JARDUERARIK GARRANTZITSUENEN ANALISIA ALORREZ ALOR
2. NEKAZARITZA, INDUSTRIA, mERKATARITZA ETA TURISmOA
2007an guztira 16 kexa aurkeztu dira nekazaritza, industria, merkataritza eta tu- rismoaren arloan; alegia, ekitaldi honetan erakundean jasotako kexa guztien %1,03.
Kexek honako administrazio hauetan izan dute eragina:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
(Eusko Jaurlaritza) ... 9 - Foru administrazioa ... 4 - Toki administrazioa ... 4
Horien edukiari dagokionez, jasotako kexak honako azpiarlo hauetan banatzen dira:
- Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio
prozedura ... 6 - merkataritza ... 5 - Kontsumoa ... 2 - Eskubideak eta askatasunak ... 1 - Industria ... 1 - Turismoa ... 1
Arlo honi buruzko kexei dagokienez nabarmendu behar dugun lehen gauza da, askotariko gaiak jorratzen dituzten arren, azpiarlo bakoitzeko aurkeztutakoak oso gutxi direla, aurreko paragrafoan jasotako datuek adierazten duten moduan.
Azalpen hau hasteko, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren arloan izapi- detutako kexak aipatuko ditugu. Horrela, aurreko ekitaldian hasitako kexa bat izapidetzen amaitu dugu, hain zuzen ere, Gipuzkoan 2006-2007 denboraldian basurdea ehizatzeko baimen eskaera izapidetzeko moduagatik aurkeztu zen kexa bat. Kexa, nagusiki, eskaera ehiza-denboraldia hasi eta zenbait egunera ebatzi zelako aurkeztu zen.
Bidali genion laguntza-eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak onartu zuen eskaera denboraldia hasi zenetik jada 17 egun igaro zirenean ebatzi zela. Atzerapena justifikatzeko adierazi zuen eskaerak, hasiera batean, ez zituela ezarritako baldintzak betetzen.
Foru erakundea ehizarako baimen eskaerak izapidetzen asko atzeratu izana aurrez ere aztertu zuen Ararteko erakundeak beste kexa-espediente batean (627/2001/19).
Horren baitan, gomendioa egin genion orduko Nekazaritza eta Ingurumen Sailari, eremu honetan beharrezko mekanismoak artikula zitzala eskatzeko arlo honetan har- tutako erabakien aurka aurkeztu ziren eskaerak eta errekurtsoak berariaz ebatz zitezen eta interesdunei jakinaraz zekizkien, kasuan kasuko ehiza-kanpaina hasi baino lehen (21/2002 Gomendioa, ekainaren 7koa). 2003ko ohizko txostenean kexa horren la- burpena egin genuen.
Informazio ofizialak garbi uzten zuen kexagileak aurkeztu zigun kasuan erakunde horrek izandako jarduna ez zela bat etorri aipatu gomendioan jaso genuenarekin. Horrez
gain, espediente horretan adierazi genuen sail horrek ez zuela gomendioa bete, formalki onartu zuen arren. Hori zela-eta, berriro gogorarazi behar izan genion –bertan jaso genituen eta, gure ustez, erabat indarrean zeuden gogoetetan oinarrituta–, hurrengo denboraldietan kexa eragin eta gomendioa sortu zuenaren moduko atzerapenik berriro gerta ez zedin.
Bestalde, gure ustez, foru administrazioak eskaeraren hutsei buruz eman zizkigun azalpenek ez zuten justifikatzen hura ebazteko izan zen atzerapena. Gainera, azalpen horiek ikusita, orobat gogorarazi behar izan genion azaroaren 26ko 30/1992 Legea- ren 71.1 artikulua egoki betetzeko eta bertan jasotako formalitateak errespetatzeko betebeharra zuela, etorkizunean burutzen zituen jarduerak aipatu manuetara egokitu zitzan (1164/2006).
Era berean, izapidetutako beste kexa bat Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden ehiza kontrolatuko eremuetan ehizatu ahal izateko 2007-2008ko denboraldirako eskatu zen baimena ukatu zelako aurkeztu zen. Kexagileak bertan adierazi zuen, urtero bezala, ehiza-denboraldia amaitzean, begiztatutako eta ehizatutako piezei buruzko datuak biltzen zituzten egiaztagiri guztiak entregatu zituela, behar bezala beteta, Sailaren bulegoetan.
Hala ere, denboraldi honetarako lehenengo baimena eskatzerakoan, aurreko denboral- dian aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu ez zela adierazi zioten.
Ondoren, bere erreklamazioari erantzunez, interesdunak Sailaren jakinarazpena jaso zuen eta bertan azaldu zioten, ehiza-denboraldia osoan, ezingo zuela baimenik eskuratu, Bizkaiko Lurralde Historikoan ehiza-denboraldiak ezartzen dituen uztailaren 12ko 3447/2006 Foru Aginduaren 9. artikuluarekin bat etorriz.
Administrazioaren zigortzeko ahalmenaren printzipioak Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak arautzen ditu. Horrela, 127. artikuluak dioenaren arabera, lege mailako arau batek beren beregi emandakoa denean balia daitezke administrazio publikoak Konstituzioan ezartzen den zehatzeko ahalaz, betiere, ahalaz baliatzeko aurreikusitako prozedura aplikatuz.
Zehazki, honakoak dira aplikagarri: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 34. artikulua eta hurrengoak eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan jasotzen den zigortzeko ahalaz baliatzeko Prozeduraren Araudia (hastea, bideratzea, interesdunari entzutea eta forman ebaztea).
Azkenik, interesdunak jaso zuen jakinarazpenean aipatutako Foru Aginduaren 9. artikuluari jarraiki, zale guztiek harrapaketa-partea behar bezala beteta entregatu behar zuten denboraldia amaitzen zenean. Alabaina, artikulu horrek ez du ezer esaten ustezko arau-haustearen izaerari eta, hala badagokio, ezarri behar litzatekeen zigo- rrari buruz. Sailari balorazio hori helarazi diogu eta haren erantzunaren zain gaude (1426/2007).
Turismoaren sektorean, autokarabanarekin Garaioko (Araba) parke probintzia- lera sartzeko debekua dela-eta aurkeztutako kexa aipa dezakegu. Kexagilearen ustez, jarduera hori diskriminatzailea zen, autokarabanak 3.500 kg baino gutxiagoko motordun ibilgailutzat hartzen baitira. Kexan azaldutako gaiak erabateko gaurkotasuna du, euskal geografia osoan ibilgailu mota horrek izan duen gehikuntza ikusita. Arlo honetan esku- menak dituzten administrazio publikoek era horretako jarduerak arautu behar dituzte, delako ibilgailuen zirkulazio librea ahalbidetzeko, ibilgailu diren heinean, baina, horrez gain, gaua autokarabanan emateko ohitura arautzeko erantzukizuna ere badute, berariaz
era horretako “kanpaldietarako” prestatuta ez dauden zona jakin batzuetako eremu ahulak nahiz bertako lasaitasuna eta/edo osasungarritasuna zaintze aldera.
Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak jakinarazi zigun autokarabanak, motor- dun ibilgailuak izateaz gain, “ibilgailu bereziak” ere badirela, m1 kategoriakoak horien BGm (baimendutako gehieneko masa) 3.500 kg-koa edo gutxiagokoa bada edo m2 kategoriakoak horien BGm gehiagokoa baldin bada, eta bizitzeko egokia den zona bat izateko moduan eginda daude (2001/116 EE Zuzentaraua, Batzordearena, 2001eko abenduaren 20koa). Bestela esanda, bereziak izatearen arrazoia da, motordun ibilgailuak izatea ez ezik, etxebizitza ere badirela. Ondorioz, Aldundiaren ustez, ezin dira gainerako automobilekin parekatu, biak bide publikoetatik ibiltzen direla eta pertsonak garraiatzeko baino ez direla izan ezik. Bereziak direnez, egoera jakin batzuetan, ibilgailu horiek bes- tela tratatu ohi dira, esate baterako Garaioko parke probintzialera sartzeari dagokionez.
Horren helburua kanpinak antolatzeko araudia betearaztea da.
Nolanahi ere, adierazitako kontuen ondoren, beste dekretu bat onartu da eta, horren bidez, karabanak eta/edo autokarabanak zehazki horretarako den aparkalekuan utzi ahal izango dira, adierazitako ordutegiaren barruan, nahiz eta, oraindik ere, debekatuta egongo den parkean gaua ematea. Hortaz, araudi berri honi esker, jada konpondu da sortutako arazoa.
merkataritzaren arloan, oraindik ere kexak jasotzen ditugu kalez kaleko salmentan aritzearekin edo udal azoketan postuak esleitzearekin edo feria berezietan parte hart- zearekin erlazionatutako alderdien inguruan. Kexa horiek erabateko eragina dute Ad- ministrazioak ondasun publikoen arloan oinarrizko zenbait printzipio betetzean (besteak beste, publizitate printzipioa eta lehia askearen printzipioa). Batzuetan, administrazioek elkarteen laguntza aktiboa jasotzen dute halako ekitaldiak edo zerbitzuak kudeatzeko eta antolatzeko, baina horrek ezin du tartean den administrazioa lege guztiak betetzetik edo horiek beteko direla bermatzetik salbuesten.
Printzipio horiek betetzeko, deialdia publiko egin behar da nahitaez, eskaerak aurkezteko epeak ezarri behar dira, horiek baloratu behar dira eta lanpostuak esleitu behar dira. Horretarako, aurrez, zehaztu eta ezagutarazi egin behar da zer irizpide eta eskakizun izango diren kontuan delako eskaerak baloratzeko; elkarte bateko kide izatea ezin da baldintza erabakigarria eta derrigorrezkoa izan azokako postu baten esleipendun izateko, hori berdintasun printzipioarekin kontraesanean egon baitaiteke.
Elkartzeko eskubidea oinarrizko eskubidetzat hartzen du Konstituzioaren 22. ar- tikuluak eta bere bi alderdiei dagokienez aldarrikatu eta bermatzen du; alegia, alderdi positiboari (elkartzeko askatasun indibidualari) eta alderdi negatiboari (ez elkartzeko askatasunari) dagokienez. Ez elkartzeko askatasun hori ere aipatu oinarrizko eskubidea bermatzeko adierazpenaren esparruan kokatzen da, botere publikoek ukitu ezin duten askatasun indibidual gisa, Konstituzio Auzitegiak 67/1985 Epaian adierazitakoaren arabera: “la libertad de no asociarse es una garantía de frente al dominio por el Estado que dispusieran del monopolio de una determinada actividad social” (zu- zenbideko 3. oinarria). Hau da, Konstituzioak elkarte bateko kide izatera ez behartua izateko eskubidea ere onartu eta babesten du.
Legearen aurreko berdintasun printzipioak kasu berdinen aurrean tratu berdina emateko betebeharra ezartzen die botere publikoei. Interpretazio hori hasieratik jaso du Konstituzio Auzitegiak, honakoa adierazi baitu 49/1982 Epaian: “el artículo 14 de la Constitución, al establecer el principio general de que los españoles son iguales
ante la ley, establece un derecho subjetivo a obtener un trato igual y, al mismo tiempo, limita el poder legislativo y los poderes de los órganos encargados de la aplicación de las normas jurídicas” (zuzenbideko 2. oinarria).
Hala ere, jurisprudentzia horrek dio ondorio desberdinak egon daitezkeela kasu beraren aurrean, honakoa aipatzen baitu: “La igualdad a que el artículo 14 se refiere, que es la igualdad jurídica o igualdad ante la ley, no comporta necesariamente una igualdad económica y efectiva. Significa que a los supuestos de hecho iguales han de serles aplicadas unas consecuencias jurídicas que sean iguales y que para introducir diferen- cias entre los supuestos de hecho tiene que existir una suficiente justificación de tal diferencia que aparezca, al mismo tiempo, como fundada y razonable de acuerdo con los criterios y juicios de valor generalmente aceptados”(zuzenbideko 2. oinarria).
Laburbilduz, arrazoibide honek argi eta garbi ezartzen du botere publikoen aldetik bereizkeriazko tratua ez jasotzeko eskubidearen garapena. Tratu desberdin hori ezin da bereizkeriatzat hartu desberdintasuna modu objektiboan eta arrazoizkoan justifikatuta baldin badago. Nolanahi ere, doktrinak behin eta berriro aipatu du tratu desberdina frogatzearen zama botere publikoei dagokiela.
Industriaren atalari dagokionez, erakunde honek hainbatetan galdetu du ea zer- gatik egin dion uko Eusko Jaurlaritzako Industria, merkataritza eta Turismo Sailak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzien Fakultatean lortutako elektronikako ingeniari titulu ofiziala onartzeari behe tentsiorako norbanakoaren trebakuntza-egiaztagiria esku- ratzerakoan, elektrizitateko ezagutza teoriko-praktikoei jaramon eginez (behe tentsioari buruzko araudi elektronikoko jarraibide tekniko osagarria).
Joan den urtean egindako azken gestioen ondoren (horien berri 2006ko urteko txostenean eman genuen), erakunde honek Herriaren Defendatzaileari kexaren berri ematea erabaki zuen, honela:
“Como resultado de estas últimas gestiones, hemos logrado recabar un pronunciamiento expreso del decano de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU en torno a la capacitación de los ingenieros electrónicos formados en esta facultad para la obtención del carné de instalador autorizado en baja tensión.
No obstante, hemos topado nuevamente con la actitud renuente del Departamento de Industria, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco, ya que, habiéndose instado la reconsideración de su anterior negativa a la vista de la información facilitada por el decanato de la Facultad de Cien- cia y Tecnología de la UPV/EHU, los responsables de la Consejería insisten en señalar que los carnés otorgados tienen, de conformidad con lo establecido en el apartado 4.3 de la ITC-BT-03 del Reglamento Electrónico para Baja Tensión, ámbito estatal. Entienden por ello, como puede comprobar en la documentación que se adjunta, que: “las Comunidades Autónomas no pueden sino, como ha ocurrido en el presente supuesto, aplicar los criterios ya establecidos por la Ad- ministración del Estado en el Reglamento de Baja Tensión siendo dicha Administración la que debe, si lo considera oportuno, fijar criterios uniformes para todas las Comunidades Autónomas o, en su caso, resolver las dudas de interpretación que se planteen”.
En consecuencia y siguiendo el ofrecimiento que me mostraba en su última comunicación, de fecha de 23 de septiembre de 2005, he decidido solicitar la colaboración de esa Institución del Defensor del Pueblo para que lleve a cabo las gestiones que estime oportunas, ante instancias del Ministerio de Ciencia y Tecnología, de tal modo que podamos poner fin a la controversia interpretativa a la que ha dado lugar la presente queja.”
Elkarlan honen emaitza gisa, Herriaren Defendatzailearen jakinarazpena jaso ge- nuen eta, horrekin batera, Industria, merkataritza eta Turismo ministerioaren txostena
aurkeztu zen. Gure ikuspegitik, txosten horretan, honako balorazio hau azpimarratu behar dugu: “…de cuyo contenido parece deducirse que el título universitario oficial de Ingeniero en Electrónica, obtenido en la Facultad de Ciencia y Tecnología de la Universidad del País Vasco, posee el mismo carácter y nivel académico que los que se expiden por los estudios realizados en Escuelas Técnicas, todo lo cual permite considerar equivalentes ambas titulaciones a los efectos previstos en los requisitos de titulación exigidos en la Instrucción técnica complementaria ITC-BT-03, que acompaña al Reglamento electrotécnico para baja tensión (Real Decreto 842/2002, de 2 de agosto).”
Hori dela-eta, berriz ere laguntza eskatu diogu Industria, merkataritza eta Turismo Sailari, Estatuko instantzia horrek adierazitakoa ikusita sortutako interpretazio zalantzen inguruan duen behin betiko iritzia jakinaraz diezagun. Une honetan, iritzi hori jakin zain jarraitzen dugu.
Era berean, eta Herriaren Defendatzailearen laguntzari esker, antzeko beste jarduera bat burutu da, baina informatikako lizentziatu titulazioari dagokionez. Kasu honetan, eta informatikako lizentziatu titulua, ondorio guztietarako, informatikako ingeniari titu- luarekin homologatuta dagoela egiaztatu den arren, Industria, merkataritza eta Turismo Sailak ez du onartu, bere ustez, lehenari dagozkion ikasketek ez baitute prestakuntza nahikoa eskaintzen eremu elektroteknikoan.