken inguruan dituzten ezagutzak adieraziko dituzte.

Ikasleek garbiketaren, desinfekzioaren eta esterilizazioaren terminologiari eta teknikei dagokienez duten ezagutza- maila egiaztatzeko.

Garbiketa on baten garrantziaren jakitun egiteko ikasleak.

Ikasgela

J6 Konposatuen deskontaminazio-eragina

egiaztatzeko praktika. 3 2 h X Ikasleek eskuak garbitzeko xaboi batek eskuan dauden mikroorganismoak

murrizteko duen eraginkortasuna egiaztatuko dute.

Horretarako hazkuntza-ingurune baten gainean jarriko dute eskua xaboiarekin garbitu aurretik eta ondoren. 24 orduko inkubazioaren ondoren, lortzen diren emaitzak egiaztatu eta aztertu beharko dituzte, eta praktikaren fitxa bete beharko dute.

Bestalde, alkoholak, lixibak eta ur oxigenatuak bakterio-hazkuntza batean duten eraginkortasuna egiaztatuko dute. Bakterio-hazkuntza hori hazkuntza- ingurune orokor bateko plaka batean inokulatuta egongo da.

24 orduko inkubazioaren ondoren, lortzen diren emaitzak egiaztatu eta

Zenbait konposaturen deskontaminazio- eragina egiaztatzeko.

Praktikak abiapuntu izanik, eta ondorioak ateratzeko garaian, ikasleen arrazoibidea sustatzeko.

Petri-plakak, Mueller Hinton agararekin. Xaboia, lixiba eta alkohola.

(13)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

12

UD1: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

aztertu beharko dituzte, eta praktikaren fitxa bete beharko dute.

J7 Garbitzeko, desinfektatzeko eta

esterilizatzeko metodoei buruzko azalpena. 3 1,5 h X Irakasleak materiala garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko

teknikak azalduko ditu.

Kasuak kasu deskontaminazio- produkturik eta/edo deskontaminazio- teknikarik egokiena hautatzeko.

Power Point-eko aurkezpena.

J8 Laborategiko materialen eta tresnen

ezaugarriei buruzko azalpena. 1,2 2 h X Ikasleak taldeetan antolatuko dira eta taldeei laborategiko zenbait material

emango zaie. Irakasleak materialen ezaugarriak eta erabilera azalduko ditu.

Tresnen kasuan, irakasleak laborategiaren barruan non kokatzen diren azalduko du, eta horien ezaugarriak zehaztuko ditu.

Laborategian gehien erabiltzen diren materialak eta tresnak eta horien ezaugarriak identifikatzeko eta, hala, egin beharreko lanaren arabera zein hautatu behar duten jakiteko.

Laborategiko materialak eta tresnak. Proiekzio-kanoia.

J9-E2 Konposatu deskoipetzaileak

lantzeko praktika gidatua 1,4,6 2 h X Ikasleek, taldetan antolatuta, beirazko materiala garbitzeko erabiltzen diren

zenbait konposatu kimiko prestatuko dituzte.

Horretarako, irakasleak egin beharreko urratsak emango dizkie aditzera, eta maneiatuko dituzten produktuen etiketak aurretik irakurtzearen garrantzia nabarmenduko du.

Talde bakoitzak praktika egiteko laborategiko materialik egokiena hautatu beharko du.

Ikasleek esperientzia erregistratzeko fitxa bat bete beharko dute.

Laborategiko tresna bakoitza haren erabilerarekin lotzeko.

Laborategiko produktu kimikoak maneiatzearen ondoriozko arriskuak identifikatzeko.

Balantza.

Laborategiko oinarrizko materiala. Potasio-hidroxidoa eta 96ºko alkohola.

(14)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

13

UD1: SUBSTANTZIA KIMIKOEN MANIPULAZIOA ETA KONPOSIZIOA

J10 Laborategiko materiala garbitzeari

buruzko informazioa bilatzea. 1,2 1 h

1 h

X Ikasleek, aurreko jarduerako taldeetan antolatuta, J9 jardueran erabilitako materialen eta tresnen erabilera zuzenari buruzko informazioa bilatuko dute, baita horiek garbitzeko teknikei buruzko informazioa ere.

Ondoren, bateratze-lana egingo da, irakasleak gidatuta.

Laborategiko tresna bakoitza deskontaminazio-teknikarik egokienarekin lotzeko.

Internet.

Irakasleak eman beharreko bibliografia.

J11 Laborategiko hondakinen kudeaketari

buruzko aurkezpena lantzea. 3,6,7 3 h X Ikasleek, lan-taldeetan, laborategiko hondakinen kudeaketari buruzko

azalpena prestatu beharko dute. Aurretik, irakasleak landu beharko dituzten zenbait Prebentzio Ohar Tekniko emango dizkie.

Aurkezpenaren ondoren, ikasleek bildutako edukiaren eta lortutako ondorioen inguruko balorazio globala egingo da.

Ikasleek dokumentazio ofiziala maneiatzeko.

Laborategiko lanaren ondorioz sor daitezkeen hondakin motak identifikatzeko, eta horien kudeaketa egokiaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Internet

Irakasleak emandako bibliografia.

E3 Konposatu kimikoen konposizioarekin eta manipulazioarekin lotzen diren galderak eta kasuak ebaztea.

Guztiak 1,5 h X Ikasleek, bakarka, irakasleak

planteatuko dizkien galderak eta kasuak erantzun eta ebatzi beharko dituzte.

Irakatsi eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Ikasleen beharrak hautemateko, ondoren gaia sendotzearren.

Irakasleak prestatutako galderak.

OHARRAK

• J7 eta J9 jardueretan, laborategiko praktikak izanik, irakasleak garbitasunak eta txukuntasunak laborategian duten garrantzia nabarmendu beharko du, eta laborategian lan egitean bete behar diren segurtasunaren eta higienearen arloko arauak nabarmendu beharko ditu.

(15)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

14

UD2: SUBSTANTZIAK PARAMETRO FISIKOEN ETA KIMIKOEN BIDEZ ZEHAZTEA

2. unitate didaktikoa: SUBSTANTZIAK PARAMETRO FISIKOEN ETA KIMIKOEN BIDEZ ZEHAZTEA

Iraupena: 28 ordu

IE1. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin lotuz. IE2. Kontzentrazio jakin bateko disoluzio motak prestatzen ditu, beharrezko kalkuluak egiten ditu eta teknika eta ekipo egokiak erabiltzen ditu.

IE4. Substantzia bat identifikatzen du, eta parametrorik garrantzitsuenen neurketarekin eta interpretazioarekin zehazten du.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Laborategiko berotze- eta hozte-sistemak prestatzea, eta beroa edo hotza behar duten eragiketetan erabiltzeko elementuak, ekipamenduak eta tresnak ezagutzea. 2. Jarraitu beharreko prozedura ezagutzea eta egin beharreko eragiketak identifikatzea.

3. Neurtu beharreko substantziaren parametroak identifikatzea.

4. Substantzien parametro fisikoak zehazteko neurketa materiala, tresnak eta aparatuak prestatzea.

5. Substantziak identifikatzeko beharrezko ezaugarrien balioak neurtzea (dentsitatea, biskositatea, irakite-tenperatura, fusio-tenperatura, pH-a, kolorea). 6. Behar bezala jardutea, emaitzen kalkuluak egiteko adierazpen matematikoak erabiliz, eta horien zeharkako neurketen bitartez.

7. Grafikoki irudikatzea neurtutako aldagaia eta funtzioa, eta emaitzak lortzeko datuak sartzea.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK

• Neurtzeko aparatuak kalibratzea.

• Kalkulu matematikoak egitea eta unitateen bihurketa egitea. • Egindakoa dokumentuetan erregistratzea.

• Oinarrizko analisi klinikoak egiteko materiala, tresnak eta neurketa-aparatuak prestatzea. • Neurtutako aldagaien eta funtzioaren irudikapen grafikoaren bidez lortzea emaitzak.

• Dentsitatea, irakite-tenperatura, fusio-tenperatura, pH-a eta kolorea gisako parametroak neurtzea. • Datuen zeharkako neurketaren bitartez kalkulatzea emaitzak.

X X X X X X X KONTZEPTUZKOAK

• Farmazia-laborategiko tresneria. Manipulazioa eta mantentzea. Aplikazioak. • Tresneria. Lurruntzeko sistemak.

• Substantziak identifikatzeko ezaugarriak, hala nola dentsitatea, biskositatea, irakite-tenperatura, fusio-tenperatura, pH-a eta kolorea. • Farmaziako eta parafarmaziako produktuak prestatzeko eta kontrolatzeko beharrezko oinarrizko teknika fisikoak eta kimikoak. • Egin beharreko saiakuntza fisikoen eta analisi kimikoen arabera jarraitu beharreko prozesua.

• Irudikapen grafikoak. X X X X X X

(16)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

15

UD2: SUBSTANTZIAK PARAMETRO FISIKOEN ETA KIMIKOEN BIDEZ ZEHAZTEA

JARRERAZKOAK

• Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko errespetua. • Erantzukizuna materiala zaintzean eta maneiatzean.

• Zorroztasuna terminologiaren eta hizkuntzaren erabileran. • Doitasuna eta zorroztasuna prozesuaren garapenean. • Leialtasuna ezarritako protokoloen jarraipena egitean.

X X

X X X

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D Ir. NORK Ik. NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

J0. UDaren aurkezpena. 0,5 h X Irakasleak unitate didaktikoaren ikaskuntza-helburuen berri

emango die ikasleei, baita moduluaren gainerako unitateekin duen lotura ere.

Gainerako moduluekiko eta unitateekiko zuzeneko lotura ezagutzeko.

Ikasleak aldez aurretik jarrera egokia hartzeko, garatu beharreko lan motarekiko.

OCDa.

Modulua osatzen duten unitate didaktikoen sekuentzia. J1 Materiaren egoeraren

aldaketei buruzko ideia- zaparrada eta azalpena.

3 0,5 h

1 h X

X

X Ikasleek emandako erantzunetan oinarrituta, materiaren egoeraren aldaketak irudikatuko dituen eskema egingo du irakasleak ikasgelako arbelean. Eskema horretan prozesuak gauzatzeko energia behar den edo ez den behar emango da aditzera.

Ondoren, irakasleak ikasleengandik bildutako informazioa zehaztu eta zabalduko du, substantzien purutasunarekin lotzeko.

Ikasleek materiaren egoeraren aldaketarekin lotzen diren terminoen esanahiaren inguruan dituzten aurretiazko ezagutzak jakiteko: fusioa, kondentsazioa, lurruntzea...

Ikasgela. Arbela.

J2-E1 Substantzien fusio- puntua zehazteko laborategiko praktika gidatua.

1,2,4,5 2,5 h X X Irakasleak substantzia jakin baten fusio-puntua kalkulatzeko jarraitu beharreko prozedura azalduko die ikasleei.

Ikasleek, taldeetan antolatuta, irakasleak emandako argibideei jarraituko diete, eta 3 aldiz errepikatuko dute esperimentua. Azkenik, lortutako emaitzak txosten batean erregistratuko dituzte, eta egindako praktikaren ondorioak azalduko dituzte.

Fusio-puntuaren eta fusio-tartearen kontzeptuak identifikatzeko.

Fusio-tartea eta substantzien purutasuna lotzeko.

Praktikak abiapuntu izanik, eta ondorioak ateratzeko garaian, ikasleen arrazoibidea sustatzeko.

Laborategiko materiala: metxeroa, kapilarra, prezipitatu-ontzia, termometroa...

(17)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

16

UD2: SUBSTANTZIAK PARAMETRO FISIKOEN ETA KIMIKOEN BIDEZ ZEHAZTEA

J3-E2 Substantzien irakite- puntua zehazteko

laborategiko praktika gidatua.

1,2,4,5 2,5 h X X Irakasleak substantzia jakin baten irakite-puntua kalkulatzeko jarraitu beharreko prozedura azalduko die ikasleei.

Ikasleek, taldeetan antolatuta, irakasleak emandako argibideei jarraituko diete, eta 3 aldiz errepikatuko dute esperimentua. Azkenik, lortutako emaitzak txosten batean erregistratuko dituzte, eta egindako praktikaren ondorioak azalduko dituzte.

Irakite-puntuaren kontzeptua identifikatzeko. Ezpurutasunek substantzia baten irakite- puntuan duten eragina egiaztatzeko. Praktikak abiapuntu izanik, eta ondorioak ateratzeko garaian, ikasleen arrazoibidea sustatzeko.

Laborategiko materiala: metxeroa, kapilarra, prezipitatu-ontzia, termometroa...

J4 Hozte-kurba lantzeko eta aztertzeko praktika autonomoa.

6,7 1 h X Denborak aurrera egin ahala substantzia bat hozten den kasu batean, substantzia horren beherako tenperaturak jasoko dituen taula bat emango die ikasleei irakasleak.

Ikasleek substantzia horren hozte-grafikoa egin beharko dute, eta gainerako taldekideei azalduko diete.

Bi parametro lotzen dituzten grafikoak egiteko.

Grafiko bat abiapuntu izanik, datuak ateratzeko eta ikasleen arrazoitzea sustatzeko. Paper milimetratua. Ikasgela. J5 Masak neurtzeko praktika gidatua. 2,3,4 2 h 2 h X X

X Irakasleak balantza bat garbitu eta kalibratuko du

laborategian, eta hainbat substantzia likidoren zein solidoren masak neurtzeko jarraitu beharreko prozedura erakutsiko du.

Ondoren, ikasleek irakasleak egindako urratsak egingo dituzte eta zenbait substantziaren masak neurtuko dituzte. Irakasleak jarduera hau baliotuko du eta ikasleei balantzen ezaugarriak argituko dizkie: zuzentasuna, doitasuna, sentsibilitatea, gehieneko karga, gutxieneko karga eta erabileran egiten diren akatsak.

Laborategiko balantzen artean dauden desberdintasunak ezagutzeko. Balantza analitikoak maneiatzean trebetasuna eskuratzeko.

Emaitzak behar bezala adierazteko eta tresnaren erroreak zehazteko.

Laborategia eta materiala.

J6 Bolumenak neurtzeko

praktika gidatua. 2,3,4 2 h X X Irakasleak laborategian bolumenak neurtzeko tresnak erakutsiko dizkie ikasleei, eta likido baten bolumena beharrezko doitasunarekin neurtzeko modua azalduko die. Ikasleek prozedura errepikatuko dute, eta hainbat likidoren bolumenak neurtuko dituzte.

Bolumena neurtzeko materialak eta horien doitasuna ezagutzeko eta behar bezala erabiltzeko.

Laborategiko material bolumetrikoaren erabileran trebetasuna eta doitasuna eskuratzeko.

Laborategia eta materiala.

(18)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

17

UD2: SUBSTANTZIAK PARAMETRO FISIKOEN ETA KIMIKOEN BIDEZ ZEHAZTEA

J7 Dentsitateari buruzko

azalpena. 3 2 h

1 h X

X

Irakasleak dentsitatearen eta biskositatearen kontzeptuak azalduko dizkie ikasleei, eta tenperaturaren eta dentsitatearen eta dentsitatearen eta flotagarritasunaren artean dagoen lotura nabarmenduko du.

Era berean, irakasleak dentsitatea neurtzeko unitateak zein diren azalduko du, eta unitateen bihurketa-faktoreak argituko ditu.

Ikasleek dentsitate-balioak bihurtu egingo dituzte, eta, horretarako, bihurketa-faktoreak erabiliko dituzte. Gero guztion artean zuzenduko dira.

Substantzien dentsitatea tenperaturarekin eta flotagarritasunarekin lotzeko.

Substantzia baten dentsitatea behar bezala adierazteko, eta hainbat unitatetan adierazteko gauza izateko.

Ikasgela.

J8-E3 Likido baten dentsitatea zehazteko praktika gidatua.

2,4,5,6 2 h X X Substantzien dentsitatea finkatzeko piknometroak eta dentsimetroak nola erabili behar dituzten azalduko die ikasleei irakasleak.

Ondoren, ikasleek dentsimetroak eta piknometroak erabilita likido horien beraien dentsitatea kalkulatuko dute, eta lortutako emaitzak alderatuko dituzte.

Emaitza guztiak laborategiko txosten batean islatu beharko dituzte.

Dentsimetroak eta piknometroak behar bezala maneiatzeko, laborategiko gainerako materialak bezalaxe.

Hainbat substantzia likidoren dentsitatea esperimentu bidez kalkulatzeko.

Laborategiko oinarrizko materiala.

Dentsimetroak eta piknometroak.

J9-E4 Solido baten dentsitatea zehazteko praktika autonomoa egitea eta emaitzak bateratzea.

2,4,5,6 3 h X Irakasleak gorputz solido baten dentsitatea zehazteko jarraitu beharreko protokoloa banatuko die ikasleei –taldeetan antolatuta egongo dira–.

Gero, ikasleek protokoloan aditzera ematen dena praktikan jarri beharko dute, eta lortzen dituzten emaitzak jaso egin beharko dituzte.

Talde guztiek objektu beraren dentsitatea zehaztuko dute, eta hainbat metodo erabiliz egingo dute.

Amaitzeko, emaitza guztiak bateratu eta aztertu egingo dituzte. Egin dituzten akatsak aztertuko dituzte eta emaitzarik zehatz eta zuzenenak zein izan diren ondorioztatuko dute.

Materiala eta laborategiko ekipamendua behar bezala maneiatzeko.

Dentsitatearen kontzeptua ulertzeko.

Laborategiko materiala: probeta, balantza, ur destilatua...

(19)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

18

UD2: SUBSTANTZIAK PARAMETRO FISIKOEN ETA KIMIKOEN BIDEZ ZEHAZTEA

J10 Azidotasunari eta basikotasunari eta konposatuei buruzko azalpena.

3 1 h X Irakasleak ur-disoziazioaren kontzeptua eta azidotasunarekin eta basikotasunarekin duen lotura azalduko die ikasleei marrazki bidez, diagrama bidez,...

Substantzia azidoen, basikoen eta neutroen sailkapena zertan oinarritzen den jakiteko. Taldean pH-aren kontzeptua sartzeko.

Ikasgela Proiekzio-kanoia. Internet. J11 pH-metroa kalibratzeko

praktika gidatua. 4 1 h X X Irakasleak pH-metroa nola kalibratu behar den azalduko die ikasleei.

Gero, ikasle bakoitzak berdin jardungo du.

pH-metroa kalibratzen ikasteko. pH-metroa

Kalibrazio-soluzioak.

J12 pH-a neurtzeko praktika

autonomoa. 5 1 h X Ikasleek, taldeetan antolatuta, hainbat substantziaren pH-a neurtuko dute: lixibarena, ozpinarena, esnearena,...

pH-a zehazteko, bestalde, pH-a adierazten duen papera eta pH-metroa erabiliko dute. Gero bi metodo horien bidez lortutako emaitzak alderatuko dituzte.

pH-a hainbat metodo bidez neurtzeko. pH-a adierazteko papera. pH-metroa

J13 Fotometriari eta espektrofotometriari buruzko informazioa kudeatzeko eta bateratzeko.

2,3,5 2 h 0,5 h 0,5 h X X X X

Irakasleak fotometroei eta espektrofotometroei buruzko materiala emango die ikasleei, bikoteka jarrita, horien erabilera eta osatzen dituzten zatiak ondorioztatzeko.

Ondoren, taldeka, bateratze-lana egingo da eta kontzeptuak argitzeko baliatuko da.

Azkenik, irakasleak espektrofotometroaren erabileraren erakustaldia egingo du laborategian.

Kolorimetriaren funtsa ezagutzeko. Fotometroen eta espektrofotometroen zatiak identifikatzeko.

Informazioa eraginkortasunez kudeatzeko.

Irakasleak emandako bibliografia.

Espektrofotometroa, fotometroa.

OHARRAK

• J2, J3, J5, J6, J8, J9, J11 eta J12 jarduerak laborategiko jarduera praktikoak direnez gero, irakasleak arreta berezia jarriko dio materialaren zaintzari eta materialaren garbitasun egokiari. Bete beharreko segurtasun- eta higiene-arauak berrikusiko ditu.

(20)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

19

UD3: DISOLUZIOAK PRESTATZEA

3. unitate didaktikoa: DISOLUZIOAK PRESTATZEA

Iraupena: 35 ordu

IE1. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin lotuz. IE2. Kontzentrazio jakin bateko disoluzio motak prestatzen ditu, beharrezko kalkuluak egiten ditu eta teknika eta ekipo egokiak erabiltzen ditu.

IE4. Substantzia bat identifikatzen du, eta parametrorik garrantzitsuenen neurketarekin eta interpretazioarekin zehazten du.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Beira, kortxo, kautxu eta metalezko materialak identifikatzea –ohiko izendapenaren eta eskema edo irudikapen grafikoaren bitartez–, eta betetzen duten funtzioarekin lotzea. 2. Laborategiko materialak eta tresnak sailkatzea eta haien funtzioarekin eta erabiltzen diren teknikaren funtsarekin lotzea, prozedura jakin batean erabiltzea justifikatuz. 3. Laborategiko materialak garbitzeko, kontserbatzeko eta esterilizatzeko teknika nagusiak aplikatzea.

4. Substantzia sinple eta konposatu kimiko nagusiak identifikatzea, ontziak markatzeko sistemen laguntzarekin edo zehaztapen teknikoei buruzko dokumentuekin, betiere behaketaren bidez eta horien propietateekin alderatuta.

5. Konposatu kimikoak behar bezala sailkatzea, eta multzo funtzionalari eta egoera fisikoari erreparatzea. 6. Disoluzioak zehaztea, haien fase fisikoaren eta kontzentrazioaren arabera.

7. Hainbat kontzentrazio-unitateetan adierazitako disoluzioak prestatzeko beharrezko kalkuluak egitea.

8. Kontzentrazio-unitate bakoitzaren eskakizunen arabera disoluzioa prestatzeko moduak bereiztea, eta disoluzio horiek egiteko beharrezko etapak eta ekipamenduak ezartzea. 9. Disoluzioak eta horien diluzioak prestatzea, masa eta bolumen egokiak neurtzea, eta prestatzeko teknika beharrezko segurtasunarekin aplikatzea.

10. Analisia egiteko beharrezko disoluzioak edo erreaktiboak prestatzea, prozeduraren zehaztapenen arabera. 11. Grafikoki irudikatzea neurtutako aldagaia eta funtzioa, eta emaitzak lortzeko datuak sartzea.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK

• Materialen asepsia eta deskontaminazioko teknikak aplikatzea, materialen izaeraren arabera. • Farmazia-laborategian ohikoak diren ekipamenduak identifikatzea eta prestatzea.

• Neurtzeko aparatuak kalibratzea.

• Kalkulu matematikoak egitea eta unitateen bihurketa egitea. Ehunekoak kalkulatzea. • Hainbat kontzentraziotako disoluzioak prestatzea.

• Diluzioak egitea.

• Egindakoa dokumentuetan erregistratzea.

X X X X X X X

(21)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

20

UD3: DISOLUZIOAK PRESTATZEA

PROZEDURAZKOAK

• Segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. • Disoluzioak eta erreaktiboak prestatzea.

• Neurtutako aldagaien eta funtzioaren irudikapen grafikoaren bidez lortzea emaitzak.

X X X

KONTZEPTUZKOAK

• Farmazia-laborategiko tresneria. Manipulazioa eta mantentzea. Aplikazioak. • Sistema barreiatu homogeneoak eta heterogeneoak. Ezaugarriak.

• Disoluzioak. Ezaugarriak. Disolbagarritasuna. Disolbagarritasunean eragina duten faktoreak. Disoluzioaren abiadura. • Disoluzioak prestatzeko lanak. Neurtzeko unitateen arteko konbertsio eta baliokidetasuneko metodoak. Farmazia-erabilerako

disolbatzaileak.

• Kontzentrazio eta unitateen kontzeptua. Pisua/Pisua. Pisua/Bolumena. Bolumena/Bolumena. Molartasuna. Molaltasuna. Normaltasuna. • Irudikapen grafikoak. X X X X X X JARRERAZKOAK

• Zorroztasuna terminologiaren eta hizkuntzaren erabileran. • Erantzukizuna materiala zaintzean eta maneiatzean. • Segurtasun eta higieneari buruzko arauekiko errespetua. • Doitasuna eta zorroztasuna prozesuaren garapenean. • Leialtasuna ezarritako protokoloen jarraipena egitean.

X X X

X X

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D

NORK

NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

Ir. Ik.

J0. UDaren aurkezpena. 0,5 h X Irakasleak unitate didaktikoaren ikaskuntza-helburuen berri

emango die ikasleei, baita moduluaren gainerako unitateekin duen lotura ere.

Gainerako moduluekiko eta unitateekiko zuzeneko lotura ezagutzeko.

Ikasleak aldez aurretik jarrera egokia hartzeko, garatu beharreko lan motarekiko.

OCDa.

Modulua osatzen duten unitate didaktikoen sekuentzia.

(22)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

21

UD3: DISOLUZIOAK PRESTATZEA

J2 Hainbat nahasteri

buruzko ideia-zaparrada. 5,6 2,5 h X X Irakasleak eguneroko nahasteei eta disoluzioei buruz galdetuko die ikasleei. Disoluzioekin lotzen diren ideia eta kontzeptu batzuk azaltzeko baliatuko du irakasleak: nahaste homegeneoak eta heterogeneoak, kontzentrazioa, eta abar. Irakasleak ideia-zaparradatik lortutako kontzeptuak arbelean jasoko ditu. Ikasleek, bikoteka, azaldutako ideia guztien laburpena egingo dute, eta talde osoaren artean aztertuko dituzte.

Disoluzioekin lotzen den hiztegiarekin eta terminologiarekin ohitzeko.

Gure inguruneko hainbat motatako disoluzioak identifikatzeko eta horien osagaiak bereizteko.

Ontziak, ura, azukrea, gatza, esnea, ukenduak, xarabeak,

gelatina…. Ikasgela eta arbela.

J3 Disoluzioetako

kontzentrazioa adierazteko moduei buruzko azalpena.

6,7 3 h X Irakasleak disoluzioen kontzentrazioak aditzera emateko moduak azalduko ditu, eta horretarako zenbait adibide erabiliko ditu.

Molartasuna, molaltasuna, normaltasuna, ehunekoa eta beste kontzeptu batzuk ezagutzeko.

Arbela, Internet.

J4 Disoluzioen problemak

ebaztea. 6,7 4 h X Ikasleek, bikoteka, irakasleak emango dizkien disoluzio- problemak ebatzi beharko dituzte.

Amaitutakoan, soluzioak bateratu egingo dira, eta, aldi berean, ikasleek azaltzen dituzten zalantzak argituko dira.

Kontzentrazioak eta disoluzioak

kalkulatzearen arloko problemak ebaztera zuzenduko diren estrategiak aplikatzeko. Ikasleen artean elkarlana eta laguntza sustatzeko.

Problemen galdera sorta.

J5 Disoluzio batez osatutako sendagaiei buruzko informazioa bilatzea.

6,7 2 h X Ikasleek, bikoteka, sendagai likidoen konposizioa ikertuko dute.

Gero, bateratze-lana egingo da,. Irakasleak lortutako emaitzak ñabartuko ditu.

Unitate didaktikoko edukiak eguneroko bizitzan eta lan-ingurunean integratuta daudela hautemateko. Internet. Irakasleak eman beharreko bibliografia. J6-E1 Hainbat kontzentraziotako disoluzioak prestatzeko praktika autonomoa.

Guztiak 3 h X Ikasleek, laborategian, sodio-kloruroko disoluzioak prestatuko dituzte hainbat kontzentraziotan, betiere irakaslearen gainbegiratupean.

Taldeka, grafikoki irudikatuko dute molen kopurua eta bolumena.

Ikasleek, taldeka, lortutako emaitzak bilduko dituen laborategiko txostena aurkeztuko dute.

Kontzentrazio-unitate bakoitzaren eskakizunen arabera disoluzioa prestatzeko moduak bereizteko, eta disoluzio horiek egiteko beharrezko etapak eta ekipamenduak ezartzeko.

Disoluzioak prestatzen trebatzeko. Aurreko jardueretan sartutako

kontzeptuekin ohitzeko eta emaitzak behar

(23)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

22

UD3: DISOLUZIOAK PRESTATZEA

bezala adierazteko.

Ikasteko prozesua ebaluatzeko. J7 Farmazia-erabilerako

disolbatzaileei buruzko azalpena.

4 1 h X Irakasleak farmazian lehentasuna duten aplikazioen arabera eta urarekiko afinitatearen arabera sailkatuko ditu

disolbatzaileak, eta horien sailkapena azalduko du.

Erabiltzen diren disolbatzaile motak sendagai batzuen prestaketaren eskakizunen arabera bereizteko.

Power Point eta gardenki bidezko azalpena.

J8 Disoluzio-abiadurari eta disolbagarritasunari buruzko azalpena.

5,10,11 3 h X Irakasleak disolbagarritasuna, disoluzio-abiadura eta eragina duten faktoreen kontzeptuak azalduko ditu. Era berean, hainbat konposaturen disolbagarritasunari buruzko grafikoak erakutsiko dizkie ikasleei, eta, aldi berean, horien inguruko galderak egingo dizkie.

Zenbait faktorek disolbagarritasunean eta disoluzio-abiaduran duten eragina ulertzeko.

Grafikoak interpretatzean trebetasuna eskuratzeko. Gardenkiak. Disoluzio-grafikoak. J9-E2 Disolbagarritasun- koefizientea kalkulatzeko praktika autonomoa. 4,5,10 4 h 4 h X X

Ikasleek, taldeka, azukreak ur hotzetan, ur berotan eta etanolean disolbatzean gutxi gorabehera duen

disolbagarritasun-koefizientea zehaztuko dute laborategiko praktika batean. Ondoren, 3 egoera horietan lortutako emaitzak alderatuko dituzte, eta bateratze-lanean topatutako aldeak azalduko dituzte.

Gero, talde bakoitzak azukreak eta gatzak uretan duten disolbagarritasuna islatuko duen disolbagarritasun-kurba landu beharko dute.

Laborategiko praktikan trebetasuna eskuratzeko.

Jakintza teorikoak praktikan jartzeko eta emaitzak interpretatzen jakiteko.

Laborategia eta materiala.

J10 Diluzioen inguruan planteatutako kasuak ebaztea.

7 4 h X Problemak planteatuko zaizkie, ikasleek bikoteka ebatzi ahal izan ditzaten. Amaitzean, taldeek elkarri jakinarazi beharko dizkiote emaitzak.

Kontzentrazioak eta diluzioen bolumenak kalkulatzearen arloko problemak ebaztera zuzenduko diren estrategiak aplikatzeko.

Fotokopiak.

J11-E3 Diluzioen praktika

autonomoa. 1,2,3,6,7, 8,9 4 h X Laborategiko praktika batean, kontzentrazio ezagun bateko hasierako disoluzioa abiapuntu izanik (ikasleek beraiek prestatua), irakasleak hainbat diluzio presta ditzaten planteatuko die ikasleei. Bikoteka jarri egin beharko dute. Irakasleak lortu beharreko azken bolumenak eta kontzentrazioak emango ditu aditzera.

Ikasleak diluzioen bolumenak eta kontzentrazioak kalkulatzeko problemak ebaztera zuzentzen diren estrategiak aplikatzen ohitzeko, eta esperimentuekin lotzen diren emaitzak interpretatzen jakiteko.

(24)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

23

UD3: DISOLUZIOAK PRESTATZEA

Disoluzioak eta diluzioak prestatzen trebatzeko, eta unitate didaktikoa garatzean agertutako kontzeptuekin ohitzeko.

Irakatsi eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

OHARRAK

• J6, J9 eta J11 jarduerak laborategiko jarduera praktikoak direnez gero, irakasleak arreta berezia jarriko dio materialaren zaintzari eta materialaren garbitasun onari. Bete beharreko segurtasun- eta higiene-arauak berrikusiko ditu.

(25)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

24

UD4 DISOLUZIOA ZEHAZTE ETA PRESTATZEA

4. unitate didaktikoa: DISOLUZIOA ZEHAZTEA ETA PRESTATZEA

Iraupena: 12 ordu

IE1. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin lotuz. IE2. Kontzentrazio jakin bateko disoluzio motak prestatzen ditu, beharrezko kalkuluak egiten ditu eta teknika eta ekipo egokiak erabiltzen ditu.

IE4. Substantzia bat identifikatzen du, eta parametrorik garrantzitsuenen neurketarekin eta interpretazioarekin zehazten du.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. 2. eta 3. unitate didaktikoetan lortutako ikaskuntzak sendotzea. 2. Autonomia-maila handiagoa lortzea.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK

• Materialen asepsia eta deskontaminazioko teknikak aplikatzea, materialen izaeraren arabera. • Farmazia-laborategian ohikoak diren ekipamenduak identifikatzea eta prestatzea.

• Neurtzeko aparatuak kalibratzea.

• Kalkulu matematikoak egitea eta unitateen bihurketa egitea. Ehunekoak kalkulatzea. • Diluzioak egitea.

• Egindakoa dokumentuetan erregistratzea.

• Segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. • Disoluzioak prestatzea.

• Neurtutako aldagaien eta funtzioaren irudikapen grafikoaren bidez lortzea emaitzak.

• Dentsitatea, irakite-tenperatura, fusio-tenperatura, pH-a eta kolorea gisako parametroak neurtzea. • Datuen zeharkako neurketaren bitartez kalkulatzea emaitzak.

X X X X X X X X X X X JARRERAZKOAK

• Zorroztasuna terminologiaren eta hizkuntzaren erabileran. • Erantzukizuna materiala zaintzean eta maneiatzean. • Segurtasun eta higieneari buruzko arauekiko errespetua. • Doitasuna eta zorroztasuna prozesuaren garapenean. • Leialtasuna ezarritako protokoloen jarraipena egitean.

• Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko errespetua.

X X X

X X

(26)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

25

UD4 DISOLUZIOA ZEHAZTE ETA PRESTATZEA

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D Ir. NORK Ik. NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

J1-E1 Disoluzioak prestatzeko eta aztertzeko praktika autonomoa. 1, 2 0,5 h 2 h 1 h 1 h 1,5 h 1 h 1,5 h 3,5 h X X X X X X X X

Irakasleak jarduera aurkeztuko die ikasleei eta prestatu behar duten disoluzioaren osagaiak zein diren azalduko die. Ikasleek, bikoteka, solutuak disolbatzailean duen disolbagarritasuna aztertuko dute. Hainbat tenperaturan erabiliko da disolbatzailea. Horrela, disolbagarritasunaren grafikoa landu beharko dute.

Gero, osagai horiekin kontzentrazio jakin bat duen disoluzioa prestatuko dute.

Ondoren, hasierako diluzioa abiapuntu izanik, diluzio-bankua prestatuko dute.

Ikasleek diluzioetako bakoitzaren pH-a neurtuko dute, eta pH-a eta kontzentrazioa lotuko dituen kurba landuko dute.

Bestalde, prestatutako diluzioen dentsitatea neurtuko dute. Azkenik, diluzio bakoitzaren irakite-puntua kalkulatuko dute. Amaitzeko, ikasleek lortutako emaitzak gainerako ikaskide guztiei azaltzeko aurkezpena prestatu beharko dute.

Laborategiko materialen eta tresnen erabileran trebatzeko.

Laborategian lortutako emaitzak aztertzeko eta interpretatzeko.

Ikasleen laborategiko lan autonomoa sustatzeko eta beste pertsonei emaitzen berri ematea sustatzeko.

Irakatsi eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Laborategiko tresneria. Emaitzak taldeari aurkezteko proiekzio- kanoia.

OHARRAK

(27)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

26

UD5: SUBSTANTZIEN BEREIZTE MEKANIKOA

5. unitate didaktikoa: SUBSTANTZIEN BEREIZTE MEKANIKOA

Iraupena: 26 ordu

IE1. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin lotuz. IE3. Oinarrizko eragiketen bidez bereizten ditu substantzien nahasketak, eta sortzen den prozesuarekin edo aldatzen den aldagaiarekin lotzen du egindako eragiketa.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Laborategian hutseko produkzioko ekipamenduak eta presio murriztuko oinarrizko eragiketak egiteko konexioak deskribatzea, baita presioa neurtzeko tresna ere.

2. Laborategiko materialak eta tresnak sailkatzea eta haien funtzioarekin eta erabiltzen diren teknikaren funtsarekin lotzea, eta prozedura jakin batean erabil daitezen justifikatzea. 3. Laborategiko materialak garbitzeko, kontserbatzeko eta esterilizatzeko teknika nagusiak aplikatzea.

4. Nahasketaren osagaien ezaugarriak identifikatzea, bereizteko teknika eraginkorra hautatzearren.

5. Nahasketa baten osagaiak bereizteko edo substantzia bat arazteko gehien erabiltzen diren teknikak zehaztea, eta horien oinarriak deskribatzea, osagaien izaerarekin lotuz.

6. Ekipamendua osatzen duten elementu nagusiak muntatzea eta desmuntatzea, eta zerbitzu osagarriekiko beharrezko konexioak ezartzea, betiere nahasketak bereizteko ekipamenduen planoak eta eskemak abiapuntu izanik.

7. Muntatzeko tresna edo aparatuen erabilera justifikatzea.

8. Tamaina murrizteko tekniken bitartez, saiakuntza edo analisia egiteko lagin jakin bat prestatzea, agregazioko eta arazketako egoerara egokituz.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK

• Farmazia-laborategian ohikoak diren ekipamenduak eta materialak identifikatzea eta prestatzea. • Bereizte-teknikak hautatzeko nahasketa baten osagaiak identifikatzea.

• Prozesua muntatzeko tresnak eta aparatuak erabiltzea. • Nahasketak bereiztea.

• Egindakoa dokumentuetan erregistratzea.

X X X X X KONTZEPTUZKOAK

• Tresneria. Laborategiko zerbitzu osagarriak. Lurruntzeko sistemak. Lehortzeko sistemak. Lainoztatzeko ekipamenduak. Iragazteko metodoak. Pikortzeko metodoak.

• Oinarrizko farmazia-eragiketetako oinarri orokorrak eta teknologikoak. • Bereizteko teknikak. Sailkapena.

• Bereizte mekanikoak. Ehotzea, bahetzea, iragaztea eta dekantatzea. • Bereizteko prozedura normalizatuak.

• Substantziak maneiatzeko teknikak.

X X X X X X

(28)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

27

UD5: SUBSTANTZIEN BEREIZTE MEKANIKOA

JARRERAZKOAK

• Zorroztasuna terminologiaren eta hizkuntzaren erabileran. • Doitasuna eta zorroztasuna prozesuaren garapenean. • Leialtasuna ezarritako protokoloen garapenean.

• Laborategiko laneko arriskuen prebentzioarekiko interesa.

X X X X

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D

NORK

NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

Ir. Ik.

J0. UDaren aurkezpena. 0,5 h X Irakasleak unitate didaktikoaren ikaskuntza-helburuen berri

emango die ikasleei, baita moduluaren gainerako unitateekin duen lotura ere.

Gainerako moduluekiko eta unitateekiko zuzeneko lotura ezagutzeko.

Ikasleak aldez aurretik jarrera egokia hartzeko, garatu beharreko lan motarekiko.

OCDa.

Modulua osatzen duten unitate didaktikoen sekuentzia. J1 Substantzien bereizte

mekanikoari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzea: sailkapena eta tresneria

2,4,5 1,5 h X Irakasleak bereizte mekanikoak definituko ditu (bahetzea, iragaztea, dekantatzea eta zentrifugatzea) eta labur-labur azalduko du horien oinarri diren funts teorikoak. Aurkezpen batez baliatuko da.

Bereizte mekanikoen osotasunaren

ikuspegia garatzeko. Power Point.

J2 Bereizte mekanikoko eragiketei dagozkien kasu praktikoak ebaztea.

2,4,5 2 h X Ebatzi beharreko hainbat kasu planteatuko dizkie irakasleak ikasleei. Ikasleek, gainera, bereizte mekanikoaren definizioa osatu beharko dute. Era berean, bereizte mekanikoaren eragiketetako bakoitza deskribatuko dute, eta haien aplikazioak bereizteko irizpideak hautatuko dituzte.

Informazioa bilatzeko aurreragoko

ariketen bideari hasiera emateko. Irakasleak proposatuko dituen kasu praktikoak.

J3-E1 Bahetzeari buruzko informazioa bilatzea eta eztabaidatzea.

2,4,5,7,8 3 h

4 h

X Ikasleek, taldeka, bahetzeari buruzko informazioa bilatuko dute, eta bahetzearen aplikazio nagusienak islatuko dituen eskema sinplifikatua egingo dute.

Talde bakoitzak bahetzearen aurretiazko faseei eta prozesuan erabilitako ekipamenduei buruzko txostena prestatu eta aurkeztuko dute. Honako alderdiak hartu

Bahetzeko teknikaren ezagutzan sakontzeko.

Elkarlanean jarduteko, ekimenez jarduteko eta ahoz komunikatzeko gaitasuna garatzeko eta ebaluatzeko.

(29)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

28

UD5: SUBSTANTZIEN BEREIZTE MEKANIKOA

2 h

beharko dituzte barnean:

- Teknologiaren alorreko afinitateen araberako, funtzionamendu-sistemaren araberako eta beste ezaugarri batzuen araberako sailkapena. - Ekipamendu bakoitzaren zatien deskribapena eta

irudikapen grafikoa.

- Funtzionamenduaren arloko xehetasunak. - Aplikazio zehatzak, elkarketak eta erabiltzeko

arazoak.

Talde guztiek ahoz azaldu beharko dute gainerako ikaskideen aurrean txostenaren zatiren bat, irakasleak hautatuta, eta planteatzen zaizkien galderei erantzun beharko diete.

J4 Iragazteari eta horretarako tresneriari buruzko azalpena eta praktika gidatua.

1,2,3,4,5,6,7 2,5 h

2 h X

X

Irakasleak iragaztearekin lotzen diren edukiak azalduko ditu: tresneria, erabilera,...

Ondoren, iragazki konikoa eta tolestura-iragazkia egiteko modua erakutsiko die ikasleei. Ikasleek iragazki mota horiek egiteko praktikak egingo dituzte.

Ondoren, iragazki bat egiteko eta, gero, disoluzio baten prezipitatua bereizteko praktika planteatuko da. Disoluzio hori aurretik prestatu beharko dute ikasleek irakaslearen argibideei jarraituz.

Landutako eduki teknikoak bereganatzeko eta praktikan jartzeko.

Aurreko unitate didaktikoetan landutako edukiak eta trebetasunak sendotzeko.

Power Point. Laborategia eta beharrezko materiala. J5 Zentrifugazioaren eta dekantazioaren fenomenoei buruzko azalpena. 2,5,7 1,5 h 1 h

X Irakasleak dekantazioa eta zentrifugazioa zertan dautzan azalduko die ikasleei, eta bi prozesu horien artean dagoen lotura argituko du, baita prozesu horietarako materialak eta tresneria ere.

Horretarako, taldea laborategira joango da eta bertan material

Konposatuen bereizte mekanikoko beste metodo batzuk ezagutzeko.

Dekantazio-inbutuak eta hainbat motatako zentrifugadoreak identifikatzeko, haien erabilerarekin lotuz.

Zentrifugadoreak. Dekantazio-inbutuak. Ura eta olioa.

(30)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

29

UD5: SUBSTANTZIEN BEREIZTE MEKANIKOA

hori ikusi ahal izango dute. Material hori inolako arriskurik gabe erabiltzeko egin beharreko urratsak emango dizkie jakitera irakasleak.

Irakasleak dekantazioaren erakustaldia egingo du ikasleen aurrean. Olio eta urez osatutako nahastea bereiziko du dekantazio-inbutua erabiliz. Prozesuaren errendimendua kalkulatzeko modua azalduko die.

Era berean, zentrifugazio-prozesu baten erakustaldia egingo die.

J6-E2 Dekantazioan oinarritutako praktika autonomoa.

2,3,4,5,7,8 1,5 h X Ikasleek, bikoteka, laborategian erabilitako zenbait

koloratzaileren hidrodisolbagarritasun-maila egiaztatuko dute. Prozeduraren errendimendua kalkulatu beharko dute, eta lortutako emaitzak ikaskideen artean bateratzeko lana egin beharko dute.

Dekantazio-inbutuen erabilerarekin ohitzeko.

Koloratzaileak: metileno- urdina, sudan-beltza,... Ura eta olioa. Dekantazio-inbutuak, prezipitatu-ontziak eta material bolumetrikoa. J7-E3 Zentrifugazioan oinarritutako praktika autonomoa.

2,3,4,5,7,8 0,5 h X Ikasleek azido azetilsalizilikoko konprimitu bat (aurretik pisatua) 10 ml uretan disgregatuko dute eta, ondoren, nahastearen osagaiak bereiziko dituzte zentrifugazioaren bitartez.

Tutuak zentrifugadorean behar bezala banatzen ikasteko, zentrifugadorea desnibelatuta egon ez dadin.

Azido azetilsalizilikoa, ura eta zentrifugadorea.

J8 Bereizte mekanikoari buruzko horma-irudiak egitea.

1,2,5 2 h X Ikasleek ikasitako bereizte mekanikoko metodoak islatu beharko dituzte horma-irudi batean, eta metodo horiek gauzatzeko beharrezkoak diren ekipamenduekin eta materialekin lotuko dituzte.

Horma-irudian prozeduraren deskribapen laburra txertatu beharko dute, baita hainbat aldaera eta aplikazio ere.

Unitate didaktikoan landutako edukiak sendotzeko eta horien ikuspegi orokorra izateko.

Kartoi meheak, argazkiak eta marrazketa-materiala.

(31)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

30

UD5: SUBSTANTZIEN BEREIZTE MEKANIKOA

E4 Berariazko ebaluazio- proba. Ebaluaziorako galdera sorta

1,2,4,5,7 2 h X Ikasleek, banaka, substantzien bereizte mekanikoko metodo guztiei buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, eta irakasleak planteatuko dizkien arlo horretako kasuak ebatzi beharko dituzte.

Ikasteko prozesua ebaluatzeko. Irakasleak prestatutako galderak.

OHARRAK

• J4, J6 eta J7 jarduerak amaitzean, ikasleek esperientzia, eragiketa, emaitza eta ondorio guztiak bilduko dituzten fitxa praktikoak eman beharko dituzte.

• Jarduera horiek laborategiko jarduera praktikoak direnez gero, irakasleak arreta berezia jarriko dio materialaren zaintzari eta materialaren garbitasun onari. Bete beharreko segurtasun- eta higiene-arauak berrikusiko ditu.

(32)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

31

UD6: KONPOSATUEN BEREIZTE DIFUSIONALA

6. unitate didaktikoa: KONPOSATUEN BEREIZTE DIFUSIONALA

Iraupena: 23 ordu

IE1. Laborategiko zerbitzu osagarriko instalazioak eta materialak mantentzen ditu, beharrezko baliabideak identifikatuz eta tresna egokiak erabilitako teknika nagusiekin lotuz. IE3. Oinarrizko eragiketen bidez bereizten ditu substantzien nahasketak, eta sortzen den prozesuarekin edo aldatzen den aldagaiarekin lotzen du egindako eragiketa.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Laborategian erabili beharreko urak bitarteko egokiekin tratatzeko teknikak aplikatzea, eta aplikatutako tekniken printzipioa azaltzea.

2. Laborategiko materialak eta tresnak sailkatzea eta haien funtzioarekin eta erabiltzen diren teknikaren funtsarekin lotzea, prozedura jakin batean erabiltzea justifikatuz. 3. Laborategiko materialak garbitzeko, kontserbatzeko eta esterilizatzeko teknika nagusiak aplikatzea.

4. Nahasketaren osagaien ezaugarriak identifikatzea, bereizteko teknika eraginkorra hautatzearren.

5. Nahasketa baten osagaiak bereizteko edo substantzia bat arazteko gehien erabiltzen diren teknikak zehaztea, eta horien oinarriak deskribatzea, osagaien izaerarekin lotuz.

6. Ekipamendua osatzen duten elementu nagusiak muntatzea eta desmuntatzea, eta zerbitzu osagarriekiko beharrezko konexioak ezartzea, betiere nahasketak bereizteko ekipamenduen planoak eta eskemak abiapuntu izanik.

7. Muntatzeko tresna edo aparatuen erabilera justifikatzea.

EDUKIAK Multzoak

1 2 3 4 5

PROZEDURAZKOAK

• Farmazia-laborategian ohikoak diren ekipamenduak eta materialak identifikatzea eta prestatzea. • Materialen asepsia eta deskontaminazioko teknikak aplikatzea, materialen izaeraren arabera. • Bereizte-teknikak hautatzeko nahasketa baten osagaiak identifikatzea.

• Prozesua muntatzeko tresnak eta aparatuak erabiltzea. • Nahasketak bereiztea.

• Egindakoa dokumentuetan erregistratzea.

X X X X X KONTZEPTUZKOAK

• Farmazia-laborategiko tresneria. Manipulazioa eta mantentzea. Aplikazioak.

• Tresneria. Zerbitzuko osagarriak. Lehortzeko sistemak. Lainoztatzeko ekipamenduak. Lurruntzeko metodoak. Pikortzeko metodoak. • Bereizte difusionalak. Destilatzea, lurruntzea, erauztea, xurgatzea, kontzentratzea eta lehortzea.

• Bereizteko prozedura normalizatuak. • Substantziak maneiatzeko teknikak.

X X

X X X

(33)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

32

UD6: KONPOSATUEN BEREIZTE DIFUSIONALA

JARRERAZKOAK

• Zorroztasuna terminologiaren eta hizkuntzaren erabileran. • Doitasuna eta zorroztasuna prozesuaren garapenean. • Leialtasuna ezarritako protokoloen jarraipena egitean. • Laborategiko laneko arriskuen prebentzioarekiko interesa.

X X X X

JARDUERA METODOLOGIA BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota Helburu inplikat. D

NORK

NOLA egingo den ZERTARAKO egingo den ZEREKIN egingo den

Ir. Ik.

J0. UDaren aurkezpena. 0,5 h X Irakasleak unitate didaktikoaren ikaskuntza-helburuen berri

emango die ikasleei, baita moduluaren gainerako unitateekin duen lotura ere.

Gainerako moduluekiko eta unitateekiko zuzeneko lotura ezagutzeko.

Ikasleak aldez aurretik jarrera egokia hartzeko, garatu beharreko lan motarekiko.

OCDa.

Modulua osatzen duten unitate didaktikoen sekuentzia.

J1 Urari buruzko azalpena. 1 1,5 h X Irakasleak ura disolbatzaile unibertsal egiten duten ezaugarriak

azalduko dizkie ikasleei. Horrez gain, uraren kalitate-mailak eta lortzeko erabiltzen diren metodoak ere azalduko ditu.

Irakasleak arazteko metodo bakoitzerako beharrezko ekipamenduen irudiak azalduko ditu.

Uraren propietateak ezagutzeko.

Ura arazteko teknikak identifikatzeko. Ikasgela. Destilazioko, alderantzizko osmosiko eta ioi-elkartrukeko ekipamenduen irudiak.

J2 Ur desionizatua lortzeko

praktika gidatua. 1,2,6,7 1 h X X Ikasleek, bikoteka eta irakaslearen gainbegiratupean, ioi- elkartrukeko zutabea ur-hornidurako sarera konektatuko dute, gero prozesuaren emaitzazko ur araztua biltzeko.

Ura arazteko tekniken erabilerarekin ohitzeko.

Erreaktiboen prestaketan erabili ahal izango den behar besteko purutasuneko ura prestatzeko.

Ioi-elkartrukeko zutabea. Konexio-gomak. Ura biltzeko ontzia.

J3 Destilazio bidez ur araztua lortzeko praktika gidatua.

1,2,3,6,7 2 h X X Irakasleak destilazio-ekipamendua osatzen duten elementuak erakutsiko dizkie ikasleei: matrazeak, hozgarria,...

Ondoren, elementuetako bakoitza konektatzeko eta arazteko prozesua egiteko jarraitu beharreko urratsak adieraziko ditu.

Ura arazteko tekniken erabilerarekin ohitzeko.

Behin garbituta, laborategiko materialak uretan eragitera zuzendu beharko den behar bezain ur purua prestatzeko.

Destilazio-baloiak. Hozgarri-tutuak. Bunsen metxeroa. Sarea eta tripodea.

(34)

Heziketa-zikloa: FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA

5. modulua: Laborategiko oinarrizko lanak

OSASUNA

33

UD6: KONPOSATUEN BEREIZTE DIFUSIONALA

Ikasleek, bikoteka, irakasleak emandako argibideei jarraitu beharko diete.

J4 Ur mota bakoitzaren erabilera egokiari buruzko horma-irudiak egitea.

2 2 h X Ikasleek, bikoteka, ur moten laburpena egin beharko dute kartoi mehe batean, eta ur mota bakoitza dagokion erabilerarekin lotuko dute.

Horma-irudiak ikasgelan zintzilikatuko dira.

Ur mota bakoitza erabilera egokiarekin

lotzeko. Kartoi meheak. Pinturak, argazkiak.

J5 Lehortzearekin lotzen

den ideia-zaparrada. 2,4,5 2,5 h X X Irakasleak lehortzeari eta lurruntzeari buruz galdetuko die ikasleei: zertan dautza fenomeno horiek? Zer material edo ekipamendu erabili behar da fenomeno horiek gertatzeko? Ezagutzen al duzue erabili ohi den konposatu lehorturen bat?...

Era berean, irakasleak liofilizazio terminoa azalduko die. Irakasleak arbelean jasoko ditu sortzen diren ideia guztiak. Taldea laborategira joango da eta, bertan, irakasleak lehortzeko ekipamenduak erakutsiko dizkie.

Lehortzearen, lurruntzearen eta liofilizatzearen kontzeptuak jakiteko. Prozedura horietakoren baten mende izan diren gure inguruneko konposatuak identifikatzeko.

Lehortzeko eta liofilizatzeko erabili beharreko laborategiko ekipamenduak eta tresnak prozesu horiekin lotzeko.

Arbela. Lehorgailuak eta lehortzeko labeak.

J6-E1 Hainbat elikagairen hezetasuna zehazteko praktika gidatua.

2,3,4,5 2 h X Ikasleek, taldeka, moldeko ogian eta gari-irinean aurki dezakegun hezetasuna zehaztu beharko dute.

Hasteko, moldeko ogiko zati bat eta irin kopuru jakin bat pisatuko dute.

Lehortzeko labean sartuko dituzte bi elementuen ontziak. Ordu erdiz 70-80 ºC-tan egongo dira eta berriro pisatuko dituzte. Prozesu bera errepikatuko da 15 minutu barru, eta pisua aldatzen ez den arte berriro egingo da prozesua.

Gaur egungo legeriak aztertu diren elikagaietarako onartzen dituen hezetasunaren parametroei buruzko informazioa bilatu beharko dute ikasleek, eta legeak ezartzen duena betetzen

Zenbait elikagairen hezetasun-maila egiaztatzeko eta indarrean dagoen legeria betetzen duten ikusteko.

Balantza. Prezipitatu-ontzia. Moldeko ogia. Gari-irina. Lehortzeko labea. Internet

Referencias

Documento similar

The idea of associating a vector bundle on the complex projective plane P 2 C to the three ltrations which form a mixed Hodge structure has a a dou- ble origin: Simpson's

Transformazio morfofonologikoen eraginez sakoneko eta azaleko mailen artean sortzen diren diferentziak adierazteko erregelak erabiltzen dira. Erregela hauek hiru

Multzo honetan sartzen diren kasuak hauek dira: genitibo lekuzko, inesibo, ablatibo, adlatibo bide zuzenekoa, adlatibo bukaerazkoa eta adlatibo bide zuzenekoa.. Kasua

Tresna linguistikoak Oinarrizko ikerketa Oinarri linguistikoak Baliabide linguistikoak.. Oinarri eta baliabide

a. MORPHEUS-en emaitza: hitz bakoitzeko analisi guztiak ematen ditu lerroka. Analisi- lerro bakoitzaren hasieran lema eta analisi morfosintaktiko bat. Eta jarraian,

taulan urre-patroiko ezaugarri morfologikoekin eta ezaugarri automatikoekin x onenen konbi- nazioa edo ausazko onena metodoa erabiltzean, 14 sistemen (oinarrizko eta

E usTimeMLren bidez, gertaerak, denbora-adierazpenak, beren artean sor- tzen diren erlazioak eta erlazio horiek esplizitu egiten dituzten erlazio-erai- kuntzak etiketatu eta

Izan ere, nabarmenduta agertzen diren atalak etiketatzeko etiketak aukeratuta egon arren, testuak etiketatu ahala gauza berriak agertzen dira eta hauek etiketatzeko zenbaitetan ez