• No se han encontrado resultados

NEKAZARITZA, INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

In document EUSKO LEGEBILTZARRARENTZAKO TXOSTENA 1999 (página 140-143)

ALORREZ ALOR ETA TALDE BATZUEN ARAZOEI

A) ARARTEKOAREN JARDUERARIK GARRANTZITSUENE- TAKO BATZUK ALORREZ ALOR

1. NEKAZARITZA, INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMOA

1.1. SARRERA

1999an erakunde honetan lehen arloa edo nekazaritza-abeltzaintza-arrantza, bigarren arloa edo industria eta hirugarren arloa edo zerbitzuetako 22 kexa-espediente tramitatu dira. Erreklamazio horiek Arartekoak jaso dituen kexen kopuru osoaren

%2,45dira.

Horrela, ukitzen duten administrazioaren arabera, horien banaketa hau da:

- Eusko Jaurlaritza... ... 11 - Aldundiak... ... 8 - Udalak... ... 5 Edukia kontuan hartuta, kexen sailkapen hau egin daiteke:

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza ... 8 Industria ... 6 Administrazioaren jardunbidea eta administrazio prozedura ... 3 Kontsumoa ... 2 Kontratazio, ondare eta administrazioaren erantzukizun

araubidea. ... 2 Beste gai batzuk ... 1

Lehen arloaren barruan aztertu diren kexen artean ibaiko arrantza elkarte batek aurkeztu duen erreklamazioa azpimarratu behar da; elkarte horrek Arabako Foru Aldundiak hartu zuen kirol arrantzako barrutiak kudeatzeko sistemaren aurkako protes- ta adierazi zuen, baimenen herri prezioen zenbatekoa aldatu egiten zelako barruti horren kudeaketa Aldundiak berak egin edo zeharrean egitearen arabera, hau da, erakunde laguntzaile baten bitartez. Halaber, esparru horren barruan toki izakien lur erkideetan herri horietako biztanleek duten aprobetxamenduaren eskubidea aztertu da, edota basoetako ustiategien titularren eta ustiategi horietatik hurbil bizi diren pertsonen artean, azken horiek aurkezten dituzten salaketengatik, sortzen diren arazoak. Horrelako kasuetan pertsona ukituek erakunde honetara jotzen dute egiten dituzten salaketetan administrazio ukituek ez dutelako inolako jarduketarik burutzen uste dutelako. Salaketa horien arrazoiak foru arauetan horrelako kasuetarako ezarrita dauden gutxieneko distantziak ez betetzea izaten dira.

Halaber, bigarren arloa edo arlo industrialari dagokionez, era askotako gaiak landu dira. Adibide bezala, hezkuntza zentro bateko eskuordeek tentsio altuko hari batzuk lurperatzeko aurkeztu zuten eskabidea adieraz genezake, edota Europar Batasuneko kidea den herri batean ibilgailua eskuratu zuen eta nahiz eta ibilgailu hori Espainian homologatuta egon Estatuan matrikulatzerakoan ibilgailuaren zaldi fiskalak benetakotzeko ziurtagiri teknikoa aurkezteko eskatu zitzaion hiritar batek planteatu zuen kexa.

Azkenik, aurreko urteetan gertatu den bezala, toki izaki jakin batzuk merkataritzako jardueretan jarraipenik ez egiteagatik ogia saltzen duten merkatari batzuk erakunde honengana jo dute udalerri horietan produktu horren herriz herriko salmenta salatuz.

Salmenta modalitate hori debekatuta dago baldin eta udalerri horietan jendearentzako irekita dauden ogitegiak badaude.

1.2. AUKERATUTAKO KEXAK

A) Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza

Araba Lurralde Historikoko arrantza-barrutien kudeaketa eta prezio publikoak (317/1998 eta 435/1998)

• Erreklamazioa

Arrantzako elkarte batek eta hiritar batek Foru Aldundiko Arrantza Sailak Arabako arrantza-barrutiak kudeatzeko duen erari buruzko kexa bana aurkeztu zuten.

Zehatzago, arrantza-barruti batzuen kudeaketa eta administrazioa Arabako Arrantza eta Kasting Lurralde Federazioari lagapenean emateagatik protestatu zuten (hemendik aurrera testuan AAKLF-FTPCA izango dena); lagapen hori foru administrazioak eta federazio horrek sinatu zuten hitzarmenetan bidez gauzatu zen eta horren bidez kudeaketa erakunde laguntzaile gisa jarduten duten arrantzako kirol elkarte batzuei eman zitzaien.

Halaber, kexa horietan otsailaren 23ko 8/1998 Foru Arauaren bidez ezarri den tratamendu bereiztuagatik protestatu zuten, horren arabera tratamendu desberdinak ezarri direlako erakunde laguntzaile horietako bazkideentzat eta gainerako arrantzaleentzat Arrantzako Arabako Federazioak kudeatzen dituen barrutietan dauden herri prezioen ordainketetan. Aldi berean, talde jakin batzuekin ezartzen zen harreman bereiztua azaltzen zuten, esaterako jubilatuekin edo gaigabeziak dituztenekin, horiek ere prezio desberdinak ordaindu behar dituztelako arrantza-barrutiaren kudeatzailearen arabera.

• Azterketa

Lehen alderdiari dagokionez -arrantza-barrutien kudeaketa erakunde laguntzaileen bidez egitea-, urtarrilaren 14ko 5/1998 Foru Aginduak, Arabako Lurralde Historikoko lehorreko arrantzaren aprobetxamenduari buruzkoak, arrantza-barruti batzuen kudeaketa eta administrazioa AAKLF-FTPCAri lagapenean emateko aukera ezarri zuen, baldin eta aurrez lankidetzarako bidezko hitzarmena sinatzen bazen.

Horrela, 1998ko otsailaren 11n sinatu zen hitzarmenaren bidez, bi erakunde horientzako lankidetza esparrua ezarri zen urtero adieraziko diren ibaietako arrantza- barrutien kudeaketarako. Hitzarmen horretan ezarri zen AAKLF-FTPCA hala zuzenean nola erakunde laguntzaileen bidez, emakidan sartzen diren barrutietako antolakuntza, zozketa, baimenen emakida eta kobrantza, harrapaketen parteen bilketa eta datuen erregistro informatikoa egin behar zituela eta, halaber, barruti horien zaintza agindu behar zuen, horretarako langileak kontratatuz eta baimenak kobratuz. Hitzarmen horretan

ezarri zena betez AAKLF-FTPCAk, aldi berean, hitzarmenak egin zituen beste erakunde laguntzaile batzuekin hizpatutako barruti horien kudeaketari ekiteko.

Horrekin lotuta, kirol elkarteei arrantza-barrutiak emakidan emateko prozedurari buruzko foru sailak zuen iritzia ezagutzeko asmoa adierazi genuen, hori zuzenean egiten zelako Federazioarekin zuzeneko hitzarmena sinatuta, inolako adjudikaziorako administrazioko prozeduratik egin gabe.

Sailak adierazi zuen zilegi zela eskumen horien burutzapenak federazioei lagapenean ematea eta hori azaltzeko kirolaren praktika sustatzeko erantzukizuna duten administrazioko organoen eskuordetzaren bidez kirol federazioek har ditzaketen herri funtzioak aipatu zituen. Federazioen eraketa eta jardunbidea arautu duen 265/90 Dekretuak, bere 6.2. artikuluan ezarri du zilegi dela herri botereek hitzarmenak sinatzea lurralde esparru horretako federazioekin, zertarako-eta “erkidegoaren intereseko kirol jardueren sustapen eta hobekuntzan laguntzeko”. Aukera hori abiaburutzat hartuta sailak uste zuen hitzarmenaren sinadura, praktikan, ibaietako arrantza kirol jarduera hutsa baino ez delako egin zela, eta aldi berean herri botereek beti sustatu behar dutela elkartegintza, eta kirol federazioak babesteko eta horiei laguntzeko arreta berezia eskaini.

Arartekoak, beste aldetik, uste zuen inguruabar horiek argitu eta zehaztu egin behar zirela, elkarte laguntzaile horien eskuetan laga ziren funtzioak ez zirelako berariaz eta zentzu hertsian kirol esparrukoak. Horrela, ibaietako arrantza ez dago industri jardueran oinarrituta, antzina gertatzen zen bezala, eta aisialdiko edo astialdiko jarduera da eta, kasu jakin batzuetan, kirol lehiaketakoa. Baina hori gorabehera herri botereen eskuhartzearen ardatza gure arrain-bitartekoak mantentzeko ingurugiroko politikari erantzuna ematea da. Horregatik uste du administrazioaren kontrolaren asmoa herri botereek ingurugiroa kontrolatzeko duten interesa eta gizakiak inguru naturala era egokian erabiltzea dela. Horrela esparru honetan egiten den eskuhartzeak, hala zerbitzugintzakoa (arrantza-barrutien kudeaketa) nola poliziarena (arrantza lizentziak eta baimenak) Konstituzioaren 45.2. artikuluan azaltzen den agindu orokorra bete nahi du, “bitarteko naturalen zentzuzko erabilera lortzea”.

Erakunde honek eman zituen argudioen artean, halaber, esan zen Foru Aldundi horrek hitzarmenari eusteko erabili zuen oinarri juridikoa gora-behera, Aldundiari agindu zaizkion bitarteko naturalen kudeaketa funtzioak publizitate, lehiakidetasun eta berdintasun oinarrien bidez eman behar direla, inor bereiztu gabe, eta horiek erabili behar direla administrazioaren zerbitzuen zeharkako kudeaketan.

Halaber, esan zuen AAKLF-FTPCAk iratxikipen horiek erakunde laguntzaileen eskuetan uzteko aukera hori ez dela kirolari buruzko legerian edo bestelako arau zehatzetan azaltzen. Areago, urtarrilaren 14ko 5/1998 Foru Aginduaren 9. artikuluan ezarri da aukera bakarra dagoela arrantzako-barrutien kudeaketa eta administrazioa lagapenean emateko, eta Arrantza eta Kasting Lurralde Federazioa baino ezin da izan horren hartzailea.

Horregatik, bukatzeko esan zuen beharrezkoa dela aukera hori arau juridiko baten bidez aurreikustea eta Arabako Foru Aldundiak, gaiari buruzko autonomia mailako legeriarik ez dagoela kontuan hartuta, argi zehaztu behar duela erakunde laguntzaileen kontzeptua eta horiek bete behar dituzten beharkizunak, eta horiek ezin dituela inoiz Federazioak ezarri.

Bigarren gaiari dagokionez -bazkideak diren arrantzaleek eta gainerako arrantzaleek duten tratamendu bereiztua lurralde federazioak kudeatzen dituen barrutietan-, hemen

argitu behar den gaia kudeaketaren arabera bi barruti mota horietan dauden kuoten diferentzia konstituzioaren araberakoa den ala ez da, erakunde laguntzaileek tarifetan beherapenak egiten zituztelako bazkideentzat eta ez zutelako prezio murrizturik aplikatzen jubilatu eta gaigabeziak dituzten pertsonentzat.

Horrela, arrantza-barrutietan tarifen arteko diferentziagatik berdintasun oinarria ustez hausten ari zela eta horrek, bere ikuspegi negatibotik, elkartegintzako askatasun eskubidean duen eragina kontuan hartuta, Arartekoak Foru Aldundiarengana jo zuen bazkideak ez ziren arrantzale horiek jasotzen zuten tratu bereiztu hori azaltzeko bidezkoketa objektiboak eta arrazoituak jasotzearen ondoreetarako.

Aldundiak esan zuen tarifa murrizketa horiekin lortu nahi zen emaitza barrutien kudeaketan duten eskuhartzeagatik kirol elkarteei abantailak ematea zela. Hori gora- behera, gainerako arrantza elkarteek barrutien kudeaketan lehiakidetasun eta berdintasun baldintzetan ez eskuhartzeak arrazoi horrekiko kontraesanak adierazten zituen.

Jubilatuek ordaindu behar duten prezioan hobariak ezartzeari dagokionez Aldundiak uste zuen komenigarria zela barruti guztietan kentzea, bereizkerian ez erortzeko. Esan behar da eragiketa horrek neurriaren berdintasuna lortzen duela, baina erabat da kritikagarria gizarte ikuspegitik eta erkidego horren ongizatea sustatzeari dagokionez.

Bada, inguruabar horiek guztiak kontuan hartuta, ondoko terminoak dituen aholkua egin zitzaion Arabako Foru Aldundiari:

“1. Arabako Foru Aldundiko Arrantza Sailak berriz aztertu beharko luke urtero Arrantza eta Kasting-eko Arabako Federazioarekin arrantza- barruti batzuen kudeaketari buruz sinatzen duen hitzarmenaren edukia, hitzarmen horretan babestu egiten delako, horretarako gaitasuna ematen duen inolako arau juridikorik gabe, barruti horien kudeaketa erakunde laguntzaileek egin ditzaketela.

2. Halaber, komeniko litzateke Arabako Lurralde Historikoko Batzar

In document EUSKO LEGEBILTZARRARENTZAKO TXOSTENA 1999 (página 140-143)