• No se han encontrado resultados

Nabarmentzen diren elementu komunak

In document 0 aurkibidea - Ararteko (página 106-114)

2. EAEn harreran hartutako bakarrik dauden adin txikiko

2.4. Adin txikiko atzerritarren ahotsa: ibilbideak, itxaropenak, beharrak

2.4.2. Nabarmentzen diren elementu komunak

Aurreko atalean banan bana jaso ditugu gauzatutako elkarrizketen transkribapenen laburpenak. Horri esker adin txikiko bakoitzak azaldutako ibilbideei, itxaropenei edo beharrei buruzko ikuspegi orokor bat lor dezakegu. Orain, atal honetan, elkarrizketa askotan errepikatu egiten diren elementu komunak nabarmendu nahi ditugu; izan ere, horietako askok zalantzan jarriko lituzkete adin txikiko atzerritarrei buruz oso hedatuta dauden aurreiritzi edo estereotipo asko. Hori horrela, adibidez, ondoko hauek nabar- mentzen dira:

• Adin txikiko gehienek badute harremana beren jatorrizko familiarekin (normalean, aldizkakoa eta telefono bidezkoa); hortaz, ez dira, askotan pentsatzen den moduan, Marokoko hirietako “kaleko umeak”.

• Hona zenbait saialdiren ondoren etortzen dira, beste leku askotan saiatu ondoren, eta/edo, iristen zaizkien informazioen eta zurrumurruen arabera, hemen gizarte- ratze-helburuak errazago lortuko dituztela uste dutelako. Nolanahi ere, leku jakin bat hautatzea erlatiboa da, berrikusgarria, beti beren itxaropenen lorpenaren baldintzapean.

• Beren “migrazio-proiektua”, normalean oso garbi izaten dutena, batez ere heldue- netan, lehenbailehen lanean hastea da. Badakite eta onartzen dute horretarako baimen jakin batzuk eskuratu behar dituztela, eta nolabaiteko prestakuntza profe- sionala eskuratu behar dutela.

• Adin txikiko gehienek trebakuntza-jardueretan parte hartzen dute, eta motibazio handiarekin gainera; trebakuntza-jarduera horiek lehenbailehen lanean hasteko helburuarekin daude lotuta zuzenean. Nagusiki ofizio bat edo gehiago ikastea eta gaztelania menderatzea bilatzen dute.

• Hartutako adin txikiko askok ez du ia erlaziorik bertako jendearekin (hezitzaileez gain, noski). Kirol-taldeetan parte hartzen duten edo lana egiten duten batzuk izan ezik, gainerakoek diote beren lagunak beste etorkinak direla, eta, normalean, nazionalitate berekoak.

• Etorri aurretik zituzten aurreikuspenen eta hemen topatu duten errealitatearen arteko aldea oso handia da eta, batez ere, lanean hasi bitartean paperak lortu arte iragan behar duten prozesu luzeak eraginda.

Jarraian sei ezaugarri edo gai horiei buruzko adibide esanguratsu batzuk azalduko ditugu.

1. Familiarekiko lotura

Elkarrizketatutako gazteak, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, harremanetan daude beren jatorrizko familiekin. Harreman hori oso garrantzitsua da beraientzat. Telefono bidezkoa izan ohi da, hilean behingoa ala astean behingoa, bakoitzak dituen aukeren arabera. Normalean senide ugariko familiak dira.

Bere familiarekin telefono bidezko harremana mantentzen du; astero hitz egiten du beraiekin. (B-2) Marokoko landa-ingurune batetik dator, 1.000 biztanle inguru dituen herrixka bereber batetik. Bere familia bertan bizi da eta hilean behin hitz egiten du beraiekin. (G-1)

Bere familian “pila bat” omen dira: zazpi anai-arreba, lehengusu bat,... Hilabetean behin hitz egiten du beraiekin, telefono-txartelaren bidez. (G-6)

Telefono bidezko harremana du El Aaiunen bizi diren amarekin eta anai-arrebekin (A-3)

Lau arreba ditu eta bera da zaharrena. Telefono bidezko harremana mantentzen du bere familiarekin, baina ez du harreman zuzenik: “Asko gustatuko litzaidake. Haien falta sentitzen dut. Beraiek ere sentitzen dute nire falta”. (B-7)

Telefono bidezko harremana du bere familiarekin (2 dei astean). Bere familia Marokon dago oraindik:

gurasoak eta zortzi anai. (R-1)

Telefonoz hitz egiten du bere familiarekin. Beraiek dira deitzen dutenak; izan ere, beste herri batera igo behar dute deitu ahal izateko, beren herrian ez baitute telefonorik. (B-3)

Familiarekiko harremana mantentzen du, batez ere arreba zaharrenarekiko harremana, oso konfiantza handia baitu berarekin. (B-6)

2. Mugikortasuna: bide asko, itxiagoak edo irekiagoak, dituen ibilbide bat

Euskal Autonomia Erkidegora iritsi aurretik, gehienak Espainiako leku desberdinetan bizi izan dira, batzuk baita Europako herrialde desberdinetan ere. Batzuk beste lekuetan dauden senitartekoekin edo lagunekin egon dira, beste batzuk zentroz zentro ibili dira, eta kalean bizi izan direla diotenak ere badaude. Zenbait kasutan muga behin baino gehiagotan zeharkatzen saiatu dira, penintsulara iritsi ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegora etortzera bultzatzen dituen arrazoi nagusienetako bat da lagunek edo ezagu- nek hemen paperak egiten dituztela esan dietela, edo adin txikiko atzerritar arduradun gabeen egoera ona dela entzun dutela. Baina hemen kasualitatez edo, besterik gabe, beste nonbaitera joan bitartean dagoenik ere badago.

Bi urte daramatza zentro honetan. Lehen 8 hilabete egin zituen Bartzelonako zentro batean. “Ez nengoen gustura. Ez zuten ez paperik eta ez horrelakorik ere egiten”. Hona etorri zen zentroaz oso ondo hitz egin zioten lagun batzuk ezagutzen zituelako. (B-2)

Tangerretik Algeciras aldera kamioi batean irten zenetik, ez da geldirik egon. Iritsi zenean, Madrilen zegoen bere lehengusu bat bila joan zitzaion. Berarekin egon zen ikasten. Ondoren Europarantz joa- tea erabaki zuen. Alemanian, Holandan, Belgikan eta Frantzian egon da, bere egoera berean zeuden beste adin txikiko marokoarrekin. Herrialde horietan, zenbait zentrotan egon zen, batez ere zentro itxietan, baina egonaldi luzeak egin zituen baita ere kalean. Espainian ere alde batetik bestera ibili da.

Bartzelonan egon da, zentro itxi batean; Madrilen hiru aldiz pasa da zentro beretik; Valentzian ere egon da; Euskadin ere erreformarako zentro itxi batean egon da. Orain 2 hilabete daramatza zentro ireki batean, zaintzapeko askatasuneko neurri judizialarekin. (G-5)

Behin Algeciras arte iritsi zen. Han denbora batez egon zen diru pixka bat lortu arte, eta ondoren bere etxera itzuli zen. Oraingo honetan, Tetuandik Malagara joan zen. Han, Malagan, hiru hilabete egin zituen zentro batean. Handik Granadara joan zen, eta bertan zentro batean egon zen, baina denbora oso gutxiz. Ondoren Bilbora joan zen, Madriletik iraganez. Lagunak zituen hemen eta horregatik erabaki zuen hona etortzea. (R-4)

Almerian egon zen lanean, Alacanteko zentro batean ere egon zen, Bartzelonako beste batean eta familia batekin ere. Bartzelonan zentro batera joatea proposatu zioten, baina berak ez zuen nahi: “Ez bazoaz zentrora, berriro Marokora bidaltzen zaituzte”, dio. Bizkaira etorri zen, hemen paperen arazoa konpontzen zutela entzun baitzuen. (B-8)

Espainiara iritsi zenean ondoko hau galdetu omen zion bere buruari: “Nola egingo dut nik hau? Ez dut inor ezagutzen... Nola egingo ditut nik paperak?” Cartagenara iritsi zen ontzian. Han Bartzelonarako autobus bat hartu zuen. Lau egun kalean eman zituen, parke batean bizitzen. Adin txikikoentzako zentro baten helbidea ematen dion aljeriar bat ezagutu zuen. Bertan bi hilabete egin zituen, baina ez zegoen gustura. Lau hilabete falta zitzaizkion adinez nagusi izateko, eta Bilbon paperak egiten zituztela entzun zuen. Hortaz, autobus bat hartu eta Bizkaira etortzea erabaki zuen. (B-6)

Emigratzeko erabakia hartu zuenean 17 urte zituen, eta Tangerrera joan zen, muga zeharkatzen saiatzeko xedez. Lehenengo aldian Algecirasera iritsi zen, baina harrapatu egin zuten eta Marokora itzuli behar izan zuen. Berriro saiatu zen. Granadara iritsi zen, eta bertan poliziak harrapatu zuen.

Tarragonako zentro batean amaitu zuen. Bertan eman zituen sei hilabete. (...) Zentroz aldatu zuten, eta Reuseko beste batera eraman zuten. Bertan 2 edo 3 hilabetez egon zen, baina berak lanean hasi nahi zuen eta han adin txikikoa zela eta ondorioz ezin zuela lanik egin esaten zioten. Orduan Frantzia- ra joatea erabaki zuen. Nizan egon zen hilabetez (...)Anai bat du Almerian, eta, ondorioz, Frantzian hilabetez egon ondoren berarengana joatea erabaki zuen. Baina han oso baldintza txarretan bizi zen.

(...) Almeriatik joatea erabaki zuen, eta Tarragonara itzuli zen. Han Saloun lan egiten zuten lagun batzuk ezagutu zituen; patata biltzen jarduten ziren, eta beraiekin joatea erabaki zuen. Han Loiuz hitz egiten entzun zuen: “ondo portatuz gero, bizimodu ona eta lana; bestela, ezer ez”. Horrela, hona etortzea erabaki zuen. (B-5)

Bere bidaia, hona iritsi arte, oso luzea izan da. Algeriara joan zen, eta handik Marokora. Ondoren, patera batean, Fuerteventura arte iritsi zen. Han etorkinentzako eremu batean egon zen hilabetez. Las Palmas arte jarraitu zuen, eta han hiru hilabete egin zituen Gurutze Gorriko zentro batean. Madrile- raino jarraitu zuen. Han bi hilabetez egon zen, lagun batekin bizitzen. Honek beste nonbaitera joatea gomendatu zion, Madrildik irtetea, beste lekuetan lana errazago bilatuko zuelakoan. Dirua eman zion eta Gasteizera etorri zen. (A-11)

12 edo 13 urterekin zenbait aldiz atxilotu zuten bai Tangerren eta baita Algecirasen ere, muga ze- harkatu nahian. Jo egiten zuten. Marokoko poliziak ematen zion tratuari buruz galdetu diogunean, berak ondoko hau esan du: “Jo bakarrik ez; ia akabatu egin ninduten”. Azkenean, 14 urte zituela, autobus azpian muga zeharkatzea lortu zuen, bakar-bakarrik. (...) Gipuzkoara etorri aurretik, Madrilen bizi zen (kalean). Sorian ere egon zen. Handik Donostiaranzko autobus bat hartu zuen: “lagunak nituen hemen”. (G-6)

Hamaika urterekin laurogei egun eman zituen Tangerren eta hiru aldiz itzuli behar izan zuen Algecira- setik. Azkenean muga kamioi batean, “gurpilen gainean”, beste bi lagunekin batera zeharkatzea lortu zuen. Lagunetako bat hil egin zen bidaia hartan. Algecirasen urte pare bat egin ondoren, Bartzelonara joan zen; hasieran aterpetxean egiten zuen lo, baina ondoren harrera-zentro batean jarri zen bizitzen.

Marokora itzularazia izateko arriskuaren aurrean, hezitzaileetako batek dirua eman zion autobuserako:

“hobe ihes egiten baduzu”. Horrela, Gipuzkoara iritsi zen. (G-2)

3. Migrazio-proiektua: lehenbailehen lanean hastea

Beren migrazio-proiektuak lanean hastea du xedetzat, “bizimodua bilatzeko”. Izan ere, hori da beren herrialdea uztera bultzatu dituen arrazoia. Batzuk hemen bizi nahi

dute etorkizunean, baina beste batzuk ez dakite beren etorkizuna Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako beste lekuren batean edo beren sorterrian edukiko duten. Lortu ahal izateko, badakite “paperak” behar dituztela, eta horretarako lanbide heziketako ikastaroetara joan behar dutela.

Bidaiaren motibazioa oso argia da: “Han ez dago lanik. Dirua behar dute ondo bizitzeko”. Etor- kizunerako dituen planei dagokienez, honela laburbiltzen ditu: zurgintza beste urtebetez ikastea, eta, ondoren, lan egitea. (B-1)

“Paperak bilatzen ditut. Lana bilatzen dut”. Horrela laburbiltzen ditu bere asmoak. (A-4)

Etorkizunari dagokionez, bere asmoak argiak dira: hemen lan egitea, igeltsero gisa, familia laguntze- ko, dirua bidaltzeko.Paperak eta lana izanez gero, “pisu bat alokatu eta bizimodua aterako nuke”.

Bestela, “izorratuta”. (B-7)

Bere etorkizuna hemen ikusten du. Ikasi egin nahi du, ondoren lanean hasi eta Marokora bisitan joateko. (4. neska)

Bere itxaropenak: “Lana eta etxe propioa”. Horretarako, ikasi egiten du, soldadura-lantegi batean aritzen da lanean, eta iturgintza-ikastaro bat egingo du. Telefonoz hitz egiten du bere familiarekin. Ez du hara itzultzeko asmorik. “Familia ikusteko besterik ez” adierazten du. (G-7)

4. Lanean hasteko beharrezkoa dena azkar ikastea

Gazteek jarduera oso desberdinak gauzatzen dituzte, hala nola ofizio bat ikastea edo gaztelania-eskoletara joatea. Oro har, jardueretan parte hartzen dute eta motibazio handiarekin ikasten dute.

Hainbat adar profesionaletan trebatu da (elektrizitatea, klimatizazioa, aluminiozko arotzeria), praktikatan dabil eta oraindik ez du lan-eskaintzarik. (B-2)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bere adinaren arabera eskolatuta dagoen bakarra da zentroan. (G-6) Berak institutu batean ikasten zuen eta egun zurgintza-ikastaro bat egiten du. (A-1)

Gaztelania ikasten du. LHZ batera joaten da (margolari ofizioa ikasten du). (A-3) Gaztelania ikasten du eta LHZ bateko eskoletara ere joaten da (zurgintza). (A-4).

Gaur egun institutu publiko batera joaten da. Ikastea oso zaila egiten zaiola dio; izan ere, “han esko- lak desberdinak ziren”. Datorren urtean Lanbide Hastapenerako Zentro batean hasiko da, zerbitzari izateko. (3. neska)

Egun Sartuko lantegi balioanitz batera joaten da. (A-8)

5. Lagun berriak egitea: urrats zaila

Gazteak beste etorkinekin erlazionatu ohi dira, normalean nazionalitate berekoekin.

Hori dio gehiengoak, nahiz eta zenbait adin txikikok, batez ere lana edo kirola bezalako jarduerak direla-eta, bertako jendearekin ere baduten harremana.

Lagun “dezente” dituela ere esaten du. Batzuk hemengoak; gehienak marokoarrak, Donostian, Pa- saian, Errenterian,...(G-6)

Bere lagunak marokoarrak eta hemengoak dira. (A-5)

Bere lagunak zentroan topatu dituen beste etorkinak dira: Boli Kostako bat, Ghanako beste bat,...

(A-8)

Bere lagunak berarekin bizi diren mutilak bakarrik dira: “Zentroko mutilekin bakarrik ateratzen naiz”.

(A-9)

Bere lagunei dagokienez, kanpoko nahiz hemengo lagunak dituela dio. (A-10)

Zentroko edo pisuetako jendearekin erlazionatzen da, eta batez ere bereberrekin, bera ere bereberra da eta. (B-3)

Gehienbat zentroko zenbait pertsonekin edo atletismo-taldeko kideekin erlazionatzen da. (B-4) Bere lagun guztiak marokoarrak dira; ez du hemengo lagunik. (1. neska)

6. Agiriak lortzea: aurreikuspenen eta errealitatearen arteko aldea

Agiriak lortzeko prozesua luzeegia dela diote. Gainera, Marokotik edo beste lekuetatik zetozenean, itxaropen handiagoak zituzten, ez ziren errealistak, guztia errazagoa eta azkarragoa izango zela uste zuten.

Berak hau desberdina zela usten zuen, paperak izango zituela eta lana egiteko aukera edukiko zuela, baina ez da horrela izan. Oraindik ez du agiririk. (G-5)

Bera lanera etorri dela dio, baina agiriak lortzeko denbora asko behar dela, eta, gainera, bere gura- soentzat oso zaila da behar dituen agiriak igortzea. “Paperak nahi ditut, lana egin eta nire familia ikusteko”, baina prozesua luzeegia da. (G-3)

Berak imajinatzen zuena desberdina omen zen. Bazituen hemen egondako lagunak, baina hala ere ez zuen imajinatu ere egiten hau den bezalakoa izango zenik. (G-10)

Marokotik joan zen lekuz aldatu nahi zuelako, baina hau ez da imajinatzen duen bezalakoa. “Paperak ez dira hain azkar lortzen. Lana lortu nahi dut, baina oraindik ez dut ezer.” Lanerako baimena duela sei hilabete aurkeztu zuen, baina oraindik ez du erantzunik jaso. (G-9)

Lau urte daramatza hartuta, baina pasaportea besterik ez du; ez du egoitza-baimenik. Eskatu egin zuen, baina ukatu egin zioten. (R-3)

In document 0 aurkibidea - Ararteko (página 106-114)