• No se han encontrado resultados

OGASUNA Sarrera

In document TXOSTENA - 2007. URTEA (página 90-95)

Laneko jazarpena edo mobbing­a

6. OGASUNA Sarrera

2007an guztira 77 kexa erregistratu ditugu ogasunaren arloan; hau da, aldi horretan erakundean aurkeztu diren erreklamazio guztien %4,94.

Eragindako administrazioen arabera banatuta, egoera honakoa da:

- Toki administrazioa ... 30 - Foru administrazioa ... 22 - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

(Eusko Jaurlaritza) ... 1

Foru zergak

- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

Horren aplikazio eremua zabala denez, hauxe da, tradizioz, erakunde honetan jar- duteko eskaera gehien sortzen duen foru zerga. Hala ere, Arabako 35/1998, Bizkaiko 8/1998 eta Gipuzkoako 19/1998 Foru Arauen indarraldian, hau da, 1999ko hasieratik 2006ko bukaerara, zerga honekin erlazionatutako kexa-kopurua pixkanaka murriztu egin dela ikusi da. Hori aipatu aldiko lehen urteetan antzeman ziren hutsetako batzuk pixkanaka gainditu egin direlako eta hartzaileek zerga hobeto ezagutzeko aukera izan dutelako gertatu da.

Esan dezakegu 2007 PFEZren bi legegintzaldiren artean geratu dela, batetik, zerga erregulatzen duten foru arau berriak sartu baitira indarrean hiru lurralde historikoetan (3/2007 Araban, 6/2006 Bizkaian eta 10/2006 Gipuzkoan) eta, era berean, aurreko arautegiarekin 2006ko aldiari zegokiona likidatu baita.

Zerga honetan egin den erreformaren eraginik bistakoena ez da 2008ko lehen hiruhilekoa igaro arte agerian jarriko; une horretan, 2007ko aldia formalki likidatuko da, bere formulazioarekin bat etorriz. Orduan egiaztatuko ditugu zerga berriaren indar- guneak eta ahulguneak, baita herritarren onarpen maila ere.

Hala ere, kontrako lehen ondorioak jada 2007an antzeman ditugu, urtarrilaren 1az geroztik araudi berrian aurreikusita dagoen konturako ordainketen sistema aplikatu baita eta lehen zergarik ordaintzen ez zuten zenbait errenta zergak ordaintzen hasi baitira.

Halaxe gertatu da lanerako ezintasuneko prestazioei dagokien salbues­

penarekin (Arabarako zenbait gauza aipatu behar ditugu). Bere aplikazio eremua txikitu egin da, onura hori 55 urtekoen erabateko ezintasun iraunkorra, baliaezintasun absolutua edo baliaezintasun handia dagoen kasuetarako baino ez baita ezarri. Aldaketa horren ondorioz, salbuespena galdu duten erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioei atxikipena egin zaie urtarriletik aurrera. Jakina, horrek –hots, atxikipenak– jarri ditu erne eragindakoak zerga likidatzeko unea heldu baino lehen eta, ondorioz, batzuek erakunde honetara jo dute bat ez zetozela adierazteko eta gure esku-hartzea eskatzeko.

Kontu honen inguruko lehen kexa Araban bizi den 48 urteko biztanle batek aurkeztu zuen, urtarrileko pentsioan lehen atxikipenak egin eta berehala. Harrigarria bada ere, erreklamazio hori, azkenean, ez zen gauzatu, Arabako Batzar Nagusiek kexa aurkeztu baino egun gutxi batzuk beranduago onartu zuten 3/2007 Foru Araua proiek- tuan aurreikusitako ildotik aldendu zelako, zuzenketa bat onartzeari esker. Horrela, arau horretako 9.2 artikulua aurreko arautegian bezala geratu da; bestela esanda, Gizarte Segurantzak onartzen dituen erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioen gaineko sal- buespenari eutsi zaio, hartzailearen adina edozein dela ere.

Hala ere, ez zen erabat aurreko araudira jo, klase pasiboen erregimenean jasota dagoen eta funtzionarioei aplikagarri zaien ezintasuneko pentsioen gaineko salbuespe- nak, 9. artikulu horretako hurrengo paragrafoan aipatuak, ez baitzuen zorte bera izan arestian azaldutakoarekin alderatuta. Aitzitik –eta, gure ustez, nahi gabe–, proiektuan zegoen moduan geratu zen, hau da, pentsioa jasotzea dakarren lesio edo gaixotasunak hartzailea lanbide edo ofizio orotarako inolako gaitasunik gabe utz dezaketen kasuetara mugatuta (Gizarte Segurantzaren baliaezintasun absolutuko eta baliaezintasun handiko kasuekin parekagarriak).

Arabako Foru Ogasunak jakinarazi digunaren arabera, desadostasun hori laster zuzenduko da. 2008ko Aurrekontuei buruzko Arauan xedapen gehigarria erantsiko da eta, horren bidez, 9. artikuluko 3. puntuaren idazkera aldatuko da, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, arauak klase pasiboen araubideko ezintasuneko pentsioei egun ematen dien kontrako tratua zuzentze aldera.

Hala ere, Bizkaian eta Gipuzkoan, beren batzar nagusiek foru arauak onartu zituztenean, hizpide dugun 9. artikuluaren inguruan ez zen inolako gorabeherarik izan.

Horren ondorioz, aipatu manua bere garaian Zerga-Kideketarako Organoan adostu zen proiektuan bezalaxe idatzita geratu da azkenean: PFEZ ordaindu behar ez duten prestazio bakarrak Gizarte Segurantzak 55 urtekoen erabateko ezintasun iraunkor kualifikatuaren, baliaezintasun absolutuaren edo baliaezintasun handiaren ondorioz zergadunari aintzatesten zaizkionak dira. Klase pasiboen erregimenari dagokionez, bi lurralde horietan salbuetsita daude gaitasunik ezeko edo ezintasun iraunkorreko pen- tsioak, betiere, pentsioa jasotzea dakarren lesio edo gaixotasunak hartzailea lanbide edo ofizio orotarako inolako gaitasunik gabe utziko balu.

Erakunde honen iritziz, aipatu erreformak desberdintasun egoerak sortzen ditu kaltetuen artean. Eztabaidaezina da halako prestazioei zerga onurak ematearen arrazoia ezgaitasuneko egoerak babestu nahi izatea dela (Konstituzioaren agindua). Hala ere, erreformak ezintasun iraunkorreko prestazioari dagokionez zergak ordain tzearen eta salbuespena aplikatzearen artean ezarri duen banalerroa jada ez dago hartzailearen ezgaitasunaren arabera, baizik eta bere adinaren arabera, eta hori ezin da egokitzat jo.

Jakina den bezala, erabateko ezintasun iraunkorra aintzatetsita duenak ezin du bere ohiko lana edo jarduera izan dena egiten jarraitu, nahiz eta hartzaileak bestelako lan edo jarduera batzuetan aritu ahal izango duen. Bada, indarrean sartu berri den erre- formari jarraiki, bai pentsioak bai, hala badagokio, lan edo jarduera horretan lortzen diren etekinek PFEZ ordainduko dute. Hala ere, zerga tratamendua erabat aldatzen da onuraduna 55 urtera heltzen denean. Une horretatik aurrera, “erabateko ezintasun iraunkor kualifikatua” eskatzeko eskubidea du; horren baitan, %20 gehituko zaio or- dura arte jasotzen zuen pentsioari (alabaina, horren ordez, ezin izango du lanaren edo

jardueren bestelako sarrerarik jaso). Gainera, gehitutako pentsio hori PFEZ ordaintzetik erabat salbuetsita egongo da.

Ez dirudi arrazoizkoa denik pentsio bat zerga ordaintzera behartuta egotetik sal- buetsita egotera igarotzea bere titularrak beste iturri batzuetatik etekinak lortzeko duen lege ahalmenaren arabera egotea. Nolabait, esan genezake araudi horrek zergaren berezko izaera hutsaltzen duela, ez baitu, soilik, lanetik lortutako errenta zergapetzen, baizik eta, haratago joanda, erabateko ezintasun iraunkorra duten 55 urtetik beherako pentsiodunen lanerako ahalmen teorikoa ere zigortzen baitu (baita Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean sartuta dauden 55 urtetik gorako batzuena ere).

Adierazitako arrazoiak direla medio, erakunde honek gai honen inguruko bere esku-hartzea albait gehien areagotzea erabaki du, foru ogasunek arlo hau sakon be- rrikus dezaten eta lanerako ezintasuneko egoera ezberdinei aplikatu beharreko zergen eskema diseina dezaten, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren printzipioa behar bezala errespetatuta.

2007an PFEZri buruz erregistratu diren gainerako kexek, oro har, aurreko urtee- takoek dutenaren moduko tipologia dute. Horietako batzuetan jasotako kontuetan, Ad- ministrazioak ez du oker jardun, baizik eta informazioa falta izan da, zergaren konplexu- tasunak berak askotan dakarren moduan. Adibide gisa, honakoak aipa ditzakegu:

• 18 urtetik gorako seme-alabekin baterako aitorpena aurkezteko debekua.

• Zerga likidatzeko betebeharra lanaren errentak ordaintzaile bakar batengandik baino gehiagorengandik jasotzen direnean, lortutako diru-sarreren bolumena kontuan hartu gabe.

• Berandutzako interesak kobratzea, baita kendutako zenbatekoak ere, etxebizitza- kontuaren indarraldia amaitzear egon eta etxebizitzarik erosi ez denean.

• Dohaintzek dohaintza-emailearentzako ondare irabazi gisa ordaintzea zerga.

Bitxia bada ere, PFEZri buruzko zenbait kexak zerga administrazioaren jarduera legez kontrakoa izan dela utzi dute agerian, Zergei buruzko Foru Arau Orokorra bera oker interpretatu delako, zehazki, preskripzio epea behar ez bezala zenbatu delako.

Gaia bi pertsonak aurkeztutako kexen ondoren sortu da. Kexetan adierazi zutenez, ez zeuden ados Bizkaiko Foru Ogasunak emandako bi ebazpenekin, bertan, administrazio horrek zenbatutakoari jarraiki, hiru urteko preskripzioa ezarri baitzen, eta ez Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak halako kasuetarako ezartzen duen lau urtekoa (lehen xedapen iragankorra, 1. paragrafoa). Foru Ogasunak nahastu egin zela onartu zuen eta berehala zuzendu zuen bere irizpidea.

- Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (OEZ)

Babes ofizialeko etxebizitzak eskualdatzerakoan OEZren salbuespena aplikatzeari buruzko kexa-espedientea izapidetu dugunean ikusi ahal izan dugunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak erakunde honek onartu ezin dezakeen irizpidea erabiltzen

du, izan ere, bigarrenez eskualdatutako etxebizitza eskuratzen dutenak justifikaziorik gabe diskriminatzen ditu ematen zaien etxebizitza, aurretik, esleipendunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari berari salmentan eskaintzen dionean.

Kontu horren abiapuntua Gipuzkoako Lurralde Historikoan OEZ arautzen duen 18/1987 Foru Arauren 41.1.B.13 artikulua da. Honek dio, hitzez hitz, ondorengoek salbuespena izango dutela: “Euskal Elkarte Autonomoko Administrazioak bere es- kumenetan aritzean egiten dituen Babes Ofizialeko etxebizitzen eskualdaketek”.

Adierazitakoaren moduko kasuetan salbuespena modu baketsuan aplikatu izan da prozesuko fase guztiak urratsez urrats egin direnean, hau da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, eskritura publikoa formalizatuta, hasierako esleipendunari etxebizitza erosi dionean eta, ondoren, gauza bera egin duenean administrazio horrek esleipendun berriaren alde egiten duen lekualdatzea dokumentatzeko.

Hala ere, 8/2005 Instrukzioak, Etxebizitza sailburuordearenak, “Sailari eskaini zaizkion edo bere esku utzi diren eta lehentasunez erosi diren etxebizitzak eskuratu eta esleitzeko prozedurei buruzkoak”, hizpide dugun kasuan bideratu beharreko prozesua sinplifikatu eta arindu du; hala, lehen urratsa ezabatu du, hau da, jada ez da eskrituretan jasotzen lehengo titularrak etxebizitzari uko egin eta, hala, haren titulartasuna, formalki, berriz ere Administrazioaren esku geratu dela.

Instrukzio hori aplikatuta, egun eskritura bakarra egiten da eta, bertan, saltzaile gisa pertsona partikular bat agertzen da (hau da, etxebizitzaren lehengo esleipenduna).

Horregatik uste du orain Gipuzkoako Foru Ogasunak eskualdatze modalitate horretan ez duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak esku hartzen. Hori dela-eta, bere iritziz, ez dira betetzen zergaren gaineko salbuespena aplikatzeko eskakizunak, nahiz eta ez den inolako aldaketarik izan ez egitatezko kasuan ez zergei buruzko araudian.

Gainera, administrazio horrek ere ez dio baliorik ematen eskrituran bertan azalpen gisa egiten den (eta Sailak berak ere inolako arazorik gabe berretsi ahal izango zukeen) adierazpenari. Honela dio, hitzez hitz:

“La parte compradora desea dejar constancia a todos los efectos y en parti- cular a efectos de posibles futuras cuestiones y reclamaciones que pudieran plantearse (en ningún caso contra la parte vendedora), así como a efectos tributarios, que VISESA le ha impuesto todas las estipulaciones y condicio- nes de la transmisión de la vivienda en la condición de adjudicatario de la vivienda designada en virtud del preceptivo procedimiento administrativo, por lo que todas las relaciones que ha mantenido en el proceso de adquisición lo ha llevado a cabo con VISESA, a quien ellos consideran que es el efectivo transmitente, limitándose su relación con la persona que formalmente figura como vendedor, en cumplimiento de las condiciones impuestas por VISESA al otorgamiento de la presente escritura; todo ello sin perjuicio de la adqui- sición de diversos muebles y enseres, adquisición esta última que fue llevada a cabo de forma libre por ambas partes, si bien tal posibilidad fue ofertada inicialmente por VISESA.”

Gipuzkoako Foru Ogasunak salbuespena aplikatzearen aldeko gure planteamendua baztertu du (azaroaren 22ko ebazpena)29. Hori justifikatzeko esan du irtenbide hori Zer- gei buruzko Foru Arau Orokorraren 13. artikuluaren aurka egongo litzatekeela; horren arabera, zergen, salbuespenen eta gainerako onuren edo sustagarri fiskalen eremuari dagozkion termino zorrotzetatik urrunago hedatzeko ez da analogia erabiliko.

Gure ustez, arrazoibide hori ez da zuzena, erakunde honen asmoa ez baita sal- buespena foru arauan jasota ez dagoen kasu bati aplika behar zaiola defendatzea. Ez dugu nahi araua modu analogikoan aplika dadin, baizik eta zentzuz interpreta dadin.

Horren haritik, uste dugu kexagileak babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko prozedura guztiz bat datorrela 18/1987 Foru Arauaren 41.1.B.13 artikuluarekin, betiere, aplikatu beharreko araua soil-soilik hitzez hitz hartu nahi ez bada, hori ere berariaz debekatuta baitago gure ordenamenduan.

Ildo horretatik, zergaren gaineko salbuespen eta haborokinen interpretazio mu- rriztailea egitea baztertzen duen jurisprudentziaren doktrina ekarri behar dugu berriz ere ahotara. Zergei buruzko arauak oro har eta, bereziki, salbuespenei dagozkienak, gainerako arau juridikoei aplikatzen zaizkien irizpide berdinekin bat etorriz interpretatu behar dira.

Hala, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 11. artikuluko 1. atalak honakoa aipatzen du: “Zerga arauak Kode Zibilak 3. artikuluaren 1 apartatuan xedatutakoari jarraiki interpretatuko dira”. Kode Zibilak, berriz, honakoa dio: “las normas se in- terpretarán según el sentido propio de sus palabras, en relación con el contexto, los antecedentes históricos y legislativos, y la realidad social del tiempo en que han de ser aplicadas, atendiendo fundamentalmente al espíritu y finalidad de aquellas”.

- Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia (Matrikulazio Zerga) Zorionez, eta aurreko urteetan ez bezala (horietan ugariak izan baitziren), 2007an dezente gutxiago izan dira ezgaitasunen bat duten pertsonei aplikagarri zaien salbuespena epez kanpo eskatu izatearekin edo familia ugarientzako murrizketarekin erlazionatutako kexak.

matrikulazio zergari buruzko araudiak bi onura horiek antzera aurkezten ditu eta, bai salbuespena bai murrizketa erreguzko onura gisa sailkatzen dira; hau da, eraginko- rrak izan daitezen, ezinbestekoa da subjektu pasiboak aldez aurretik eskaera egitea eta Administrazioak onarpena ematea.

Alabaina, zerga kudeatzerakoan, zerga administrazioak, baldintza hori bete behar izateaz gain, beste baldintza osagarri bat ere erantsi du, gure ustez, legean aurreikusi- takoen artean ez dagoena; alegia, bai eskaera bai onarpena ibilgailua matrikulatu au- rretik egitea. Horrela, zergaren autolikidazioa egiterakoan, eta arrazoia edozein izanda

29 Arartekoaren ebazpena, 2007ko azaroaren 22koa; horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuari gomendatzen zaio Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsi dezala babes ofizialeko etxebizitza bat eta, ondorioz, zerga onura horren baitan oker jasotako zenbatekoak itzul ditzala.

ere, ez bada jasota geratzen erosleak ezgaitasunen bat duela edo familia ugaria duela, Administrazioak, ondoren, ez du inolako aukerarik ematen egindako akatsa zuzentzeko, interesdunak frogak izan arren zerga likidatzerakoan jada betetzen zituela salbuespena edo murrizketa aplikatzeko eskakizun guztiak.

- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa)

Zerga honen inguruan arazo gutxi izan dira. 2007an, arazo horiek ezgaitasunen bat duten pertsonak garraiatzeko ibilgailu egokituak erosteari BEZ murriztua aplikatzeko kasuekin erlazionatuta egon dira. Horietako batean bertan ere ez da beharrezkoa izan erakunde honek zerga administrazioaren aurrean esku hartzea.

In document TXOSTENA - 2007. URTEA (página 90-95)