• No se han encontrado resultados

Egoera batzuen arauketa juridikoa hobetu beharra

1. 2000 URTEAN ZEHAR BURUTUTAKO EDO HASITAKO TXOSTEN BEREZIAK ETA AURREKO TXOSTENEN JARRAI-

9. Egoera batzuen arauketa juridikoa hobetu beharra

Txostenaren barruan, kapitulu berezi batean, antolamenduak halako pertsonen egoera jakinak arautzeko duen moduari buruzko ikerketa juridikoa egiten da;

gainera, beste egoera batzuk ere aztertzen dira eta, horietan, Sailak eman dezakeen

erantzuna beti ez da erraza, neurri asko hartu behar baitira, pertsona horien osasunaren babesarekin batera beste eskubide batzuk ere errespetatzeko: ezgaitasun prozesuak, informaturiko baimena, borondatearen aurkako barneratze psikiatrikoa, zigor egozgarritasuna…

Egindako ikerketan zenbait zerbitzuk, elkartek, organo judizialek nahiz profesionalek adierazitako iritzia jasotzen da, horiek lotura estua baitute halako biztanleekin (abokatuak, epaitegietako langileak, ertzainak, atxilotuak orientatzeko zerbitzuak...).

Zalantzarik gabe, gai oso konplexuak dira, garrantzi handia dute halako pertsonentzat nahiz euren familientzat eta, sarritan, gure eskumenen eremua gainditzen dute. Horrenbestez, egoera aztertu ondoren, txostenean neurri batzuk baino ez dira sustatzen, gaixoen eskubideak hobeto bermatzeko; neurri horien helburua gaixoen eta horien ardura duten pertsonen babesik ezako egoerak arintzea da.

• Bermeen ikuspegitik garrantzitsuenak diren bederatzi alderdiak azaldu ondoren (Arartekoaren eginbeharra), txostenean hobekuntzarako proposamena eta erakunde eskudunei zuzendutako gomendioak egiten dira. Hemen, txosteneko 18 gomendioen enuntziatua (izenburua) baino ez dugu aipatuko:

- Buruko gaixotasuna duten pertsonen eskubideak eta eurei dagozkien gutxieneko prestazioak (osasunekoak nahiz ez) zehaztea.

- Erakunde guztien erantzukizuna argitzea eta gizarte-osasuneko eremua garatzea.

- Gizarte eta osasun zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea.

- Gizarte integrazioko plana egitea.

- Bitarteko baliabideen sarea indartzea.

- Adin txikikoei zuzendutako zerbitzu kopurua handitzea.

- Adin nagusikoentzako egoitzazko baliabide gehiago eskaintzea.

- Zaintzen eta arreta integralaren jarraitasuna bermatzea.

- Buruko osasunaren prebentzioari eta sustapenari arreta handiagoa eskaintzea.

- Birgaikuntza eskuratzeko bermeak ematea.

- Sare naturala laguntzeko programak.

- Zerbitzuen kalitatea kontrolatzea eta ebaluatzea.

- Gizartearen sentsibilizazioa lortzea, buruko gaixotasuna duten pertsonei dagokienez.

- Lanaren bidezko gizarteratzearen benetako aukerak handitzea.

- Babes fundazioen sorrera sustatzea.

- Buruko gaixotasuna duten pertsonek ezgaitasun prozedura judizialetan dituzten bermeak hobetzea.

- Halako pertsonen ondarearen errentagarritasuna erraztea.

- Halako pertsonen zerga tratamendua hobetzea (1999ko urteroko txostenaren arabera; 8. gomendioa).

1.3. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HEZKUNTZA BEHARRIZAN BEREZIEI EMANDAKO ERANTZUNARI BURUZ AURKI EGINGO DEN TXOSTEN MONOGRAFIKOA

Ararteko erakundeak, azken urteotan, bi txosten monografiko egin ditu, arazo bereziak dituzten umeei eta gazteei buruz: babesik ez duten gazteak eta delituak egiten dituztenak. Bazterkeriako edo babesik ezako egoeran dauden adin txikikoen defentsarekiko interes horrekin jarraituta, 2000. urtean gure Erkidegoan hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleen egoera sakon aztertu du.

Azken urteotan hezkuntza bereziak eta hezkuntza beharrizan berezien kontzeptuak berak ere aldaketa handiak eta ugariak izan dituzte. Euskal Autonomia Erkidegorako Hezkuntza Bereziko Plana onetsi zenetik igarotako epea (1982) eta arautegi berriaren berritasuna (118/1998 Dekretua, hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleen hezkuntzari eman beharreko laguntzari buruzkoa, eta horren osteko aginduak eta ebazpenak) kontuan hartuz, egindako lana baliozkoa da (aldi berean) orain arte egindako lanaren balorazioa egiteko eta gerora egingo diren jarduera berriak sustatzeko.

Lan berri hau egiteko orduan, hezkuntza beharrizan berezien kontzeptua bere esangura zabalean eta gaurkotuan hartu da aintzat, aipaturiko dekretuan adierazitakoaren arabera “Eskolaratzearen aldi batean edo eskolaratze osoan hezkuntza mailako laguntza eta arreta bereziak behar dituzten ikasleenak hezkuntza beharrizan bereziak izango dira, minusbaliotasun fisikoak, psikikoak nahiz sentsorialak eta jokabide nahaste handiak edukitzearen edo gizarte edo kultur egoera txarrean egotearen ondoriozkoak; halaber, adimen mailako gaitasun oso handiak edukitzearen eraginez arreta berezia behar duten ikasleenak ere hezkuntza beharrizan bereziak izango dira.”

Horren arabera, ikuspegi zabala eskaini nahi da, eta horrek hezkuntza beharrizan guztiak eta erantzun guztiak hartuko ditu kontuan: buruko atzerapena edota garapenaren nahaste orokorra; gortasuna eta entzuteko zailtasuna; ikusteko zailtasuna; gorputzaren ezgaitasuna eta buruko paralisia; neurriz gaineko adimena; gizarte edo kultur inguru txarra (gutxiengo etnikoa, komenigarriak ez diren inguruak...); eskolara egokitzeko arazoak; ospitaleratzea eta iraupen luzeko gaixotasunen bat, maila motelak eta ikaskuntzarako arazo handiak...

Ikerketa lana adjudikatzeko prozesua 1999aren azkenetan hasi zen. Harrezkero, eta 2000. urte osoan, informazioa jaso da iturri askotan: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta horren menpeko maila desberdineko zerbitzuak; sektoreko profesionalak eta adituak; famili eta laguntza elkarteak; era guztietako hezkuntza beharrizan bereziak dituzten pertsonak... Halaber, datuen eta txosten ustiapenean ere aurrera egin da:

eskolaratzeari buruzko datu kuantitatiboak, hezkuntza beharrizan berezi jakinak dituzten pertsonen bizitzari buruzko historiak, adituek galdeketei emandako erantzunen azterketa, familiakoei eta elkartetako langileei egindako elkarrizketak...

Urteroko txosten hau idazteko unean eztabaida-taldeen bilerak egiten ari dira, lurralde guztietan; datuen ustiapena oso aurreraturik dago eta txostenean sartzeko atal batzuk idazten ari dira. Gure ustez, behin betiko txostena 2001eko lehenengo hiruhilekoan aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzan.

1.4. MINUSBALIOTASUNEN BAT DUTEN PERTSONEK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DUTEN GIZARTE INTEGRA- ZIOARI BURUZ AURKI EGINGO DEN IKERKETA MONOGRAFIKOA

Arartekoak laster txosten berezia egingo du, minusbaliotasunen bat duten pertsonen gizarte integrazioari buruz; txosten horren helburua, berriz, gizarte talde ahulen egoera sakon aztertzea eta halako taldeen hobekuntza sustatzea da, horixe baita erakunde honek sustaturiko azken txosten monografikoen ezaugarri nagusia.

Minusbaliotasunen bat duten pertsonen arazo berezia planteatzeko, Arartekoak zenbait bide erabili ditu. Horrela, esate baterako:

- Pertsonek edo elkarteek zenbait arazori buruz egindako kexak, adibidez, arkitektura nahiz hirigintza mailako hesiak, kasu batzuei emandako tratamendu fiskala, lana edo etxebizitza lortzeko aukerak, minusbaliotasunak baloratzeko sistemak edo irizpideak...

- Urte hauetan arazo horri loturiko elkarte, familia eta laguntza-talde askorekin izandako bilerak.

- Aurreko txosten batzuetan, arazo jakinak aztertzeko orduan: oinarrizko unitateetako eskuragarritasun eta mugikortasun baldintzak (oinarrizko gizarte zerbitzuei buruzko txostena), lana lortzeko aukerak (Elkarteak buru gaixotasunari eskaintzen dion arreta), eskolan integratzeko aukerak (hezkuntza beharrizan bereziei buruzko txostena).

Arazo horiei orain arte emandako erantzunak, beste alde batetik, kexa batzuk tramitatzea, elkarteekiko laguntza nahiz lankidetza, arkitektura nahiz hirigintza mailako oztopoei buruzko ofiziozko jarduerak, minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako politikari buruzko gomendio orokorra (iazko urteroko txostenean egindakoa) eta abar izan dira. Txosten monografikoaren helburua, berriz, arazo horiek eta beste batzuk ostera ere aztertzea da, pertsona horien beharrizanen eta orokorrean hobetu beharreko alderdien ikuspegi orokorragoa eskaintzeko.

Lan honetan kontuan hartzen diren pertsonen taldea mugatzeko erreferentziatzat, ondoko kontzeptuok hartu dira: Osasunaren Mundu Erakundeak Minusbaliotasunen Nazioarteko Sailkapenean proposaturiko gabezia eta minusbaliotasun kontzeptuak;

bertan, gaixotasunaren ondorio iraunkorren maila guztiak hartzen dira kontuan (organikoa-pertsonala-soziala). Talde horretan era askotako egoerak eta arazoak daude.

Lan honetan aniztasun hori jaso nahi dugu.

Lan eremuaren bigarren mugaketa bat, bestalde, bertan aztertuko diren arazo zehatzei buruzkoa da. Arartekoari gehien azaltzen zaizkion arazoak lehendik adierazita daude: oztopoak, fiskaltasuna, lana eskuratzeko arazoak, etxebizitza lortzeko oztopoak, minusbaliotasunen balorazioa. Baina beste zenbait arazo ere horiek bezain garrantzitsuak dira: birgaikuntza fisiologikoa, aurretiazko arreta, egoitzako ostatua, laguntza teknikoak, arreta informala eta zaintzaileen arazoak.

Dirudienez, ezinezkoa da horiek guztiak aztertzea, edo behintzat horietan guztietan sakontzea. Ikerketaren helburua sektore horretako arazoen ikuspegi orokorra eskaintzea eta arazo batzuetan sakontzea da (lehentasunezko arazoetan edota erakundeen

eskumenetan sartzen direnak). Harturiko ikuspegia Arartekoarena izango da, hau da, halako pertsonen eskubideak defendatzea; gizarte ondasunak nahiz baliabideak eskuratzeko aukerak, kasu honetan, gainerako pertsonenak bezalakoak izan daitezen lortu nahi dugu (gizarte integrazioa).

Ikerketaren helburua, horrenbestez, minusbaliotasuna duten pertsonek gizarte integrazioari dagokionez dituzten benetako aukerak eta arazoak aztertzea da, gure Erkidegoan, orain arte adierazitakoak bezalako alderdietan (lana lortzea, etxebizitza eskuratzea, gizarte zerbitzuak nahiz baliabideak erabiltzea). Ikerketaren barruan hiru lurralde historiko sartuko dira; gainera, kontuan hartu nahi dira egoera berezi guztiak, eta, informazio iturritzat, inplikaturiko sektore guztiak erabiliko dira: minusbaliotasuna duten pertsonak eurak, administrazioak, profesionalak zein gizarte agenteak, elkarteak...

Ikerketa lana 2001. urte osoan garatuko da eta azken txostena Eusko Legebiltzarrari eman nahi zaio, datorren urteko lehenengo erdian.

2. GIZA ESKUBIDEAK ERRESPETATZEKO ETA GIZARTE