5. Kapitulua: Ikasle etorkinen irakaskuntza derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo eta gizarte
5.5. Hizkuntza eta gizarte integraziorako erakunde batzuk
eta etorkin bat harremanetan jarri eta hitzorduak ezartzen dira; gero, bilera ugariagoak egiten dira (“literatura hizketaldiak” ere bultzatu dira) eta harreman iraunkorren sarea sortzeko ahalegina egiten da.
Arrakastarik handiena izan duen jarduera etorkinen eta autoktonoen arteko “topaketarako eremua” izan da. Hilean behin gelditzen dira hitz egiteko, mendira joateko… Jarduera horietan parte hartzen dutenak boluntarioak direnez, erabilgarritasun eta malgutasun handiagoa dago. “Funtzionamendu oso ona dauka laguntza programan: desberdinak izateko beldurra galtzen dute, eta kasu guztien %100ean segurtasuna irabazten dute. Gainera, erreferente arazoak dituztenek (arazoz beteriko edo egituratu gabeko familiakoak izateagatik) segurtasuna hartzen dute jendea ezagutzean”, gizarte langile batek esan digunez.
Alderdi aipagarri bat solaskideak boluntarioak izatea da, horrek sinesgarritasun handiagoa ematen baitie eurekin jarduerak egiten dituztenen aurrean. Eta, boluntarioak direnez, ez da planteatzen, adibidez, jardueretan laguntzen duten unibertsitate ikasleei kredituak ematea; “boluntarioak badira boluntarioak dira”, zioen gizarte langile batek, eta gainera, “boluntario gehiagok izena ematea nahi dut”.
Boluntariotzat parte hartu duten ikasleei, esperientzian parte hartu izanaren ziurtagiria ematen zaie, baina horrek ez du kreditutzat balio. Jarduteko moduari buruzko heziketa ematen zaie. Esate baterako, oso garrantzitsua da behar diren gauzak zuzen-zuzen ez ematea (curriculuma, kudeaketa ofizialen bat); izan ere, hezi egin behar dituzte ikasleek eurek ikasteko halako gauzak egiten. Boluntarioen eginkizuna ez da arazoak konpontzea, arazoak konpontzen erakustea baizik. Partaide bakoitzak erreferentziako gizarte langile bat dauka, eta hori, gainera, gurasoekin kontaktuan dago.
Konpromisoa ikasturte osorako izan behar da, eta alderdi bien arteko konpromisoa izango da, hau da, irakasten doazen boluntarioen eta ikasten doazen etorkinen artekoa.
Haurren adinera egokituriko planteamendu hori, bestalde, ikastetxeetan ere garatu ahal da; horretarako, topaketak antolatu ahal dira, eskolatik kanpoko jardueren bidez, ikasle etorkinen eta autoktonoen artean, hizkuntza harremana bultzatzeko, talde mistoak erabiliz, eskola barruan edo bertatik kanpo. Ikasle “gidariei” dimentsio handiagoa eman behar zaie (harrerako programetan sorturiko ikasleak), eta gainera, boluntarioak eskatuko dira, hizkuntzaren ikaskuntza eskolako orduetatik kanpo jarraitzeko topaketetarako.
Gasteizko zentro batzuetan, adibidez, “Los Herrán” eta “Francisco de Vitoria” institutuetan, esperientziak egin dira, zentro zibikoetako gizarte langileak erabiliz, eta jarduerak antolatu dira hizkuntza eta gizarteratze mailako “topaketa eremuak” sortzeko.
Etorkinen eta erakundeen arteko bitarteko pertsonaren bat egoteari dagokionez, Cáritaseko gizarte langileen ustez, horiek gero eta beharrezkoagoak izango dira eta gizarte laguntzarako eta bizitza akademikoari nahiz kudeaketa ofizialei buruzko informaziorako proiekzioa izango dute. Iritsi berrien itzultzaile lana egiten dutenei dagokienez, gizarte langileen ustez sistemaren bat ezarri behar da iritsi berrien laguntzaileak erabaki-hartzeetan alderdi interesatuak ez izateko, kasu batzuetan euren interesen araberako informazioa ematen dutelako.
“Hizkuntzaren gidaria”
“Nabila Kousar pakistandarraren eguneroko bizitza aldatu egin zen urtarrilean. Bere eguneroko errutinak gidoi berari jarraitzen zion, irailean Gasteizera iritsi zenean. Goizean, senarrari agur esaten zion, hori lanera joaten baitzen gauera arte. Lagunik, familiarik eta lanik gabe, eta oinarrizko hiru gauza esaten jakinik (“kaixo”, “agur” eta
“eskerrik asko”), 32 urteko ginekologo hau bere buruan murgilduta bizi zen.
Baina gauzak goitik behera aldatu ziren, auzotar bat beraren egoeraz konturatu zenean; auzotar horrek Cáritasera deitu zuen, elkarte horrek mota eta egoera guztietako gasteiztarrekiko elkarrizketa programa sustatzen baitu;
elkartean, gainera, atzerritarrei hizkuntza irakasten diete. Oraingoz, 30 ‘hizkuntza bikote’ daude. Nabilarena Isa- bel da, 70 urteko moja bat, eta hori orain dela hamar urtera arte Lezan zebilen gaixoak zaintzen. Orain ‘hizkuntzaren gidaria’ da.”
N. Nuño. El Correo, 2005-IV-15
5.5.2. Gurutze Gorria. Prestakuntza ikastaroak
Gurutze Gorriko gizarte zerbitzuek ere zerbitzuak eskaintzen dizkiete ikasle etorkin helduei, alderdi bikoitzean, heziketan eta informazioan. Cáritasen kasuan bezala, helburua ikastaroak arauturiko irakaskuntzakoekin ez estaltzea da.
Etorkinak udaleko gizarte langileek aholkatuta iristen dira Gurutze Gorrira; INEMek ere bidaltzen ditu, edo batzuetan, kontaktuan jartzen dira, janari-bankura laguntza bila joaten direnean. Lehenengo kontaktu horretatik aurrera, eskaintzen diren gizarte zerbitzuei buruzko informazioa eta eguneroko bizitzari buruzko aholku praktiko batzuk eman ondoren, lanbide heziketako ikasketei buruzko informazioa ematen zaie, horietan oinarrituz lanbide batzuetarako orientazioa lortu ahal dutelako. Kasu batzuetan, HHEra, Norabidera eta abarrera bideratzen dira, bertan heziketa ikastaroak jasotzeko; beste zenbait kasutan, erakundeak berak eskaintzen dituen ikastaroetan sartzen dira.
Ikasleen aniztasuna, bestalde, orain arte ikerturiko zentro guztietakoen bestekoa edo handiagoa da; ugarienak honako herri hauetatik iritsitakoak dira: Aljeria (58), Kolonbia (51), Maroko (46) eta Ekuador (36), eta zentroko ikasleak guztira 283 dira. Hortaz, kopururik handienak Amerika Latinokoak eta Magrebekoak dira berriro ere, gainerako guztiei dagokienez, eta horiek, guztira 34 herri desberdinetakoak izan daitezke.
Inmigrazio berriari buruz ikusi dugun ezaugarrietariko bati buruzko datu aipagarritzat, esan behar da emakumeen presentzia handia dagoela herri batzuetako taldeetan, adibidez, Amerika Latinokoen artean. Adibidez, 51 kolonbiarretatik 34 emakumeak dira, Ekuadorreko 36 pertsonetatik 21 emakumeak dira. Aldiz, Magrebekoen artean, 58 pertsonatik 7 baino ez dira emakumeak (ikastaroetara joaten direnak).
Oinarrizko heziketa ikasketak eskaintzen dira, ikaskuntza praktikoei lotutakoak; adibidez, 40 orduko informatika ikastaroak, eta horrela, pobreen eta aberatsen artean irekitzen ari den “lubaki digitala” gainditu nahi da. Gainera, harremanak izateko eta lana bilatzeko oinarrizko trebetasunak irakasten dira. Horietan, curriculuma eta aurkezpen gutunak egiten ikasten dute, baita elkarrizketa prestatzeko teknikak ere. Gizarte Segurantzaren ezaugarriak azaldu eta curriculuma egiteko laguntza ematen zaie.
Halaber, etxeko lanak egiten dituzten emakumeei zuzenduta, etxerik etxeko laguntzako heziketa eskaintzen da; hain zuzen ere, 100 orduko ikastaroa da eta hori euren lanekin bateratzen dute. Halako ikastaroak oso erabilgarriak dira;
izan ere, kasu askotan kultura desberdinetakoak direnez, gure eguneroko bizitzaren barruko alderdiei buruzko heziketa behar dute. Batzuetan ez dute onartzen gure bizimodua ezagutzeko heziketa behar dutenik. Ikusten denez, kasu horietan, heziketa beharrizanik berehalakoenen araberakoa da.
Heziketa praktiko eta berehalako horri dagokionez, eskaririk handieneko ikastaroak gida-baimena ateratzeko ematen direnak dira. Arrazoi desberdinen eraginez autoeskoletako bezeroak izan daitezkeen pertsonei zuzendutako ikastaroak dira, baina ez dago inolako lanbide intrusismorik. Gurutze Gorriko ikasgeletan klase teorikoak ematen zaizkie, eta horiek, izena eman ondoren, derrigorrezkoak dira (80 ordu). Hizkuntza osagai garrantzitsua dute, gaztelaniarekin arazoak dituztenentzat, oinarrizko hizkuntzarekin erlazionaturiko hitzak azaltzen baitira: zirkulazio kodeko hiztegia irakasten da. Kasu batzuetan, klase praktikoetarako bekak daude; Gurutze Gorriak 200 euro ordaintzen ditu eta gainerakoa eurek ordaintzen dute: prezioa murriztuta dute.
Informatikako eta gida-baimeneko klaseak ez ezik, lanbide heziketako tailerretan beste batzuk ere ematen dira, eta horietan enpleguaren bilaketa aktiborako teknikak irakasten dira. Nolanahi ere, bitartekaritza zerbitzua dago eta bertan informazioa ematen zaie Gurutze Gorriaren egoitzara iristen diren lan eskaintzei buruz.
Ikastaro batzuk Aldundiarekin lankidetzan antolatzen dira, eta, etorkinei ez ezik, Lurralde Historikoko egoiliar guztiei zuzenduta daude; izan ere, garraio arazoak egotean, herrietan bizi direnak nekezago etor daitezke hiriburuan antolatzen diren ikastaroetara.