• No se han encontrado resultados

AUKERATUTAKO KEXAK

In document EUSKO LEGEBILTZARRARENTZAKO TXOSTENA 2000 (página 137-167)

ALORREZ ALOR ETA TALDE BATZUEN ARAZOEI

A) ARARTEKOAREN JARDUERARIK GARRANTZITSUENETAKO BATZUK ALORREZ ALOR

5. FUNTZIO PUBLIKOA 1. SARRERA

5.2. AUKERATUTAKO KEXAK

A) Eskubideak eta askatasunak

Adinekoen egoitzan langileak birbanatu edo berrantolatzea (42/2000)

• Erreklamazioa

Adinekoen egoitza zehatz bat Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen menpe dago. Egoitza horretako langile-talde batek salaketa aurkeztu zuen, langileen berrantolaketarako proiektuaren aurka. Proiektu horren helburua zen modulu guztietako langile laguntzaileak emakumeak eta gizonezkoak izatea. Dirudienez, erabiltzaileen eskakizuna da eurei sexu bereko langileek laguntza ematea, haien intimitatea uki dezaketen beharrizanetan.

• Azterketa

Administrazioek euren burua antolatzeko ahalmena dute. Ahalmen horren eretzean, administrazioek zerbitzuak antola ditzakete, euren ustez komenigarri den moduan; horrela, zerbitzuok eragingarriagoak izango dira. Horretara behartuta daude administrazioak, Espainiako Konstituzioaren 103.1 artikuluak hala agintzen duelako. Agindu hori betetzeko, zenbait antolaketa-modu desegoki gertatu badira, orduan ez dago inolako eragozpenik antolaketa-modu horiek ezabatzeko, ez baitzaie halakoei eutsi behar. Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak 1997ko otsailaren 17an emandako epaia kontsulta daiteke (JE 1.504/1997).

Administrazioek, beraz, euren zerbitzuak antolatzeko ahalmena dute. Baina ahalmen horrek badu mugarik. Izan ere, administrazio horietako langile publikoek, beharbada, eskubideak eskuratu izan dituzte, eta eskubideoi begirunea zor zaie. Edonondik begiratuta ere, eskubide horien artean ez dago administrazio-unitateen antolaketa-moduari aldaketarik gabe eustea, aspalditik zeuden moduan utziz.

Bestalde, administrazio publikoek euren burua antolatzeko ahalmena erabiltzen dutenean, nahierara jokatzen dute eta, horregatik, erabilera hori kontrolatu beharra dago. Arean bere, Espainiako Konstituzioan bertan (eta, zehatzago, EKren 9.3 artikuluan) ezarritako printzipioa da botere publikoen nahiera saihestea. Printzipio hori dela eta, administrazio publikoek neurri zehatzak hartzen dituztenean, harako ahalmena erabiltzeko, neurri horiek zentzuzkoak izan behar dira, eta zentzuzkotasun hori kontrolatu beharra dago. Eta horixe zen, hain zuzen ere, kexa eragin zuen eztabaida.

Adinekoen egoitza-zerbitzuetan, dirudienez, jarduteko irizpideak edo printzipioak finkatu nahi dira. Irizpide edo printzipio horiei helduta, adinekoen eskubideak mugatu ahal izateko, nahitaezkoa da eskubide horien egikaritzak adineko beste lagun batzuen eskubideak ukitzea eta, berebat, eragin kaltegarria izatea, egoitzaren barruko elkarbizitzari dagokionez edo egoitza bera antolatzeko aukerei dagokienez.

Egoiliarrei aitortu beharreko eskubideen artean, jarraikoa azpimarra daiteke:

adinekoek eskubidea dute, euren intimitatea errespeta dadin, betiere, egoitzako gizarte-zerbitzuen egitura eta baldintzak aintzat hartuta.

Egoitzako zuzendaritzak mugikortasunerako proposamena egin zuen, eta proposamen hori, egia esateko, ez zen nahierarakoa, beraren xedea baitzen modulu guztietan langile laguntzaileak emakumeak eta gizonezkoak izatea; horrela, erabiltzaileei laguntza emateko orduan, euren eskakizunak asebeteko ziratekeen.

Bestalde, gaur arte, ez da inolako eragozpenik edo arazorik izan, egoiliarrei emandako zerbitzuan. Zinez, iritzi desberdinak izan daitezke eta, horien ondorioz, kexa aurkeztu izan da. Alabaina, arazoak ez du behar besteko garrantzirik, zuzendaritzak proposaturiko neurriak proportziorik eta zentzurik ez duela adierazteko.

Bukatzeko, proposamenaren arabera, langileen artean aldaketak egin behar ziren, egoiliarren intimitatea errespetatzeko, noiz eta egoiliar horiek oinarrizko laguntzak behar zituztenean, hala nola, norberaren garbitasuna (hori kontuan hartuta, zentzuzkoa da egoiliarren sexua inguruabar garrantzitsua izatea, euren zaintzaz eta eurei laguntzeaz arduratu behar diren langileak aukeratzeko orduan). Egin-eginean ere, proposamen horrek ez zekarren sexuaren araberako bereizkeriarik (ezta zeharkako bereizkeriarik ere); neurriak zerbitzua antolatzen zuen, eta neurri horrek eragin berbera zuen, hala emakumeengan, nola gizonezkoengan.

• Emaitza

Goian azaldutako arrazoi guztiak direla bide, Arartekoak ez du uste bere esku- hartzea bidezkoa zenik.

B) Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura

Herritarrek, administrazio publikoekin harremanak dituztenean, eskubidea dute agintariak eta administrazioen menpeko langileak identifikatzeko (468/2000)

• Erreklamazioa

Getxoko Udalak lagun bati tasa kobratu zion, ibilgailua eraman eta zaintzeagatik.

Lagun hori ez zegoen tasaren kobrantzarekin ados eta, horregatik, idazkia bidali zion udalari. Udalak ez zionez erantzunik luzatu, lagunak kexa helarazi zion Arartekoari.

Kexa horretan, azpimarratzeko moduko arazo bat azaldu zen: ibilgailua udalaren menpeko areto batzuetara eraman zen eta, areto horietan, langile bat zegoen, horri baitzegokion tasa kobratzeko ardura; bada, langileak ez zuen bere burua identifikatu nahi izan, erreklamaziogileak hori eskatu zionean.

• Azterketa

Arartekoak Getxoko Udalari adierazi zion berariazko ebazpena eman behar zuela eta hori jakinarazteko betebeharra zuela, hala agintzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluak; lege horrek Administrazo Publikoen Araubidea eta Administrazioarekiko Prozedura Erkidea jaso ditu.

Bigarren arazoari dagokionez, ezaguna da Arartekoaren zeregina dela herritarrek zein eskubide duten zabaltzea. Zeregin horretatik abiatuta, Arartekoak egoki deritzo aipatutako legearen 35b) artikulua gogoratzeari. Artikulu horren edukiari ekinez, herritarrek, administrazio publikoekin harremanak dituztenean, eskubidea dute, agintariok identifikatzeko eta, era berean, prozeduraren izapideak zein langileren erantzukizunpean egin, eta langile hori ere identifikatzeko.

Udalak bidalitako dokumentazioa aztertu eta gero, Arartekoak ikusi zuen kexaren ondoriozko errekurtsoari berariazko ebazpena eman zitzaiola eta, bi aldiz behintzat, jakinarazpena egiteko ahaleginak egin zirela.

Halaber, Getxoko Udalak jakinarazpena egin zion interesdunari, berak horretarako zehazturiko egoitzan, eta udalak jakinarazpen horren kopia bidali zion Arartekoari, erakunde honek burututako esku-hartzeaz geroztik.

Datu horietatik guztietatik abiatuta, Arartekoak uste izan zuen kexaren arrazoi nagusia hauxe zela: herritarraren eskubidea izatea idazkien berariazko erantzuna jasotzea eta udal erabakiaren edukia jakinaraztea. Arrazoi nagusia hori izanik, berori konponduta zegoenez gero, igarritako administrazio-irregulartasuna konponduta zegoen.

Hala eta guztiz ere, beste arazoaren inguruan eta, bereziki, aipatutako 35b) artikuluari buruz udalak egindako interpretazioaren inguruan, ezin ondorio berbera atera.

Getxoko Udalak uste zuen artikulu hori bete zuela, herritarrak bazekielako edo arazorik gabe jakin zezakeelako nor zen zinegotzi eskuduna, gaiari zegokionez, eta nor zen alkatea; zinegotzia espedientearen instruktorea zen eta alkatea, aldiz, organo

erabakitzailea. Era berean, Getxoko Udalak ukatu egin zuen 1993ko otsailaren 3ko Ebazpena aplikagarria zenik. Administrazio Publikorako Estatu Idazkaritzak ebazpen hori eman zuen, eta bertan azaltzen da nola identifikatu behar diren Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuko langileak. Erreklamaziogileak xedapen hori alegatu zuen, Administrazioari bidalitako idazki horretan.

Irizpide horien ondorioz, Arartekoak beste komunikazio bat bidali zion Getxoko Udalari. Komunikazio horretan, Arartekoak azalpen luzea egin zuen arazoari buruz.

Azalpen horretatik, jarraikoa nabarmendu nahi dugu:

“…Ezin gara ados egon udal horrek erabiltzen duen irizpidearekin; irizpide hori finkatzeko, udalak manuaren interpretazioa egin du, baina, gure ustez, interpretazio hori okerrekoa izan da. Interpretazio horren arabera, herritarrak interes berezia du, kexa eragin duen prozedura horretan; herritar horren eskubide bakarra izango litzateke arlo horretako zinegotzia identifikatzea, hura instruktore den heinean, eta alkatea bera identifikatzea, horrek ebazpena emateko ardura duelako. Agidanez, ondorio hori beste espediente batzuetan ere aplikagarria izango da.

Udalak herritarraren ibilgailua eramaten duenean, tasa bat ordaindu beharra dago, ibilgailua berreskuratu ahal izateko. Udaleko langile zehatz batek du tasa hori kobratzeko ardura, eta erreklamaziogilearen eskaria da langile zehatz hori identifikatzea. Prozedura horretan, gutxienez, honako egintza hauek guztiak burutu dira: ibilgailua zaintzea; ibiligalu horren titularrak edota ibilgailu horren bila doanak bere burua identifikatzea; tasa kalkulatzea, ibilgailuak udalaren aretoeetan zenbat egun eman dituen kontuan hartuta; tasa kobratzea;

ibilgailua titularraren esku uztea; jasotako diru-kopurua gordetzea…

Aurreko komunikazioan, arazo hori azpimarratu nahi genuen, eta ez genuen aipatu ere egin 1993ko otsailaren 3ko Ebazpena. Administrazio Publikorako Estatu Idazkaritzak ebazpen hori eman zuen, eta bertan azaltzen da nola identifikatu behar diren Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuko langileak. Arartekoak ez zuen bere idazkian ebazpen hori aipatu, hain zuzen ere, Toki Administrazioa ez delako sartzen haren aplikazio-esparruan.

Horrek ez du esan nahi, ordea, 35b) artikulua ezin dela zuzen-zuzenean aplikatu Estatuko Administrazioaz besteko administrazioen esparruetan; hala izan behar da, manua zehazten ez den bitartean, eta zehaztapen hori egin du, alegia, aipatutako ebazpenak.

Ebazpena bera abiapuntutzat har daiteke, Arartekoak gai horretan duen jarrera erakusteko. Ebazpenaren zati azaltzaileari eutsiz, lehenengo eta behin, ebazpenaren beraren helburua argitzen da. Helburu hori da, izan ere, 35b) artikulua garatzea eta, horretarako, langileak identifikatzeko sistema orokorra ezartzea. Hori argitu eta gero, baieztapen biribil eta zalantzagabe hau jasotzen du ebazpenak:

‘… Herritarrek identifikazio hori egiteko aukera izan behar dute, administrazio publikoekin dituzten harreman guztietan…’.

Horren erakusgarri gisa, ebazpenaren zati arau-emailera jo daiteke. Bertan, identifikazio-sistema jasotzen da, esate baterako, harremanak telefonoz bideratzen direnean; horietan, elkarrizketa langile publikoarekin egiten da.

Horretarako, ez da kontuan hartu behar langile hori instruktorea den edo gai

zehatzaren gaineko ebazpena berak eman behar duen. Era berean, ez da kontuan hartu behar deia herritarrak jaso duen ala herritarrak egin duen.

Bigarren kasu horretan, nekez gertatuko da, arlo horretako zinegotzi arduradunaren zereginen artean eta udaleko alkatearen zereginen artean, telefonoa hartzearena egotea. Ezaugarri hori, zalantzarik gabe, ezin zaie aplikatu, ezta Estatuko Administrazioaren organo desberdinetako kargu politikoei ere.

Gainera, Getxoko Udalak proposatzen duen interpretazioa onartuz gero, ahaztu egingo genuke behin eta berriz aipatu dugun manu hori 30/1992 Legearen berrikuntzetatik garrantzitsuena dela. Jakina denez, lege horren eginkizunetatik bat izan da berak arautzen dituen gaiak Konstituzioaren printzipioei egokitzea.

Bide horretatik, zioen azalpeneko 3. zatian, honako hau dio:

‘… 1978ko Konstituzioak Administrazioari buruzko kontzeptu berria jaso du.

Administrazioa legearen eta Zuzenbidearen menpe dago, herriaren borondateak demokrazioaren adierazpena dakarrenez gero. Konstituzioak Administrazioaren tresna-izaera ezarri du, horren zeregina baita herritarren interesak asetzea …’.

Eta 9. atala adierazpen honekin hasten da:

‘IV. tituluaren idazpurua <Administrazio Publikoen Jarduera> izanik, titulu horrek azalpen esanguratsua jasotzen du, herritarrek administrazio-prozeduretan dituzten eskubideei buruz; herritarrok, halaber, Konstituzioak berak eta legeek aitortzen dizkieten gainerako eskubideak izango dituzte. Azalpen horrek dakartzan berrikuntzen artean, jarraikoak dira aipagarrienak: agintariak identifikatzeko aukera dago eta, berebat, funtzionarioek prozeduren gaineko izapideak egiten dituztenean, eurak identifikatzeko aukera ere badago. Administrazioaren tradizioa iluntasuna izan arren, iluntasun hori hautsi nahi izan da…’.

Labur-zurrean, Arartekoak uste du azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35b) artikulua zuzen-zuzenean aplika daitekeela, erakunde honek proposatzen duen esangurarekin. Horretarako, ez da arauaren garapenik behar. Araua garatu gabe egon arren, ez dago inolako eragozpenik, Estatuko Administrazioaz besteko administrazioetan ere, egungo araua interpretaziorako abiaburua izan dadin. Hala eginez gero, herritarren eskubideek babes sendoagoa izango dute, herritarrok euren administrazioekin harremanak dituztenean. Horri guztiari kalterik egin gabe, udalak, bere autonomia erabiliz, arau zehatzak eman ditzake, harako manua garatzeko. Edozein kasutan ere, formula bat erabili zein bestea erabili, manuari ez zaio eragingarritasunik kendu behar, eta badirudi hori gertatu dela aztergai dugun kasuan…”.

Aurreko oharbideei erantzuteko, Getxoko Udalak honako erantzun hau bidali zion Arartekoari:

…Lehenik eta behin, Getxoko Udalak adierazi nahi du Udaltzaingoko agenteek, orain dela urte asko, euren identifikaziorako lanbide-zenbakia dutela uniformeetan jarrita. Herritarrek, une oro, bistan dituzte zenbaki horiek, udaltzainen jantziak edozein izanik ere, eta urteko aroa edozein izanik ere.

Langileen identifikazioari dagokionez, egia da langile zehatzaren ardurapean dagoela tasa kobratzea, tasa hori ordaindu behar baita, ibilgailua berreskuratu ahal izateko. Halako langileen inguruan, hauxe adierazi behar dizuet: aurton

ezarri da, eta aurrerantzean hala izango da, Udaltzaingoko agenteek lan hori burutzea, horretarako uniforme egokia jarriz. Hortaz, langileok identifikatzea oso erraza da. Gaur egun, beraz, ezin da gertatu kexa eragin duen egoera horren modukorik.

Bukatzeko, udal honen araua da arlo guztietan etengabeko hobekuntzak burutzea. Horregatik, ahal den neurrian behinik behin, udalak neurri egokiak hartzeko ahaleginak egingo ditu, herritarren eskubideek eragin osoa izan dezaten…”.

Informazio berri hori oinarritzat hartuta, Arartekoak ondorioztatu zuen kexaren alde berezi horrek konponbide egokia izan zuela.

• Emaitza

Arartekoak bere jardunaren berri eman dio erreklamaziogileari. Ondoren, eta goian adierazitako guztia gogoan izanik, Arartekoak amaiera eman dio gai horretan izan duen jardunari. Arartekoaren ustez, administrazio-irregulartasuna konponduta dago, eta ez da beharrezkoa gomendiorik egitea.

Hautagai batek osasun-arazoak alegatu zituenez gero, proba psikoteknikoak berriz egin ziren (753/2000)

• Erreklamazioa

Irungo Udalak lehiaketa-oposizioa iragarri zuen, agiritegiko laguntzaileen plaza bat betetzeko. Parte-hartzaile batek Arartekoarengana jo zuen, hautaketa-auzitegiak hartutako erabakia zalantzan jarriz. Erabaki horren arabera, beste deialdi bat egin zen, oposizio-fasearen hirugarren ariketa (proba psikoteknikoen ariketa) berriz egiteko.

Arrazoia zen, hain zuzen ere, hautagaietako batek osasun-arazoak izatea.

Erreklamaziogileak kexa azaldu zuen, bere ustez erabaki horrek hautsi egiten zituelako prozesuan bete beharreko printzipio objektiboak, alegia, berdintasun, meritu eta gaitasunari buruzko printzipioak.

• Azterketa

Zinez, lehiaketa-oposizio hori arautzen zuten oinarrietan, hurrengoa ageri zen:

“Hautagaiei deialdi bat besterik ez zaie egingo, ezinbesteko kasuetan izan ezik;

halako kasuak behar bezala egiaztatuko dira, eta auzitegiak askatasunez balioetsiko ditu”.

Oinarrietan, beraz, agindu hori ageri zen. Agindu horren ondorioz, auzitegiko kideek ahalmen berezia zuten, ezinbesteko kasuak balioesteko, bai eta horiei eman beharreko konponbidea erabakitzeko ere. Probetara aurkezteko ezintasuna, beraz, ezinbesteko kasua izan daiteke auzitegiarentzat, eta berak erabakiko du ea ez aurkezte hori beste deialdi bat egiteko arrazoia den ala ez.

Auzitegiak deialdi bat bakarrik egiten duenean, gerta daiteke hautagaietako bat bertara agertu ezin izatea. Kasu horietan, auzitegiak erabaki bikoitza hartu behar du.

Aurrenik, auzitegiak erabakiko du ea ezinbesteko kasutzat har daitezkeen hautagaiak deialdira ez agertzeko alegatu dituen arrazoiak eta inguruabarrak. Eta, hurrenik, auzitegiak uste badu inguruabar horiek ezinbesteko kasutzat har daitezkeela, orduan

erabaki behar du ea beste deialdi bat egin behar den, betiere, hautaketa-prozesuaren ezaugarriek eta prozesu horretan zehar egin beharreko proba zehatzek hori ahalbideratzen dutenean.

Ezin ahantz daiteke, aztergai dugun kasuan eta antzekoetan ere, hamaika interes eta printzipio agertzen direla aurrez aurre. Interes eta printzipio horiek kasuz kasu balioetsi behar dira. Batetik, deialdira agertu ez den hautagaiaren interesak balioetsi behar dira;

horrek beste deialdi bat eskatzen du, hautaketa-prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Bestetik, gainerako hautagaien interesak balioetsi behar dira; horiei bermatu behar zaie probak erabateko berdintasunez burutzen direla eta ez dagoela hautagai jakin batzuen aldeko traturik. Halaber, eragingarritasun printzipioa izan behar da gogoan, hori ere Konstituzioak ezarri baitu. Eragingarritasun printzipioaren arabera, administrazio publikoek, deialdia egiten dutenean, erabaki egokiak hartu behar dituzte, prozesu ugaritsu horien kudeaketa zuzena izan dadin, guztion interesa baita iragarritako plazak behar bezala eta azkar betetzea.

Hautaketarako auzitegiek edo organo teknikoek aukera edo ahalmen hori dutela onartuta, Arartekoak aztertu egin zituen … andreak, lehiaketa horretan hautagaia zenak, alegatutako inguruabarrak. Arartekoak jakin nahi zuen ea inguruabar horiek ezinbesteko kasutzat har zitezkeen eta, ondorenez, ea bigarren deialdia egitea bidezkoa zen.

Jurisprudentziak behin eta berriz adierazi duenez (besteak beste, Auzitegi Gorenak 1994ko apirilaren 21ean emandako epaia –JE 3.400/1994– eta Madrileko Auzitegi Nagusiak 1998ko ekainaren 3an emandako epaia –AKJE 2.230/1998–), ezinbesteko kasua gertatzen da, gertaera ezin denean aurreikusi edo, aurreikusita ere, ezin denean saihestu.

Alkatetzak emandako informazioari helduta, … andreak ez zuen inolako arazorik izan, auzitegiak test psikoteknikoen ariketarako deialdia egin zuenean, bertara agertzeko.

Behin proba egin eta gero, … andreak alegatu zuen “buruko blokeo gaindiezina”

izan zuela. Hori justifikatzeko, Donostiako Udaleko Sorostetxeak emandako txostenak erakutsi zituen, bertan presazko laguntza eman ziotelakoan. Txosten horietatik bigarrena 2000ko maiatzaren 16koa zen. Horren arabera, gaixoak medikuaren txostena eskatu zuen; gaixoaren asmoa zen medikuaren txosten horretan agertzea berak zer-nolako laguntza edo tratamendua jaso zuen, test psikoteknikoak egitean izandako ahalmen-galerarengatik. Ahalmen-galera, antza, gaixoak hartutako botikaren ondorioz gertatu zen. Sorostetxearen txostenak hauxe besterik ez zuen adierazi: sendagile jarduleak aurretiaz osasun-txostena eman zuen, eta bertan ageri zen gaixoak takikardia, loezina eta abarreko ondorioak izan zituela, antsietateak eragindako bigarren mailako ondorio gisa.

Edozein modutan ere, aurretiazko txostena maiatzaren 14koa zen eta, bertan, gaixoak berak adierazi zuen “urduri zegoela, palpitazioak zituela eta lo egin ezinik zebilela, Toki Administraziorako oposizioak egiten ari zelako”. Adierazpen hori entzundakoan, sendagile jarduleak gaixoa aztertu zuen eta, diagnostiko gisa, gaixoak antsietate-krisiaren sintomak zituela adierazi zuen. Horri aurre egiteko, sendagileak botika berezi bat hartzeko agindu zion gaixoari; botika horretan, ez da inola ere ohartarazten, ezta baieztatzen ere, botika horrek buruko blokeoa eragin dezakeenik, nahiz eta interesdunak blokeo hori alegatu.

Arazo horren inguruan, berriz esan beharra dago sendagileetatik batek ere ez ziola “laguntza”rik eman … andreari, Sorostetxeko laguntza jarraituaren zerbitzuan;

bestalde, sendagile horietatik bat bera ere ez da buru-osasuneko espezialista. Bi horietatik batek ere ez zuen onartu, ezta baieztatu ere, buruko blokeo gaindiezina izateko aukera.

Hortaz, nekez onar daiteke …andreak alegaturiko arrazoia oinarriduna izatea; nekez onar daiteke, orobat, gertaera hori agindutako botika hartzeagatik jazo zenik edota antsietatearen ondorioa zenik. Gainera, berriz diogu, antsietatea interesdunak deskribatu zuen eta ez, ordea, sendagile jarduleek.

Edozein kasutan ere, azpimarratzekoa da zeri buruzkoa den ezinbesteko kasuaren erakunde juridikoa. Ezinbesteko kasuetan, horien arrazoiak ezin dira aurreikusi edo, aurreikusita ere, ezin dira saihestu. Guretzat interesgarri diren ondorioetarako, halako arrazoiek bultzatu behar dute hautagaia auzitegiaren deialdira ez agertzea. Nolanahi den ere, … andreak ez zuen zailtasunik izan, iragarritako deialdira joateko. Behin proba egin eta gero, eta horren emaitzaz jabetutakoan, … andreak buruko blokeo gaindiezina alegatu zuen.

Gai horri dagokionez, erakundeak egoki iritzi zion Andaluziako Auzitegi Nagusiak emandako irizpena gogoratzeari; irizpen hori 1999ko otsailaren 25ekoa da (AKJE 2.401/1999). Errekurtsogileak bere burua aurkeztu zuen Andaluziako Batzarako oposizio batzuetara. Lehendabiziko ariketa egin eta gero, hautagai hori agertu zen, proba gainditu ez zuten hautagaien zerrendan. Erreklamazioa egin ondoren, lehenengo proba gaindituta zeukala adierazi zioten, bigarren ariketa egin baino hogeita lau ordu lehenago. Hautagaiak bigarren ariketa egin zuen, baina ez zuen hori gainditu. Gerogarrenean, auzitegiari nolabaiteko pribilegioa eskatu zion, lehenengo azterketa kalifikatzeko unean errakuntza izan zelako eta, ondorenez, hautagai horrek besteek baino denbora gutxiago izan zuelako, bigarren azterketa ikasteko; interesdunaren ustez, hori izan zen, hain zuzen ere, bigarren azterketa ez gainditzeko arrazoi nagusia.

Eskariaren tesia hori izanik, Andaluziako Auzitegi Nagusiak hurrengoa adierazi zuen:

“Auzi-jartzaileak pribilegiozko tratua eskatu du, bigarren azterketa egin eta, horretan, gutxi atera eta gero. Datu hori ezin da bazter utzi. Auzi-jartzaileak ez zuen inolako protestarik egin, bere burua bigarren ariketa horretara aurkeztu zuenean; horrekin onartu zuen hori egiteko parada edo egokiera zuela.

Gerogarrenean, gutxi ikusitakoan, erreklamazioa egin du; baina erreklamazio hori ez da bidezkoa, eskatutako pribilegioak zuzeneko lotrak dituelako proba horretan ateratako emaitza negatiboarekin.

(...) Zuzenbidearen esparruan, eskatzailearen erreklamazioa salbuespenekoa izan beharko litzateke eta, salbuespeneko izaera horren ondorioz, ezinbesteko kasutzat hartu beharko litzateke, pribilegiozko tratua justifikatu ahal izateko;

horrek berarekin ekarriko luke azterketa berriz egitea eta ez, ordea, azterketa gainditutzat jotzea. Edonola ere, aztergai dugun kasua ezin da inola ere ezinbesteko kasutzat hartu. Zinez, auzi-jartzailearen egoera zoritxarrekoa da, kaltegarria delako. Baina egoera horrek ez du behar besteko garrantzirik, ezinbesteko kasutzat jotzeko, nahiz eta kontzeptuaren interpretazioa ahalik eta onuragarriena izan.”

Arartekoaren aburuz, kexa eragin duen kasuak eta Andaluziako Auzitegi Nagusian aztertutakoak antzekotasun handiak dituzte. Horregatik, Arartekoak zentsura egin zion auzitegi kalifikatzaileak hartutako erabakiari. Lehiaketa-oposizio horren bitartez, gorago

esan bezala, agiritegiko laguntzaileen plaza bat bete beharra zegoen eta, test psikoteknikoen probak egiteko, bi deialdi egin ziren. Bigarren deialdia egiteko erabakiak ez zuen babes juridikorik. Izan ere, … andreak egoera zehatza alegatu zuen, baina egoera hori ezin da ezinbesteko kasutzat jo. Hautaketa-prozesuaren oinarriei helduta, auzitegiak beste deialdi bat egiteko erabakia har dezan, nahitaezkoa da ezinbesteko kasua gertatzea, eta aztergai duguna ezin da hala kalifikatu.

• Emaitza

Arartekoak gomendioa egin zion Irungo Udalari. Gomendioaren arabera, Irungo Udalak neurri egokiak hartu behar zituen, bigarren deialdia berriskusteko eta hori ezerezean uzteko. Esan bezala, auzitegi kalifikatzaileak bigarren deialdi hori antolatu zuen, agiritegiko laguntzaileen plaza bat betetzeko, lehiaketa-oposizioaren bitartez.

Bigarren deialdiaren ondorioz, berriz errepikatu behar zen oposizio horretako hirugarren ariketa, alegia, test psikoteknikoei zegokiena. Horrela, hautagaiak lehenengo deialdira agertu eta gero, hautaketa-prozesuan aurrera eginez gero, guztiak ere berriro aurkeztu beharko ziratekeen.

Irungo Udalak ez zuen onartu Arartekoak egindako gomendioa.

C) Irakaskuntzako funtzio publikoa

Jakina denez, unibertsitateaz besteko sare publikoan koka daitezke bigarren hezkuntzako institutuak eta lanbide-heziketarako institutu zehatzak. Bada, institutu horietako irakasleak birbanatzeko prozesua burutu da (174/2000)

• Erreklamazioa

Esan bezala, unibertsitateaz besteko sare publikoan koka daitezke bigarren hezkuntzako institutuak eta lanbide-heziketarako institutu zehatzak. Bada, institutu horietako irakasleak birbanatzeko prozesua burutu da, urtarrilaren 18ko 7/2000 Dekretuaren aginduz (EHAO, 14. zk., urtarrilaren 21ekoa). Irakasle-funtzionario batzuk prozesu horren aurka agertu dira.

• Azterketa

LOGSE izeneko legea indarrean jartzeaz geroztik, hezkuntzako eraldaketa burutu da. Era berean ere, euskal hezkuntza-sistemak bilakaera edo garapena izan du. Horrek guztiak aldaketa garrantzitsuak eragin ditu, bigarren hezkuntzako zentroetan.

Aldaketa horien ondorioz, batetik, espezialitate berriak ezarri dira; espezialitate horiek nahitaezko abiaburuak izango dira, bigarren hezkuntzako irakasleak eta lanbide-heziketarako irakasle teknikoak atxikitzeko. Bestetik, gero eta ikasle elebidun gehiago daude, bigarren hezkuntzako zentroetan; beste modu batera esateko, ikasleon gizarte-hizkuntzazko errealitatea aldatu egin da. Ondorenez, eredu elebidunen gaineko hezkuntza-eskariak gora egin du.

Urtarrilaren 18ko 7/2000 Dekretuak irakasleak birbanatzeko prozesua arautu du, unibertsitateaz besteko sare publikoari dagokionez; esan bezala, sare horretan koka daitezke bigarren hezkuntzako institutuak eta goi lanbide-heziketarako institutu zehatzak. Bada, dekretu horren zioen azalpenak baieztatu duen bezala, ikuspegi

In document EUSKO LEGEBILTZARRARENTZAKO TXOSTENA 2000 (página 137-167)