• No se han encontrado resultados

Larrialdiko Harrera-Zentroa - Urnieta

In document 0 aurkibidea - Ararteko (página 173-178)

– Babesgabetasun aitorpena eta ondorengo tutoretza esleipena “9 hilabeteko epea pasatu arte” hasi ez izana (dokumentuaren 6. atalean agertzen den gisan).

– “Bakarrik dagoen adin txikikoaren babesgabetasuna aitortu arte eta bere tutoretza norbaitek bere gain hartu arte” egoitza-baimena eskatu ez izana (dokumentuaren 7. atala).

Gai horiek, adin txikikoaren goi-interesean –erakundeen jarduketa guztien oinarrian egon beharko litzatekeen printzipioa- eragin kaltegarri handiak izan ditzaketenak, txosten honetan landuko ditugu, antzemandako arazo nagusiak nabarmendu eta hobetzeko gomendioak eta proposamenak eginez.

3.4.3. Zentroen azterketa

Herria

Urnieta (Gipuzkoa) Titulartasuna

Titulartasuna eta kudeaketa - Gurutze Gorria, urteko itunaren bitartez

Edukiera

Hitzarmenaren araberako plazak: 9 Gehieneko erabilera (benetakoa): 13 Okupazioa (2004ko maiatzak 18) 8 lagun

Adina / Sexua

18 urte arteko neska-mutilak

LARRIALDIKO HARRERA-ZENTROA

Ebaluazioa egitean erabiltzaileek zuten adina Batez bestekoa: 16,5 urte

Langileak

Zuzeneko arretarako langileak: 6,5 hezitzaile Etxeko langileak: 0,60

Segurtasuneko langileak: 16 ordu egunean Langilea / erabiltzailea ratioa Hitzartutako plaza guztietarako: 1,01 Betetako lekuetarako: 1,13 Logela kopurua Bikoitzak: 1 3 lekukoak: 3 Bainugela kopurua 2 komun, horietako bat osoa

ZENTROAREN EGITURA BALDINTZAK

• Kokapena eta ingurua

– Zentroa Urnietan dago, bizitegi-gune batean, Donostiatik 10 km-ra. Trenez eta autobusez komunikatuta dago. Zentroaren eta tren geltokiaren arteko ibilbidea oinez egin daiteke.

– Etxebizitza familiabakarrak dauden urbanizazio batean dago. Etxeak lorategia edo kanpo-zonaldea ditu.

– Ez dago seinaleztatuta.

– Lursaila lorategiko hesi batekin itxita dago, gainerako etxeetan bezala.

• Zentroaren diseinua eta premiei erantzuteko egokitasuna

– Zentroa etxebizitza familiabakar eraiki berria da, Gurutze Gorriak adin txikiko horiei arreta eskaintzeko bereziki alokatutakoa. Alokairua urtero berritzen da.

– Hitzarmenak 9 plaza aurreikusten ditu baina zentroan 11 adin txikiko atzerritar ere hartzen dira. Okupazio horretan oinarrituta, Giza Eskubideen Sailaren esku-hartzea aurreikusi da, adin txikikoak Aldundiaren menpeko aterpetxeetara lekualdatzeko;

hala ere, batzuetan 13 ere egon izan dira zentroan, adin txikiko batzuek egongelan lo egin dutela.

– Etxeak bi solairu ditu:

- Lehenengoan garajea, sukaldea, 9x4 metroko egongela-jangela, logela eta hezitzaileen komuna dago, eta bainugela txiki bat konketa eta komunarekin.

- Bigarren solairuan logelak daude (hiru plazako hiru eta biko bat), baita bainu- gela oso bat ere, dutxarekin. Etxeak bi balkoi ditu; bi logelatatik atera daiteke bertara.

– Harreran hartutako adin txikikoen kopurua handia denean, leku arazoa egoten da, batez ere komunei dagokienez, dutxa bakarra baitago bertako adin txikiko guztientzat.

– Sukaldea handia da eta egoera onean dago. Normalean jangela gisa ere erabiltzen da.

– Garajean itxitako bi gune egin dira, bata biltegi eta segurtasuneko langileen aldagela gisa erabilia eta bestea despentsa gisa.

– Ate guztiak normalean giltzaz ixten dira. Hezitzaileek irekitzen dituzte egoki irudituz gero.

• Alderdi orokorrak, dekorazioa eta altzariak

– Altzariak egoera onean daude, egongelako sofak izan ezik, nahiko hondatuta baitaude.

– Adin txikikoek armairu gisa erabiltzen dituzten metalezko kutxatilategi batzuetako ateak okertuta daude.

– Etxean hezetasun arazoak daude, eraikuntza akatsen ondorioz sortutakoak izan daitezkeenak. Bisita garaian egongelan eta beheko solairuko bainugelan antzeman zitekeen. Arazoa konpontzeko lanak egiten ari ziren.

– Etengailu batzuetan kalteak antzeman daitezke.

• Banakako erabilerako guneak

– Logelak handiak dira, bai hirukoitzak, bai bikoitza ere. Logeletan, gazte bakoitza- rentzat oheak, mahaitxoak, apalak, esekitokiak eta kutxatilategiak daude. Kutxa- tilategiak giltzaz itxita daude. Adin txikikoak berak gordetzen du giltza.

– Adin txikikoek euren gelak nahi duten bezala apain ditzakete.

• Aisialdirako eta elkarrekin egindako jardueretarako guneak

– Eguraldia lagun izanez gero, adin txikikoek etxearen inguruko kanpoko zonaldea edo lorategia erabiltzen dituzte.

– Elkarrekin erabiltzeko gela bakarra egongela-jangela da, lehenengo solairuan da- goena. Adin txikikoek aisialdirako tartean erabil ditzaketen sofak daude. Telebista bat dago, baina telebista ikusteko baimendutako orduetan bakarrik egoten da egongelan.

– Garajean ping-pongeko mahaia dago.

• Segurtasun sistema

– 2003 hasieratik, adin txikikoak zentroan daudenean segurtasuneko zaintzailea egoten da.

– Alarma sistema bat du.

– Su-itzalgailuak garajeko zonaldean bakarrik daude.

• Oztopo arkitektonikoak

– Etxea ez dago mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta.

• Beharrezko hobekuntzak

– Zentroak bertan egiteko zenbait hobekuntza proposatu dizkio foru aldundiari:

- Egongelarako kuxinak dituzten banku luzeak erostea.

- Gortinak eta ohe-estalkiak jartzea.

- Eskailera azpian oinetako-altzaria jartzea.

- Garajeko lekua egokitu hobeto aprobetxatzeko.

LANGILEAK

• Lan-taldea egokitzea

– Lan-taldea gizon-emakumeek osatzen dute. Ez dago arabiera dakien kontratatutako inor.

– Lan-taldea nahiko egonkorra da.

• Langileen kontratazioa, hautapena eta kontrola

– Langileak Gurutze Gorriak berak kontratatu eta hautatzen ditu.

• Langileen gainbegiraketa eta laguntza

– Giza Eskubideen Sailak gainbegiraketa egiten du baina Gizarte Politikarako Sailaren menpeko Laguntza Teknikoko Zerbitzuak ez du esku-hartzen.

OINARRIZKO ESKUBIDEAK

• Hezkuntza

– Zentroan dauden adin txikiko guztiak gaztelaniazko eskoletara joaten dira goizez, ordu eta erdiz, Donostian. Gurutze Gorriko langile boluntarioek ematen dituzte eskolak.

– Adin txikiko batzuk gaztelaniazko eskoletara arratsaldez joaten dira Ategorrietako Villasalia HHE ikastetxera, adin txikiko atzerritarrak onartzen dituen bakarra baita.

Beste HHE ikastetxe batzuetan eragozpen handiak izan dituzte.

– Hiru adin txikikok LHI batean lanbide hastapeneko ikastaro bat hasiko dute. Lehen, izena emateko epeekin arazoak zituzten, iraila ondoren etorritakoentzat epeak itxita baitzeuden. Orain, edozein garaitan sar daitezke, LHI balio anitzekoa baitago.

• Osasuna

– Ez dute arazorik osasun-txartel indibiduala (OTI) lortzeko, ezta anbulatorioan jaso- tako arretari dagokionez ere.

– Ez da hasierako azterketa mediko osorik egiten zentroan sartzean.

• Intimitatea - Pribatutasuna

– Adin txikikoen logeletako ateak normalean itxita egon ohi dira.

– Adin txikikoek kutxatilategietan lekua dute euren gauzak gordetzeko.

– Hezitzaileak ez daudenean itxita egoten den gela batean gordetzen dira espedienteak.

• Parte-hartzea

– Tutoretza sistema erabiltzen dute. Adin txikiko bakoitzak hezitzaile bat du, bere tutorea, harekin banaka lan egiten du eta bere erreferentzia izaten da.

– Taldeko parte-hartzeari dagokionez, adin txikikoen aldetik eskaerarik izanez gero, asanblada deitu behar dute, hezitzaile eta adin txikiko guztiak bilduz. Hilabetean behin egiten dute. Eskaerak idatziz ere egiten dira.

– Adin txikikoak arduratzen dira zentroko garbiketaz eta sukaldeko txandez (harrikoa egin, mahaia atondu…)

• Isilpekotasuna

– Adin txikikoei buruzko edozein datu-eskaera Gipuzkoako Foru Aldundira desbide- ratzen da.

• Kexa-prozedura

– Adin txikikoek badakite asanbladetara joan daitezkeela eskaerak edo kexak aur- keztera.

• Informazioa

– Adin txikikoei, zentrora iristen direnean, arauak azaltzen dituen liburuxka bat ematen zaie. Hainbat hizkuntzatan dago (arabieraz, ingelesez, frantsesez eta gaz-

telaniaz). Azken aldian adin txikiko alfabetatu gabe gehiago izan dituzte, eta hori zailtasun erantsia da.

• Desberdintasunari dagokionez

– Zentroan ez da txerrikirik jaten otorduetan.

– Ramadaneko hilabetea eta otoitzak errespetatzen dira.

– Asteburuetan adin txikikoek prestatzen dute janaria eta normalean euren gustuen arabera, jateko arabiarra prestatzen dute.

– Arabierazko irakurketa-liburuak izatea komeni ote den aztertzen ari dira.

HEZKUNTZA JARDUERARAKO BALIABIDEAK

• Egun hezkuntza jarduketako tresnak berrikusten ari dira. Zentroaren hezkuntza proiektua eta banako planak erreforma bidean daude. Zentroko batez besteko egonaldia nabarmen handitu izana da horren arrazoia (lehen, adin txikikoak gehie- nez hiru hilabete egoten ziren eta orain denbora luzeagoz egoten dira). Zentroan faseak edo etapak bereizi nahi dira, adin txikikoak bertan daraman denboraren arabera.

• Adin txikikoekin lan egiteko modua zaintza bidezkoa da. Adin txikiko bakoitza bere zaintzailearekin biltzen da astero.

• Hezitzaile-taldeak astean bilera bat izan ohi du; bertan, hezitzaile bakoitzak duen adin txikikoaren asteko helburuak azaltzen ditu eta kasuak eta dauden arazoak aztertzen dira.

• Barne erregimeneko araudiaz gain, hainbat jarraipen-tresna erabiltzen dira, besteak beste, eguneroko erregistro informatizatua.

DENBORA ERABILTZEKO BALIABIDEAK (JARDUERAK)

• Barruko baliabideak

– Goizetan, Gurutze Gorriko boluntarioek gaztelaniazko eskolak prestatzen dituzte adin txikikoentzat, Donostian.

– Zentroak bultzatzen dituen aisialdiko jarduerak antolatzeko kontratatutako hezitzaile bat egon ohi da. Astearteetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan egiten dira jarduera horiek: hainbat kultur jardueratara joaten dira, txangoak egiten dituzte mendian zehar, hondartzara joaten dira, udal kiroldegira... Noiz edo noiz, zentroan bertan eskulan tailerrak ere egin izan dira.

• Kanpoko baliabideak

– Zentroak proposatzen dituen jardueretan, askok inguruko balio komunitarioak erabiltzea eskatzen dute. Maiz, kiroldegia, gaztelekuak, HHE eta LHI ikastetxeak erabiltzen dira.

GIZARTEKO GIROA HAUTEMATEA (BIZILAGUNAK, BERRIEN TRATAMEN- DUA)

• Bizilagunekin ez dago arazorik. Ia ez dute harremanik haiekin.

In document 0 aurkibidea - Ararteko (página 173-178)